EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala # 629

 629 ZK.
2016 / 7 / 25 - 29

 

Nº 629
 25 - 29 / 7 / 2016 

> Urkullu lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea eratzeko ekitaldiaren buru izan da

 

>  El lehendakari Urkullu ha presidido la constitución del Consejo Asesor de Acción Exterior.

Iñigo Urkulllu lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak egindako lehenengo bileraren buru izan da eta batzordea formalki eratuta geratu da. Organo berri hau eratu da gizarte zibilak parte hartzeko foroa izan dadin, Euskadi-Basque Country nazioartekotzeari buruzko eztabaida sustatzeko eta aholku emateko. Batzordea Euskadiko eragileek osatzen dute, eta batzordekideek nazioarteko esparruaren ezagutza zabala eta askotariko profilak dituzte; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, euskal diaspora, teknologikoa eta enpresa-arlokoa. Eusko Jaurlaritzaz gainera, beste hainbat erakunde ere ordezkatuta daude batzordean: euskal unibertsitateak, korporazio teknologikoak, merkataritza-ganberak, Guggenheim Museoa, Basque Culinay Center, Mondragon Internazionala eta Munduko Nekazaritza Foroa, besteak beste.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu ha presidido la primera reunión del Consejo Asesor de Acción Exterior, que ha quedado formalmente constituido. El nuevo órgano nace como un foro abierto a la participación de la sociedad civil con el objetivo de impulsar el debate y asesoramiento en lo que se refiere a la internacionalización de Euskadi-Basque Country. El Consejo está compuesto mayoritariamente por agentes vascos de diferentes perfiles con extenso conocimiento en el ámbito internacional, como son, el social, académico, cultura, diáspora vasca, tecnológico o empresarial. Además del Gobierno Vasco, entre las instituciones representadas figuran las universidades vascas, las corporaciones tecnológicas, las cámaras de comercio, el Museo Guggenheim, el Basque Culinary Center, Mondragón Internacional, o el Foro Rural Mundial, entre otros.

Ampliar noticia
 

>  Basque Global Network gizarte-sarearen aurkezpena

 

> Presentación de la red social Basque Global Network

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Basque Global Network izeneko gizarte-sarea sortu du Interneten, kanpoan den euskal komunitateko kideak, nazioarteko proiekzioa duten euskal herritarrak eta euskal gaiekin kidetasuna duten pertsonak bertan integratzea helburu duena. Asmoa da euskal gizarte-sare hau adierazitako pertsonen eta euskal erakundeen arteko topagune izatea, eta gai nagusi batekin: Euskadi-Basque Country. Proiektu hau abian jartzea jasota dago Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020-Basque Country Estrategian. Irudian, Basque Global Network aurkezteko prentsa aurrekoa.
 

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco, a través de la Secretaría General de Acción Exterior, ha creado una red social en Internet denominada Basque Global Network, con el objetivo de integrar en ella a las personas que forman parte de la comunidad vasca en el exterior, así como a vascos y vascas que tengan una proyección internacional, junto con personas que tienen afinidad hacia lo vasco. El propósito es que esta red social vasca sirva como punto de encuentro entre dichas personas y las instituciones vascas con un tema central: Euskadi-Basque Country. La puesta en marcha de este proyecto se contempla en la Estrategia Marco de Internacionalización 2020-Estrategia Basque Country. En la imagen, rueda de prensa de presentación de Basque Global Network.
 

Ampliar noticia

 

> Lehendakariaren bisita "Albaola Itsas Kultur Faktoria"ren bigarren urteurrenean

 

> Visita del Lehendakari en el segundo aniversario de la "Factoría Albaola"

Albaola Itsas-Faktoriak bi urte bete ditu eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren bisita jaso dute, eta berarekin batera hainbat erakundetako ordezkariak ere izan dira Albaolan, horien artean, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Eneko Goia, Donostiako Alkatea; Izaskun Gómez, Pasaiako Alkatea; Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailburua; Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Ricardo Peña, Pasaiako Portuko Agintaritzako Presidentea; Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Diputatua eta Joxean Muñoz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuordea. Bi urte hauetan Albaolak 68.700 bisitari baino gehiago izan ditu. Irudian, lehendakaria Albaolan.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La Factoría Marítima Vasca Albaola ha cumplido 2 años y ha recibido la visita del Lehendakari Iñigo Urkullu, junto con numerosos representantes institucionales como Markel Olano, Diputado General de Gipuzkoa; Eneko Goia, Alcalde de Donostia / San Sebastián; Izaskun Gómez, Alcaldesa de Pasaia; Ana Oregi, Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial; Cristina Uriarte, Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, Ricardo Peña, Presidente de la Autoridad Portuaria de Pasaia, Marisol Garmendia, Diputada de Movilidad y Ordenación del Territorio de la Diputación Foral de Guipúzcoa y Joxean Muñoz, Viceconsejero de Cultura, Juventud y Deportes del Gobierno Vasco entre otros. En estos dos años Albaola ha recibido más de 68.700 visitantes. En la imagen, el lehendakari en Albaola.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

> Gaztemundu 2016 programaren deia egin da

 

>  Convocado el programa Gaztemundu 2016

Gaztemundu 2016 programarako deia egin da (EHAA, uztailaren 11koa) euskal etxeetako gazteek Euskadin egonaldia egin dezaten. Programaren aurrekontua 80.000 eurokoa da eta aurtengo edizioan sukaldaritza eta euskal gastronomiako jakiak prestatzea da formakuntza-gaia. Gaztemundu programa urriaren 1etik 16ra egingo da eta 18 eta 35 urte bitarteko euskal etxeetako 25 gazteek hartuko dute parte. Aurtengo edizioan gastronomia aukeratu izatea kontuan izan da euskal etxeetan badaudela euskal jatetxeak eta elkarte gastronomikoak. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 11ean bukatzen da. Irudian, Gaztemundu programaren aurreko edizio baten argazkia.

Guztia irakurri

 

Se ha convocado (BOPV de 11 de julio) el programa Gaztemundu 2016 de estancia en Euskadi para jóvenes de los centros vascos - euskal etxeak. El programa tiene un presupuesto de 80.000 euros y en la edición de este año el tema formativo es el arte culinario y la elaboración de platos de la gastronomía vasca. El programa Gaztemundu se desarrollará entre el 1 y el 16 de octubre y participarán 25 jóvenes de los centros vascos de entre 18 y 35 años. La elección de la gastronomía para la edición de este año se encuentra relacionada con el hecho de que en los centros vascos - euskal etxeak existen restaurantes vascos y sociedades gastronómicas. El plazo para la presentación de solicitudes finaliza el 11 de agosto. En la imagen, la foto de una edición anterior del programa Gaztemundu.

Ampliar noticia

 

> Maria Fernanda Di Giacobbek irabazi du Basque Culinary World Prize

 

> Maria Fernanda Di Giacobbe gana el Basque Culinary World Prize

Maria Fernanda Di Giacobbe izan da Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea. Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako sari horrek ekimen eraldatzaileak bultzatzen dituzten chefak aitortzen ditu, Euskadi Basque Country estrategiaren esparruan. Di Giacobbe Venezuelako txokolatearen sustatzaile ospetsua izanik, Kakao eta Cacao de Origen bezalako proiektuengatik aukeratu dute saridun. Proiektu horien bidez, hezkuntza, trebakuntza, ekintzailetza, ikerkuntza eta garapena sustatzen dituen sarea sortu du kakao kreolea ekoizten duten komunitateetan, horixe baita haien nortasunaren, kulturaren eta aberastasun ekonomikoaren iturria. Venezuelako egoera politikoa zaila bada ere, egoera ekonomiko ahulean dauden emakumeei aukerak eskaintzen saiatzen da; hala, emakume horiek trebatu eta txokolatearen mikroenpresari bihurtzen ditu.
 

Guztia irakurri

 

Maria Fernanda Di Giacobbe ha sido la ganadora del Basque Culinary World Prize, un premio para chefs con iniciativas transformadoras promovido por el Basque Culinary Center y el Gobierno Vasco, en el marco de la estrategia Euskadi-Basque Country. Promotora insigne del chocolate venezolano, Di Giacobbe ha liderado proyectos como Kakao y Cacao de Origen, con los que ha conseguido articular una red de educación, entrenamiento, emprendimiento, investigación y desarrollo en comunidades productoras en torno al cacao criollo como fuente de identidad, cultura y riqueza económica. En medio de la compleja situación política en Venezuela, se empeña, sobre todo, en brindar oportunidades a mujeres en situación de vulnerabilidad económica, a las que capacita y convierte en microempresarias del chocolate.
 

Ampliar noticia

 

     
 

 

Resultados 33 - 48 de 150