EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #544

Euskal Etxeak Digitala #544

 544. ZK.
2014/07/7-11

 

Nº 544
 7-11/07/2014

> Lehendakariak "Gaztemundu 2014" programan parte hartzen ari diren gazteak hartu ditu

 

>  El lehendakari recibe a los jóvenes que participan en el programa "Gaztemundu 2014"

Aurten Gaztemundu programan parte hartzeko Euskadin dauden euskal etxeetako 25 gazteren taldea hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak lehendakaritzan. Euskal dantzen irakaskuntzaren hobekuntza da aurtengo programaren gaia. Urtero aldatzen da ikastaroaren gaia; horren barruan, adituek emandako eskola magistralak jasotzeaz gain, erakunde zein kulturgune garrantzitsuenak bisitatzen dituzte. Lehendakariak azaldu duenez, "goi-mailako prestakuntza eskaintzea da gure helburua eta nahia, mundu osoko euskal etxeetako euskal dantza taldeez arduratzen baitzarete". Horrez gain, euskal dantzak "gure kulturaren eta nortasunaren partea" dela esan eta zera adierazi du lehendakariak:"dantzaren bitartez ere erlazionatzen garen euskal herritarrak gara, batzen gaituen hizkuntza komuna baita".
 

Guztia irakurri

 

El lehendakari Iñigo Urkullu ha recibido en Lehendakaritza al grupo de 25 jóvenes de las euskal etxeak que se encuentran en Euskadi participando en la edición de este año del programa Gaztemundu. La temática de esta edición gira en torno al perfeccionamiento de la enseñanza de las danzas vascas. Cada año varía el tema del curso que reciben, que está estructurado en clases magistrales impartidas por expertos y en visitas a las instituciones y enclaves culturales más importantes.  "Nuestro objetivo y deseo es ofreceros una formación de alto nivel, porque sois las personas responsables de los grupos de danzas vascas en las euskal etxeak de todo el mundo", ha dicho el lehendakari, quien se ha referido a las danzas vascas como "una parte de nuestra cultura, iden! tidad y personalidad propia: somos vascos y vascas que nos relacionamos también a través de la danza, un idioma común que nos une", ha expresado el lehendakari.
 

Ampliar noticia

 

>  2014ko euskal industriaren ikuspegia

 

> Panorama de la industria vasca 2014

Eustatek 2014ko Euskal Industriaren Ikuspegia argitaratu du. Lan honek zenbait ikuspuntutatik euskal industriaren ikuspegi ahalik osoena eskaintzeko asmoa du. Testuinguru makroekonomikoa, industriaren balio erantsia, lehiakortasun adierazleak, kanpo-merkataritza, langile okupatuak, inbertsioa, berrikuntza, informazioaren gizartea, enpresa-dinamismoa eta industria eskualdeak hartzen dira kontuan. Lanaren egitura 10 ataletan zehazten da. Aurreneko hiruretan industria testuinguru makroekonomikoan, tokikoan eta nazioartekoan kokatzen da. Hurrengo kapituluetan euskal industriaren merkatu-orientazioa aztertzen da.

 

Guztia irakurri

 

Eustat ha publicado el Panorama de la Industria Vasca correspondiente al año 2014. Esta obra pretende ofrecer desde distintos enfoques una visión lo más completa posible y comparada del sector industrial vasco. Se tienen en cuenta el contexto macroeconómico, valor añadido industrial, indicadores de competitividad, comercio exterior, personal ocupado, inversión, innovación, sociedad de la información, dinamismo empresarial y la industria por comarcas. El trabajo se concreta en 10 apartados. Los tres primeros se refieren al contexto macroeconómico, el local y el internacional. En los siguientes capítulos se analiza la orientación de mercado de la industria vasca.

 

Ampliar noticia

 

> "Euskal Artzainak Ameriketan" elkarteak omenaldia egingo die San Ferminetan  Ameriketara joandako euskaldunei

 

>La asociación "Euskal Artzainak Ameriketan" rendirá homenaje en los San Fermines a los vascos que emigraron a América

Uztailaren 13an, San Fermin jaiak direla eta, omenaldia txistulariekin egingo da Iruñan Ameriketara joandako euskaldunei. Bidez batez, "Los Iruña'ko" musika taldea gogoratuko da. Talde horrek bira artistikoak egin zituen munduan zehar, batez ere Amerikatik (euskal emigrazio gehienaren norakoa), izugarrizko arrakastarekin. Horrela "Los Iruña'ko"ek euskal folklorea zabaldu zuten Amerika osotik. Omenaldia "Euskal Artzainak Ameriketan" elkartearen kontura da, eta 13:00etan izango da San Joseren plazan, katedralaren ondoan. Irudian, musika talde nafarraren aspaldiko argazkia.

 

Guztia irakurri

 

El día 13 de julio tendrá lugar en Iruña, con ocasión de las fiestas de San Fermín, un homenaje con txistularis a los vascos que emigraron a América. A su vez, se recordará al grupo musical "Los Iruña'ko", que realizó, con gran éxito, giras artísticas por todo el mundo y sobre todo por América, destino de la mayor parte de la emigración vasca. De esta manera "Los Iruña'ko" dieron a conocer el folclore vasco por toda América. El homenaje corre a cargo de la asociación "Euskal Artzainak Ameriketan, y se llevará a cabo a las 13:00 horas en la plaza de San José, junto a la catedral. En la imagen, una foto retrospectiva del conjunto musical navarro.

 

Ampliar noticia

 

> "Aita", Perun erbesteratutako gudari baten istorioa, igandean, ETBko Canal Vascon

 

> ''Aita'', la historia de un gudari exiliado a Perú, el domingo, en el Canal Vasco de ETB

Datorren igandeko gauean, hileon 13a, 23:15etan, Euskadiko ordua, ETBko Canal Vascon "Aita" dokumentala estreinatuko da. Pelikula eskuragarri ere dago interneten (ETB Nahieran, on-line telebista). Film horretan Perun erbesteratutako eusko gudari baten istorioa errepasatuko du Chema Salcedo kazetariak, protagonistaren semeak. 2012. urtean bere aita hil ondoren Chemak bere aitak Guda Zibilean idatzi zituen memorietan kontatutako tokiak bisitatuko ditu. Ibilbide horretan, beste gudari batzuen seme-alaben eta iloben testigantzak ere jasoko ditu. Jose Salcedo Molinuevo Euzko Gudarosteko MAI Irrintzi batailoiko gudaria izan zen eta 1951. urtean familia osoarekin Perura joan zen. Chemak bost urte zituen orduan. Chema komunikazio munduan murgildu zen Liman, eta Peruko kazetari garrantzitsu! enetakoa da. Irudian, Jose Salcedo Molinuevo hil aurretik.

 

Guztia irakurri

 

La noche del próximo domingo, día 13, a las 23:15 horas de Euskadi, se estrenará en el Canal Vasco de ETB el documental "Aita". La película está accesible también en internet (ETB Nahieran, televisión on-line). En esta película la vida de un gudari exiliado a Perú es repasada por el periodista Chema Salcedo, hijo del protagonista. Tras la muerte de su padre en 2012, Chema visita los lugares recogidos en las memorias escritas por su padre durante la Guerra Civil. En el curso de ese itinerario recoge los testimonios de los hijos y nietos de otros gudaris. José Salcedo Molinuevo fue gudari del batallón del Ejército Vasco MAI Irrintzi y el año 1951 marchó con su familia a Perú. Chema tenía ! entonces cinco años. En Lima Chema se introdujo en el mundo de la comunicación donde ha llegado a ser un importante periodista. En la imagen, José Salcedo antes de morir.

 

Ampliar noticia

 

> Udaleku 2014: Udako euskal kanpalekua AEBtan

 

> Udaleku 2014: Campamento vasco de verano en EE.UU.

Amaitu da aurtengo Udalekua, Ipar Amerikako euskal etxeen federazioak, N.A.B.O.k, antolatzen duen gaztetxoentzako euskal kultur kanpalekua. Aurreko edizioetan bezala, esperientzia aparta izan da gaztetxoentzat, eta antolakuntzari eta klaseen mailari dagokionez lan bikaina egin dute bai Elkoko euskal etxeko arduradunek zein arlo bakoitzeko irakasle eta laguntzaileek ere. Bi asteko egonaldiari amaiera emateko ikuskizuna eskaini zuten neska-mutilek, guraso eta lagunen aurrean ikasitakoa erakusteko aukera izan zena. Irudian, aurtengo Udalekuan parte hartu duten lau neskatxa.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Ha finalizado Udaleku 2014, un campamento de verano para niños y jóvenes organizado por la federación de centros vascos de Norteamérica, N.A.B.O. Como en anteriores ediciones este campamento ha sido una experiencia magnífica para los jóvenes participantes. La organización, a cargo de la euskal etxea de Elko, y la dedicación de profesores y ayudantes ha sido también brillante. La estancia de dos semanas terminó con un espectáculo en el que chicos y chicas dieron muestra de lo aprendido ante sus familiares. En la imagen, cuatro niñas que han participado en el Udaleku de este año.

 

Ampliar noticia