EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #547

Euskal Etxeak Digitala #547

 547 ZK.
2014/08/4-8

 

Nº 547
4-8/08/2014

> Lehendakaria San Inazioren ohoretan Azpeitian izan diren ekitaldien buru izan da

 

>  El lehendakari asiste a los actos por la festividad de San Ignacio en Azpeitia

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua den Arantza Tapia, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriarterekin batera, San Inazioren ohoretan izan diren ekitaldien buru izan da Azpeitian, uztailaren 31n. Ekitaldiak Azpeitiko udalaren arkupeetan hasi dira goizeko hamarretan eta hortik abiatu agintarien prozesioa. Ondoren, hamaiketan, Donostiako apezpikuak meza eman du Loiolako Basilikan. Irudian, Iñigo Urkullu lehendakaria Loiolako Basilikako eskalinatatik jaisten, meza amaitu ondoren.

 

Guztia irakurri

 

 

 

El lehendakari Iñigo Urkullu, acompañado de las consejeras de Desarrollo Económico y Competitividad, Arantza Tapia, y de Educación, Política Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte, ha presidido los actos que se han celebrado en la localidad guipuzcoana de Azpeitia por la festividad de San Ignacio de Loyola, el 31 de julio. El evento ha dado comienzo sobre las diez de la mañana en los arcos del ayuntamiento, desde donde ha partido la procesión de las autoridades. Posteriormente, alrededor de las once, se ha celebrado en la Basílica de Loyola una misa oficiada por el obispo de San Sebastián. En la imagen, el lehendakari Iñigo Urkullu desciende la escalinata de la Basílica de Loyola una vez finalizada la misa.

 

Ampliar noticia

 

> Saladilloko Itxaropen euskal etxeak inauguratu du bere egoitza berria

 

> El centro vasco "Itxaropen" de Saladillo ha inaugurado su nueva sede

Uztailaren 31n ere, San Inazioren egunean, baita ere, inauguratu da Saladillo hiriko "Itxaropen" euskal etxearen egoitza berria. Saladillo Buenos Aireseko probintzian dago, eta uztailaren 31 hiriaren fundazioaren urteurrena ere bada. Euskal etxeak baserri itxurako aurrealdea du, eta Sarmiento eta De Santibañes kaleetako izkinan kokatuta dago. Euskadiren  Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagola; FEVAko presidente Hugo Andiazabal; euskal etxeko presidente Nora Idoeta; eta udal-intendentea Carlos Gorosito  izan dira ekitaldiaren buru. Irudian, Saladilloko euskal etxeko kide batzuk Sara Pagolarekin.

 

Guztia irakurri

 

También el 31 de julio, día de San Ignacio, se ha inaugurado la nueva sede del centro vasco - euskal etxea "Itxaropen" de la localidad de Saladillo, en la provincia de Buenos Aires. El 31 de julio es asimismo el 151 aniversario de la fundación de la ciudad de Saladillo. La euskal etxea cuenta con una fachada que emula a un típico baserri o caserío vasco y está ubicada en la esquina de las calles Sarmiento y De Santibañes. Han presidido el acto de inauguración la delegada del Gobierno Vasco para Argentina-Mercosur, Sara Pagola; el presidente de FEVA, Hugo Andiazábal; la presidenta de la euskal etxea, Nora Idoeta; y el intendente municipal, Carlos Gorosito. En la imagen, miembros de  la euskal etxea de Saladillo con Sara Pagola.

 

Ampliar noticia

 

 

> Boiseko Bishop Kelly Institutuko ikasle talde batek Lehendakaritza bisitatu du

 

> Un grupo de estudiantes del Instituto Bishop Kelly de Boise visita Lehendakaritza

AEBtako Boise hiriko ikasle talde bat Lehendakaritzan izan da, Olabide Ikastolako ikasle batzuekin batera. Olabideko ikasle horiek Idahoko Estatuko hiriburuan izan berri dira. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egoitzan hartu ditu Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldeak. Euskadi eta Idaho arteko harremanak sakontzeko, Gasteizko Olabide Ikastolarekin egiten den truke-programa baten laugarren aldia da oraingo hau. Gazteek Lehendakaritzara egin duten bisitan Euskadin eta Amerikako Estatu Batuetan bizi izandakoari buruzko berriketaldia egin dute Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldearekin. Irudian, Estatu Batuetako gazteak Lehendakaritzara egindako bisitan.

 

Guztia irakurri

 

 

 

 

Un grupo de estudiantes de la ciudad de Boise, EE.UU., ha visitado Lehendakaritza, acompañado por los alumnos de la Ikastola Olabide tras su reciente estancia en la capital del Estado de Idaho. En la sede de la Presidencia del Gobierno Vasco han sido recibidos por el equipo de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. Se trata de la cuarta edición de un programa de intercambio con la Ikastola Olabide de Vitoria-Gasteiz, que permite profundizar en las relaciones entre Euskadi y Idaho. En la visita realizada a Lehendakaritza los jóvenes han intercambiado impresiones sobre sus vivencias en Euskadi y los Estados Unidos con el equipo de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. En la imagen, los jóvenes estadounidenses en su visita a Lehendakaritza.

 

Ampliar noticia

 

> Ipar Ameriketako euskal artzainen bizimodua ikusgai erakusketa batean Bertizko Natur Parkean

 

> La vida de los pastores vascos en Norteamérica, expuesta hasta el 31 de agosto en el Parque Natural de Bertiz

Abuztuaren 31 arte izango da ikusgai Bertizko Natur Parkean Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak antolatu duen argazki erakusketa. Ipar Ameriketara joan ziren artzainen bizimodua ezagutzeko aukera aparta da, erakusketa osatzen duten argazkiak artzainek beraiek utzitakoak baitira. Bizitzako garai berezi bateko oroigarri, une latzak, lan gogorra eta aparteko adiskidetasun eta elkartasuna gogora ekartzen dutenak. Argazkiez gain, hamaika panelen bidez artzainen bizimodua nolakoa zen azaltzen da, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Amaitzeko ardi-kanpo bat ere badago ikusgai: bertan hartzen zuten atseden artzainek. Irudian, elkarteko kide Rafael Lizasoain, Laura Igantzi eta Adriana Marmaun erakusketaren inaugurazioan. 

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

La exposición de fotografías organizada por la asociación Euskal Artzainak Ameriketan (Pastores Vascos en América) permanecerá abierta hasta el 31 de agosto. Se trata de una extraordinaria oportunidad para conocer el modo de vida de los pastores que marcharon a Norteamérica, ya que la exposición está compuesta por fotografías tomadas por los propios pastores. Componen el vestigio de una época muy especial y recogen escenas de momentos difíciles, a la par que evocan el trabajo duro, la amistad y la camaradería.  Junto a las fotografías, completan la muestra hasta once paneles en los que se informa sobre distintos aspectos de la vida de los pastores. Los paneles están en cuatro idiomas: euskera, castellano, francés e inglés. Por último, la exposición incluye también la recreación de un "ardi-kanpo" o "camaña", los austeros campamentos en los que los pastores descansaban tras pasar largas jornadas cuidando de las ovejas. En la imagen, los miembros de Euskal Artzainak Ameriketan Rafael Lizasoain, Laura Igantzi y Adriana Marmaun en la inauguración de la muestra.

 

Ampliar noticia

 

> 2015eko urtarriletik aurrera, “euskadi.net” beharrean “euskadi.eus” izatea onartu du Gobernu Kontseiluak

 

> El Consejo de Gobierno aprueba el cambio de “euskadi.net” a “euskadi.eus”, un cambio que será efectivo a partir de enero de 2015

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialaren domeinua aldatzea adostu du; hortaz, 2015eko urtarriletik aurrera, "euskadi.net" beharrean, "euskadi.eus" izango da helbidea. Ordurako, gainera, Eusko Jaurlaritzak beste 200 domeinu izango ditu. Martxan jartzen ari diren euskal administrazioren lehenengo sei domeinuei "aitzindariak" izena jarri zaie, eta hauek dira: basquecountry.eus, eitb.eus, etxepare.eus, hazi.eus, spri.eus eta ejie.eus. Hasiera batean, "euskadi.net" "euskadi.eus" bihurtzeko aldaketak ez du kanpo-inbertsiorik eskatuko, Gobernuaren baliabide propioak erabilita egingo baita. Konkretuki, hamaika pertsona ari dira transformazio-proiektu horretan lan egiten; Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako langileak dira, eta Gobernuaren informatikarako EJIE sozietate publikoarekin ari dira elkarlanean.

 

Guztia irakurri

 

 

El Consejo de Gobierno ha acordado el cambio del dominio del portal web oficial del Gobierno Vasco, de manera que, a partir de enero de 2015, "euskadi.net" pasará a ser "euskadi.eus". Para entonces, además, el Gobierno Vasco dispondrá de otros 200 dominios ".eus". A los seis primeros dominios de la Administración Pública vasca que se están ya poniendo en marcha, se les ha denominado dominios "aintzindariak" (precursores) y son: basquecountry.eus, eitb.eus, etxepare.eus, hazi.eus, spri.eus y ejie.eus. La migración de "euskadi.net" a "euskadi.eus" no contempla inversiones externas ya que se realizará con recursos propios del Gobierno. En concreto, trabajan ya en este ambicioso proyecto de transformación 11 personas adscritas a la Direcci&oacute! ;n de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración (DACIMA), en colaboración con la sociedad informática pública del Gobierno, EJIE.

 

Ampliar noticia