EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #574

Euskal Etxeak Digitala #574

 574 ZK.
2015 / 03 / 16-20

 

Nº 574
16-20 / 03 / 2015

> Bilbon egin da Arku Atlantikoaren Batzordearen osoko bilkura

 

> Asamblea de la Comisión del Arco Atlántico en Bilbao

Euskadi kide den Arku Atlantikoaren Batzordeak urteko osoko bilkura egin du Bilbon, 2015eko martxoaren 17an eta 18an. Bilkura amaitu eta gero, 2015eko Bilboko Azken Adierazpena atera dute, non Arku Atlantikoak "makroeskualde" bihurtzea eskatzen duen, zeren horrek emango lizkiokeen ikuspen eta eragin handiagoa Europan. Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeentzat gakoa da une hau, 2015ean hasten baita, Europako Batasunaren Estrategia Atlantikoaren barnean (2013an abiarazi zena), itsasoan eta kostaldean oinarritutako berariazko Europa-mailako proiektuak abiarazteko fasea. "Hazkunde urdin" horrek  Europa osoan 7 milioi enplegu sor ditzake hemendik 2020ra. Arku Atlantikoaren helburua da bere inbertsio- eta ikerketa-lehentasunek Europako Batasunaren finantzaketa jasotzea 315.00! 0 milioi euro higiaraziko dituen Juncker Planaren eskutik. Irudian lehendakaria, erdian, Arko Atlantikoaren ordezkariekin.

 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

Final Declaration Bilbao 2015

 

La Comisión del Arco Atlántico, de la que Euskadi es miembro, ha celebrado en Bilbao su Asamblea General anual los días 17 y 18 de marzo de 2015. Al final de la misma, se ha formulado la Declaración Final de Bilbao 2015, en la que el Arco Atlántico reclama convertirse en "macrorregión", lo que le otorgaría mayor visibilidad e influencia en Europa. Este año es un tiempo clave para las regiones que componen el Arco Atlántico, ya que en 2015 se empieza, dentro de la Estrategia Atlántica de la Unión Europea (iniciada en 2013), una fase de puesta en marcha de proyectos europeos específicos basados en el entorno marino y costero. El llamado “crecimiento azul” podría generar 7 mi! llones de empleos en toda Europa de aquí a 2020. El Arco Atlántico se fija como objetivo que sus prioridades de inversión y de investigación puedan recibir financiación de la Unión Europea, proveniente del Plan Juncker que movilizará 315.000 millones de euros. En la imagen el lehendakari, en el centro, con representantes del Arco Atlántico.
 

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.

> 2015 urteko euskal etxeetarako diru laguntzen deialdia

 

> Convocatoria de subvenciones a los centros vascos - euskal etxeak para el año 2015

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2015. urteko euskal etxeentzako diru laguntzen deialdia atera da martxoaren 18an. Deialdirako proiektuak burututa egon behar dira 2015.urteko abenduaren 31rako. Aurreko deialdietan egin den bezela, diru-laguntza bi ataletan emango da: alde batetik ekintza, funtzionamendu eta euskal etxeen mantenua (IV.kapitulua) eta beste alde batetik azpiegitura eta hornikuntza (VII.kapitulua). 2015.urtean deialdi honetarako dedikaturiko zenbatekoa 782.307 eurokoa da. Eskaerak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 19an bukatzen da.

Guztia irakurri

Se han convocado en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV) del 18 de marzo las subvenciones para el año 2015 a los centros vascos - euskal etxeak, federaciones y confederaciones de centros vascos - euskal etxeak. Los proyectos de la presente convocatoria deberán estar culminados para el 31 de diciembre de 2015. Como en anteriores convocatorias, se subvencionarán, por una parte, los gastos de actividades y funcionamiento y mantenimiento de los centros vascos (Capítulo IV), y por otra parte los gastos de infraestructura y equipamiento (Capítulo VII). El importe total dedicado a la convocatoria de 2015 es de 782.307 euros. El plazo para la presentación de solicitudes finaliza el 19 de abril de 2015.

Ampliar noticia

 

> Euskaldun bat Uruguaiko presidentzian

 

> Un vasco en la presidencia de Uruguay

Presidente moduan emandako azken egunetan Jose Mujica, euskal jatorriko presidente uruguaitarra, Euskaditik etorritako telebistako kazetariekin bildu zen, 28 urtez bizitzen daraman Montevideoko etxe apalean, bere "chacra" famatuan. Horrela ematen zaio hasiera “Pepe Mujica, la revolución tranquila” dokumentalari. Dokumentala "Por fin viernes" izeneko ETB 2ko "talk-show"aren barruan joango da. Lehenengo aurkezpena egingo da, ostean dokumentala emango da, eta ondoren eztabaida. ETB 2an eta ETBSat-en martxoaren 27an, 22:15etan, emitituko da. Canal Vasco-n ere egun berean emango da, 19:00etan Mexikon eta 21:00etan Argentinan. Telebistan emititu ondoren EiTB.eus-eko "Nahieran" ere ikusgai izango da.

Guztia irakurri

 

En sus últimos días como presidente de Uruguay, José Mujica, de origen vasco, recibía a un equipo de periodistas de televisión de Euskadi en su casa, la famosa "chacra" de Montevideo donde lleva viviendo desde hace 28 años. Así comienza el documental "Pepe Mujica, la revolución tranquila". El documental será parte del "talk-show" de ETB 2 "Por fin viernes", donde se hará una presentación del film y tras su emisión habrá un debate. Se emitirá en ETB 2 y ETBSat el 27 de marzo a las 22h15. En Canal Vasco se pasará ese mismo día a las 19h00 en Mexico y a las 21h00 en Argentina. Tras su emisión en televisión estará también disponible en el espacio "A la carta" de EiTB.eus
 

Ampliar noticia

 

> Euskal esportazioen balantzea % 9,9 handitu da iazko datuekin alderatuta

 

> Crecimiento del 9,9% de las exportaciones vascas en relación con el año anterior

Euskadiko Autonomia Erkidegoko esportazioak 22.244 milioi izan ziren 2014. urtean, aurrekoan baino %9,9 gehiago; 2.002 milioi gehiago. Inportazioak, 17.348 milioi, 2013an baino %9,9 gehiago, 1.556 milioi gehiago. Euskadiko  Autonomia Erkidegoaren kanpo-saldoa positiboa izan zen, 5.000 milioi inguru. 2014ko laugarren hiruhilekoan Euskadi Autonomia Erkidegoko esportazioak %18 gehitu ziren; inportazioak %0,5 gutxitu.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Las exportaciones de la Comunidad Autónoma de Euskadi alcanzaron en 2014 la cifra de 22.244 millones de euros, es decir, 2.002 millones más que en 2013, lo que supone un incremento del 9,9%. Las importaciones, por su parte, se situaron en los 17.348 millones, cifra que representa un aumento de 1.556 millones respecto a los valores registrados un año antes, generando por tanto un incremento del 9,9%. El saldo exterior de la Comunidad Autónoma de Euskadi fue positivo acercándose a los 5.000 millones de euros. Por otra parte, las exportaciones vascas crecieron un 18% en el cuarto trimestre de 2014, mientras que las importaciones descendieron un 0,5%.

Ampliar noticia

> Eusko Jaurlaritza Asturiasen izan da Guda Zibileko hobiak bisitatzen

 

> El Gobierno Vasco visita en Asturias las fosas de la Guerra Civil

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Monika Hernando, Asturiasko Printzerrian, Areces herrian izan da "pradón de los vascos" delakoan, (euskaldunen belazea). Bertan Guda Zibileko hainbat hobi aurkitu ziren 2008an eta dozenaka eusko gudari daude bertan lurpean 1937tik. Hobiak dauden tokian monolitoa bat dago. Bertan euskaraz, gazteleraz eta asturiarrez irakur daiteke: “Askatasunagatik eta demokraziagatik euren bizitza eman zutenei”. Bisita honekin, Eusko Jaurlaritzak aitormena egin nahi izan die, 1937an, Kandido Saseta kapitainak gidatuta, Asturiasen borrokatu zuten eusko gudariei. Monika Hernandok (irudian aurrean) Asturiasko Gobernuko Justizia eta Barne gaietako zuzendariak, José Luis Villaverdek, eta udalerriko alkateak, María Isabel Méndez Ramos-ek, lagunduta egin du bisita bertara.

Guztia irakurri

 

 

La directora de Víctimas y Derechos Humanos del Gobierno Vasco, Monika Hernando, ha visitado en el Principado de Asturias, en la localidad de Areces, el llamado "pradón de los vascos", lugar donde fueron localizadas en 2008 las fosas de la Guerra Civil donde se encuentran enterrados decenas de Gudaris vascos desde 1937.  Junto a las fosas hay un monolito conmemorativo. En este monolito se han recogido unas palabras en euskera, castellano y asturiano que dicen: “A los que dieron su vida por la libertad y la democracia”. Con esta visita el Gobierno Vasco ha querido realizar un reconocimiento a los Gudaris vascos del Euzko Gudarostea que combatieron en Asturias capitaneados por Kandido Saseta en 1937. Monika Hernando, en primer término de la imagen, ha realizado la visita al lugar acompaña por el Director de Justicia e Interior del Gobierno ! de Asturias, José Luis Villaverde, y por la alcaldesa de la localidad, Maria Isabel Méndez Ramos.

Ampliar noticia