EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #568

Euskal Etxeak Digitala #568

 568 ZK.
2015 / 02 / 2-6

 

Nº 568
2-6 / 02/ 2015

> Lehendakariak "munduari irekita dagoen euskal ekonomia"ren aldeko apostua egin du

 

> El Lehendakari apuesta por “una economía vasca abierta al mundo”

Iñigo Urkullu lehendakariak  eta Jon Darpón Osasun sailburuak nanomedikuntzaren arloko Midatech Biogune enpresa bisitatu dute, berrikuntzari buruzko nazioarteko proiektua eta ildo aitzindaria ireki duena Europan, Euskadi I+G+Bren nazioarteko mapan kokatuz. Bisitaldia amaitzean, lehendakariak hitzaldi bat eman du, eta Europako Zerumuga 2020 programaren xede berbera duten  (hazkunde iraunkorra, adimenduna eta integratzailea) hiru gako aipatu ditu: "munduari irekitako ekonomia", I+G espezializazio adimenduna eta ikerketa merkatura helaraztea. Programa horren bidez, Euskadik Ikerketaren Europako Espazioan parte hartu ahalko du eta ezagutza sortzen lagunduko du Euskadiko enpresak lehiakorragoak izanik.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

El lehendakari Iñigo Urkullu y el consejero de Salud Jon Darpón han visitado la empresa de nanomedicina Midatech Biogune, un proyecto internacional de innovación que ha abierto una línea pionera en Europa y ha situado a Euskadi en el mapa internacional de la I+D+i. Al terminar la visita, el lehendakari ha enumerado tres claves que son piezas de un puzzle que comparte el objetibo de crecimiento sostenible, inteligente e integrador del programa europeo Horizon 2020: “una economía abierta al mundo”, la especialización inteligente en I+D y el traslado de esa Investigación al mercado. El programa servirá para abrir la puerta a Euskadi a participar en el Espacio Europeo de Investigación y ayudará a generar conocimiento favo! reciendo así la competitividad de las empresas vascas.

 

Ampliar noticia

 

> "Hitz egiten duten begiak", AEA gaixotasuna dutenei komunikatzea errazteko Euskadi eta Argentinaren arteko proiektua

 

     > "Ojos que hablan" un proyecto vasco-argentino que facilita la comunicación a los enfermos de ELA

Argentina-Mercosurreko Euskadiren Ordekaritzak, SPRIri laguntza eskainiaz, Irisbondentzat (www.irisbond.com) bisitak antolatzeko ardura izan du. Bestalde, 2014 urtean zehar, Ordezkaritzak parte hartu du ELAk, Argentinako Alboko Eklerosi Amiotrofikoaren Elkarteak (www.asociacionela.org.ar), martxan jarritako “Hitz egiten duten begiak” izeneko gizarte ekimenean. Elkarte horretako presidenteak, Darío Ryba jaunak, pertsonalki egin dio bisita Sara Pagolari, Euskadik Argentina-Mercosurren duen ordezkariari, proeiktuari buruzko nondik norakoak azaltzeko. Irudian, Sara Pagola, Darío Ryba eta Euskadik Argentina-Mercosurren duen ordezkaritzan SPRIrekiko loturaz arduratzen den pertsona.

 

Guztia irakurri

 

 

Con posterioridad a la agenda de visita organizada para Irisbond (www.irisbond.com) en 2014, en apoyo a SPRI, la Delegación de Euskadi en Argentina - Mercosur ha colaborado en parte de la ejecución del proyecto de dignidad e inclusión social "Ojos que hablan", llevado adelante por la Asociación Argentina de ELA -Esclerosis Lateral Amiotrófica (www.asociacionela.org.ar). El Presidente de la Asociación, Darío Ryba, visitó personalmente a la Delegada del Gobierno Vasco Sara Pagola para ponerla al tanto de los avances del proyecto. En la imagen, Sara Pagola, Darío Ryba y la persona encargada del enlace con SPRI en la Delegación de Euskadi en Argentina - Mercosur.

 

Ampliar noticia

 

 

> Gobernu Kontseiluak “euskadi.net” beharrean “euskadi.eus ” izatea onartu du

 

>El gobierno Vasco ha cambiado ya sus dominios de correo electrónico y de página web al dominio “euskadi.eus”

Eusko Jaurlaritzak e-mailaren “ej-gv.es” eta web orrialdearen “euskadi.net” domeinuak aldatu ditu “euskadi.eus” domeinura eta aldaketak Internet eta teknologia berriak gehiago gizarteratzea, Euskadiren kanpo-irudia bultzatzea eta euskara gehiago zabaltzea eta modernizatzea ekarriko du. Administrazioko langileak, Gobernuaren informatikarako EJIE sozietate publikoak lagunduta izan dira aldaketa egin dutenak, beraz, aldaketak ez du kanpoko inbertsiorik eskatu. Migrazioaz gain, Eusko Jaurlaritzak Interneten duen irudi korporatiboak diseinu berria du eta  hori ere, Gobernuaren web zerbitzuan lan egiten duten funtzionarioek egin dute.

 

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco ha cambiado ya sus dominios de correo electrónico “ej-gv.es” y de página web “euskadi.net” al dominio “euskadi.eus” y considera el cambio como una oportunidad para avanzar en la socialización de Internet y las nuevas tecnologías, impulsar la proyección exterior de Euskadi y contribuir al avance y modernización del euskera. La migración se ha llevado a cabo con recursos propios del Gobierno por lo que no han sido necesarias inversiones externas.  11 personas adscritas a la Dirección de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administraciín (DACIMA), en colaboración con la sociedad informática pública del Gobierno EJIE S.A. so! n las que se han ocupado del proyecto de transformación y han rediseñado la imagen corporativa del Gobierno en internet.

 

Ampliar noticia

> Jose Mujica presidente uruguaitarraren erroak Gipuzkoan daude

 

> Las raíces del presidente uruguayo José Mujica se hallan en Gipuzkoa

Mikel Prieto Eusko Ikaskuntzako ikertzaileak adierazi duenez Jose Mujica agintari uruguaitarraren erroak Gipuzkoako Astigarreta, Azpeitia eta Tolosako herrietan aurkitzen dira. Bere agintaldia amaitzean Jose Mujicari bere biraitona Francisco Muxica Yereguiren sorterria, Euskadi, berriz ere bisitatzea gustatuko litzaioke. Aurretik egindako egonaldian (2013.urtean) Mujicak Bizkaiko Muxika herria bisitatu zuen, baina orain arte dakigunaren arabera, izena baino ez dute herriak eta presidente uruguaytarrak harremanean. Ikertzaileak laurehun urte atzera egin ditu eta presidente uruguaytarretik Pascual Muxica eta Marina Arregui familiakideen egunetara egin du hamabi generazio atzera eginez eta 1842.urtean Tolosatik Montevideora emigratutako familiaren historia ikertu du.

 

Guztia irakurri

 

 

Según ha afirmado el investigador Mikel Prieto, el presidente uruguayo José Mujica, tiene raíces en Astigarreta, Azpeitia y Tolosa. Una vez que concluya su mandato, al presidente de Uruguay le gustaría visitar de nuevo Euskadi, el país de donde partió su bisabuelo Francisco Múxica Yeregui. En su anterior estancia (en 2013) el presidente uruguayo visitó la localidad de Muxica creyendo que provenía de esa localidad vizcaína con la que, hasta el momento, nada le une salvo el nombre. El investigador ha logrado completar doce generaciones que van desde el actual presidente de Uruguay hasta Pascual Muxica y Marina Arregui (más de cuatrocientos años de historia familiar) y narra la emigración de Tolosa a Montevideo en el año 1842.

 

Ampliar noticia

> Beisboleko emakumeen euskal selekzioa Kanadako openean

 

> La selección femenina vasca de béisbol en el abierto de Canadá

Beisboleko emakumeen euskal selekzioa ezagutzera eman da nazioarteko mailan "Canadian Open Fastpitch" prestigiozko torneoan. Kanadan kirol horretako munduko selekziorik potentetarikoen aurka egin dute euskaldunek. Vancouverreko euskal etxeko kideek oso harrera ona egin diote euskal selekzioari. Euskal Etxeko kideak sostengu onena izan dira euskal selekzioko kirolarientzat, esate baterako, izugarri boteretsua den Mexikoko taldearen aurka (irudian gorriz jantzita) jokatu zutenean. Jokalariek buruan dute Vancouverreko euskal etxeko kideak ikurriñak astinduz joan zirela partidara euren alde egiteko eta hori "oso polita eta hunkigarria izan zen guretzat" diote. 

 

Guztia irakurri

 

 

 

 

La selección femenina vasca de béisbol se ha dado a conocer internacionalmente en el prestigioso torneo "Canadian Open Fastpitch". En Canadá ha competido con las grandes potencias mundiales de ese deporte. En Vancouver la selección vasca fue recibida por los miembros de la euskal etxea de la ciudad canadiense. Los miembros de la euskal etxea fueron el mejor apoyo de la selección vasca; por ejemplo, cuando se enfrentó a equipos tan potentes como el de México (en la imagen con equipación roja). Las jugadoras recuerdan que los miembros de la euskal etxea de Vancouver fueron al partido "agitando ikurriñas, para animarnos; lo que fue muy bonito y nos causó una gran emoción", cuentan ellas.

 

Ampliar noticia