EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala 607

Euskal Etxeak Digitala 607

 607 ZK.
2016 / 2 / 1 - 5

 

Nº 607
 1 - 5  / 2 / 2016

> John Garamendi Washingtongo Kongresuko biltzarkide demokratak: "Herrialde askok 'lobby'ak dituzte AEBn eta Euskadik ez du salbuespena izan behar"

 

> John Garamendi, congresista demócrata en Washington: "Muchos países tienen 'lobbys' en los EE.UU. y Euskadi no debe ser una excepción"

John Garamendiren (Kaliforniako kongresukide demokrata Washingtonen) lana aitortu berri eta saritu ditu Sabino Arana Fundazioak. Berkeley eta Harvard unibertsitateko ikasle ohia, Garamendi ministrordea izan da Bill Clinton-ekin, Kaliforniako Estatuko gobernadoreordea ere izan da, eta Al Gore-ren eta Barack Obama-ren oso hurbil dagoen gizona. John Garamendi McSorley munduan zehar sakabanatuta dauden euskal jatorriko sei milioi pertsonetako bat da. Baina oso itzal handiko pertsona, uste duena herrialde askok "lobby"ak dituztela AEBtan, eta zentzu horretan Euskadik ez duela salbuespena izan behar.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La labor de John Garamendi, congresista demócrata en Washington por California, acaba de ser reconocida y premiada por Sabino Arana Fundazioa. Antiguo alumno de las universidades de Berkeley y Harvard, Garamendi ha sido viceministro con Bill Clinton, vicegobernador del Estado de California y hombre muy próximo a Al Gore y Barack Obama.  John Garamendi McSorley es uno de los seis millones de personas de origen vasco repartidas por el mundo. Pero uno que tiene muchísima influencia y que piensa que muchos países del mundo tienen "lobbys" en los EE.UU. y que Euskadi no debe ser una excepeción en ese sentido.

Ampliar noticia

 

> Lorea Palacios, Mexikoko euskal etxea: "Ateak ireki behar dizkiogu esperientzia berriak eta tradizioa batu nahi dituztenei"

 

>  Lorea Palacios, euskal etxea de México: "El centro vasco debe abrir sus puertas a quien busque sumar experiencias y tradiciones"

Orain dela gutxi Mexikoko euskal etxearen presidente aukeratu dute Lorea Palacios Urquiola. Horrez gain, Ipar Amerikako euskal etxeen ordezkaria ere da kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordean. Hori dela eta, elkartearen etorkizuna eta aurrean dauden erronkak azaltzen ditu: "Galdua dugun gazteriaren aldeko apustua egin behar dugu", dio berak, "nahiz eta jakin oso zaila dela gazteak erakartzea kultur eskaintza hain zabala eta erakargarria duen Mexikoko hiri honetan. Eta garrantzitsua da baita ere galdutako bazkideak berreskuratzea", azaldu du.  Irudiaren erdian, Lorea Palacios Urquiola.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Recién elegida nueva presidenta de la euskal etxea de México, y siendo además representante de las euskal etxeak de América del Norte en el Consejo Asesor de las Colectividades Vascas en el exterior, Lorea Palacios Urquiola  expone los proyectos de futuro de su centro vasco y los retos a los que se enfrenta: "Debemos apostar por la juventud que tenemos perdida y que es tan difícil atraer", dice, "cuando se encuentra inmersa en una ciudad de oferta cultural y gastronómica tan competitiva como la de la ciudad de México". También es importante recuperar asociados que han dejado de asistir", declara. En el centro de la imagen, Lorea Palacios Urquiola.

Ampliar noticia

 

 

> Boise State University-k (BSU), AEBkoak, ikasle euskal herritarrentzako beka zientifiko-teknikoen deialdia egin du

 

La Boise State University (BSU), de EE.UU., convoca becas científico-técnicas para estudiantes vascos

Boise State University-k (BSU), Idahoko Estatuan, AEBko Mendebaldean, Master eta Doktorego (Ph.D.) bekak atera ditu ikasle euskal herritarrentzat. Bekek urtebeteko iraupena dute, matrikula-gastuak ordainduko dituzte, eta horrez gain, 18.000 eta 25.000 dolarreko bitarteko diru laguntza ere emango da egonaldi-gastuetarako. Boise State University-k (BSU) ez du beka kopuru finko bat eskaintzen, baizik eta animatzen die eskaerak aurkezteko aparteko Lizentziatura edo Master ikasketen espedienteak  dituen hautagaiei. Bekok Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Informatikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Fisika, Kimika, Biologia, Geologia edo Matematikak bezalako gaiak landuko dituzte. Hautagaitzak jaso ondoren, Boise State University-k (BSU) onenak aukeratuko ditu. Eskaerak otsailaren 15a baino lehenago bidali behar dira Boise State University-ra (BSU), ondorengo e-mailera: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 
Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

4

La Boise State University (BSU), en el Estado de Idaho, al Oeste de los EE.UU., ha convocado las becas de Master y Doctorado (Ph.D.) destinadas a estudiantes vascos. Las becas tienen un año de duración, cubren los gastos de matrícula y proporcionan además una dotación económica de entre 18.000 y 25.000 dólares para los gastos de estancia. No se oferta un número predeterminado de becas, sino que se anima a que presenten su candidatura a los candidatos con un extraordinario expediente de Licenciatura o Master. Las becas se ofertan en las áreas de Ingeniería Eléctrica, Ingeniería Informática, Ingeniería Mecánica, Física, Química, Biología, Geología o Matemáticas. Tras recibir las candidaturas, la Boise State University (BSU) elegirá a las mejores. Las solicitudes deben enviarse antes del 15 de febrero de 2016, por correo electrónico, a la Boise State University (BSU), dirigidas al siguiente e-mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 Ampliar noticia

> Jaialdia Miamin eta Asier Vallejok egingo duen ibilbidea AEBn

 

> Festival vasco en Miami y periplo por los EE.UU. de Asier Vallejo

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Asier Vallejok bihar ostirala bidaia hasiko du AEBtik. Bere ibilbidean Miamin, Washingtonen, Boisen eta San Franciscon izango da, eta azken hiri horretan North American Basque Organizations Incorporated (N.A.B.O.) federazioaren bileran parte hartuko du. N.A.B.O. Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen federazioa da. Horren aurretik, otsailaren 6an eta 7an, Asier Vallejo Miamin bizi den euskal komunitatearen jaialdian izango da. Gero, otsailaren 8an eta 9an, AEBko hiriburura bidaiatuko du Washington D.C.ko euskaldunekin egoteko. Otsailaren 10ean eta 11n Eusko Jaurlaritzako zuzendaria Boisen (Iparamerikako euskal gotorlekuetako bat den hiria) izango da, otsailaren 12an San Franciscora joateko. Bertan 13an  N.A.B.O.ren goi-bileran parte hartuko du.      

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Asier Vallejo Itsaso, director en el Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior, iniciará mañana sábado un viaje por los Estados Unidos que le llevará a las ciudades de Miami, Washington, Boise y San Francisco, ciudad ésta última donde participará en la reunión de la North American Basque Organizations Incorporated (N.A.B.O., la federación de euskal etxeak de Estados Unidos y Canadá). Días antes, el 6 y 7 de febrero, Asier Vallejo acudirá al festival de la comunidad vasca residente en Miami. Seguidamente, los días 8 y 9 de febrero, viajará a la capital de los EE.UU. para estar con los vascos de Washington D.C. Los días 10 y 11 de febrero el director del Gobierno Vasco estará en Boise, ciudad que es uno de los enclaves vascos de América del Norte, para trasladarse el día 12 de febrero a San Francisco, donde el día 13 tomará parte en la cumbre de N.A.B.O. 

Ampliar noticia

 

> Euskadik Basque Culinary World Prize saria deitu du, ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariak saritzeko

 

> Euskadi convoca el Basque Culinary World Prize, que distingue a chefs con iniciativas transformadoras

Nazioarteko sari berri bat jarri da abian, Basque Culinary World Prize. Basque Culinary Centerrek (BCC) kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena da, Euskadi-Basque Country Estrategian txertatua. Lehen edizioan, BCCko Nazioarteko Kontseiluko kideek osatuko dute Basque Culinary World Prizeko epaimahaia, Joan Roca (Espainia) chefaren zuzendaritzaren pean. Bertan izango dira, gainera, Gastón Acurio (Peru), Ferran Adrià (Espainia), Alex Atala (Brasil), Dan Barber (AEB), Heston Blumenthal (Ingalaterra), Massimo Bottura (Italia), Michael Bras (Frantzia), Yukio Hattori (Japonia), Enrique Olvera (Mexiko) eta René Redzepi (Danimarka). Horietako batzuk alboko argazkian agertzen dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren sailburua den Arantxa Tapiarekin batera. Irabazleak 100.000 euro jasoko ditu, bere aukerako proiektu bati emateko, kontuan hartuta proiektu horrek sukaldaritzaren botere eraldatzailea adierazi behar duela. Hasi da bestalde Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroa, sukaldaritza eta elikadura negozio berrietan talentua sustatzeko.

Guztia irakurri

 

 

Un nuevo premio internacional, Basque Culinary World Prize, se lanza para reconocer a chefs con iniciativas transformadoras y para destacar a cocineros que usan la gastronomía para mejorar su sociedad. Gestionado por Basque Culinary Center (BCC) y apoyado por el Gobierno Vasco, la iniciativa se enmarca en la Estrategia Euskadi-Basque Country. En su primera edición, el Basque Culinary World Prize será otorgado por un jurado conformado por los miembros del Consejo Internacional del BCC, presidido por el chef Joan Roca (España). Incluye a Gastón Acurio (Perú), Ferran Adrià (España), Alex Atala (Brasil), Dan Barber (EEUU), Heston Blumenthal (Inglaterra), Massimo Bottura (Italia), Michael Bras (Francia), Yukio Hattori (Japón), Enrique Olvera (México) y René Redzepi (Dinamarca). Algunos de estos chefs aparecen en la foto junto a la consejera de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco Arantxa Tapia. El ganador recibirá 100.000 euros, que deberá donar a algún proyecto de su elección que exprese el poder transformador de la cocina. Ha arrancado asimismo Culinary Action! el Foro Internacional de Emprendedores para apoyar el talento en los nuevos negocios de gastronomía y alimentación.

Ampliar noticia