EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala # 630

 630 ZK.
2016 / 8 / 8 - 12

 

Nº 630
 8 - 12 / 8 / 2016 

> Elgoibarko kolunbarioan eskultura bat eraikitzeko ideiak aurkezteko epea zabalik

 

>  Abierto el plazo para la presentación de ideas para una escultura en el columbario de Elgoibar

Elgoibarko duintasunaren kolunbarioko proiektuaren barruan eskultura bat eraikitzea helburu duten ideien lehiaketa publikoa egiteko tramiteak hasi ditu GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. GOGORA institutuaren 2015-2016 aldirako Jarduera Programan jasotzen den proiektu bat da, Gerra Zibilean desagerrarazitakoen gorpuzkiak kokatzea helburu duena. Azken urteotan desagerrarazitako pertsonak eta hobiak bilatzeko egiten ari den jarduerari esker, hildako pertsona askoren gorpuzkiak aurkitu ahal izan dira, baina horietako asko ezin izan da identifikatu. Elgoibarko hilerrian eraikiko den kolunbarioan kokatuko diren pertsonen duintasuna berreskuratzeko ideia nabarmenduko du, identifikatutako pertsonena zein identifikatu gabeen. Kolunbarioan jarriko den eskultura diseinatzeko eta egiteko lehiaketa uztailaren 22an ireki zen, eta eskaintzak aurkezteko epea 2016ko irailaren 15ean amaitzen da. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 72.600,00 eurokoa da (BEZ barne). Irudian, Elgoibarko hilerria.
 

Guztia irakurri

 

El Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos GOGORA ha puesto en marcha un concurso público para la construcción de una escultura en el marco del Proyecto de Columbario de la dignidad en Elgoibar. Se trata de un proyecto recogido en el Programa de Actuación 2015-2016 de GOGORA que busca alojar restos de personas desaparecidas durante la Guerra Civil. La actividad que se viene desarrollando durante los últimos años para la búsqueda de fosas y personas desaparecidas ha permitido encontrar restos mortales de muchas personas que no han podido ser identificadas. Los restos se depositarán en este Columbario que se construirá en el cementerio de Elgoibar. La apertura del concurso para el diseño y posterior producción de una escultura en el columbario fue el 22 de julio y a la fecha límite de presentación de ofertas es el 15 de septiembre de 2016. El presupuesto base de licitación es de 72.600,00 euros (IVA incluido). En la imagen, cementerio de Elgoibar.
 

Ampliar noticia

 

>  "Etxetik at. Euskal Diaspora" erakusketa, Gernikan azaroaren 1era arte

 

>  Exposición "Etxetik at. Euskal Diaspora", en Gernika hasta el 1 de noviembre

Gernikako Euskal Herria Museoak euskal diasporaren inguruko erakusketa bat zabaldu du "Etxetik at. Euskal Diaspora" izenburupean. Ehun olio pintura, ikus-entzunezko, mapa, argazki eta beste objektuk euskal migrazioaren ikuspuntu orokor bat eskainiz, azaroaren 1era arte. Bizkaiko Foru Aldundiak "Etxetik kanpo. Migraciones y patrimonio cultural" izenburupean urrian egingo dituen Kultura Ondarearen Europako Jaurdunaldien aurrerapena da erakusketa. Museoko bildumarekin eta, batez ere, inguruko familiek etxetik irten eta errealitate berriari aurre egiteak suposatzen duen abenturan kontserbatutako objektuekin osatu da ekimen hau.
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El Museo Euskal Herria de Gernika ha abierto una exposición bajo el título "Etxetik at. Euskal Diaspora" (Fuera de casa. Diáspora Vasca). La componen cien pinturas al óleo, audiovisuales, mapas, fotografías y otros objetos, que ofrecen una visión general sobre las migraciones vascas. La exposición estará activa hasta el 1 de noviembre. Se trata de la antesala de las Jornadas del Patrimonio Cultural Europeo que, bajo el título "Etxetik kanpo (fuera de casa). Migraciones y patrimonio cultural",  la Diputación Foral de Bizkaia celebrará en octubre. Esta iniciativa se ha llevado a cabo con la colección del museo y, sobre todo, con los materiales conservados por las familias en su aventura de enfrentarse a una nueva realidad exterior.
 

Ampliar noticia

 

> "Tabakalera-Arts Initiative Tokyo". Komisariotza egonaldirako deialdia

 

> "Tabakalera - Arts Intitative Tokyo". Convocatoria de residencia para comisarios/as

Deialdi honen xedea da Arts Initiative Tokyo, Japonen, eta Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostia, arte-komisarioi zuzendutako elkartruke egonaldi bat gauzatzea. Programa hau Acción Cultural España (AC/E), Etxepare Euskal Institutua, Eu Japan Fest eta The Agency for Cultural Affairs Government of Japan in the Fiscal 2016-en elkarlanarekin garatzen da. Deialdi hau bertako komisarioei dago zuzenduta; hau da, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) komisariotza-proiektuak garatzen dituztenentzat eta kontestu berriak esploratu eta ibilbide artistikoa hedatu nahi dutenentzat. Egonaldiak lau asteko iraupena izango du, eta komisariotza-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia, 2016ko azaroa eta abendua bitartean gauzatuko da Arts Initiative Tokyo-n. Irudian, Ginza barrutia, Tokion.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Este programa tiene por objeto el intercambio de una residencia artística entre Arts Initiative Tokyo, Japón, y Tabakalera - Centro Internacional de Cultura Contemporánea, en Donostia / San Sebastián, junto con la colaboración de Acción Cultural España (AC/E), Instituto Vasco Etxepare, Eu Japan Fest y The Agency for Cultural Affairs Government of Japan in the Fiscal 2016. Esta convocatoria está dirigida a comisarios/as que desarrollen su práctica curatorial en la CAV (Comunidad Autónoma Vasca) y que deseen explorar nuevos contextos artísticos para desarrollar sus proyectos y ampliar su trayectoria. La residencia, de cuatro semanas de duración, ofrecerá espacio, contexto y tiempo para la investigación de un proyecto curatorial, que se desarrollará entre noviembre y diciembre de 2016 en las inmediaciones del Arts Initiative Tokyo (AIT). En la imagen, distrito de Ginza, en Tokio.

Ampliar noticia

 

 

> "Askatasunarte" sariak 2016

 

>  Premios "Askatasunarte" 2016

"Askatasunarte"k "errefuxiatuak" aukeratu du gai nagusitzat bere aurtengo lehiaketa artistikorako (2016-2017). Gai hau aukeratzearen erabakiak ez du bakarrik kontuan hartzen Europako gizarteak gaur egun aurrean duen erronka, baita Gurs-eko (Frantziako Hegoaldean) kontzentrazio-esparruaren historia ere. Gurseko kontzentrazio-esparrua Zuberoako mugan zegoen eta Espainiako Gerra Zibileko errefuxiatuentzat eraiki zuten. Euskal Herriko mugan zegoenez, euskal herritarrei aterpea ematea izan zuen lehendabiziko helburua. Hala ere, leku guztietako iheslariak hartu zituen eta Frantziako kontzentrazio-esparrurik handiena bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerra hasi eta berehala Frantziako Vichyko gobernuak Gurseko kontzentrazio-esparruan alemaniar herritarrak eta etsai zituen beste herrialdeetakoak sartu zituen, baita ideologia zela eta "arriskutsuak" ziren frantziarrak ere. Horregatik "Askatasunarte" lehiaketa artistikoaren zioa era artistiko guztiren bitartez askatasuna (hala gizabanakoarena nola gizartearena) aldarrikatzea da. Izena emateko epea 2016ko irailaren 1ean bukatzen da. Irudian, "Marmarra" artelana, Marvin Liberman-ena,  2015 edizioko eskulturako saria.

Guztia irakurri

 

"Askatasunarte" ha escogido "Los refugiados" como temática para su certamen artístico de este año (2016-2017). La decisión de elegir este tema no tiene solo en cuenta el actual reto al que se enfrenta a sociedad europea, sino también la historia del campo de concentración de Gurs (sur de Francia). El campo de concentración de Gurs se encontraba en la frontera de Zuberoa y se construyó para los refugiados de la Guerra Civil española. Como se hallaba ubicado en la frontera del País Vasco, su primer objetivo fue dar acogida a los refugiados vascos. Sin embargo, acogió a personas de todas partes y se convirtió en el mayor campo de concentración de toda Francia. En el momento que se inició la Segunda Guerra Mundial, el gobierno de la Francia de Vichy agrupó en el campo de concentración de Gurs a ciudadanos alemanes, a enemigos de otras nacionalidades y a franceses "peligrosos" debido a su ideología. Por eso, la motivación del concurso artístico "Askatasunarte" es poner en valor la libertad (tanto individual como de la sociedad) a través de todas las formas artísticas. El plazo de inscripción finaliza el 1 de septiembre de 2016. En la imagen, la obra "Murmullo", de Marvin Liberman, premio de escultura de la edición 2015.

Ampliar noticia

 

> Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen festa irailaren 3an egingo da Izaban, "Urrinean biltruk" lelopean

 

> La asociación Euskal Artzainak Ameriketan (Pastores Vascos en América) celebrará su fiesta el 3 de septiembre en Izaba, bajo el lema "Urrinean biltruk"

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Izaban ospatuko du bere urteroko festa, 2016ko irailaren 3an. Aurten "Urrinean biltruk" lelopean egin da ekitaldiaren deialdia. Urteak pasa ahala Amerikako Estatu Batuetan sortu ziren artzainen eta haien familien arteko loturak gogor mantentzen dira, gaur arte eta etorkizunerako. "Urrinean biltruk" Erronkariko esamoldea da eta hain desberdinak diren bi lurretan (Amerikako Estatu Batuetako Mendebalde Urrun hori eta Euskal Herriko baserriko mundua) bizitza eta lana modu berdinean egin ahal izana goraipatu nahi du. Irudian, festaren afitxea.

 

Guztia irakurri

 

 

La asociación Euskal Artzainak Ameriketan celebrará su fiesta anual en Izaba, el 3 de septiembre de 2016. Este año la convocatoria se ha realizado bajo el lema "Urrinean biltruk" (unidos en la distancia). Con el paso de los años los lazos surgidos en los Estados Unidos de América entre los pastores y sus familias se mantienen fuertes, a día de hoy y hacia el futuro. "Urrinean biltruk" es una expresión del valle del Roncal y pone de manifiesto la igualdad y coincidencia en el trabajo y el modo de vida entre dos lugares en principio tan distintos (ese Lejano Oeste de los Estados Unidos de América y el mundo rural de Euskal Herria). En la imagen, cartel de la fiesta.    
 

Ampliar noticia

 

Zure izena ezabatzeko, sakatu hemen.   Para cancelar su suscripción, haga clic aquí.
 

 

?
 

Resultados 49 - 64 de 150