EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 588

Euskal Etxeak Digitala # 588

 588 ZK.
2015 / 07 / 13-17

 

Nº 588
13-17 / 07 / 2015

> Lehendakaria Boisera joango da uztailaren amaieran 2015eko Jaialdiaren ekitaldietan parte hartzeko

 

> El lehendakari viajará a finales de julio a Boise para participar en los actos del Jaialdi 2015

Iñigo Urkullu lehendakaria Estatu Batuetara joango da uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean Boisen, Idaho estatuko hiriburuan, izango den Jaialdiaren ekitaldietan parte hartzeko. Euzkaldunak euskal etxeko kideek bost urtean behin antolatutako kultur ekitaldi horrek egun batzuez euskal diasporaren hiriburu bihurtzen du Boiseko hiria. Boiserako bisitaldian lehendakaria Idahoko gobernadore Otterrekin, Boiseko alkate David Bieterrekin eta enpresaburu iparramerikarrekin elkartzea aurreikusita dago. Horrez gain, Boise State Universityk eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. N.A.B.O. - North American Basque Organizations erakundearen urteko bileran ere parte hartuko du. Irudian, Estatu Batuetako euskaldunak.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu viajará entre el 29 de julio y el 2 de agosto a Estados Unidos para participar en los actos del Jaialdi que tendrá lugar en Boise, capital del Estado de Idaho. Se trata de un acontecimiento cultural que organizan cada cinco años miembros del Centro Vasco Euzkaldunak y que por unos días convierten a Boise en la capital de la Diáspora vasca. Durante su visita a Boise está previsto que el lehendakari mantenga encuentros con el Gobernador Otter de Idaho, con el alcalde de Boise, David Bieter y con empresarios norteamericanos. Además se firmará un convenio de colaboración entre la Boise State University y el Gobierno Vasco. El Lehendakari participará además en la reunión anual de la N.A.B.O. - North American Basque Organizations. En la imagen, vascos de los Estados Unidos.

Ampliar noticia

 

> Boise oso Athletic-en alde

 

> Boise se vuelca con el Athletic de Bilbao

Idahoko hiriburua Jaialdiaren atarian dago. Jaialdia euskal emigratzaileen oroimenez egiten den jaia da. Aurten Jaialdiaren aurretik Bilboko Athletic Club-aren eta Tijuanako Xolos-en arteko partida jokatu da joan den larunbatean. Hori dela eta, Boise bandera txuri-gorriz beterik agertu da. Azkenean Athletic-ek bi eta utz irabazi du. Norgehiagoka Boise State University-ko Albertsons Stadium-en izan da, eta hasiera-hasieratik erabaki da Aritz Adurizen gol batekin, igo dena markadorera hirugarren minutuan. Gero Beñat Etxeberriak 2-0 sartu du 23. minutuan. Aurreko egunetan, Boiseko alkateak ere, David H. Bieter-ek, Valverde-ren taldea hartu du Boisera heldu denean. Boisen euskal jatorriko 16.000 pertsona inguru bizi dira (alkatea barne, bera ere euskal jatorrikoa), 200.000 biztanle inguru duen hirian. Baina Boisen euskal komunitateak duen indarra eta eragina kopuru errelatiboki xume horren baino askozaz haratago doa. Irudian, Athletic-en Estatu Batuetako euskaldun jarraitzaile batek bere harrotasun txuri-gorria erakusten du Boiseko kapitolio atzean duela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La capital de Idaho, que se encuentra en la antesala del Jaialdi, fiesta en honor a los emigrantes vascos, se ha llenado de símbolos rojiblancos con ocasión del encuentro entre el Athletic Club de Bilbao y los Xolos de Tijuana, que se ha celebrado el sábado. El Athletic se ha impuesto por dos goles a cero. El choque disputado en el Albertsons Stadium de la Boise State University se ha decidido con los goles en el arranque de Aritz Aduriz, que ha puesto el 1-0 en el minuto 3, y Beñat Etxeberria, que ha logrado el 2-0 en el 23. Con anterioridad, incluso el alcalde de Boise, David H. Bieter, ha recibido a su llegada al equipo de Valverde. Boise cuenta con alrededor de 16.000 personas de origen vasco, como el propio regidor, en una ciudad de unos 200.000 habitantes, pero el empuje de la comunidad vasca y su influencia en la ciudad trasciende con mucho ese número relativamente modesto. En la imagen, vascoamericano seguidor del Athletic hace gala de su orgullo rojiblanco con el capitolio de Boise al fondo.

Ampliar noticia

 

> Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen eta emakumeen bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen du

 

> Continúa aumentando la esperanza de vida de hombres y mujeres en la Comunidad Autónoma de Euskadi

Eustatek prestatu dituen 2010/2011ko Adierazle Demografikoen emaitzei esker zera aurreikusi daiteke: Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako gizon bat ia 79 urtera arte bizi daiteke eta, % 49ko probabilitatearekin, ezkondu egingo da. Emakume jaioz gero, haren bizi-itxaropena 85,4 urtera arte luzatuko da; eta % 54tik gorako probabilitatea izango du ezkontzeko. Gainera, seme edo alaba bakarra izango du. Bi kasuotan, 8 aldiz aldatuko dute bizilekua haien bizitza osoan zehar. Gainera, adierazle horien arabera, ugalkortasunak oraindik maila txikia du. Ia inork ez du hirugarren semerik edo alabarik, ezkontza gutxiago dago eta, batez beste, Euskal Autonomia Erkidegoan biztanle batek 2,5 emigrazio egingo ditu bere bizitzan zehar. Irudian, atso-agureak banku batean eserita daudela, Donostiako badiaren aurrean.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

Los resultados de los Indicadores Demográficos 2010/2011 elaborados por Eustat permiten prever que un hombre recién nacido en la Comunidad Autónoma de Euskadi viva casi 79 años y tenga una probabilidad de casarse del 49%. En el caso de que sea mujer, su esperanza de vida se prolongará hasta los 85,4 años, su probabilidad de casarse será de algo más del 54% y tendrá un solo hijo o hija. En ambos casos se mudarán de residencia 8 veces a lo largo de su vida. Además, según estos indicadores la fecundidad sigue en niveles bajos, casi desaparecen los terceros hijos, la nupcialidad desciende y, en promedio, un habitante de la Comunidad Autónoma de Euskadi realizará 2,5 emigraciones a lo largo de su vida. En la imagen, ancianos sentados en un banco frente a la bahía de Donostia / San Sebastián.

Ampliar noticia

 

Argentinan Euskaraz-en 25. urtemuga

 

>  25 aniversario del programa Argentinan Euskaraz

Argentinan Euskaraz-en 25. urtemugan, euskalduntze programa honi buruzko liburua argitaratuko dute FEVAk eta HABEk Magdalena Mignabururen eskutik. XIX. mendetik hasi eta gaur arte Argentinan euskara eta euskararen irakaskuntza nola mantendu, garatu eta zabaldu den azaltzen du liburuak.Testua gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko da, zazpi ataletan antolatuta (lehenengo bietan immigrazio garaia aztertzen da; besteetan, Argentinan Euskaraz programaren garapena eta emaitzak) eta hainbat elkarrizketa, datu eta argazki ekarriko ditu. Liburuaren aurkezpena abenduan izango da Buenos Airesen, FEVAK, HABEK eta Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldien barruan.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

FEVA y HABE celebran el 25 aniversario del programa Argentinan Euskaraz y publican un libro de la mano de Magdalena Mignaburu en el que se recoge la situación de la lengua vasca en Argentina desde la gran oleada inmigratoria del siglo XIX hasta nuestros días. El libro cuenta con siete capítulos, de los cuales los dos primeros se encargan de reflejar qué ocurrió con el euskera en la Argentina desde la llegada de los primeros euskaldunes, en una etapa que podría describirse como previa al proyecto Argentinan Euskaraz; y los restantes, que indagan justamente en el programa, publicados en ambas lenguas, con entrevistas, datos cuantitativos y fotografías. La presentación del libro será en Buenos Aires, dentro del programa de actividades que FEVA, HABE y la Delegación de Euskadi en Argentina organizarán para celebrar el Día Internacional Del Euskera.

Ampliar noticia

 

Loiolako Inazio deunaren erlikia bat jasoko du Corpus Christiko Eusko Etxea argentinarrak bere X. urteurrenean

 

>  En su X Aniversario, Eusko Etxea de Corpus Christi recibirá una reliquia de San Ignacio de Loyola

Misiones probintzia argentinarrak, misiolari jesuitek guaranien lurraldean ezarritako misioengatik jaso zuen izen hori. Laster, aspaldiko ametsa beteko dute Corpus Christi, San Ignacio eta Misiones probintzia osoko fededunek, Eusko Etxea euskal etxea medio gauzatua; izan ere, Cesar Arrondoren eta monsinore Hugo Salaberriren bitartez, Loiolako Inazio deunaren erlikia bat eskuratzeko aukera izango du. Cesar Arrondok bitartekaritza lana hasi zuen Azulgo elizbarrutian eta monsinore Hugo Salaberrik –Jesuiten ordenekoa bera eta euskal jatorrikoa– jarraitu zuen Vatikanon azkenean erlikia ekartzea lortzeko. Irudian, jesuiten aztarnak Misiones probintzian.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La provincia argentina de Misiones recibe su nombre de las misiones jesuíticas que los integrantes de esta congregación católica instalaron en tierra guaraní. Los fieles de Corpus Christi, de San Ignacio y los de toda la provincia de Misiones están ahora a punto de cumplir un viejo sueño: contar con una Reliquia de San Ignacio de Loyola. Los trámites pertinentes para conseguirla comenzaron en el seno del centro vasco de Corpus Christi y se concretaron gracias a la gestión de César Arrondo, amigo de la institución, y a Monseñor Hugo Salaberry. César Arrondo inició la gestión ante la Diócesis de Azul y el Monseñor Hugo Salaberry –quien pertenece a la Orden de los Jesuitas y es de origen vasco– medió en el Vaticano para traer la reliquia. En la imagen, ruinas jesuíticas en la provincia de Misiones.

Ampliar noticia