EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #566

Euskal Etxeak Digitala #566

566 ZK.
2015 / 01 / 19-23

Nº 566
19-23 / 01 / 2015

> Obama presidentearen bisita historikoa Boise-ra, AEBko euskal hiriburua


> Histórica visita del presidente Obama a Boise, capital vasca de los EE.UU

Boiseko (Idaho, AEB) alkateak, David Bieter-ek, Barack Obama-rekin bidaiatu du AEBko presidentearen Air Force One hegazkin ofizialean Washington, D.C.tik Boisera egindako hegaldian. Obama presidenteak bisita historikoa egin du Boise-ra. Boise da Estatu Batuetan alkate euskalduna duen hiruburu bakarra. David Bieter Estatu Batuetan dagoen nahasteren kasu paradigmatikoa da: Larrabetzuko artzain baten eta Lekeitioko etxekoadre baten iloba da, Alemania eta Irlandako sustraiak dauzka eta euskararen erabiltzaile jazoa da. Bieter hunkituta agertu da presidentearekin bidaiatzeagatik, eta Obama, bestalde , liluratuta artzain euskaldunen bizipen eta euskal kulturarekin. Hain handia izan da Obamaren lilura, non esperientzia hori hasiera puntutzat hartu duen Estatu Batuetako presidenteak erdi mailako jendea bizi ari den egoeararen gainean eman duen hitzaldirako. Irudian, David Bieter eta Barack Obama Air Force One-tik ateratzen.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

·

El alcalde de la ciudad de Boise (Idaho, EE.UU), David Bieter, ha compartido viaje con Barack Obama en el avión oficial del presidente de los EE.UU, el Air Force One, en su vuelo de Washington, D.C. a Boise, donde el presidente estadounidense ha realizado una histórica visita. Boise es la única capital de un Estado de la Unión cuyo alcalde es vasco. David Bieter es un caso paradigmático de la mezcla que existe en los Estados Unidos: es nieto de un pastor de Larrabetzu y de una etxekoandre de Lekeitio, habla euskera perfectamente y tiene también antecedentes alemanes e irlandeses. Bieter se ha mostrado emocionado al compartir el viaje con el pres! idente, que ha quedado fascinado por las vivencias de los pastores euskaldunes y la cultura vasca. De hecho, la experiencia de este vuelo ha sido el punto de inicio del discurso que el presidente estadounidense ha pronunciado sobre la situación económica de la clase media. En la imagen, David Bieter y Barack Obama descienden del Air Force One.

Ampliar noticia

> Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Danimarkara zahartze aktiboaren eta osasun arloko berrikuntzaren inguruko esperientziak trukatzera


> Una delegación del Gobierno Vasco en Dinamarca para analizar experiencias en envejecimiento activo e innovación sanitaria

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak (Kanpo Harremanetarako, Enplegu eta Gizarte Politikako eta Osasun sailetako arduradunak) Danimarkara joan dira zahartze aktiboaren eta osasun arloko berrikuntzaren inguruko esperientziak eta jakintzak trukatzera. Europa iparraldeko herrialdea gai honetan erreferente da eta, halaber, Danimarkako ordezkariek Euskadi bisitatuko dute datorren martxoan. Bisita horiek Nazioartekotzeko Esparru Programa 2020-Basque Country Estrategiaren barruan sartzen dira, eta bertan Europako iparraldeko herrialdeak zehazten dira lehentasunezko inguru geografiko gisa Euskadiren nazioarteko jarduera mamitzeko. Irudian, Kopenhage, Danimarkako hiriburua.

Guztia irakurri

Una delegación del Gobierno Vasco integrada por responsables de Acción Exterior, del Departamento de Empleo y Políticas Sociales y del Departamento de Salud ha viajado a Dinamarca con el fin de intercambiar experiencias en materia de envejecimiento activo e innovación sanitaria. El país nórdico es referente en esta materia y, asimismo, el próximo mes de marzo la delegación danesa vendrá a Euskadi. La visitas están enmarcadas dentro de la Estrategia Marco de Internacionalización 2020-Estrategia Basque Country, donde los países nórdicos son prioritarios para el desarrollo de la actividad internacional de Euskadi. En la imagen, Copenhague, capital de Dinamarca.

Ampliar noticia

> Euskal kultura era ludikoan zabaldu dute Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko udalekuan


> Otro año más el udaleku de Chascomús difunde la cultura vasca de una forma lúdica

Uda australaren garaian Argentinako euskal etxe ezberdinetako nerabeak biltzeko, euskal kulturaren oinarrizko elementuak era ludiko batean ezagutzeko, eta horrela euren arteko loturak denboraren joanean estutzeko Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeak jarraipena eman dio 2010.urtean hasi zuen ibilaldiari eta, aurten ere, 19 gaztetxok parte hartu dute urtarrilaren 4tik 8ra antolatu duten euskal udalekuan. Udalekuaren helburua gaztetxoek ondo pasatzea da, euskal kulturan barneratzen diren bitartean, eta horretarako egunero ekintza desberdinak antolatu dituzte hizkuntza, kirolak, dantzak, mitologi eta geografia bezalako gaiak garatuz. Euskararen presentzia ere nabarmena izan da eta Euskaditik etorritako monitore euskaldunak hori bermatzen saiatu dira erabilitako kantu eta jokoetan.

Guztia irakurri

Con el fin de juntar a los jóvenes de distintos centros vascos de Argentina durante el verano austral, difundir la cultura vasca de una forma lúdica y estrechar futuros lazos de amistad entre esos jóvenes, el centro vasco argentino Zingirako Euskaldunak de Chascomús ha dado continuidad al camino que comenzó el año 2010 y ha reunido a 19 jóvenes en el udaleku (campamento de verano) organizado entre el 4 y el 8 de enero. Durante el udaleku se acerca la cultura vasca a los jóvenes de una forma divertida, con un programa de actividades en las que se incluye el deporte, las danzas, la mitología y la geografía vasca. Además de eso, la lengua vasca ha estado presente en los cantos y juegos organizados por los monitores llegados de Euskadi.

Ampliar noticia

> HABEk Txileko hiru euskal etxeekin hitzarmenak sinatu ditu


> HABE suscribe convenios con las euskal etxeak de Chile

HABEk, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, Txileko hiru euskal etxeekin bi Santiagon eta bat Valparaison, urte honetarako hitzarmenak berritu ditu. Hitzarmenean sinatutako diru laguntza hiru arlotan bananduko zaie Euskal Etxeei: diru-laguntzen bidez (7.600 euro inguru emango zaizkie Txileko hiru Euskal Etxeei), laguntza didaktiko eta ikasmaterialen banaketaren bidez eta irakasleen formakuntzaren bidez. 63 dira aurten Txileko Euskal Etxeek dituzten ikasleen kopurua eta mundu mailan HABEK hitzarmenak dauzka 80 kolektibitatekin zeintzuen bidez 2.200 pertsona inguruk euskara ikasten duten. Irudian, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Patxi Baztarrika (erdian) Txileko ordezkariekin.

Guztia irakurri

El organismo de alfabetización y euskaldunización de adultos, HABE, ha firmado en Chile los convenios de colaboración anuales con las tres euskal etxeak del país, dos en Santiago y una en Valparaiso. HABE reparte en tres líneas la ayuda para las euskal etxeak: vía subvenciones (los centros vascos de Chile recibirán más de 7.600 euros), mediante apoyo y material didáctico y mediante la formación de profesorado. Este curso hay 63 alumnos y alumnas que están aprendiendo euskera en los centos vascos de Chile y a nivel internacional HABE tiene convenios con 80 colectividades vascas de todo el mundo, donde están aprendiendo euskera cerca de 2.200 personas. En la imagen, el vicensejero de Pol&iacut! e;tica Lingüística, Patxi Baztarrika (en el centro) con representantes chilenos.

Ampliar noticia

> Makila: Euskal dantzaz, kantuz eta musikaz ikuskisuna Parisen


> Makila: Espectáculo de danza, canto y música vascos en París

"Makila" du izena Pariseko eskual etxeko ikuskizun berriak. Ikuskizuna 2015eko urtarrillaren 31ean arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko da Pariseko Armande Béjart antzokian. Euskal kulturaren transmisioa belaunaldien artean ezagutarazteko helburuarekin ikuskizunak dantzariak, musikariak eta abeslariak elkarrekin jartzen ditu oholtza gainean. Euskal dantza, abesti, poesi zein janzkerak. Antzinako ohiturak gaur egun, inoiz baino hobeto, eszena gainean aurkeztuta Pariseko eskual etxearen, Gazteria dantza-taldearen eta Pariseko eskual etxeko Gernika abesbatzaren eskutik. Ikuskizunaren leloak dion moduan, "sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak". Urtarrileko azken larunbatean, 31ean, 20:00etan, Armande Béjart antzokian (16 Place de l'Hotel de Ville, Asnieres-sur-Seine, Paris).

Guztia irakurri

 

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.

 

 

"Makila" (bastón de los pastores vascos), así se llama el nuevo espectáculo de la eskual etxea de París. Se presentará el próximo 31 de enero de 2015, a las 20h00, en el teatro Armande Béjart, en París. Esta obra pone juntos en escena a dantzaris, músicos y cantantes, con el objeto de dar a conocer y transmitir la cultura vasca entre generaciones. Danza vasca, canción, poesía y trajes tradicionales. La antigua usanza expuesta sobre la tarima, mejor que nunca, en la hora actual. De la mano de la eskual etxea de París, el grupo de danzas Gazteria y el coro Gernika, perteneciente a la propia eskual etxea de París. Porque, como dice el lema del espectáculo, "del mismo tronco del que surgimos nosotros, surgirán también todos los otros". El último sábado d! e enero, día 31, en el teatro Armande Béjart (16 Place de l'Hotel de Ville, Asnieres-sur-Seine, Paris).

Ampliar noticia