EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala 602

Euskal Etxeak Digitala 602

 602 ZK.
2015 / 12 / 7 - 11

 

Nº 602
 7 - 11  / 12 / 2015

>  Urkullu lehendakariak Pariseko Klimari buruzko goi-bilerara eraman ditu Euskadik hartutako konpromisoak

 

> El lehendakari Urkullu lleva a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi

Iñigo Urkullu lehendakaria klima-aldaketari buruzko Pariseko COP21 goi-bilerara joan da, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi duela lagun. Topaketa horretan, lehen aldiz sartu dituzte estatu mailatik beherako erakundeak agendan, ingurumen-politiken kudeaketan herritarrengandik hurbilago dauden administrazio gisa. Lehendakariak, hainbat herrialde, eskualde eta estatu federatu biltzen dituen "The Climate Group" nazioarteko ingurumen-erakundearen Europako presidentekideak, erakunde horrek eta Euskadik klima-aldaketaren ondorioak arintzeko egingo duten apustua iragarri du.

Guztia irakurri

El lehendakari Iñigo Urkullu ha acudido a la Cumbre sobre el Cambio Climático de París – COP21, acompañado por la consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, Ana Oregi. Un encuentro que por primera vez ha integrado en su agenda a entidades sub-estatales como administraciones más cercanas a la ciudadanía en la gestión de políticas medioambientales. El lehendakari, copresidente para Europa de la organización internacional medioambiental "The Climate Group", que agrupa a países, regiones y estados federados, ha sido el encargado de anunciar la apuesta por mitigar las consecuencias del cambio climático por parte de esta entidad y de Euskadi.

Ampliar noticia

 

>  Euskadik eta Quebec-ek lankidetza bidea irekitzea adostu dute

 

> Euskadi y Quebec acuerdan abrir una vía de colaboración

Parisera egindako bidaiaren ingurumarian, bide batez, Iñigo Urkullu lehendakariak Quebeceko lehen ministro Philippe Couillard-ekin ere bildu da. Quebecek Parisen duen egoitzan bildu dira bi ordezkari taldeak, eta horren ostean, datorren 2016ra begira bi lurraldeen arteko lankidetza-esparruak zehazteko lantalde bat abian jarriko dutela iragarri dute bi presidenteek. Aipatutako lankidetzak gai hauek izango ditu ardatz: ekonomia, bi herrialdeen arteko itsas bidea irekita; kultur jarduera "Donostia 2016" Europako hiriburuaren ekimenaren esparruan; ingurumena, nazioarteko sareetan sakonduta, eta, azkenik, kanpo-harremanen proiekzioa. Lehendakariak Hegoafrikako Kwazuluko presidentea den Edward Senzo Mchunu-rekin ere bilera bat izan du.

Guztia irakurri

En el marco de su viaje a la Cumbre del Clima de París, el lehendakari Iñigo Urkullu ha aprovechado para reunirse con el primer ministro de Quebec Philippe Couillard. Un encuentro celebrado en la delegación que Quebec tiene en París, tras el cual ambos presidentes han anunciado la puesta en marcha de un grupo de trabajo con el objetivo de concretar los ámbitos sobre los que sustentar un acuerdo de colaboración Euskadi-Quebec a materializar en 2016. Este acuerdo giraría en torno a asuntos ligados a la economía, con la apertura de una vía marítima entre ambos países; a la actividad cultural en el marco de la capitalidad cultural europea "Donostia 2016"; el medio ambiente profundizando en las redes internacionales y por último, la acción exterior. El lehendakari se ha reunido además con Edward Senzo Mchunu, presidente de Kwazulu Natal (Sudáfrica).

Ampliar noticia

 

> "Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal Plataforma"ri  eman die René Cassin 2015 saria

 

>  Premio René Cassin 2015 a la "Plataforma vasca para la querella contra los crímenes del franquismo"

Eusko Jaurlaritzak "Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma"n antolatutako euskal biktima kereilariei eman die Giza Eskubideen René Cassin 2015 Saria, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak emana. Inigo Urkullu lehendakariak eman die saria, abenduaren 10ean hain zuzen ere –hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean– Lehendakaritzan egin den ekitaldi batean. Aurten erabaki da kolektibo horrek egindako lana saritzea, justizia unibertsalaren defentsaren esparruan gauzatzen baitu Plataformak bere jarduna, giza eskubideen urraketa larriak aurkatzeko tresna gisa. Sariak, orobat, Plataformak egiaren eta justiziaren bilaketan egiten duen lan indibidual eta kolektiboa sustatzeko balioko du.

Guztia irakurri
 

4

El Gobierno Vasco ha concedido a las víctimas querellantes vascas organizadas en la "Plataforma vasca para la querella contra los crímenes del franquismo" el Premio René Cassin 2015 de Derechos Humanos, que otorga la Secretaría General para la Paz y la Convivencia. El lehendakari Iñigo Urkullu ha hecho entrega del premio en un acto celebrado en Lehendakaritza ese mismo día 10 de diciembre, fecha en la que se conmemora el Día Internacional de los Derechos Humanos.  Este año se ha decido dar un reconocimiento público a la labor que el colectivo premiado desarrolla en el ámbito de la defensa de la justicia universal como instrumento de persecución de graves violaciones de los derechos humanos. Además, el premio servirá para impulsar su labor individual y colectiva de búsqueda de la verdad y de la justicia.

Ampliar noticia

> Estatu Batuetako bidaia-gidarik garrantzitsuenak Donostia aukeratu du 2016rako gomendatutako jomugen zerrendan izateko

 

> La guía de viajes más importante de EE.UU incluye Donostia en la lista de destinos recomendados para 2016

Estatu Batuetako bidaia-giden argitalpenik garrantzitsuenak eta ospetsuenak, FODORS (Penguin Random House), sartu du, 2016rako, Donostia bere urteroko jomuga faborito eta gomendatuen artean.  Zerrendan, hiriburu gipuzkoarrarekin batera, eta sei kontinente eta 20 nazioren artean, datorren urtean bisitatu beharreko 25 jomuga daude. Europatik, Donostiaz gain, Sizilia, Bavaria, Normandia eta Strafford-upong-Avon (Ingalaterran) agertzen dira.
 

Guztia irakurri

 

La editorial de guías de viajes más importante y con mayor prestigio de Estados Unidos, FODORS (Penguin-Random House), ha incluido a Donostia / San Sebastián en su lista anual de destinos favoritos y recomendados para 2016. En la lista, junto con la capital guipuzcoana se han seleccionado, entre seis continentes y 20 países, 25 destinos que no te puedes perder el año que viene. Y de Europa, además de Donostia, están en la lista Sicilia, Baviera, Normandía y Stratford-upon-Avon (Inglaterra).

Ampliar noticia

> Korrontzi taldea Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en

 

> El grupo de folk Korrontzi en el Círculo de Bellas Artes de Madrid

Madrilgo Euskal Etxeak Korrontzi folk taldearen kontzertu solidarioa antolatuko du Madrilgo Círculo de Bellas Artes kulturgune famatuan. Kontzertua Stop Sanfilippo fundazioaren mesederako da. Erakunde hori Sanfilippo gaixotasunaren aurka ari da buruz belarri, sindromearen aurkako terapia genikoa gizakietan probatzeko behar diren fondoak bilatzen. Kontzertua 2015eko abenduaren 13an, igandearekin, arratsaldeko 19:00etan izango da, Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko Fernando de Rojas aretoan. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.
 

Guztia irakurri

 

La Euskal Etxea de Madrid ha organizado un concierto solidario del grupo folk Korrontzi en el famoso centro cultural madrileño Círculo de Bellas Artes. El concierto es en beneficio de la fundación Stop Sanfilippo. Se trata de una organización que está volcada en la lucha contra esa enfermedad, en busca de los fondos que permitan probar en humanos una terapia génica que haga frente al síndrome. El concierto tendrá lugar el 13 de diciembre de 2015, domingo, a las 19h00 en el teatro Fernando Rojas del Círculo de Bellas Artes. El precio de las entradas es de 10 euros.

Ampliar noticia

Zure izena ezabatzeko, sakatu hemen.   Para cancelar su suscripción, haga clic aquí.