EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #518

Euskal Etxeak Digitala #518

 518. ZK.
2013/12/9-13

Nº 518
9-13/12/2013

> Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen Osoko Bilkura egin da

 

> Se ha celebrado el Pleno del Consejo Asesor de Relaciones con las Colectividades Vascas

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea, arlo honetan euskal instituzioei aholkua ematen dion organoa, Vitoria-Gasteizen elkartu zen ostegunean, bileraren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izen zela. Topaketan, urtean behin egiten dena, 2011ko Euskal Gizataldeen azken Mundu-Batzarraren helburuen betetzearen balorazioa egin zen, 2013an Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak egindako ekintzen errepasoa egin zen, baita 2014rako aurreikusten direnen azalpena ere. Lehendakariaz gain, bileran Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzaren beste sailetako ordezkariak, foru aldundietakoak, UPV/EHUkoak, EUDELekoak (Euskadiko Udalen Elkartea) eta Euskal Etxeetakoak ere bertaratu ziren.

Guztia irakurri

El Consejo Asesor de Relaciones con las Colectividades Vascas, órgano que asesora a las instituciones vascas en este ámbito, se reunió el jueves en Vitoria-Gasteiz, siendo presidido por el Lehendakari Iñigo Urkullu. En el encuentro, que se realiza una vez al año, se hizo una valoración del cumplimiento de los objetivos marcados en el último Congreso Mundial de Colectividades Vascas en 2011, se repasaron las actividades desarrolladas en 2013 por la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior y se explicaron las previstas para 2014. Además del Lehendakari, en la reunión estuvieron presentes la secretaria general de Acción Exterior, Marian Elorza, el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Asier Vallejo, así como representantes de otros departamentos del Gobierno Vasco, las diputaciones forales, la UPV/EHU, EUDEL (Asociación de Municipios Vascos) y las Euskal Etxeak.

Ampliar noticia

 

> William Douglass antropologoak Argizaiola saria jaso zuen nobedadez beteriko Durangoko Azokan

 

> El antropólogo William Douglass recibió el premio Argizaiola en una Feria de Durango llena de novedades

William Douglassek "oso hunkituta" jaso zuen Argizaiola saria Nerea Mujikaren eskuetatik, Gerediaga Elkartearen presidentea, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzen duen erakundea. Antropologoa lagunen artean izan zen, Bernardo Atxaga idazlearekin edo Xabier Amuriza bertsolariarekin besteak beste, eta golardoa jasotzean "Renoko Euskal Ikasketen Zentroan bidelagun eta bizitzan kolaboratzaile izandako Jon Bilbao eta Robert Laxalt" gogoan izan zituen. Egun hauetan Iñigo Urkullu Lehendakariak ere Douglass hartu zuen. 135.000 lagunek bisitatu dute nobebadez beteriko Azoka arrakastatsua, eta guztien artean Bernardo Atxagaren liburu berriaren aurkezpena azpimarra daiteke, Nevadako egunak. Lana burutzeko idazleak Renon dagoen Nevadako Unibertsitatean 2007 eta 2008 artean hamar hilabetez irakaslea izan zenean hartutako oharrak oinarri izan ditu.

Guztia irakurri

 

William Douglass recibió "muy emocionado" el premio Argizaiola de manos de Nerea Mujika, presidenta de Gerediaga Elkartea, entidad organizadora de la Feria del Libro y el Disco Vasco de Durango. El antropólogo, que estuvo acompañado por amigos como, entre otros, el escritor Bernardo Atxaga o el bertsolari Xabier Amuriza, dedicó el galardón "a quienes han sido colaboradores en el Centro de Estudios Vascos de Reno y en la vida, Jon Bilbao y Robert Laxalt". Durante estos días Douglass también fue recibido por el Lehendakari Iñigo Urkullu. 135.000 visitantes han pasado por una exitosa Feria llena de novedades y en la que ha destacado la presentación del nuevo libro de Bernardo Atxaga, Nevadako egunak. La obra ha sido escrita en base a las notas que el escritor tomó cuando ejerció de profesor en la Universidad de Nevada en Reno durante diez meses entre 2007 y 2008.

Ampliar noticia

 

> Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza batek Argentina bisitatu du frankismoaren delitoen ikerketa babesteko

 

> Una delegación del Parlamento Vasco visita Argentina para respaldar la investigación sobre los delitos del franquismo

Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordeko ordezkaritza batek Buenos Aires bisitatu du frankismo garaiko delituak ikertzen ari den auzi penala babesteko. Ordezkaritzak Diputatuen Ganberaren gonbidapena jaso zuen eta bertara Maribel Vaquero, Juan Carlos Ramirez-Escudero, Julen Arzuaga eta Mikel Unzalu legebiltzarkideek bidaiatu zuten. Hauek guztiek herrialdean giza eskubideen arloan lan egiten duten hainbat elkarte eta pertsonekin biltzeko aukera izan zuten, besteen artean Maiatza Plazako Amen Elkartea edo Adolfo Perez-Esquivel, Bakearen Nobel sariduna, izan ziren aipagarrienak. Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezakaritzaren eskutik antolatu zen bisita eta legebiltzarkideak Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxera ere hurbildu ziren.

Guztia irakurri

 

Una delegación de la Comisión de Derechos Humanos del Parlamento Vasco ha visitado Buenos Aires para respaldar la causa penal que investiga los delitos durante la época del franquismo. La delegación fue invitada por la Cámara de Diputados de la Nación y estuvo compuesta por los parlamentarios Maribel Vaquero, Juan Carlos Ramírez-Escudero, Julen Arzuaga y Mikel Unzalu. Todos ellos también tuvieron la oportunidad de reunirse con diversas asociaciones y personalidades del país relacionadas con los derechos humanos, entre los que destacan la Asociación Madres de Plaza de Mayo o Adolfo Pérez Esquivel, Premio Nobel de la Paz. En la visita, que contó con el apoyo de la Delegación de Euskadi en Argentina-Mercosur, los parlamentarios también se acercaron a la Euskal Etxea Laurak Bat de Buenos Aires. 

Ampliar noticia

 

> Vascos en Buenos Aires liburuaren aurkezpena

 

> Presentación del libro Vascos en Buenos Aires

Joan den abenduaren 5ean Buenos Aireseko Kultur Etxearen Urrezko Aretoan Vascos en Buenos Aires liburua aurkeztu zen. Aipatutakoa, publiko orokorrari zuzendutako lana da eta euskaldunak nortzuk diren eta nondik datozen zein Argentinan eta, espresuki, Buenos Airesen komunitate honek izandako eragina azaltzen du. Era berean, liburuan argentinar hiruburuko gaur egungo euskal erakundeei buruzko atal bat dago. Ekitaldira, Sara Pagola, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariaz gain, Claudio Avruj, Giza Eskubideen eta Aniztasun Kulturaleko idazkariordea eta Arantxa Anitua, FEVAren lehendakariordea bertaratu ziren. Aurkezpen honetan euskal-buenosairestar komunitatearen parte-hartzerako aukera ere egon da. Honen adibidea dira: "Argentinan Euskaraz" programaren gaineko bideoak; Jose Gutierrez eta Iñaki Baña musikalariek lagunduta lau dantzarik dantzatutako aurreskua eta Lagun Onak Abesbatzaren emanaldia .

Guztia irakurri

 

El pasado 5 de diciembre se presentó en el Salón Dorado de la Casa de la Cultura de Buenos Aires el libro Vascos en Buenos Aires. Se trata de una obra dirigida al público en general que explica quiénes son los vascos y de dónde vienen, así como la influencia que esta comunidad ha tenido en Argentina y especialmente en Buenos Aires. Este libro, asimismo, cuenta con un apartado dedicado a la descripción de las instituciones vascas presentes a día de hoy en la capital argentina. Al acto, además de Sara Pagola, delegada de Euskadi en Argentina-Mercosur, acudieron Claudio Avruj, subsecretario de Derechos Humanos y Pluralismo Cultural y Arantxa Anitua, vicepresidenta de FEVA. En esta presentación hubo también ocasión para la participación de miembros de la comunidad vasco-porteña. Muestra de ello fueron los vídeos sobre el programa "Argentinan Euskaraz"; el aurresku bailado por cuatro dantzaris, acompañados por los músicos José Gutiérrez e Iñaki Baña y la actuación del Coro Lagun Onak.

Ampliar noticia

 

> ETBk igorri du "Atotxako ikurrina ezkutua", 1976an ikurrina legez kanpo zegoenean derby batean agertu zenaren dokumentala

 

> ETB ha emitido "Atotxako ikurrina ezkutua", documental sobre la aparición de la ikurrina cuando era ilegal en un derby en 1976

1976ko abenduaren 5a, Real Sociedadek eta Athleticek liga partida izan zuten Atotxako futbol zelai zaharrean; egun hura ez da hainbeste gogoratzen emaitzagatik (donostiarrek 5-0 irabazi zuten), ikurrina bat agertu zelako oraindik legez kanpo zegoenean baizik. 37 urte geroago, ETBren "Atotxako ikurrina ezkutua" dokumentalak ideia nola sortu zen azaltzen du, bandera non prestatu zen eta une historikoaren eguna nola gogoratzen duten protagonistek, Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek, bi taldeen kapitainek, baita futbolariak ziren Joxean de la Hozez edo Salva Iriartek ere. Ekintza honek ikurrina bi hilabete beranduago legeztatua izatea lagundu zuen. Egun horretan erabili zen bandera, gaur egun Errealaren museoan erakusten da. Dokumentala, esteka honetan ikus daiteke.

Guztia irakurri

5 de diciembre de 1976, Real Sociedad y Athletic disputaron un partido de liga en el viejo campo de Atotxa, un día que no se recuerda tanto por el resultado (5-0 para los donostiarras), sino por la aparición de una ikurrina cuando todavía era ilegal. 37 años después, el documental de ETB "Atotxako ikurrina ezkutua" recuerda cómo surgió la idea, dónde se confeccionó la bandera y cómo se vivió el momento histórico de la mano de sus protagonistas, Inaxio Kortabarria y José Ángel Iribar, capitanes de los dos equipos, y otros futbolistas como Joxean de la Hoz o Salva Iriarte. Esta acción ayudó a que la ikurrina fuera legalizada dos meses después. La bandera que se utilizó aquel día se muestra en el museo de la Real Sociedad. El documental, se puede ver en este enlace.

Ampliar noticia