EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala 608

Euskal Etxeak Digitala 608

 608 ZK.
2016 / 2 / 8 - 12

 

Nº 608
 8 - 12 / 2 / 2016

Arteak eta euskal diaspora (XIX-XXI. mendeak) nazioarteko kolokioa

 

>  Las artes y la diáspora vasca (siglos XIX-XXI), coloquio internacional

Arteak eta euskal diaspora (XIX-XXI. mendeak) nazioarteko kolokioa Eusko Ikaskuntzak antolatzen du, otsailaren 25ean (Baionan) eta 26an (Donostian), Donostia - San Sebastián 2016 Europako kultur hiriburuaren karietara, Paue eta Aturri Herrien Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sustengoarekin. Gertakari horrek, euskal historiaren eta arte historiaren adituak bilduko ditu, gaur egungo artearen eta euskal diasporaren arteko harremanen inguruan.

Guztia irakurri

 

 

Las artes y la diáspora vasca (siglos XIX-XXI), coloquio internacional organizado por Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, el 25 de febrero (en Baiona) y el 26 (en Donostia - San Sebastián), en el marco de la capital cultural europea Donostia - San Sebastián 2016, con el apoyo de la Universidad de Pau y Países del Adour y la Universidad del País Vasco. Este evento congregará a especialistas en historia vasca y en historia del arte, en torno a las relaciones entre el arte contemporáneo y la diáspora vasca.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.

 

> Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena; baita kanpoan den Euskal Komunitatean ere

 

> El Txantxangorri del euskera, una invitación a utilizar el euskera; también en la Comunidad Vasca en el exterior

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Donostiako Udalak, Gasteizko Udalak eta EUDEL-ek euskararen txantxangorria aurkeztu dute. Txantxangorriaren irudi maitagarri honen bitartez herritarrei gonbidapen bat egin nahi zaie: euskara erabiltzeko gonbidapena; ez berton bakarrik, kanpoan den Euskal Komunitatean ere. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak honakoa adierazi nahi izan du: "irudi berria aurkeztera etorri gara. Euskararekin, euskararen erabilerarekin, euskararen aldeko jarrerarekin lotuko gaituen irudi berri eta freskoa. Txantxangorria beti izan dugu maite. Betidanik izan da gure paisaiaren parte, bere irudi arin, atsegin, jostari eta airosarekin. Maitea dugu, kuttuna, baina txikia eta hauskorra da. Erakargarri gertatzen zaigu, geure sentitzen dugu, ahula dirudi baina bizia da. Euskara bezala".

Guztia irakurri

Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Diputación Foral de Bizkaia, Diputación Foral de Gipuzkoa, Ayuntamiento de Bilbao, Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián, Ayuntamiento de Vitoria - Gasteiz y EUDEL han presentado el txantxangorri del euskera. Con esta cariñosa imagen se quiere enviar una invitación a la ciudadanía: una invitación para que empleen el euskera, también en la Comunidad Vasca en el exterior. Así el viceconsejero de Política Lingüística del Gobierno Vasco, Patxi Baztarrika, ha indicado lo siguiente: "Presentamos una imagen nueva y fresca que nos va a hermanar en sentido positivo con una visión favorable al euskera y a su uso. Siempre hemos querido al txantxangorri (petirrojo). Siempre ha sido parte de nuestro paisaje, con su imagen agradable y juguetona. Aunque es frágil, le tenemos un especial cariño. Nos parece débil pero está vivo. Como el euskera".

Ampliar noticia

 

>  Ikerbasquek 15 zientzialari gazte kontratatzeko Research Fellow programaren deialdi berria ireki du

 

> Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadoras/es

IKERBASQUEk Research Fellow programaren 2016ko deialdia abian jarri du. Research Fellow programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak goi mailako ikertzaile gazteen "harrobi" bat sustatu nahi du. Ikerketa arloan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten 15 ikertzaile berri kontratatzeko deialdia apirilaren 4ra arte irekita egongo da. Programaren xedea 2013-2017 aldirako Euskadin 100 ikertzaile gazte kontratatzea da. Aurreko deialdietan 71 lagun aukeratu dira jada. Europako Batzordeak 7 milioi euro eman zizkion IKERBASQUEri programa finantzatzeko, 7. Ikerketa Esparru Programaren Marie Curie delako programaren barne. Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere, goi mailako ikertzaile gazteen "harrobi" bat sustatzeko helburuarekin. Irudian, Ikerbasquek Research Fellow programaren bidez kontrataturiko ikertzaileetako batzuk, joan zen abenduan Bilbon.

Guztia irakurri

4

IKERBASQUE ha abierto la convocatoria 2016 del programa Research Fellow, una iniciativa con la que el Gobierno Vasco quiere promover una "cantera" de jóvenes investigadores/as de alto nivel. La convocatoria de este año para contratar 15 nuevos jóvenes investigadores/as con entre 3 y 10 años de experiencia investigadora está abierta hasta el próximo 4 de abril. El objetivo del programa es contratar a 100 jóvenes investigadores/as en Euskadi en el periodo 2013-2017. 71 personas ya han sido contratadas en las convocatorias previas. IKERBASQUE consiguió 7 millones de euros de la Comisión Europea para cofinanciar el programa, dentro del programa Marie Curie del 7º Programa Marco de Investigación. A través de esta iniciativa, el Gobierno Vasco quiere potenciar especialmente el regreso de jóvenes investigadores/as vascos que están trabajando fuera de Euskadi, buscando promover una "cantera" de jóvenes investigadores/as de alto nivel. En la imagen, algunos de los investigadores e investigadoras contratados por el programa Research Fellows, el pasado diciembre en Bilbao.
 

Ampliar noticia

 

> 2015ean Euskal AE berrikuntza handiko europar estatuen mailan da

 

> La Comunidad Autónoma de Euskadi se sitúa al nivel de los países europeos con alta innovación en 2015

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelaren balioa (IUS) 2015ean 0,504 zen Euskal Autonomia Erkidegoan, berrikuntza handidun estatuen pare. 2014an (0,501) baino zertxobait hobeto. Europako Batasunarekiko, bost ehunen azpitik; Espainiarekiko, handitu egiten da aldea, bederatzi ehunenetik hamabira, gainetik. Euskal Autonomia Erkidegoko balioa Europako Batasuneko batez bestekoaren %90,8 da. Balioa batez besteko horren %90-%120 bitartekoa bada, orduan estatua berrikuntza handiduna da: Herbehereak, Luxenburgo, Erresuma Batua, Irlanda, Belgika, Frantzia, Austria eta Eslovenia.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El Panel de Indicadores de Innovación Europeo (IUS) alcanza un valor de 0,504 en 2015 en la Comunidad Autónoma de Euskadi, lo que hace que se sitúe a la altura del grupo de países con alta innovación. Con ello, la Comunidad Autónoma de Euskadi incrementa ligeramente el valor de su indicador respecto a 2014 (0,501). Respecto a la Unión Europea, se mantiene a cinco centésimas de diferencia, mientras que en relación a España amplía la diferencia, de nueve a doce centésimas. La Comunidad Autónoma de Euskadi alcanza el 90,8% de la media de la Unión Europea y se encuentra entre los países que logran una puntuación entre el 90% y el 120% de la media europea, definidos como de alta innovación: Países Bajos, Luxemburgo, Reino Unido, Irlanda, Bélgica, Francia, Austria y Eslovenia.
 

Ampliar noticia

 

> Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

 

> La Berlinale contará con una amplia representación vasca

Basque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen marka, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian ("Berlinale"-z ezagutzen dena) izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadiren eskutik. Atzo hasi eta otsailaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osatzen duten katalogo zabala aurkeztu eta ezagutaraziko da nazioarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen duen erakusleihoan. 22 ekoiztetxeren lanak dira, dokumentalak edo fikziozko film luzeak gehien bat, eta oso fase ezberdinetan daudenak –amaiturik batzuk, garapenean, produkzioan edo postprodukzioan sarturik beste batzuk–, baina euren lanentzat koprodukzioa, banaketa edo salmentarako kontaktuak bilatzeko aukera izango dute guztiek.

Guztia irakurri

 

 

 

Basque Audiovisual, marca que representa al sector audiovisual vasco, participará en la 66 edición del Festival de Cine Internacional de Berlín, conocido como "Berlinale", de la mano del Gobierno Vasco y Zineuskadi. Durante el transcurso del festival, que comenzó ayer y se alargará hasta el 20 de febrero, Basque Audiovisual presentará y dará a conocer los 32 proyectos audiovisuales que recogen el catálogo diseñado para la ocasión. Aprovechando el impresionante escaparate que ofrece uno de los festivales de cine más importantes, se darán a conocer los trabajos de 22 productoras, la mayoría largometrajes de ficción y documentales –algunos de ellos finalizados, otros metidos en fase de producción o postproducción, algunos en desarrollo–. Berlinale les ofrecerá la oportunidad de encontrar socios con los que poder desarrollar, distribuir o financiar sus proyectos.

Ampliar noticia