EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 584

Euskal Etxeak Digitala # 584



 584 ZK.
2015 / 06 / 15-19

 

Nº 584
15-19 / 06 / 2015

>  Lehendakariak harrera egin dio Ajuria Enean Bavariako ministroari

 

> El lehendakari se reúne en Ajuria Enea con la ministra de Baviera

Ostiralean Iñigo Urkullu lehendakariak Bavariako ordezkaritza bat hartu du, Beate Merk, Bavariako gobernuaren Europako Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako ministroa duela buru.  Bisitaren helburua harremanak estutzea eta interes komuneko esparruetan lankidetza sendotzea da. Ministroarekin batera, honako hauek osatzen dute ordezkaritza: Bavariako legebiltzarreko zenbait kidek, Europar Batasunaren aurreko Bavariako Estatu Askearen ordezkari batzuk, eta Bavariako Industria elkartearen eta Nürnberg Merkataritza Ganberaren arduradunak. Iazko uztailean –SPRIren Alemaniako bulegoa Munichen inauguratzearekin batera– Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, eta Merk ministroak berak hiri horretan sinatutako akordioaren baitan kokatzen da bisita. Irudian lehendakariak eskuetan duela Bavariako ministroak egin dion oparia, lehoi zutitua hain bereizgarriak diren Bavariako armarriaren erronbo zuri-urdinekin.

Guztia irakurri

Una delegación de Baviera encabezada por la ministra de Asuntos Europeos y Relaciones Internacionales del gobierno bávaro Beate Merk ha sido recibida el viernes por el lehendakari Iñigo Urkullu. El objetivo de la visita a Euskadi es fortalecer las relaciones y estrechar la cooperación en materias de interés común. Además de la ministra, integran la delegación miembros del parlamento bávaro, representantes del Estado Libre de Baviera ante la Unión Europea y responsables de la Asociación de la Industria de Baviera y de la Cámara de Comercio de Nürnberg. La visita se enmarca en el acuerdo suscrito en julio del pasado año en Munich por la secretaria general de Acción Exterior del Gobierno Vasco Marian Elorza y la propia ministra Merk, coincidiendo con la inauguración en esa ciudad de la oficina de la SPRI en Alemania. En la imagen el lehendakari con el obsequio de la ministra bávara, el león rampante y los característicos rombos azules y blancos del escudo de Baviera.

Guztia irakurri

 

> Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze alorreko bi programa berritzaile sustatuko ditu: LANdhome (euskal langileen itzulerako) eta Interlehian

 

>  El Gobierno Vasco impulsa LANdhome (para el retorno de trabajadores vascos) e Interlehian, dos programas innovadores en materia de internacionalización

2014-2016 Nazioartekotze Planaren jarduera-ildo nagusiei jarraituz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak LANdhome eta Interlehian programak sustatuko ditu. Programa esperimentalak dira eta 700.000 euro bideratu dira aurrera eramateko. LANdhome programak enpresen nazioartekotze-alorrean trebatu eta berriz Euskadira itzuli diren profesionalak birkokatzea du helburu, Euskadin kokatutako enpresei diru laguntzak emanez, eta horrela, Euskadira itzuli diren Euskadiko profesionalak kontratatuz. Interlehianek, berriz, nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukera samurtu nahi die Euskadiko enpresei, ETEak babestu nahi ditu eta hauen parte hartzea sustatuko da 2015ean egingo diren nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten.

Guztia irakurri

 

Atendiendo a los principales ejes de actuación del Plan de Internacionalización 2014-2016, el Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad impulsa los programas LANdhome e Interlehian. Son dos programas experimentales y se han dedicado 700.000 euros para poder desarrollarlos. LANdhome pretende facilitar la recolocación de profesionales vascos retornados a Euskadi con cualificada experiencia en internacionalización de empresas. Lo hace a través de subvenciones a empresas establecidas en Euskadi, para la contratación de esos profesionales que retornan. Por su parte el propósito de Interlehian es impulsar la internacionalización de las empresas de Euskadi, dando apoyo a las PYMES para la participación en las licitaciones internacionales que se celebren durante todo el ejercicio 2015.

Ampliar noticia

 

> EAEko ekonomia altuera hartzen hasi da,  % 2,2 hazkundearekin  2015eko hasieran

 

> Despegue de la economía vasca, con un crecimiento del 2,2% en el inicio de 2015

2015eko hasieran, EAEko ekonomiak hazkunde erritmoa bizkortu zuen eta %2,2an kokatu zuen BPGaren urte arteko tasa, aurreko balioa baino hiru hamarren gorago. Beraz, bost hiruhileko kateatu ditu gero eta hazkunde tasa handiagoak lortuz. Eskariaren bi osagai nagusiek aldakuntza garrantzitsuak izan zituzten. Alde batetik, azken kontsumoan eginiko gastua %2,3 hazi zen, kontsumo pribatuaren (%2,9) sendotasunean oinarrituta. Beste aldetik, kapital eraketa gordinak nabarmen hobetu zuen urte arteko tasa, eta horretan ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioak emaitza dinamikoena eskaini zuen. Irudian Bilbo, Iberdrola dorrea erdian dagoela, euskal enpresaren kanpo dinamismoaren ikur bat.

Guztia irakurri

 

 

En el inicio de 2015, la economía vasca aceleró su ritmo de crecimiento hasta situar la tasa interanual del PIB en el 2,2%, tres décimas por encima de su valor precedente. Con ello, se encadenan cinco trimestres de crecimientos cada vez más intensos. Los dos componentes principales de la demanda registraron variaciones importantes. Por un lado, el consumo final creció un 2,3%, apoyado en la fortaleza del consumo privado (2,9%). Por otro lado, la formación bruta de capital mejoró notablemente su tasa interanual, siendo la inversión en bienes de equipo la que ofrece un resultado más dinámico. En la imagen Bilbao, con la torre Iberdrola en el centro, un icono del dinamismo económico exterior de la empresa vasca.

Ampliar noticia

 

> Argentinako Euskal Gizataldeak Buenos Aires hiriaren sorreraren 435. urteurrena ospatu du

 

> La Colectividad Vasca de Argentina celebra el acto por el 435º aniversario de Buenos Aires

Buenos Aires hiriaren 435. urteurrena gogoratzeko omenaldia egin da. Ekitaldi hau Juan de Garay Fundazioak eta Buenos Aires hiriko gobernuak antolatu dute elkarlanean. Ekitaldian, Juan de Garay Fundazioaren presidenteordea den Elsa Yrigoyenek eta Buenos Aires hiriko gobernuko Garapen Ekonomikorako ministro Francisco Cabrerak hartu dite hitza. Era berean, ekitaldian presente egon diren banderak San Jose eta Euskal Echea ikastetxeetako neska mutilen ardura izan dira, biak ala biak Argentinako Euskal Gizataldeari estuki loturiko ikastetxeak.
 

Guztia irakurri

 

 

Con motivo del 435 aniversario de la fundación de la ciudad de Buenos se ha celebrado un acto conmemorativo, organizado por la Fundación Vasco Argentina Juan de Garay y el Gobierno de la ciudad de Buenos Aires. Durante el acto, la vicepresidenta de la Fundación Juan de Garay Elsa Irigoyen y el ministro de Desarrollo Económico de la ciudad Francisco Cabrera dirigieron unas palabras al público reunido y luego el párroco de la Iglesia de San Ignacio de Loyola Francisco Baigorria brindó una bendición. Acompañaron también el encuentro las banderas de ceremonia de los colegios Euskal Echea y San José, ambos históricamente ligados a la Colectividad Vasca.
 

Ampliar noticia

 

> Nazio Batuek Emakunde gonbidatu dute emakumeen kontrako indarkeriari buruzko adituen kontsulta batera

 

>  Emakunde, invitada por la ONU para participar en una consulta mundial sobre violencia contra las mujeres

Mundu mailako beste 25 adituekin batera, Emakundek (Eusko Jaurlaritzaren erakundeak) parte hartu du emakumeen kontrako indarkeriari eman beharreko erantzunari buruzko Kontsulta Tekniko batean, Madrilen. United Nations Women-ek antolatuta, programaren helburu nagusia emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan eta erantzunean beharrezko diren zerbitzuak finkatzeko akordio batera heltzea izan da.

Guztia irakurri

 

 

Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, organismo del Gobierno Vasco, ha participado, junto con otras 25 personas e instituciones expertas de los cinco continentes, en la Consulta Técnica Global sobre violencia contra las mujeres. El evento ha tenido lugar en Madrid y ha sido organizado por ONU Mujeres. El objetivo principal del programa es llegar a un consenso a nivel mundial sobre el conjunto de elementos y servicios esenciales para prevenir y dar respuesta a la violencia contra las mujeres.

Ampliar noticia