EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #579

Euskal Etxeak Digitala #579

 579 ZK.
2015 / 05 / 11-15
 

Nº 579
11-15 / 05 / 2015

> EMAKUNDEK eta IREKIA atariak Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren saria jaso dute
 
> EMAKUNDE y el portal IREKIA reciben el Premio de las Naciones Unidas al Servicio Público
Nazio Batuek Zerbitzu Publikoaren Saria eman diote Eusko Jaurlaritzari bi kategoriatan. Alde batetik, genero ikuspegia sustatzeko kategoriako saria Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari eman diote Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legea ezartzean erakutsi duen bikaintasunagatik, eta, bestetik, IREKIA atariari, mekanismo berrien bidez erabaki politikoetan herritarren partaidetza sustatzeko kategorian. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta, Luis Pertikorena, Irekiako zuzendaria, pozik agertu dira abistearen berri eman dutenean. Sari banaketa Medelllinen (Kolonbia) izango da, ekainaren 23an.
In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here
El Gobierno Vasco ha recibido el Premio de las Naciones Unidas al Servicio Público en dos de sus categorías. Por un lado, se ha premiado al Instituto Vasco de la Mujer-Emakunde en la modalidad de Promoción de la perspectiva de género, por haber demostrado la excelencia en la implementación de la Ley Vasca para la Igualdad de Mujeres y Hombres y, por otro lado, al portal IREKIA en la categoría de Fomento de la participación ciudadana en las decisiones políticas a través de mecanismos innovadores. La directora de Emakunde Izaskun Landaida y el director de IREKIA Luis Pertikorena, han mostrado satisfacción cuando han dado la noticia. Los premios se entregarán en Medellín (Colombia) el próximo 23 de junio.
 
> Argitaratu da 2015eko dirulaguntzen esleipena kanpoan egoera larrian dauden pertsonentzat
 
>  Publicada la adjudicación para 2015 de ayudas a personas del exterior en situación de extrema necesidad
Argitaratu da atzo, osteguna, maiatzaren 14ko EHAAn, 2015eko dirulaguntzen esleipena kanpoan egoera larrian dauden pertsonentzat. Dokumentu horretan jaso da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 4koa, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko. Osotara 202.000 euro esleitu dira, banatuta ondorengo familia unitateen artean: 18 Argentinan, 15 Txilen, 1 Kolonbian, 41 Kuban, 3 Uruguain eta Venezuelan.
 
Se ha publicado ayer jueves en el BOPV del 14 de mayo 2015 la adjudicación para 2015 de ayudas a personas del exterior en situación de extrema necesidad. El documento recoge la resolución del director para la Comunidad Vasca en el Exterior, del 4 de mayo de 2015, por la que se adjudican prestaciones económicas a Centros Vascos para atender necesidades asistenciales y situaciones de extrema necesidad de personas pertenecientes a las Colectividades Vascas en el extranjero. En total se han adjudicado 202.000 euros, distribuidos entre 18 unidades familiares en Argentina, 15 en Chile, 1 en Colombia, 41 en Cuba, 3 en Uruguay y 2 en Venezuela.
 
> "Buenos Aires celebra al País Vasco"ren 2015.edizioa
 
> Buenos Aires celebra al País Vasco
Euskaldunen ondorengo diren milaka argentinarrek euskal kulturak, gastronomiak eta hizkuntzak Argentinan bizi irauten duela erakutsi dute Buenos Aireseko Avenida de Mayo kalean ospatutako "Buenos Aires celebra al País Vasco"ren 2015 urteko edizioan. Eusko Jaurlaritzak ere parte hartu du jaialdian Euskadik Argentina-Mercosurren duen Ordezkaritzaren bitartez. Ekitaldia Euskal Echea ikastetxeko txikien desfilearekin hasi da. Egunean zehar ekintza desberdinak egon dira; alde batetik, musika eta dantza taldeen erakustaldiak, Donostiako danborrada edota Jose Mari Gutierrez txistulariari egindako omenaldia. Bestetik, Itziar Aguirre eta Takehiro Ohno sukaldariek eskeinitako euskal sukaldaritza klaseak egon dira. 300 metrotan zehar, kirola, euskara, hezkuntza, genealogia, argitalpenak, bitxigintza eta eskulagintzako produktuak egon dira bisitarien eskura, eta Basque Country guneak Euskadiri buruzko informazio orokorra eta turistikoa es! kaini ditu.
In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here
 
Centenares de argentinos descendientes de vascos se han congregado en la avenida de Mayo para mostrar su cultura, su gastronomía y su idioma a los porteños y turistas de Buenos Aires en la nueva edición de "Buenos Aires Celebra al País Vasco". El Gobierno Vasco ha acompañado la iniciativa de la diáspora de la mano de la Delegación de Euskadi en Argentina-Mercosur. El evento se ha iniciado con un gran desfile de los alumnos del colegio Euskal Echea portando la bandera argentina y la ikurriña. Sobre un amplio escenario se han desarrollado espectáculos musicales y danzas de los centros vascos. Además de eso, la tamborrada donostiarra ha estado también presente, se ha realizado un homenaje al txistulari José María Gutierrez y se han impartido clases de cocina vasca en vivo por los chef Itziar Aguirre y Takehiro Ohno. Todo esto acompañado de ! txosnas sobre deporte, euskera, educación, genealogía, publicaciones, joyería y artesanías, y el espacio Basque Country con información turística y de actualidad sobre el País Vasco.
 
> Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxea, Europako hoberena
 
>El restaurante Azurmendi del cocinero Eneko Atxa, el mejor de Europa
Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxea 2015. urteko Europako jatetxe hoberena izendatu dute. Horrela adierazi du "Opinionated About Dining" gidako sortzaile den Steve Plotnickik. Aurreko urtean jatetxea 19. postuan zegoen eta aurtengo sailkapenean hemezortzi postu aurrera egin eta lehenengo jarri da; Dranoutergo (Flandria) In the Wulf jatetxea laugarren postura pasatuta. Gidan euskal jatetxe gehiago ere aurki daitezke; Axpeko (Bizkaia) Etxebarri jatetxea hamargarren tokian eta Juan Mari Arzaken Donostiako jatetxea 33.en tokian.
 
El restaurante Azurmendi, de Eneko Atxa, es el mejor restaurante de Europa del año 2015; así lo ha anunciado el creador de la guía OAD (Opinionated About Dining), Steve Plotnicki. El año pasado el restaurante Azurmendi se encontraba en el puesto número 19 y, este año, ha subido 18 posiciones en el "ranking" dejando atrás al restaurante In de Wulf (Dranouter, de Flandes, Bélgica) que ha pasado a ocupar el cuarto lugar. Además del restaurante Azurmendi, el asador Etxebarri de Axpe se encuentra en décimo lugar en el ranking y el restauntante de Juan Mari Arzak de Donostia en el 33.
> "Tilting at Mountains" liburua aurkeztu du Edurne Pasabanek New Yorken
 
> La alpinista vasca Edurne Pasaban presenta su libro “Tilting at Mountains” en Nueva York
Maiatzaren 5ean, Edurne Pasaban alpinistak Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaritzan "Titling at Mountains" liburua aurkeztu du. Liburuan Pasabanek mendiarekiko izandako maitasuna, anekdota eta erronka profesional eta pertsonalei buruz hitz egiten du. "Hamalau urterekin mendiko klubaren bazkide egin nintzenean nire bizitza mendiari lotuta egotea nahi nuela konturatu nintzen" adierazi du munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumeak. Estatu Batuetan Euskadiren ordezkaria den Ander Caballerok adierazi duenez, Edurnek "euskaldunok maite eta ordezkatu nahi ditugun baloreak islatzen ditu eta bere lan, esfortsu, adiskidetasun eta hobetze nahiari esker Euskadiren izena gailurrera eraman du". Irudian, Ander Caballero eta Edurne Pasaban.

Guztia irakurri
El 5 de mayo la alpinista Edurne Pasaban ha presentado en la Delegación del Gobierno Vasco en los Estados Unidos su libro "Titling at Mountains". En el libro Pasaban cuenta una historia personal de amor con la montaña y narra sus anécdotas, los retos a los que se enfrentó en el ámbito personal y profesional, y su análisis de todo lo que esta increíble aventura le ha comportando. "A los catorce años me hice socia de un club de montaña; luego decidí escuchar a mi corazón y dedicarme al montañismo", relata la primera mujer en la historia en ascender a las catorce montañas de más de 8.000 metros del planeta. El Delegado del Gobierno Vasco en los Estados Unidos, Ander Caballero ha declarado que Edurne "es una persona que refleja fielmente los valores que los vascos amamos y representamos: esfuerzo, convicción, superaci&o! acute;n, amistad y trabajo constante con los que ha llevado el nombre de Euskadi a los más alto". En la imagen, Ander Caballero y Edurne Pasaban.