EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala #549

549 ZK.
2014/08/25-29

Nº 549
25-29/08/2014

> Atzerrian euskara irakasteko prestakuntza ikastaro berria


> Nuevo curso para la enseñanza del euskera en el extranjero

Euskal Herriko Unibertsitateak (Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak), Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko unibertsiteteetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaro berria emango du udazkenetik aurrera. Ikastaro berriak euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea xede du. Irudian, Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria eta Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

La Universidad del País Vasco (Vicerrectorado de Estudios de Posgrado y Relaciones Internacionales) ofrecerá desde el próximo otoño y en colaboración con el Instituto Vasco Etxepare, un nuevo Curso de Formación destinado a lectores y lectoras de lengua vasca en universidades y centros de educación superior en el extranjero. El principal objetivo del curso es completar la formación de profesores lectores que van a dedicarse a la enseñanza del euskara como lengua extranjera. En la imagen, Mari Jose Olaziregi, directora para la Promoción y Difusión del Euskera del Instituto Vasco Etxepare y Nekane Balluerka, vicerrectora de Estudios de Posgrado y Relaciones Internacionales de la Universidad del País Vasco.

Ampliar noticia

> Euskal unibertsitatea nazioartekotzeko sinposioa


> Simposio para la internacionalización de la universidad vasca

Unibasq, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, nazioarteko adituak eta Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekin lotutako pertsonak bilduko ditu urrian Bilbon, komunitate unibertsitarioa nazioartekotzearen beharraz kontzientziatzeko asmoz. Sinposioa urriaren 23an egingo da Euskalduna Jauregian. Unibertsitatea nazioartekotzea behar-beharrezkoa da, baita ikasleek gaitasunak hartzea ere, nazioarteko esparrura molda daitezen. Irudian, Itziar Alkorta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Unibasq-en zuzendari Juan Andres Legarretarekin.

Guztia irakurri

La Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco, Unibasq, reunirá en octubre en Bilbao a expertos internacionales y a personas vinculadas con las universidades del Sistema Universitario Vasco con el objetivo de concienciar a la comunidad universitaria sobre la necesidad de la internacionalización. El simposio tendrá lugar el 23 de octubre en el Palacio Euskalduna. La internacionalización de la universidad es una necesidad, así como la adquisición de competencias por parte del alumnado para desenvolverse en el ámbito internacional. En la imagen, la viceconsejera de Universidades e Investigación, Itziar Alkorta, junto con el director de Unibasq, Juan Andrés Legarreta.

Ampliar noticia

> Niña Coyote eta Chico Tornado


> Niña Coyote y Chico Tornado

Gelditu gabe dabiltza iazko urte amaieran diskoa kaleratu zutenetik, eta ez edonolako eszenatokietan gainera: Primavera Sounden, Azkena Rocken, EHZn, AEBetan zehar biran… eta euskaraz abesten. Astean zehar entseatuz eta asteburuetan poterezko zuzenekoak emanez, lanpetuta bezain gustura daude Usua de la Fuente (aka Ursula Strong) eta Koldo Soret, edota zuek nahiago baduzue Niña Coyote eta Chico Tornado. Abuztuan zazpi kontzertu eman dituzte Euskadin, kritikazko eta publikozko itzelezko arrakastarekin.

Guztia irakurri

No paran desde que a finales del pasado año sacaron disco, y además no se mueven por cualquier escenario: Primavera Sound, Azkena Rock, EHZ, por los Estados Unidos en gira... y cantando en euskera. Se pasan la semana ensayando y el fin de semana ofreciendo directos poderosos, lo que les tiene tan atareados como satisfechos. Son Usua de la Fuente (conocida como Ursula Strong) y Koldo Soret, o si así lo prefieren ustedes Niña Coyote y Chico Tornado. En agosto han dado siete conciertos en Euskadi, con gran éxito de crítica y público.

Ampliar noticia

> Bajo Ulloa Karra Elejalderekin bueltan, "Rey gitano"n


> Bajo Ulloa regresa junto a Karra Elejalde en "Rey gitano"

Juanma Bajo Ulloa arabar zinemagilea komedia lotsagabera itzuliko da "Rey gitano" filmean. Karra Elejalde, Manuel Manquiña eta Rosa Maria Sarda aktoreak izango ditu alboan horretarako, besteak beste. “Ocho apellidos vascos”ekin arrakasta handia izan eta gero, Karra Elejalde Juanma Bajo Ulloarekin batuko da berriz, “Airbag”en gisako ‘road movie’ bat egiteko. “Jendea txarto pasatzen ari den honetan” umore “terapeutikoa” eskaini nahi dute. "Rey gitano" filmatzeko lanak uztailaren 28an abiatu zituzten, Arabako Errioxan, eta, geroago, Gasteizera eta Gesaltza Añanara joango dira. Irudian, Juanma Bajo Ulloa (aurrean) Karra Elejalderekin.

Guztia irakurri

 

El cineasta alavés Juanma Bajo Ulloa vuelve a la comedia gamberra con su nueva película "Rey gitano", que pretende ser "un homenaje a la chapuza y al cachondeo" con actores como Karra Elejalde, Manuel Manquiña o Rosa María Sardá. Bajo Ulloa ha recuperado a Karra Elejalde tras su éxito en "Ocho apellidos vascos" para hacer una "road movie" que va en la línea de "Airbag", es decir, una comedia "disparatada" que trata de ofrecer humor "terapéutico" en un momento en el que "la gente lo está pasando mal". El rodaje de "Rey gitano" empezó el 28 de julio en la Rioja Alavesa y también tendrá como escenarios Vitoria-Gasteiz y el Valle Salado de Añana. En la imagen, Juanma Bajo Ulloa (delante) con Karra Elejalde.

Ampliar noticia

> Roberto Etxeberriak New Yorkeko moda erakustaldian parte hartuko du


> Roberto Etxeberria desfilará en la pasarela oficial de Nueva York

Roberto Etxeberria euskal diseinatzaileak New Yorkeko moda erakustaldian parte hartuko du irailaren 7an. Munduko moda erakustoki nagusienetakora, 2015eko udaberri-udetarako gizonezkoentzako proposamenak eramango ditu, "Pura piel" izenburupean. Jantzi berritzaileak diseinatu ohi ditu Etxeberriak (Eibar, 1976), eta larrua erabiltzen du askotan jantziei bere nortasuna emateko. Euskal sortzaileak hainbat saltoki ditu dagoeneko AEBn, eta orain, nazioarteko merkatuan pisu handiagoa izateko ahaleginean ari da. Irudian, Roberto Etxeberria.

Guztia irakurri

El diseñador vasco Roberto Etxeberria se traslada a la sección oficial de la pasarela neoyorquina para presentar el próximo 7 de septiembre su propuesta masculina para la próxima primavera/verano de 2015, bajo el título "Pura Piel". Conocido por sus prendas de códigos transgresores y su utilización de la piel como hilo conductor de sus colecciones, Etxeberria (Eibar, 1976) llegará a uno de los mayores escaparates de la moda mundial. El diseñador vasco, que tiene numerosos puntos de venta en el mercado estadounidense, pretende ampliar de este modo su expansión en el mercado internacional. En la imagen, Roberto Etxeberria.

Ampliar noticia

Leer más...

Resultados 113 - 128 de 150