EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala 595

Euskal Etxeak Digitala 595

 595 ZK.
2015 / 10 / 19-23

 

Nº 595
19-23 / 10 / 2015

> Josu Erkoreka, Jaurlaritzaren bozeramailea, Macachineko Euskal Aste Nazionalean

 

> Josu Erkoreka, portavoz del Gobierno, en la Semana Nacional Vasca de Macachín

Abian da Argentinako 2015eko Euskal Aste Nazionalaren programa. Oraingo honetan La Pampako Macachineko hirian da Argentinako euskaldunen topaketa. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramailea buru duela, berton dago ospakizunean parte hartzeko. Erkorekaz gain, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Asier Vallejo Itsaso ere izango da. Euskal Aste Nazionala Argentinako euskal diasporako jairik handiena da. Aurtengo edizioa Macachineko "Euzko Alkartasuna" euskal etxeak antolatu du.

Ampliar noticia

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Ya está en marcha el programa de la Semana Nacional Vasca de Argentina 2015. En esta ocasión el encuentro de los vascos y vascas de Argentina se produce en La Pampa, en la ciudad de Macachín. Una delegación del Gobierno Vasco, encabezada por el portavoz del Gobierno Josu Erkoreka se encuentra ya allí para tomar parte en la celebración. Además de Erkoreka, forma parte también de la delegación del Gobierno Vasco el director para la Comunidad Vasca en el Exterior Asier Vallejo Itsaso. La Semana Nacional Vasca es la fiesta más grande de la diáspora vasca de Argentina. La edición de este año la ha organizado la euskal etxea "Euzko Alkartasuna" de Macachín. 

Ampliar noticia

 

> Nevadako Kontakizunak

 

> Relatos de Nevada

"Bizi ondorengo heriotza: Nevadako kontakizunak", Nevadako (euskal immigrazioa hartu zuen AEBko Mendebaldeko estatuen bat) basamortu itsugarriak bezain indartsu den liburua eta William A. Douglassen izaera sutsua bezain sendo. William A. Douglass Estatu Batuetakoa ez ezik Euskal Herriko idazlea ere bada. 60ko urteetan etorri zen hemen bizitzera, Euskal Herria sakon ezagutzeko asmoz. Bihotzez euskaldun, ordutik hona Mr. Basque moduan ezagutzen dugu, mundu osoan euskal kultura zabaltzeko egindako ahaleginarengatik. Liburu horretan egileak bere bizitza berrikusten du, eta Nevadako espazio irekien ingurumarian jartzen du, berton bizi izan ziren ehiztari, cow-boy, indio eta meatzariekin. Pamiela argitaletxeak argitaraturik.

Guztia irakurri

 

 

"Muerte después de vida: Relatos de Nevada", un libro fuerte como los deslumbrantes desiertos de Nevada (EE.UU., uno de los estados del Oeste americano que acogió a la inmigración vasca), y poderoso como la arrolladora personalidad de William A. Douglass. Un autor norteamericano que, sin embargo, es también un autor vasco. Vasco de elección desde que en los años 60 viniera a vivir al País Vasco para conocerlo a fondo. Vasco de corazón, conocido a partir de entonces como Mr. Basque, por su infatigable dedicación a la difusión de la cultura vasca en todo el mundo. En este libro el autor repasa su vida y la enmarca en los espacios abiertos de Nevada, con los tramperos, cow-boys, indios y mineros que los poblaron. Publicado por la editorial Pamiela.

Ampliar noticia

 

> "Labore" deialdia museotan arte-erresidentziak egiteko, Donostia 2016ren ingurumarian

 

>  Convocatoria "Labore" para residencias artísticas en museos, en el marco de Donostia 2016

Tokiko eta nazioarteko artistek proiektuak garatu ahal izango dituzte San Telmo Museoan, Aquariumean, Elizbarrutiko Museoan, Eureka! Zientzia Museoan, Museum Cemento Rezolan, Real 100 Museoan eta Untzi Museoa-Museoa Navalean. Donostia 2016ren eta Donostia Kulturaren aldetik artisten eta sortzaileen presentzia sustatu nahi da lurraldeko kultur-ekipamenduetan. Irudian, Kursaaleko zubia, Donostiako hirian.

Ampliar noticia

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

Artistas locales e internacionales podrán desarrollar sus proyectos en San Telmo Museoa, Aquarium, Museo Diocesano, Eureka! Zientzia Museoa, Museum Cemento Rezola, Museo Real 100 y Untzi Museoa-Museo Naval. San Sebastián 2016 y Donostia Kultura quieren impulsar la presencia de artistas en los equipamientos culturales del territorio, y facilitar que parte de sus procesos de creación tengan lugar en estos espacios. En la imagen, puente del Kursaal, en la ciudad de Donostia / San Sebastián.
 

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.

 

> ZINEXIT. Elkarbizitza eta Giza Eskubideen aldeko Zine Erakusketa

 

> ZINEXIT. Muestra de Cine para la Convivencia y los Derechos Humanos

Urriaren 26tik 29ra Bilbon antolatu da ZINEXIT zine-erakusketaren 6. jardunaldia. ZINEXIT elkarbizitza eta giza eskubideen aldeko zine ereakusketa da. Lau egunetarako programa osoa, nobedadez josirik. Sarrera doan da eta aurten azken egunean aldi bereko emanaldia izango da Donostian eta Bilbon.

Guztia irakurri

 

 

Sexta edición de ZINEXIT que se celebrará en Bilbao del 26 al 29 de octubre. ZINEXIT es la muestra de cine para la convivencia y los derechos humanos. Un programa completo de cuatro días, plagado de novedades. La entrada es gratuita y este año el último día habrá proyección simultánea en Donostia y Bilbao.

Ampliar noticia

 

> Munduan zehar txirrindan, euskal etxe – euskal etxez: Xabi Azkorraren abentura

 

>  Por el mundo en bicicleta, de euskal etxea a euskal etxea: la abentura de Xabi Azkorra

Duela ia urte bete hasi zen Xabi Azkorra getxotarraren abentura munduko euskal etxeetatik. Azaroaren 19tik abenduaren 23ra Xabik bere proiektuaren lehendabiziko epea osatu zuen ondorengo hirietako euskal etxeak bisitatuz: Valladolid, Madril, Valentzia, Bartzelona eta Zaragoza. Guztira 34 egun etxetik kanpo eta 20 etapa baino gehiago 1.500 km inguru osatuz. Udara begira bere bloga eguneratu eta prestatu zuen hurrengo pausuaren begira: Iparramerikako ibilbidea mendebaldeko kostaldetik (California, Nevada eta Idaho) Jaialdi 2015 bisitatuz, uztaila eta abuztuan. Xabiren "grand tour" horren testigantza eta kontakizun guztiak bere blogean: 187 pausu.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Hace casi un año que se inició la aventura del getxotarra Xabi Azkorra por las euskal etxeak del mundo. Desde el 19 de noviembre hasta el 23 de diciembre Xabi completó la primera parte de su proyecto con la visita a las siguientes euskal etxeak: Valladolid, Madrid, Valencia, Barcelona y Zaragoza. En total 34 días fuera de casa y más de 20 etapas cubiertas, con una distancia recorrida de en torno a 1.500 kilómetros. De cara al verano puso al día su blog y lo preparó para el próximo paso adelante: el itinerario por América del Norte desde la costa oeste (California, Nevada y Idaho), con la vista puesta en la visita al Jaialdi 2015, en julio y agosto. El testimonio y el relato de todo este "grand tour" de Xabi en su blog, 187 pausu.

Ampliar noticia