EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #564

Euskal Etxeak Digitala #564

 564 ZK.
2015 / 01 / 5-9

 

Nº 564
5-9 / 01 / 2015

> Lehendakariak hazkundea eta enplegu-sorrera espero ditu 2015erako

 

> El lehendakari confía en crecer juntos y crear empleo en 2015

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal gizarteari eskainitako urte amaierako hitzaldian ziurtatu duenez, "berriz ere aukera dugu hazteko eta enplegua sortzeko". Lehendakariak berretsi du "ekaitzaren okerrena pasa dela" eta euskal ekonomia inflexio-puntura iritsi dela, "joera positiboago bati" bide emanez. Hala ere, uste du "krisitik irtetea ez dela berehalakoan gertatuko, ezta erraz ere", eta adierazi du krisitik "guztiak irten behar garela". Halaber, Urkulluk esan du konfiantza handiz begiratu ahal zaiola etorkizunari, Euskadik proiektu bat duelako. Hain zuzen, «herrialde-proiektu» bat da. Lehendakariak berretsi du aurten ere aurrerapauso franko eman direla, lortutako itunei esker, eta itunen bidetik segitzearen alde agertu da Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jotako hiru esparruetan: ekonomia suspertzea e! ta enplegua sortzea, Bakegintza eta Bizikidetza sendotzea eta Euskadiren Estatus Politiko berrian sakontzea.

 

Guztia irakurri

·     

In

 

 

El lehendakari Iñigo Urkullu ha asegurado en el mensaje de fin de año a la sociedad vasca, que “tenemos la oportunidad de volver a crecer y crear empleo”. En su discurso, el lehendakari ha afirmado que “hemos resistido lo peor de la tormenta” y que la economía vasca ha llegado a un punto de inflexión en el cual “la tendencia es más positiva”. Considera que “la salida de la crisis no va a ser inmediata ni sencilla” y sostiene que “debemos salir juntos”. En este contexto Urkullu ha manifestado que se puede mirar al futuro con mayor confianza porque Euskadi cuenta con un proyecto. Un “proyecto de país”. El lehendakari ha afirmado ha habido avances durante este año, fruto de los acuerdos alcanzados y aboga por seguir la senda de la concertación en ! los tres ámbitos prioritarios marcados por su Gobierno: reactivar la economía y crear empleo, fortalecer la Paz y la Convivencia y avanzar en un nuevo Estatus Político para Euskadi.

 

 

Ampliar noticia

> 2015eko dirulaguntzak egoera larrian dauden atzerriko euskal gizataldeetako pertsonei laguntzeko

 

Ayudas 2015 para situaciones de extrema necesidad de personas de las Colectividades Vascas en el extranjero

Eusko Jaurlaritzak euskal etxeetarako 202.000 euroko laguntza-saila onartu du. 2015ean euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko bideratuko da diru hori. Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) euskal gizataldeko kidea direla egiaztatzea; b) atzerrian bizitzea; c) laguntzako beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez edukitzea; d) etxe partikularretan bizitzea, eta araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeetako kide ez izatea. Irudian, eu! skal jatorriko atsoak Buenos Airesen.
 

 

Guztia irakurri

 

 

 

El Gobierno Vasco ha aprobado una partida de 202.000 euros para ayudas a los centros vascos - euskal etxeak, para atender durante el año 2015 las necesidades asistenciales y situaciones de extrema necesidad de personas que pertenecen a las Colectividades Vascas. Para acceder a estas ayudas, se deberán cumplir los siguientes requisitos: a) acreditar la pertenencia a la colectividad vasca; b) residir en el extranjero; c) carecer de bienes e ingresos que permitan hacer frente a necesidades asistenciales o a situaciones de extrema necesidad; d) Residir en domicilios particulares y no pertenecer a organizaciones, comunidades o instituciones que por sus reglas o estatutos estén obligados a prestarles asistencia. En la imagen, ancianas de origen vasco en Buenos Aires.
 

Ampliar noticia

 

> "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegiaren XI. edizioa  Habanan egingo da urtarrilaren 12tik 14ra

 

> Celebración del XI Seminario Internacional  "Euskal Herria Mugaz Gaindi" en La Habana del 12 al 14 de enero  

Kuban egingo da XI. "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegia, urtarrilaren 12tik 14ra. San Esteban de Cañongoko Kontearen jauregian, Habanako Plaza Zaharrean, egingo dira Nazioarteko Mintegiko jardunaldiak, eta aurtengoan Kubako euskaldunak dira topaketaren ardatz. Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia" Kubako Euskal Etxearekin batera, antolakuntzako parte dira Nevada-Reno Unibertsitateko Center for Basques Studies eta Eusko Jaurlaritza. Mintegiaren egitarauan 19 hizlarik aurkeztuko dituzte txostenak. Bertan izango dira Asier Vallejo Itsaso, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, baita Nevada-Renoko Unibertsitateko irakasle emeritoa den William Douglass antropologo eta euskaltzale amerikarra er! e. Orain bertan betetzen baitira 40 urte William Douglassek, Jon Bilbaorekin batera, argitaratu zutenetik "Amerikanuak", erreferentziazko liburua euskal-amerikarren ikasketetan. Halaber, 12an Alberto Irigoyen ikertzaile uruguaiarren liburua “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia y otras entidades Vasco-Cubanas” aurkeztuko da jende zabalaren aurrean. Aurkezpen hori Euskadin egin diren arrakasta handiko beste hiruren ondokoa da. San Geronimoko Unibertsitatean izango da, Historialariaren Bulegoan, 19:00etan.   Irudian, "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegiaren XI. edizioaren egoitza.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

El XI Seminario Internacional "Euskal Herria Mugaz Gaindi" tendrá lugar en Cuba del 12 al 14 de enero. El Palacio del Conde de San Esteban de Cañongo, en la Plaza Vieja de La Habana, será la sede de este Seminario Internacional, dedicado en esta edición a los vascos en Cuba. La organización corre a cargo del Center for Basque Studies  de la Universidad de Nevada-Reno y el Gobierno Vasco, con la colaboración de la Asociación Vasco Navarra de Beneficencia, la euskal etxea de La Habana. El programa contará con la intervención de 19 ponentes. Participarán también Asier Vallejo Itsaso, director para la Comunidad Vasca en el Exterior, del Gobierno Vasco, y William A. Do! uglass, profesor emérito de la Universidad de Nevada-Reno y coautor, junto con Jon Bilbao, del libro de referencia en los estudios vascoamericanos "Amerikanuak", del que ahora se cumplen 40 años de su publicación. Asimismo, el día 12 se presentará ante una amplia concurrencia el libro del investigador vascouruguayo Alberto Irigoyen “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia y otras entidades Vasco-Cubanas”. Esta presentación sucede a otras tres realizadas en Euskadi con gran éxito y tendrá lugar en la Universidad San Gerónimo, Oficina del Historiador, a las 19h00. En la imagen, la sede del XI Seminario Internacional  "Euskal Herria Mugaz Gaindi".

 

Ampliar noticia

 

> Euskara irakasle, ingeniaria, Bordeaux-Mérignac aireportuan aire-kontrolatzailea eta... Bordeleko euskal etxeko lehendakaria

 

> Profesor de euskera, ingeniero, controlador en el aeropuerto de Bordeaux-Mérignac y... presidente de la eskual etxea de Burdeos

David Mugica 25 urterekin hasi zen Pariseko Sustraiak-Erroak elkartean euskara ikasten. 2001etik Burdeosen bizi da eta gaur egun, 44 urterekin, Bordeleko Euskal Etxeko lehendakaria da. Jaiotzaz Biarnokoa, aita baxanabartarra eta Euskal Herritik kanpo jaiotako bi alaben aita da, zeintzuei Euskal Herriarekiko maitasuna erakutsi dien. Bordeleko euskal etxeko lehendakari orde izendatu zuten eta gaur egun lehendakaria da. Horretaz gain, Akitaniako hiriburuko euskal etxean euskara klaseak ematen ditu. Ogibidez, ENACeko ingeniaria da, eta kontrolatzaile lanean ari da Bordeleko aire kontrolgunean.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

David Mugica tenía 25 años cuando comenzó a aprender euskera en la asociación Sustraiak-Erroak de París, desde 2001 vive en Burdeos y actualmente, con 44 años, preside la Euskal Etxea de Burdeos. Nacido en Bearn es hijo de padre bajonavarro y padre él mismo de dos hijas nacidas fuera de Euskadi a las que ha transmitido también el amor por Euskadi. Ha pasado de vicepresidente a presidente de la euskal etxea y cuando se mudó a Burdeos le tocó impartir clases de euskera. Profesionalmente es ingeniero de ENAC y controlador en el centro de control de Burdeos.

 

Ampliar noticia

 

 

> Abian da Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa Valentziako euskal etxeek antolatuta

 

> En marcha el II Concurso Literario de Cartas de la Diáspora, organizado por las euskal etxeak de Valencia

Euskara eta euskara ikasketak sustatzeko helburuarekin Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa antolatu dute Euskaltzaleok eta Laurak Bat Valentziako euskal etxeek. Lehiaketak bi kategoria izango ditu eta saria liburu sorta bana izango da. Lehiaketa mundu osoko eta bereziki Diasporako euskaldunei irekia da, eta urtarrilaren 15a arte lanak bidaltzeko epea zabalik egongo da. Iaz lehiaketak izandako erantzun onak zirela eta aurten ere ekitaldia antolatu dute eta bigarren edizioari ekin diote. Lanak aurkezterako orduan beharrezkoa da euskal etxeek jarritako oinarriak betetzea.

 

Guztia irakurri

 

 

 

Con el fin de fomentar el euskera y los estudios vascos las dos euskal etxeak de Valencia, Euskaltzaleok y Laurak Bat, han puesto en marcha el II Concurso Literario “Diasporaren Gutunak”. El concurso tendrá dos categorías y se dirige a todos los estudiantes de euskera de todo el mundo y especialmente a los centros vascos - euskal etxeak. El plazo para la presentación está abierto hasta el 15 de enero. Los buenos resultados del año pasado han animado a las euskal etxeak a organizar la segunda edición del concurso. Cada participante tendrá que cumplir las bases del concurso que piden las euskal etxeak.

 

Ampliar noticia