EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #514

Euskal Etxeak Digitala #514

 514. ZK.
2013/11/11-15
Nº 514
11
-15/11/2013
> Parte-hartze arrakastatsua Hego eta Ertain Amerikako Euskal Etxeen Eskualde-Mailako bileran eta Argentinako Euskal Aste Nazionalean
 
> Éxito de participación en la Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Centro y Sudamérica y en la Semana Nacional Vasca de Argentina
Azaroaren 8an Villa Marian (Argentina), Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatuta, Hego eta Ertain Amerikako Euskal Etxeen Eskualdeko-Mailako bilera izan zen. Ekitaldi honetan, Eusko Jaurlaritzako delegazioaz gain, FIVU eta FEVArekin batera, Argentina, Brasil, El Salvador, Kolonbia, Paraguai, Peru, Txile eta Uruguaiko ordezkariek parte hartu zuten. Oraingo bilera honetan Euskal Etxeen beharrak eta erronkeekin lotutako gaiak jorratu ziren.
Era berean, oso arrakastatsua izan zen Villa Marian azaroaren 8tik 10era ospatutako Argentinako Euskal Aste Nazionala, non euskal kultura eta diaspora izan ziren protagonistak.
Argazkian: ezkerraldean, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia;  erdian, Ricardo Basterra, FEVAko Presidentea; eta eskuinaldean, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria, Hego eta Ertain Amerikako Eukal Etxeen Eskualde-Mailako bileran.
El pasado día 8 de noviembre se celebró en Villa María (Argentina) la Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Centro y Sudamérica organizada por la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. En este encuentro, además de una delegación del Gobierno Vasco y de FIVU y FEVA se dieron cita representantes de: Argentina, Brasil, Chile, Colombia, El Salvador, Paraguay, Perú y Uruguay. En esta ocasión se abordaron temas relacionados con las necesidades y los retos de las Euskal Etxeak.
Del mismo modo, también hubo un gran éxito de participación en la Semana Nacional Vasca de Argentina, celebrada en Villa María entre los días 8 y 10 de noviembre, en la que la cultura y la diáspora vasca fueron las protagonistas.
En la foto: a la izquierda, Marian Elorza, Secretaria General de Acción Exterior; en el centro, Ricardo Basterra, Presidente de FEVA; y a la derecha, Asier Vallejo, Director para la Comunidad Vasca en el Exterior, en la celebración de la Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Centro y Sudamérica.
 
> Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Pariseko Eskual Etxearen egoitzaren hamargarren urteurrenean izango da
 
> Una delegación del Gobierno Vasco acude al décimo aniversario de la sede de la Eskual Etxea de París
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria, buru duela Pariseko Eskual Etxearen egoitzaren hamargarren mendeurrenaren ospakizunetan parte hartuko du asteburu honetan. Frantziako hiriburuaren euskal etxea 1956an sortu zen, baina orain dela hamarkada bat gaur egun Saint-Ouen auzoan dauden eraikinera mugitu ziren. Merezi den bezala ospatzeko, ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute: Gartxot filmaren proiekzioa, euskal mitologiari buruzko erakusketa, hainbat tailer, nazioarteko afaria, dantzaldia Berri Good taldearen eskutik, mutxikoak eta meza, besteak beste. Ospakizunek hurrengo asteburuan jarraituko dute Gazta zati bat dokumentala, bertso afaria eta dantza eta folk ikuskizunekin.
 
Una delegación del Gobierno Vasco encabezada por el Director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Asier Vallejo, acude este fin de semana a los actos centrales del décimo aniversario de la sede de la Eskual Etxea de París. El centro vasco de la capital francesa fue fundado en 1956, pero fue hace una década cuando se trasladó al actual edificio del barrio de Saint-Ouen. Para celebrarlo a lo grande, la Eskual Etxea ha preparado un programa con numerosos actos: la proyección de la película Gartxot, una exposición sobre mitología vasca, varios talleres, una cena internacional, un dantzaldi (actuación de danza) animado por el grupo Berri Good, mutxikos y una misa, entre otros. La animación continuará la próxima semana con el documental Gazta zati bat, una bertso afaria y espectáculos de danza y folk.
 
> 500 gazte munduan Euskadiren sarea indartzeko
 
> 500 jóvenes para reforzar la red de Euskadi en el mundo
“Basque Country Estrategian parte hartu, munduan Euskadiren sarea indartu eta nazioartekotzerako bekak aprobetxatu eta euskal enpresetan eragina izatea eskatzen dizuet”. Hauek izan ziren Iñigo Urkullu Lehendakariak  esandako hitzak atzerrira euren formakuntza hobetzeko joango diren 500 gazteekin Bilbon egindako ekitaldian. Goi eta erdi mailako tituladunak dira, baita lanbide-heziketakoak ere, nazioartekotzeko dauden 100 beka eta Global Training deituriko 400ak lortu dituztenak. Trebakuntza eta praktikak 50 herrialdetan egingo dituzte, erakunde kolaboratzaileak partaide direla eta Euskadiko 58 enpresen eskutik. Azken 25 urteetan antzeko programetan parte hartu duten 800dik gora gazteek mota bereko esperientzien balorazio oso ona egin dute.
“Os pido que forméis parte de la estrategia Basque Country, que reforcéis la red de Euskadi en el mundo y que aprovechéis la oportunidad práctica para que los resultados lleguen a las empresas vascas”. Estas fueron las palabras pronunciadas por el Lehendakari Iñigo Urkullu en un acto celebrado en Bilbao junto a 500 jóvenes vascos que van a salir al extranjero a mejorar su formación. Son titulados superiores, medios o con formación profesional que han conseguido una de las 100 becas de internacionalización o una de las 400 denominadas Global Training. La formación y las prácticas se desarrollan en 50 países, con la participación de entidades colaboradoras y la implicación de 58 empresas vascas. Este tipo de experiencia ha tenido una excelente valoración por los más de 800 jóvenes que han participado en programas sim! ilares durante los últimos 25 años.
 
> Europa eta Estatu Batuetako enpresek aste honetan hitzordua izan dute Bilbon
 
> Las empresas de Europa y Estados Unidos se han dado cita en Bilbao
Bilboko Guggenheim Museoa aste honetan 2013 USA Week Europe lehenengo edizioaren eszenatokia izan da, Atlantikoko bi aldeetako enpresen arteko topaketa. Lau egunez 320 partaidek eta 80 enpresek Estatu Batuetako inbertitzaile garrantzitsuekin biltzeko aukera izan dute, euskal proiektuetan interesa dutenak. Azpiegitura erraldoiak, trenbidea, energia, teknologia, aeroespazioko eta automobil sektoreak, etab. Hainbat arlotan Europako enpresak Estatu Batuetakoak baino aurreratuagoak daude, eta horregatik estatubatuarrek euren egitasmoen aurkezpenak burutu dituzte, hurrengo urteetan 120.000 milioi dolarreko inbertsioa beharko dituztenak. Hau oso interesgarria da Euskadirentzat, bertako 411 enpresek 2012. urtean Estatu Batuetara 1.300 milioi euro esportatu baitzituzten.
 
El Museo Guggenheim de Bilbao ha sido esta semana escenario de la primera edición de USA Week Europe 2013, un encuentro entre empresas de ambos lados del Atlántico. Durante cuatro días más de 320 asistentes y 80 empresas han tenido la oportunidad de mantener encuentros con importantes inversores estadounidenses que se han interesado por proyectos vascos. Grandes infraestructuras, ferrocarril, energía, tecnología, sectores aeroespacial y automovilístico, etc. Son varias las áreas en las que las empresas europeas están más avanzadas que en Estados Unidos, y por ello los estadounidenses han hecho presentaciones de proyectos para los que habrá que invertir 120.000 millones de dólares en los próximos años. Esto interesa mucho a Euskadi, con 411 empresas que en 2012 exportaron 1.300 millones de euros a Estados Unidos.
 
> Emmy sariaren irabazle batek euskal surfari buruz egindako dokumentala ikusgai London Surf Film Zinemaldian
 
>El documental sobre surf vasco del ganador de un premio Emmy llega al London Surf Film Festival
Homeland, euskal kultura eta hizkuntzari buruzko euskarazko dokumentala, Etxepare Euskal Institutuak sustatu eta Cyrus Sutton ospetsuak zuzendu duena, London Surf Film Zinemaldian ikusi zen hilabete honen hasieran. Kaliforniako surflari eta Emmy sariaren irabazleak zuzendutako dokumentalak, euskaldunon eta surfaren harremanak erakusten ditu, trukearen eta modernitatearen ikur bezala, eta iazko Euskararen Nazioarteko Egunerako sortu zen. Lan honek Estatu Batuetako eta Europako kostaldeak bisitatu ditu Compassing Tour programazioaren barruan, Cyrus Suttonen ekoizpen berrienekin batera; bera da Korduroy.tvren sortzailea, munduko surf plataforma independente garrantzitsuena. 2.000 lagun baino gehiagok ikusteko aukera izan dute Sopelanan eta Zarautzen (Euskadi), Hossegorren (Frantzia) edo La Paloma de Encinitas eta Newport Beachen (Kalifornia, Estatu Batuak). Orain ere hurrengo estekan eskuragarri.
 
Homeland, el cortometraje sobre la cultura y la lengua vascas impulsado por Instituto Vasco Etxepare y dirigido por el célebre director Cyrus Sutton, pudo verse en el London Surf Film Festival a principios de este mes. El documental, dirigido por este surfero californiano ganador de un premio Emmy, muestra la relación de los vascos y el surf, como símbolo de intercambio y modernidad, y se realizó con motivo del Día Internacional del Euskera del año pasado. Este trabajo ha viajado por las costas de Estados Unidos y Europa como parte del Compassing Tour, acompañando a la última producción de Cyrus Sutton; él es el creador de Korduroy.tv, la plataforma independiente sobre surf más importante del mundo. Más de 2.000 personas han podido verlo en lugares como Sopelana y Zarautz (Euskadi), Hossegor (Francia) o La Paloma de E! ncinitas y Newport Beach (California, Estados Unidos). Ahora, también está disponible en el siguiente enlace.