EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #523

Euskal Etxeak Digitala #523

 523. ZK.
2014/01/27-31

Nº 523
27-31/01/2014

> Lehendakariak Euskadin USACen eskutik ikasten duten ehun bat unibertsitate-ikasle estatubatuetar hartu ditu

 

> El Lehendakari recibe a un centenar de universitarios estadounidenses que estudian en Euskadi gracias a USAC

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadin ikasten duten ehun bat unibertsitate-ikasle estatubatuetar hartu ditu Lehendakaritzaren egoitzan. Gazteak USACen (University Studies Abroad Consortium) eskutik iritsi dira gure lurrera, atzerrian ikasketak egiteko programak sustatzen duen Estatu Batuetako unibertsitateen elkartea dena. Honi esker eta 1982az geroztik, 7.000 lagun baino gehiagok Donostian eta Bilbon ikasi dute. Topaketan Lehendakariak "Euskadiko lagunak bezala hartzen" zaitugula azpimarratu du, eta "etorkizunari begira Basque Country markaren pertsona aliatuak izatea" proposatu die. Harreran USACeko zuzendaria eta sortzailea den Carmelo Urza, euskal jatorrikoa, eta Donostiako eta Bilboko programen zuzendariak ere direnak, Patricia O'Connor eta Ibon Zamanillo, hurrenez hurren, izan dira.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari, Iñigo Urkullu, ha recibido en la sede de Lehendakaritza a un centenar de estudiantes universitarios estadounidenses que estudian en Euskadi. Los jóvenes han llegado a nuestra tierra de la mano de USAC (University Studies Abroad Consortium), una asociación de universidades americanas que impulsa programas de estudios en el extranjero. Gracias a esto y desde 1982, más de 7.000 personas han estudiado en Donostia y Bilbao. En el encuentro el Lehendakari ha subrayado que "os recibimos como personas amigas de Euskadi y os proponemos que seáis personas aliadas de la marca Basque Country de cara al futuro". En la recepción también han estado presentes el director y fundador de USAC, Carmelo Urza, de origen vasco, y los directores de los dos programas en Donostia y Bilbao, Patricia O'Connor e Ibon Zamanillo, respectivamente.

Ampliar noticia

> Euskadiko Artxibo Historiko berriak ateak ireki ditu Bilbon

 

> El nuevo Archivo Histórico de Euskadi abre sus puertas en Bilbao

20 kilometro apalategi izateko edukiera eta 8.542 metro karratuko azalera hamaika solairuko eraikin batean. Hauek dira Euskadiko Artxibo Historiko berriaren zenbaki batzuk, Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu zuena joan den astean. Bilboko erdigunean Maria Diaz de Haro kalean kokatzen den dokumentazio zentro honek artxibo partikularrak eta historikoak jasotzen ditu, lehen Eusko Jaurlaritzarenak eta 1297ko pergamino bat nabarmenetarikoak direlarik. Dokumentuen %80 dago jadanik digitalizatua eta artxiboaren webgunean eskuragarri. Gainera, sarrera librea da liburuak aztertzeko, ekitaldietan parte hartzeko, lekua ezagutzeko edo artxibo partikularrak emateko. ETBk zerbitzu berri honen inguruan erreportaje bat egin zuen.

Guztia irakurri

Capacidad para 20 kilómetros de estanterías y 8.542 metros cuadrados de superficie en un edificio de once plantas. Estas son algunas cifras del nuevo Archivo Histórico de Euskadi, inaugurado la semana pasada por el Lehendakari Iñigo Urkullu. Este fondo documental que se encuentra en la calle María Díaz de Haro, en el centro de Bilbao, recoge archivos particulares e históricos, entre los que destacan los del primer Gobierno Vasco y un pergamino del año 1297. El 80% de los documentos ya están digitalizados y se pueden ver en la página web del archivo. Asimismo, la entrada es libre y se pueden consultar libros, participar en los actos que se organizan o conocer el lugar así como donar archivos particulares. ETB realizó un reportaje sobre este nuevo servicio.

Ampliar noticia

 

> Buenos Aireseko Euskaltzaleakek 2013ko ENE Saria jaso du

 

> Euskaltzaleak de Buenos Aires recibe el premio ENE Saria 2013

Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskal Etxeak ENE Saria 2013 jaso du aste honetan Jose Francisco “Kinku” Zinkunegi epaimahikide eta HABEren Euskara Munduan programako arduradunaren eskutik. 50 pertsonatik gora gerturatu ziren Euskal Etxearen egoitzan burututako topaketara. Euskararen egoerari buruzko aurkezpen bat egin eta gero, Euskal Herriko zein diasporako egoerak azalduz, Zinkunegik saria irudikatzen duen oroigarria eman zion Carlos Bordagaray, Euskaltzaleakeko lehendakariari. Honek eskerrak eman ondoren, saria jasotzeak aurrera jarraitzeko indarrak ematen dizkiela adierazi zuen. ENE Saria Eusko Ikaskuntzak banatzen du urtero 2006az geroztik eta atzerrian euskararen alde lanean jarduten duten erakundeak saritzen dira; hauxe da Euskaltzaleaken kausa, non 220 ikaslek euskara ikasten duten.

Guztia irakurri

La Euskal Etxea Euskaltzaleak de Buenos Aires recibió esta semana el premio ENE Saria 2013 de la mano de José Francisco “Kinku” Zinkunegi, miembro del jurado y responsable del programa Euskara Munduan de HABE. El encuentro, celebrado en la sede de la institución premiada, contó con la presencia de más de medio centenar de euskaltzales. Después de una charla sobre la situación del euskera en Euskal Herria y en la diáspora, Zinkunegi hizo entrega del premio al lehendakari de Euskaltzaleak, Carlos Bordagaray. Este dio las gracias y afirmó que la recepción del mismo les da más fuerzas aún para seguir con su trabajo. El premio ENE Saria es otorgado anualmente por Eusko Ikaskuntza desde el 2006 y tiene como objetivo premiar a instituciones extranjeras que trabajan a favor del euskera; como es el caso de Euskaltzaleak con 220 alumnos.

Ampliar noticia

 

> Basque Country marka FITURren izan da, Estatuko turismo feriarik garrantzitsuena, non Euskadiko standak sari bat jaso zuen

 

> La marca Basque Country presente en FITUR, la feria de turismo más importante del Estado, en la que se premió el stand de Euskadi

Euskadi FITUR 2014an izan da, Estatuko turismo feriarik garrantzitsuena eta urtero Madrilen antolatzen dena. Standaren inaugurazioan Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, "Basque Country marka irmo eta ondo koordinatuta sendotzea garrantzitsua" dela azpimarratu zuen, "horretxen bila baitabiltza gu bisitatzen gaituztenak". Madrilgo arkitektoen elkargoko kideez osaturiko epaimahaiak Aipamen Berezia eman zion euskal standari. Egun hauetan Gobernuak hurrengo asteetan aurkeztuko den 2020rako Euskadiko Turismoaren Plan Estrategikoa aurreratu zuen, urte horretarako lau milioi turista erakartzeko asmoz egingo dena. FITURren aurtengo euskal turismoaren nobedade nagusiak ere aurkeztu ziren, Vitoria-Gasteizko Espainiako Gastronomiaren Hiriburutza eta Añanako Gatz Haranaren hautagaitza UNESCOren Munduko Ondarea izendatua izateko.

Guztia irakurri

Euskadi ha estado presente en FITUR 2014, la feria de turismo más importante del Estado, que se realiza cada año en Madrid. En la inauguración del stand Arantza Tapia, consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, destacó "la importancia de fortalecer la marca Basque Country de forma decidida y coordinada porque es el diferencial que buscan quienes nos visitan". El jurado de la feria, compuesto por miembros del colegio de arquitectos de Madrid, otorgó una Mención Especial al stand vasco. Durante estos días el Gobierno avanzó el Plan Estratégico del Turismo Vasco 2020, que se presentará en las próximas semanas y con el que para ese año se aspira llegar a los cuatro millones de visitantes. En FITUR también se presentaron las principales novedades del turismo vasco para este año, entre las que destacan Vitoria-Gasteiz como Capital Española de la Gastronomía y la candidatura del Valle Salado de Añana para ser declarado Patrimonio de la Humanidad por la UNESCO.

Ampliar noticia

> Mauthausenetik bizirik atera zen azken euskalduna, Marcelino Bilbao, hil da

 

> Muere Marcelino Bilbao, el último vasco que salió con vida de Mauthausen

Urtero bezala, joan den urtarrilaren 27an  Holokaustoko Biktimen Oroitzapen Nazioarteko Eguna izan zen. Zoritxarrez, aurreko egunean egunkariek  Mauthauseneko konzentrazio-esparruan naziek eragindako esperimentuak jasan zituen eta handik bizirik atera zen azken euskalduna zenaren, Marcelino Bilbao, heriotzaren berri eman zuten. Marcelino Bilbaoren bizipenak berak idatzitako "Triángulo azul" izeneko liburuan eskuragarri daude. Era berean, Euskadin egon zen nazien presentziari buruzko ETBk emandako "Una esvástica sobre el Bidasoa" izeneko dokumentalean, besteak beste, Felix Löefflerren ("Iparraldeko Schindler") historia nabarmentzen da. Esteka honetan dokumentalaren inguruko erreportajea ikus daiteke.

Guztia irakurri

Como cada año, este pasado 27 de enero se celebró el Día Internacional de Conmemoración de las Víctimas del Holocausto. Desgraciadamente, el día anterior los periódicos recogían la noticia del fallecimiento de Marcelino Bilbao, el último superviviente vasco víctima de los experimentos nazis llevados a cabo en el campo de concentración de Mauthausen. Las vivencias de Marcelino quedaron recogidas en un libro escrito por él titulado "Triángulo Azul".  Asimismo, en relación con la presencia nazi en Euskadi, ETB ha emitido el documental llamado "Una esvástica sobre el Bidasoa" en el que, entre otras historias, destaca la figura de Félix Löeffler, conocido como el "Schindler de Iparralde". En este enlace se puede ver un reportaje sobre este documental.

Ampliar noticia