EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #573

Euskal Etxeak Digitala #573

 573 ZK.
2015 / 03 / 9-13

 

Nº 573
9-13 / 03 / 2015

> Lehendakariak "San Ignazio Kongregazioa"ri harrera egin dio, 300 urtez aktibo daraman Madrileko erakundea

 

> El lehendakari recibe a la "Congregación San Ignacio", con 300 años de actividad ininterrumpida en Madrid

Lehendakaria Madrileko “Congregación San Ignacio” ("San Inazio Kongregazioa") euskal erakundearen delegaritza batekin bildu da. San Inazio Kongregazioa 1715.urtean sortu zen Madrilen bizi ziren 109 euskaldunen eskutik eta aktibo jarraitu du azken 300 urteotan. Bere baitan dauden Gobernu organuetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeak daude berdin ordezkatuta. Aurki dezakegun elkarte zaharrenetarikoa da, eta bere helburua Madrileko Euskal Komunitateko kideen arteko harremanak estu mantentzea da. Horretaz gain, Madrileko hirian euskal tradizioak sustatu eta lan onuragarria egiten du. Hirugarren munduarekin lankidetza proiektuak daramatzate aurrera euskal apaizen eskutik. 2015ean Kongregazioak bere hirugarren mendeurrenaren ekitaldiak egiten ari da.
 

Guztia irakurri

El lehendakari ha recibido a una delegación de la organización vasca en Madrid "Congregación San Ignacio". La Real Congregación de Naturales y Originarios de las Tres Provincias Vascongadas, conocida como “Congregación San Ignacio”, fue fundada en 1715 por 109 vascos residentes en Madrid y se ha mantenido activa durante estos 300 años. En sus órganos de gobierno están representados en igualdad los tres Territorios de Álava-Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Es una de las instituciones vascas más longevas y se dedica a mantener vivos los lazos entre los integrantes de la Comunidad Vasca en Madrid, lo que incluye la promoción en esa ciudad de las tradiciones vascas y la labor benéfic! a, así como los proyectos de cooperación en el Tercer Mundo liderados por sacerdotes vascos. La Congregación celebra en  2015 los actos de su tercer centenario.
 

Ampliar noticia

 

> Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia elkarrekin, hizkuntza- lankidetzaren arloan

 

> La Viceconsejería de Política Lingüística y la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, de la mano en materia de cooperación lingüística

Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak bi erakundeen arteko hizkuntza-lankidetzaren arloan lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena aurrerantzean hizkuntzaren alorrean sinatuko diren nazioarteko lankidetza hitzarmen guztien gida-lerroa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoak hizkuntza-eskubideak sustatzeko lanean duen ibilbidea luzea da, eta Eusko Jaurlaritzaren lana oso garrantzitsua izan da. Hori dela eta, eskarmentu hori nazioarteko beste gutxiengoen hizkuntza-komunitateei helarazteko modua da hau hizkuntza aniztasuna sustatuz eta elkar aberastuz. Bi aldeek hiru jardute-lerrotan zehazten diren ekintzan ezarriko dituzte: prestakuntza eta gaikuntza ekintzak, esperientzien trukatzea eta aholkularitza eta tutoretza ekintzak. Horretaz gain, erakundeok elkarri laguntza teknikoa emateko konprom! isoa hartzen dute. Irudiaren aurrekaldian Paul Ortega, eta bere alboan Patxi Baztarrika.
 

Guztia irakurri

El viceconsejero de Política Lingüística, Patxi Baztarrika y el director de la Agencia Vasca de Cooperación al Desarrollo, Paul Ortega, han firmado un acuerdo de colaboración entre ambas entidades en materia de cooperación lingüística. Este compromiso guiará los acuerdos internacionales de colaboración que se suscriban en esta materia a partir de ahora. Euskadi tiene una larga trayectoria en materia de defensa y promoción de los derechos lingüísticos y el papel del Gobierno Vasco ha sido clave. Por esa razón, la experiencia acumulada en las últimas décadas puede ser compartida y transmitida a organizaciones de otras comunidades lingüísticas minoritarias, promoviendo así la diversidad lingüística y propiciando un enriquecimiento mutuo. Mediante el acuerdo! , las dos partes adquieren el compromiso de establecer acciones que se concretan en tres líneas de actuación: acciones de formación y capacitación, intercambio de experiencias y acciones de asesoramiento y tutorización. Además de eso, las dos entidades se comprometen a proporcionarse mutuamente asistencia técnica en materias de su competencia. En el primer plano de la imagen Paul Ortega, y a su lado Patxi Baztarrika.


Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak Munich-eko euskal etxea “Munitxeko Euskal Elkartea” ofizioalki onartu du

 

> "Munitxeko Euskal Elkartea", la euskal etxea de Munich, oficialmente reconocida por el Gobierno vasco

“Munitxeko Euskal Elkartea”, Munich-eko euskal etxea, onartu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak martxoaren 10ean, asteartea, izandako bileran. Onarpenaren ondorioz, Munich-eko euskal etxea Eusko Jaurlaritzak ofizialki onarturiko euskal etxeen zerrendan sartuko da, eta momentu honetatik aurrera Gobernuak ematen dituen laguntzetan parte hartu ahal izango du. Euskal etxeak kanpoan den euskal komunitatearekin harremana izateko elkarteak dira, eta Munich-eko euskal etxeko kide gehienak bertan lan egiten duten gazte euskaldunak dira. Oroitz Aldasoro ingeniarra dago lehendakari moduan, lehendakari ordea Mikel Sagardia eta idazkari moduan Haizea Amezaga.

Guztia irakurri

 

“Munitxeko Euskal Elkartea”, el centro vasco – euskal etxea de Munich, ha sido oficialmente reconocido por el Consejo de Gobierno en su reunión del martes 10 de marzo de 2015. Con este reconocimiento, la euskal etxea de Munich pasa a formar parte del Registro de centros vascos – euskal etxeak y a partir de ahora podrá ser receptora de prestaciones por parte del Gobierno Vasco. Los centros vascos – euskal etxeak son el cauce preferente de relación con la comunidad vasca en el exterior. La mayoría de los socios de la euskal etxea de Munich son jóvenes vascos con alta cualificación profesional que trabajan en la capital bávara. "Munitxeko Euskal Elkartea" está presidida por el ingeniero Oroitz Aldasoro, el vicepresidente es Mikel Sagardia y la secretaria Haizea Amezaga.

Ampliar noticia

 

> Kimuak programaren deialdia irekita 2015ko maiatzaren 29ra arte, 2014ko ekainaren 1a baino lehen amaitutako lanentzat

 

> El programa Kimuak abre su convocatoria hasta el 29 de mayo de 2015, para trabajos finalizados antes del 1 de junio de 2014

Kimuak euskal film laburrak nazioarteko zinemaldi eta ikus-entzunezko topaketetan zabaltzen dituen programak 2015eko deialdia ireki du. Lanak hartzeko epea maiatzaren 29ra arte zabalik izango duen edizio honetan, 30 minututik beherako lanak aurkeztu ahalko dituzte EAEn erroldatuta dauden ekoizle edo zuzendariek. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bidez antolatzen duen eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen ekimenean 2014ko ekainaren 1a baino lehen amaitutako filmak aurkeztu ahal dira, eta egile bakoitzak bat baino gehiago ere bidal dezake. Kimuaken arduradunek ez dute onartzen aurretik areto komertzialetan estreinatu diren edo telebistan, Interneten edo bestelako plataforma publikoetan emititutako lanik. Gehienez ere 25 jaialditan aurkeztutako lanak bidali ahalko dira. Irudian, "A serious comedy" filmaren fotograma, Lander Camarero zinegilearena.

Guztia irakurri

 

El programa Kimuak, que promociona y distribuye los cortometrajes vascos en festivales y eventos audiovisuales internacionales, ha abierto su convocatoria de 2015. A esta edición, podrán presentarse hasta el 29 de mayo filmes que no sobrepasen los 30 minutos y cuyo productor o director esté censado en la Comunidad Autónoma Vasca. A esta iniciativa, que organiza el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco a través del Instituto Etxepare Vasco y gestiona la Filmoteca Vasca, cada participante podrá concurrir con más de una obra, siempre y cuando hayan sido finalizadas antes del 1 de junio de 2014. Kimuak no aceptará trabajos que ya hayan sido estrenados comercialmente o emitidos o difundidos por televisión, Internet u otra plataforma pública. Sólo se admitirán cortos que hayan sido prese! ntados a un máximo de 25 festivales. En la imagen, un fotograma del film "A serious comedy", del cineasta Lander Camarero.

Ampliar noticia

> Zachary Berhau, New Yorkeko Eusko Etxeko kide eta lehendakari ohia hil da

 

> Fallece en Nueva York Zachary Berhau, expresidente de Eusko Etxea

Duela aste pare batzuk hil da New Yorken Zachary Berhau, New Yorken jaioa, newyorktar peto-petoa, euskal jatorrikoa eta bere euskaltasunaz harro zegoen pertsona, bere bizitza osoan zehar Eusko Etxea of New York-eko (EENY) kide eta partaide izandakoa. Duela gutxi heldu zaigu bere heriotzaren berri samintsua. Besteak beste EENYeko lehendakari eta lehendakariorde izan zen Zachary Berhau, eta baita idazkari eta diruzain ere, azken postu honetan 2012 urtera arte. Bere aitatxi lapurtarrak Euskal Herritik Uruguaira emigratu zuen XIX. mende amaiera aldean, eta 1906an bere familia Uruguaitik New Yorkera mugitu zen. Hemen hazi zen bere aita eta hementxe jaioko zen bera ere, 1933ko abenduaren 11ean. Goian bego. Agur eta ohore, jauna!

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Hace unas semanas falleció en Nueva York Zachary Berhau, vasco, nativo neoyorquino e integrante de Eusko Etxea of New York (EENY), de la que fue activo miembro durante toda su vida. Hace poco nos ha llegado la triste noticia de su muerte. Entre otras responsabilidades, Zachary Berhau ocupó las de vicepresidente y presidente de la institución, y fue asimismo secretario y tesorero, cargo este último que ejerció hasta 2012. Su abuelo labortano había emigrado desde el País Vasco a Uruguay a fines del siglo XIX y en 1906 su familia viajó desde allí  hasta la ciudad de Nueva York, donde creció su padre y nacería Zachary el 11 de diciembre de 1933. Descanse en paz. Goian bego. Agur eta ohore, jauna!

Ampliar noticia