EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 585

Euskal Etxeak Digitala # 585

 585 ZK.
2015 / 06 / 22-26

 

Nº 585
22-26/ 06 / 2015

> Lehendakariak nabarmendu du euskal kultura nazioartean kokatzeko Etxepare Euskal Institutuak duen garrantzia

 

> El lehendakari destaca el papel del Instituto Vasco Etxepare en el posicionamiento internacional de la cultura vasca

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte sailburua buru izan dira Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuak Lehendakaritzan egin duen bileran. Lehendakariak nabarmendu ditu euskal kultura nazioartean kokatzeko Etxepare Euskal Institutuak duen garrantzia eta ezinbestekoa dela Etxepare Institutua Kanpo Harremanekin eta Euskadi-Basque Country estrategiarekin koordinazio estu baten bidez lanean aritzea. Adibide eta erronka modura nazioartekotze ahalegin horretan, lehendakariak Donostia 2016 Kultur Hiriburutza hartu du hizpide. Lehendakariak Etxepare Institutuaren eta euskal diasporaren arteko lotura ere aipatu du, esanez parte hartuko duela uda honetan Boiseko Jaialdian eta badakiela "haraino ere iritsi dela Etxepareren lana", adierazi du. Irudian, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren kideak.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu y la consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte, han presidido la reunión del Patronato del Instituto Etxepare, celebrada en la sede de Lehendakaritza. El lehendakari ha destacado el papel que juega el Instituto Etxepare en el posicionamiento internacional de la cultura vasca y la necesidad de que   trabaje en estrecha colaboración con la Secretaría General de Acción Exterior y la estrategia Euskadi-Basque Country. Como ejemplo y reto en la tarea de internacionalización, el Lehendakari se ha referido a la Capitalidad Cultural Donostia 2016. El lehendakari ha hecho asimismo referencia a la vinculación entre Instituto Etxepare y diáspora vasca al indicar que participará este verano en el Jaialdi de Boise, donde "sé que también llega la labor de Etxepare", ha señalado. En la imagen, los miembros del Patronato del Instituto Etxepare.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak Nazio Batuek "gazte enpleguaren hamarkada" izendatzeko nazioarteko kanpainan parte hartzen du

 

>  El Gobierno Vasco participa en la campaña internacional para que Naciones Unidas declare la "década del empleo juvenil"

"Gazte enpleguaren hamarkada" izendapenaren aldeko nazioarteko kanpaina babestuko du Eusko Jaurlaritzak. Pegasus Proiektu izenarekin ere ezagutzen da delako kanpaina, eta Novia Salcedo Fundazioak sustatzen du Nazio Batuen aurrean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Novia Salcedo Fundazioko presidenteak, Luis Cañadak, arreta gazteen belaunaldian –edo, gauza bera dena, etorkizuneko belaunaldian, lehendakariak baieztatu moduan– jartzen duen akordio bat sinatu berri dute. Akordioak Eusko Jaurlaritza osoa "engaiatzen du", adierazi du lehendakariak. Izan ere, esandako proiektu horretan, tartean izango dira Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, eta honako Sail hauek: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Enplegu eta Gizarte Politiketakoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturakoa, Osasunekoa eta baita Emakunde ere.

Guztia irakurri

El Gobierno Vasco apoyará la Campaña Internacional para la declaración de la “década del empleo juvenil” -también llamada Proyecto Pegasus- que viene impulsando la Fundación vasca Novia Salcedo ante Naciones Unidas. El lehendakari Iñigo Urkullu y el presidente de la Fundación Novia Salcedo, Luis Cañada, han firmado este acuerdo que pone el foco en la generación juvenil o lo que es lo mismo, en la “generación de futuro”, ha afirmado el lehendakari. Este acuerdo implica a “todo el Gobierno Vasco”, ha apuntado el lehendakari. De hecho, la Secretaría General de Acción Exterior, los departamentos de Desarrollo Económico y Competitividad; Empleo, y Políticas Sociales; Educación, Política Lingüística y Cultura; Salud, así como Emakunde, se involucrarán en el proyecto.

Ampliar noticia

 

>  Eusko Jaurlaritzak abian jarri du Memoria Plaza, herritarrek parte hartzeko ekimena

 

> El Gobierno Vasco pone en marcha la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi den Jonan Fernandezek (ezkerretara argazkian) eta Gobernu Irekiaren zuzendaria den Luis Pertikorenak (argazkiaren eskumako aldean) Memoria Plaza ekimena aurkeztu dute. Proiektu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak partehartzea sustatu nahi du, eta hiritar eta erakundeen arteko elkarrekintzaren bitartez, bake, bizikidetza eta giza eskubideetan oinarrituriko kultura bat finkatu. Programa 2015 urteko ekaina eta azaroa bitartean garatuko da eta hiru eratako aportazioak bildu nahi dira: "memoria zuzeneko testigantzak" hiritarrek entregatutakoak; "partehartze prozesu kualitatibo" baten bitartez jasotako "iradokizunak", eta "adituen eskutik jasotako iritziak". Hiru eratako iradokizunok Memoria Plazaren espazio birtualean jaso ahalko dira. Amaitzeko, ekimen honen emaitzak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutura bideratuko dira honen inaugurazio egunean, hau da, datorren azaroaren 10ean, Bilbon.

Guztia irakurri

 

 

El secretario general de Paz y Convivencia, Jonan Fernández (a la izquierda de la imágen), y el director de Gobierno Abierto, Luis Petrikorena (a la derecha), han presentado la iniciativa "Plaza de la Memoria". Con este proyecto, el Gobierno Vasco pretende promocionar la participación y contribuir a consolidar y reforzar una cultura de paz, convivencia y derechos humanos mediante la interacción entre instituciones y ciudadanos. El programa, que se desarrollará entre junio y noviembre de 2015, busca recoger tres tipos de aportaciones que consistirán en "testimonios directos de memoria" entregados voluntariamente por los ciudadanos; "sugerencias" obtenidas por medio de un "proceso cualitativo de participación", y "opiniones aportadas por expertos". Estas tres clases de aportaciones podrán tramitarse en el espacio virtual Plaza de la Memoria. Finalmente, los resultados de todo este proceso serán trasladados al Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos en el momento de su inauguración, el próximo 10 de noviembre en Bilbao.

Ampliar noticia

 

> Naroa eta Mikel, GOazen Boisera lehiaketan saridunak izan diren bi gazteak

 

> Naroa y Mikel, los dos jóvenes premiados en el concurso GOazen Boisera

Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien GazteBizHitza atariak antolaturiko GOazen Boisera lehiaketan saridun izan dira. Uztailaren 28etik abuztuaren 3ra bitartean Boiseko Jailadian barneratuko dira, berri-emaile lanak eginez eta Jaialdiaz gozatzen. Naroa 21 urteko gazte gatikarra da eta Energia Berriztagarrien Ingeniaritza gradua burutzen ari da.  Neska kirolaria da eta, askotariko kirolak gustuko dituen arren, txikitatik futbolean aritu izan da batik bat. Mikel Urnietako 26 urteko kazetaria da. Azken urte honetan Infozazpi irratian eta Gaur8 astekarian kolaboratzaile lanetan aritu da. Irratian "Kirol Leihoa" saioa aurkeztu du, emakume kirolarien gaineko saioa eta egunkarian jorraturiko artikulu, erreportaje eta elkarrizketak ere gai beraren ingurukoak izan dira.

Guztia irakurri

 

Naroa Elortegi y Mikel Ibargoien han sido las dos personas premiadas en el concurso GOazen Boisera organizado por el portal GazteBizHitza. Del 28 de julio al 3 de agosto disfrutarán del Jaialdi de Boise e informarán sobre el evento desde allí. Naroa es de Gatika, en Bizkaia, tiene 21 años y está estudiando un grado en Ingeniería de Energías Renovables. Le encantan los deportes y desde pequeña ha practicado el fútbol. Mikel es un joven periodista de 26 años de Urnieta, en Gipuzkoa. Este año ha trabajado como colaborador en la radio Infozazpi y en el diario semanal Gaur8. En la radio ha presentado el programa Kirol Lehioa, centrado en el deporte femenino y sus artículos, entrevistas y reportajes para la prensa también han abordado este tema

Ampliar noticia

 

PuntuEUS Buenos Aireseko ICANN53 bilkuran

 

>  PuntuEUS en el congreso ICANN53 de Buenos Aires

Ekainaren 21etik 25era Buenos Aires (Argentina) izan da mundu mailan Interneteko domeinuen bilgune, bertan ospatu baita ICANNek (izenak eta zenbakiak eskuratzen dituen Internet Korporazioa) antolatutako 53. bilkura. PuntuEUS Fundazioa bertan izan da, .EUS ezagutzera emateko, erregistratzaileekin harremanak lantzeko eta bidebatez Argentinako diasporari domeinua aurkezteko. Horretarako Josu Waliñok, PuntuEUSeko zuzendariak, bertako Euskadiren Ordezkaritza eta Laurak Bat euskal etxea bisitatu ditu, egitasmoa aurkezteko, eta horrekin lotuta hainbat galdera erantzuteko.

Guztia irakurri

 

 

Entre el 21 y 25 de junio se ha celebrado en Buenos Aires (Argentina) el encuentro mundial de dominios de Internet, ya que ICANN (la Corporación de Internet que adjudica nombres y números) ha organizado su 53 congreso en la capital argentina. Allí ha estado la Fundación PuntuEUS, para dar a conocer el dominio .EUS, para mantener relaciones con los responsables de los registros y, sobre todo, para presentar el dominio .EUS a la diáspora vasca en Argentina. Para ello Josu Waliño, director de PuntuEus, ha visitado la Delegación de Euskadi y la euskal etxea Laurak Bat, con el objeto de presentar el proyecto y responder a las preguntas en relación al mismo.  

Ampliar noticia