EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #530

Euskal Etxeak Digitala #530

 530. ZK.
2014/03/17-21

Nº 530
 17-21/03/2014

> Agur eta ohore Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea

 

> Adiós a Iñaki Azkuna, alcalde de Bilbao

Atzo, martxoak 20, pairatzen zuen minbiziaren aurka borrokan ia 11 urtez eman ondoren, hil da Bilbon, Iñaki Azkuna. Jaiotzez durangarra eta medikuntza ikasketak egin zituen arren, Azkuna gogoratua izango da Bilbok izan dituen alkate karismadunetariko  bat izateagatik. Alderdi politikoek eta euskal erakundeek doluminak bidali dituzte; Iñigo Urkullu Lehendakariak Azkuna "Euskadi ereduaren adibide" zela goraipatu du eta Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du. 15 urtez Bilboko alkatea izan ondoren, eta karguan zegoenean hil denez, bere ondorengoa izendatu da: Ibon Areso, Udaletxeko zinegotzi beteranoa. Hileta, Azkunak berak nahi zuen bezala, astelehenean, martxoaren 24an izango da Bilboko Santiagoko katedralean. Esteka honetan eitb.com-ek albistearen inguruan prestatu duen informazio ikus daiteke.

Guztia irakurri

 

Ayer, día 20 de marzo, tras casi 11 años de lucha contra el cáncer que padecía, falleció en Bilbao Iñaki Azkuna. Durangués de nacimiento y médico de formación, Azkuna pasará a ser recordado por haber sido uno de los alcaldes más carismáticos que ha tenido Bilbao. Los partidos políticos e instituciones vascas han enviado sus condolencias; el Lehendakari, Iñigo Urkullu, ha señalado que Azkuna era "ejemplo de modelo Euskadi" y el Parlamento Vasco ha guardado un minuto de silencio. Tras 15 años como alcalde de la ciudad y al haber fallecido mientras estaba en el cargo, ya se ha nombrado su sucesor: Ibon Areso, veterano concejal del Consistorio. El funeral, según los deseos del propio Azkuna, se celebrará el lunes día 24 de marzo en la catedral de Santiago de Bilbao. En este enlace se puede ver la información realizada en torno a la noticia por eitb.com.

Ampliar noticia

 

> Juan "Tito" Gaillour zendu da, FEVAko lehendakari ohia eta Argentinako Euskal Etxeen bultzatzaile nagusienetariko bat

 

> Fallece Juan "Tito" Gaillour, expresidente de FEVA y uno de los principales impulsores de las Euskal Etxea en Argentina

Eusko Jaurlaritzak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren, Asier Vallejo, eta Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariaren bitartez, Sara Pagola, dolumin bizienak ematen dizkie Juan “Tito” Gaillourren senide eta lagunei, baita lehendakaria izan zen erakundeei ere, Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna (FEVA) eta Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea. Gaillour oinarrizko pertsona bat izan zen, orain dela 25 urte, sortu berria zen Eusko Jaurlaritzarekin harremanen instituzionalizazioan. Bultzada hau ezinbestekoa izan zen 8/1994 Legea gauzatzeko, kanpoko euskal gizatalde eta euskal etxeekiko harremanetarakoa. Gaillour, Iparraldeko arbasoekin, enpresari garrantzitsu bilakatu zen. Irudian, Juan Gaillour Buenos Aireseko Juan de Garay plazako Gernikako Arbolaren aurrean, 1978an. Eskerrik asko, “Tito”, Goian Bego.

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco, a través del director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Asier Vallejo, y de la delegada de Euskadi en Argentina-Mercosur, Sara Pagola, envía el más sentido pésame a la familia y los amigos de Juan “Tito” Gaillour así como a las instituciones de las que fue presidente, la Federación de Entidades Vasco Argentinas (FEVA), y el Centro Vasco Denak Bat de Mar del Plata. Gaillour fue una persona fundamental en la institucionalización de las relaciones con el recién creado Gobierno Vasco de hace 25 años. Este impulso fue indispensable para la consecución de la Ley 8/1994 de relaciones con las colectividades y centros vascos en el exterior. Gaillour, con ascendencia de Iparralde, se convirtió en un importante empresario. En la imagen, Juan Gaillour ante el Árbol de Gernika de la plaza de Juan de Garay en Buenos Aires, en 1978. Eskerrik asko, “Tito”, Goian Bego.

Ampliar noticia

> Euskal zinemaren nobedadeak eta azken asteetan sare sozialetan ibili diren hainbat bideo

 

> Novedades del cine vasco y varios vídeos que han estado en las redes sociales en las últimas semanas

Rafa, andaluziar petoa, Amaia neska euskaldunaz maitemintzen da. Hau da Emilio Martinez Lazarok zuzendu duen Ocho apellidos vascos pelikularen argudioa, euskaldun eta andaluziar baten arteko maitasuna umorezko puntutik ikusten duena. Komedia honek joan den martxoaren 14an izan du bere estreinaldia eta, bitartean, beste lan batzuk filmatzen ari dira. Hau da Lasa eta Zabalaren kasua, Pablo Malok zuzenduriko filmak laurogeigarren hamarkadan bi ustezko ETAko kideen bahiketa eta hilketa kontatzen du. Pelikula hauek Euskadiren errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen dute, baita bideo hauek ere, azken asteetan sare sozialetan izan direnak: Welcome to the Basque Country izeneko aurkezpena, Zarauzko (Gipuzkoan) itsasaldiaren irudi onenen bilketa eta Bizkaiko Urdaibai buruzko bideoa.

Guztia irakurri

 

Rafa, un andaluz de pura cepa que se enamora de Amaia, una chica vasca. Este es al argumento de Ocho apellidos vascos, película dirigida por Emilio Martínez Lázaro y que trata con sentido del humor el amor entre una vasca y un andaluz. Esta comedia se estrenó el pasado 14 de marzo mientras hay otras películas que se siguen rodando. Este es el caso de Lasa y Zabala, film de Pablo Malo sobre el secuestro y asesinato en los años ochenta de dos presuntos miembros de ETA. Estas películas ayudan a conocer mejor la realidad de Euskadi, al igual que varios vídeos que han estado de actualidad en las redes sociales en las últimas semanas: una presentación titulada Welcome to the Basque Country, una recopilación de las mejores imágenes del temporal en Zarautz (Gipuzkoa) y un vídeo sobre Urdaibai, en Bizkaia.

Ampliar noticia

 

> ETBk Jainko txiki eta jostalari hura estreinatu du, euskal artistek New Yorken egindako bira poetiko eta musikala

 

>  ETB estrena Jainko txiki eta jostalari hura, gira poética y musical de artistas vascos realizada en Nueva York

ETB1ek Jainko txiki eta jostalari hura eskaini du, dokumentaleko protagonistek argitaratutako izen bereko diska-liburuan oinarrituta: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal. Laurok 2013. urtearen amaieran New Yorken bira poetiko eta musikala burutu zuten eta "gaur egun euskalduna izatearen, gure sentimendu eta nortasunen aurkezpena" egiteko aukera izan zuten. Dokumentalak poesia eta musika nahasten ditu "Euskal Herri unibertsal bat aurkezteko: herri txiki eta apal bat mundu zabal eta erraldoiaren aurrean, indibiduoak unibertsoaren parean sentitzen duen txikitasunak sorturiko sentipen eta erreflexioak bildurik". Dokumental osoa, euskaraz, esteka honetan ikus daiteke.

Guztia irakurri

 

ETB1 ha estrenado Jainko txiki eta jostalari hura, basado en el disco-libro del mismo nombre que publicaron los protagonistas de este documental: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda y Bingen Mendizabal. Los cuatro realizaron a finales de 2013 una gira poética y musical que les llevó a Nueva York, donde hicieron "una representación de lo que es ser vasco hoy, de nuestros sentimientos e identidades". El documental mezcla la poesía y la música para "presentar una Euskal Herria universal: un pueblo pequeño y humilde ante un mundo amplio y colosal, como reflexión y espejo de la sensación de pequeñez que invade al individuo frente al universo". El documental completo, en euskera, se puede ver en este enlace.

Ampliar noticia

 

> Txistua Hego Koreara iritsi da hiru gipuzkoarren eskutik

 

> El txistu llega a Corea del Sur de la mano de tres gipuzkoanos

Gipuzkoako hiru txistularik, Garikoitz Mendizabal zestoarrak eta Iñaki Letamendia eta Jexux Mari Garmendia tolosarrek, Hego Koreara bidaiatu dute bertako bi orkestra sinfonikoekin jotzeko, Chun Cheon eta Gyongbookekoarekin. Proiektu honen oinarria "Txistu Symphonic" diska da, Mendizabalek grabatuta Bratislavako Orkestra Sinfonikoarekin, eta  txisturako pentsatutako melodiak lehen aldiz orkestra batekin jotzeko  moldatu zituena. Zestoarrak "helburua txistua gure mugetatik kanpoa ateratzea, gure kulturaren ondarea" delako, "eta lan honekin ate sinfonikoa, handia, dotorea eta interesgarria irekitzen" zaiola azaltzen du. Bi kontzertu hauen antolakuntzan orain dela zenbait urtetik Hego Korean bizi den Unai Urretxo musikari arrasatearraren laguntza ezinbestekoa izan da. Bira Busanen, Dokdo irlan eta Espainiako enbaxadan egindako kontzertuekin osatu da.

Guztia irakurri

Tres txistularis gipuzkoanos, el zestoarra Garikoitz Mendizabal y los tolosarras Iñaki Letamendia y Jexux Mari Garmendia, han viajado a Corea del Sur para tocar junto a dos orquestas sinfónicas, la de Chun Cheon y la de Gyongbook. La base de este proyecto es el disco "Txistu Symphonic", grabado por Mendizabal junto a la Orquesta Sinfónica de Bratislava, y que adaptó por primera vez a orquesta piezas pensadas para el txistu. El zestoarra explica que "el objetivo es que el txistu salga fuera de nuestras fronteras, es patrimonio de nuestra cultura y con este trabajo se le abre una puerta sinfónica, grande, elegante e interesante". Para la organización de estos dos conciertos, ha sido inestimable la colaboración de Unai Urretxo, músico arrasatearra que reside en Corea del Sur desde hace varios años. La gira se ha completado con conciertos en Busan, la isla de Dokdo y la embajada española.

Ampliar noticia