EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 586

Euskal Etxeak Digitala # 586

 586 ZK.
2015 / 06 / 29 - 07/ 3

 

Nº 586
29/ 06 - 3/ 07 / 2015

> Lehendakaria Basque Industry 4.0 estrategia abiatuko duen batzorde publiko-pribatuaren eraketaren buru izan da

 

> El Lehendakari preside la constitución del comité público-privado que desplegará la estrategia Basque Industry 4.0

Iñigo Urkullu lehendakaria Gidaritza Taldearen eraketaren buru izan da. Talde horrek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren barruan sortu den Basque Industry 4.0 estrategiaren kudeaketa, jarraipena eta ebaluazioa zuzentzeko ardura hartuko du bere gain. Gidaritza Taldeak zuzenduko du estrategiaren abiatzea, Euskadiko industria osora hedatzeko helburuarekin. Basque Industry 4.0 estrategiak balio erantsi handiagoko merkatuetara bideratutako Euskadiko manufaktura-industria indartuko du. Horrez gain, Euskadik Europako Vanguard sarearen presidentetza hartuko du, eskualde industrial aurreratuenen lider gisa. Irudian, Basque Industry 4.0 estrategiaren Gidaritza Taldearen bilera.
 

Guztia irakurri

 

El lehendakari, Iñigo Urkullu, ha presidido la constitución del Grupo Piloto que asume la tarea de liderar la gestión, seguimiento y evaluación de la estrategia Basque Industry 4.0, surgida en el seno del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco. El Grupo de Pilotaje lidera el despliegue de la estrategia, con el objetivo de ir extendiéndola al conjunto de la industria de Euskadi. Basque Industry 4.0 refuerza la industria manufacturera de Euskadi encaminada a mercados de mayor valor añadido. Euskadi presidirá además la Red europea Vanguard como líder de las regiones industriales más avanzadas. En la imagen, reunión del Grupo de Pilotaje de la estrategia Basque Country Industry 4.0.
 

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak NBE-ren saria jaso du berdintasunaren eta herritarren aldeko politikengatik

 

>  El Gobierno Vasco recoge el premio de la ONU a sus políticas de igualdad y de participación ciudadana

Izaskun Landaida EMAKUNDEren zuzendariak eta Luis Petrikorena Gobernu Irekiaren zuzendariak jaso dute Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren sariaren –sektore publikoaren bikaintasuna aitortzeko nazioartean garrantzitsuentzat jotzen diren sarietako bat, hain zuzen– lau kategorietako bitan. Gainera, euskal ordezkaritza, "euren herrialdearen enbaxadore onena" izandatu dute 1.000 ordezkari publiko bildu dituen Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren Munduko Foroan.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

La directora de EMAKUNDE Izaskun Landaida y el director de Gobierno Abierto Luis Petrikorena han recogido el Premio de las Naciones Unidas al Servicio Público -considerado como el reconocimiento internacional más prestigioso a la excelencia en el sector público- en dos de sus cuatro categorías. El acto de entrega ha tenido lugar en el marco del Foro Mundial del Servicio Público de Naciones Unidas celebrado estos en Medellín (Colombia), que ha reunido a cerca de 1.000 representantes públicos de unos 100 países de los cinco continentes. La representación vasca ha sido elegida, además, como “los mejores embajadores de su país” por los asistentes al Foro Mundial de Servicio Público celebrado en Medellín.

Ampliar noticia

 

> Salouko euskal etxeak "Euskadiren Eguna" ospatu du

 

> La euskal etxea de Salou celebra el "Día de Euskadi"

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Asier Vallejo Itsaso duela buru, parte hartu du Salouko Euskadiren Egunaren ospakizunetan. Ekitaldi hori Salouko euskaldunen jaia da, eta bere 27. edizioa betetzen du aurten. Salouko euskal etxea "Txoko Lagun Artea"k antolatzen du urtero jaia, eta joan den asteburuan egin da.  Jaia larunbatean hasi zen kalejira batekin Saloutik, eta luzatu zen asteburu osoan sukaldaritza, herri-kirol eta Euskadiko lurralde guztiren dantzekin. Irudian, dantzariak ohorezko aurreskua dantzatzen Salouko alkatearen, Kanpoan de Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren, euskal etxeko presidentearen eta Salouko beste agintarien aurrean. 

Guztia irakurri

 

Una delegación del Gobierno Vasco encabezada por el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Asier Vallejo Itsaso, ha tomado parte en la celebración del Día de Euskadi en Salou, la fiesta de los vascos de Salou que este año cumple su edición número 27. La euskal etxea de Salou "Txoko Lagun Artea" organiza todos los años este evento, que se ha desarrollado el pasado fin de semana. La fiesta empezó el sábado con un pasacalles por Salou y se prolongó durante el fin de semana con actos culinarios, herri kirolak (deporte popular vasco) y danzas de toda la geografía de Euskadi. En la imagen, los dantzaris bailan el aurresku de honor al alcalde de Salou, el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, la presidenta de la euskal etxea y otras autoridades de de Salou.

Ampliar noticia

 

> "Artea eta Euskal Diaspora" erakusketarako artelan deialdia

 

> Convocatoria para exposición sobre "Arte y Diáspora Vasca"

Eusko Ikaskuntza-Iparraldek eta Irungo Ezmugak elkarteak deialdia luzatu diete euskal artistei Diasporaren inguruan hausnarketa egin eta artelanak sortzeko. Lanen proposamenak irailaren 15a baino lehen bidali behar dira eta horien artean aukeratutakoekin "Artea eta Euskal Diaspora" izeneko erakusketa ibiltaria jarriko da abian 2016ean. Erakusketa Baionako Euskal Museoan inauguratuko da, eta ondoren Euskal Herrian barrena izango da ikusgai.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

Eusko Ikaskuntza-Iparralde y la asociación Ezmugak de Irún invitan a los artistas vascos a reflexionar sobre la Diáspora y crear nuevas obras inspiradas en este tema. Las propuestas de trabajos deberán ser enviadas antes de 15 de septiembre, y entre ellas se seleccionarán 25 para la exposición itinerante "Arte y Diáspora Vasca" que se pondrá en marcha en 2016. La muestra echará a rodar en el Museo Vasco de Baiona, y después recorrerá varias localidades vascas.

Ampliar noticia

 

 

> Futboleko Euskal Selekzioaren mendeurrena: Erakusketa, liburua, hitzaldi-zikloa

 

>  Centenario de la Selección Vasca de Fútbol: Exposición, libro, ciclo de conferencias

1915eko urtarrilaren 3an Euskal Selekzioak bere historiaren lehen partida jokatu zuen Kataluniaren aurka. 1937an Agirre lehendakariak, Guda Zibilaren erdian, “Euzkadi” taldea bultzatu zuen, Europan eta Amerikan zehar bidaiatu zuena. Hori izan zen, zalantzarik gabe, Selekziorik hoberena (8 jokalari Italiako mundialean). Propaganda eta elkartasuna zituen helburu eta irabazitako diruarekin Biarritzeko Rosariae Hospitala mantendu zen. Horrez gain, euskal  diasporaren herrialdeetara joandako lehenengo kirol espedizioa izan zen. 1979an, “Bai Euskarari” kanpainaren barruan, Eusko Jaurlaritzak bultzada berri bat eman zion Selekzioari, eta ekimenak 180.000 euro bildu zituen euskararen alde. Beraz, Euskal Selekzioa kirola baino zeozer gehiago ere bada, eta “Ametsen bila” izeneko erakusketan ikus daiteke balio erantsi hori zertan datzan.

Guztia irakurri

 

El 3 de enero de 1915 la Selección Vasca jugó su primer partido de la historia, contra Cataluña. En 1937 el lehendakari Agirre, en medio de la Guerra Civil, impulsa el equipo “Euzkadi” que viajaría por Europa y América. Sin duda la mejor Selección Vasca de la historia, en la que había 8 futbolistas que jugaron el mundial de Italia de 1934. La misión del equipo "Euzkadi" fue sobre todo propagandística y humanitaria: Con el dinero obtenido se mantuvo el Hospital de Rosariae de Biarritz. Fue además la primera expedición deportiva en los países de la diáspora vasca: Argentina, Uruguay y México.  En 1979, y dentro de la campaña “Bai Euskarari”, es cuando de nuevo el Gobierno Vasco impulsa con fuerza la Selección y se consiguen recaudar 180.000 euros a favor del euskera. Por todo ello, la Selección Vasca es algo más que deporte y en la exposición “Ametsen bila” (En pos de los sueños), se puede apreciar en qué consiste ese valor añadido.

Ampliar noticia