EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 611

Euskal Etxeak Digitala # 611

 611 ZK.
2016 / 2 / 29 - /3/ 4

 

Nº 611
 29 / 2 / 2016 - 4 /3/

Euskadi-Basque Country 2020 Belaunaldia izeneko hitzaldia eskaini du lehendakariak

 

>  El lehendakari pronuncia la conferencia Generación Euskadi-Basque Country 2020

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du hurrengo belaunaldiari herrialde garatuagoa uzteko "konpromisoa" duela, eta hori dela "bere ilusiorik handiena". Halaber, beharrezkoa iruditzen zaio prozesu horretan gazteek "aktiboki parte hartzea" eta lidergoa bere gain hartzea. Lehendakariaren iritzian, Euskadik bermatuta du belaunaldia berritzeko prozesua arrakastaz betetzea, eta funtsezkoa da kolektibo horrek esku hartzea. Deusto Business Alumnik Deustuko Unibertsitateko liburutegian antolatu duen "Euskadi-Basque Country 2020 Belaunaldia" hitzaldian egin ditu adierazpenok, Eusko Jaurlaritzako sailburuak lagun zituela. Euskadiren helburuak eta konpromisoak azaldu ditu hitzaldian, datozen bost urteei begira.

 

Guztia irakurri

El lehendakari, Iñigo Urkullu, ha afirmado que su "compromiso" y "mayor ilusión" es hacer evolucionar el país para una nueva generación, un proceso en el que considera necesario que la juventud sea "parte activa" y asuma el liderazgo. A juicio del lehendakari, Euskadi va a afrontar con éxito un proceso de renovación en el que la participación de este colectivo resulta fundamental. El lehendakari ha hecho estas afirmaciones durante la lectura de la conferencia "Generación Euskadi-Basque Country 2020", un encuentro organizado por Deusto Business Alumni en la Biblioteca de la Universidad de Deusto, donde ha estado acompañado por buena parte de los consejeros del Gobierno Vasco. En dicha conferencia ha desgranado los objetivos y compromisos para Euskadi durante los próximos cinco años.

Ampliar noticia

 

> Terrorismoaren biktimen errekonozimendu instituzionala eskaintzeko ekitaldia

 

Acto de reconocimiento institucional a las víctimas del terrorismo

Eusko Jaurlaritzak euskal erakunde guztiak, kargudun publikoak eta hautetsiak gonbidatu ditu Iñigo Urkullu buru izango den terrorismoaren biktimen errekonozimendu instituzionala eskaintzeko ekitaldian parte hartzera. Ekitaldia 2016ko martxoaren 11n izango da, 12:00etan, Donostiako pasealeku berrian dagoen Jorge Oteizaren "Eraikuntza hutsa" eskulturaren ondoan. Ekitaldia bat dator egun horretan ospatzen den Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin. 2016ko Europako Kultur Hiriburutza babesteko ekimenen barne dago deialdia. Eusko Jaurlaritzak biktimekiko elkartasuna ikusgarri egiteko asmoa du, eta horien testigantzak bizikidetzan zenbateko garrantzia duen azpimarratzekoa, Donostia 2016k ekimena Estatuan zein nazioartean ezagutzera emateko eskaintzen duen aukera baliatuta. Irudian, Jorge Oteizaren "Eraikuntza hutsa" eskultura, Donostiako pasealeku berrian, ekitaldia izango den lekua.

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco ha dirigido a todas las instituciones vascas, así como a cargos públicos y electos una invitación a participar en el acto de reconocimiento institucional a las víctimas del terrorismo que estará presidido por el lehendakari Iñigo Urkullu. El acto tendrá lugar el viernes, 11 de marzo de 2016, a las 12:00h, junto a la escultura de Jorge Oteiza, "Construcción Vacía - Eraikuntza hutsa", en el Paseo Nuevo de Donostia. En esta jornada se conmemora el Día Europeo de las Víctimas del Terrorismo. Esta convocatoria se enmarca en las iniciativas de contribución a la Capitalidad Europea de la Cultura 2016. El Gobierno Vasco busca hacer visible la solidaridad con las víctimas y la importancia de su mensaje para la convivencia, dentro de la oportunidad de proyección interna e internacional que ofrece Donostia 2016. En la imagen, la escultura de Jorge Oteiza, "Construcción Vacía - Eraikuntza hutsa", en el Paseo Nuevo de Donostia, lugar del acto.
 

Ampliar noticia

 

> Aldaketa 2015eko euskal etxeen diru-laguntzetan

 

> Modificación de las subvenciones 2015 a las euskal etxeak

Argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2016ko otsailaren 23ko Ebazpena, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015eko abenduaren 16ko Ebazpena aldatzen duena, 2015. urtean euskal etxeei diru-laguntzak eman zizkiena. Aldaketa-ebazpen hori diru-laguntzen puntuazioei buruz hainbat kontsulta jaso ondoren egiten da. Puntuazioen berrikusketa egin ondoren, Ebaluazio Batzordeak erabaki du zenbait akats antzeman direla IV. kapituluko eskabideen balorazioetan. Akats horiek zuzenduta geratzen dira ondorengo aldaketa-ebazpenaren bitartez.

Guztia irakurri

4

Se ha publicado en el Boletín Oficial del País Vasco la Resolución de 23 de febrero de 2016, del Director para la Comunidad Vasca en el Exterior, de modificación de la Resolución de 16 de diciembre de 2015, por la que se concedieron subvenciones a los centros vascos - euskal etxeak en 2015. Esta resolución de modificación se produce tras haberse recibido varias consultas sobre las puntuaciones, lo que ha conducido a la revisión de las mismas. Tras la revisión, la Comisión de Evaluación ha concluido que se han detectado errores, referidos a las valoraciones de las solicitudes del Capítulo IV. Errores que quedan corregidos con la presente resolución de modificación.

Ampliar noticia

> Mugazgaindiko kultura hitzarmena

 

>  Convenio cultural transfronterizo

Eusko Jaurlaritzak eta Aquitaine-Limousin-Poitou-CharentesEskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatu berri duten lankidetza hitzarmena aurkeztu dute. Hitzarmenaren bitartez sinatzaileak lankidetzan ariko dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte. Irudian, erakundeen ordezkariak.

Guztia irakurri

La Eurorregión Aquitania Euskadi, que componen el Gobierno Vasco y la Región de Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes, el Instituto Vasco Etxepare y Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque, han presentado el nuevo convenio de colaboración que han suscrito. Por medio de este acuerdo las instituciones firmantes se comprometen a trabajar conjuntamente en dos sentidos: por una parte, incluirán trabajos de artistas vascos de ambos lados de la frontera en festivales y eventos de Aquitania, en diferentes disciplinas; por otra, fomentarán las relaciones y la cooperación transfronteriza entre creadores y agentes de Aquitania y Euskadi. En la imagen, los representantes institucionales.

Ampliar noticia

 

> "Azken batailoia" erakusketa: 1936ko azken gudariak

 

> Exposición "azken batailoia": los últimos gudaris de 1936

"Azken batailoia" erakusketa ikusgai dago Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan martxoaren 2tik 29ra. Mauro Saravia Bellesek azken 27 gudari eta milizianoei ateratako argazkiak dira. Txilekoa da Mauro Saravia eta Txilen hasi zen aditzen 1936ko gerrako kontuak. Birraitona bat nafarra zuen, bestea katalana, eta haiek gerra bizi izan zuten. Mauro Saravia argazkilari profesionala zen Txilen, eta lanbide horri jarraitu dio hemen, baina azken aldi honetan egitasmo zehatz horri eskani dio ahalegin handiena: bizirik geratzen diren 1936ko gudari eta milizianoen erretratu bilduma osatzeari. Hogeita zazpi hartu ditu bere kamerarekin, eta "Azken batailoia" erakusketa da bere lanaren emaitza.

Guztia irakurri

 

 

 

La exposición "azken batailoia" (el último batallón) permanecerá en exhibición del 2 de al 29 de marzo en la sede de Bilbao de las Juntas Generales de Bizkaia. Se trata de las fotografías realizadas por Mauro Saravia Belles a los 27 últimos gudaris y milicianos republicanos. Mauro Saravia es chileno y es en Chile donde comenzó a investigar sobre aspectos de la guerra de 1936. Uno de sus bisabuelos era navarro y el otro catalán. Ambos habían conocido la guerra. Mauro Saravia era fotógrafo profesional en Chile, actividad que continúa ejerciendo aquí, pero con una dedicación especial a ese proyecto: completar una colección de retratos a los últimos gudaris y milicianos de la guerra de 1936 que todavía están vivos. Veintisiete han quedado recogidos para siempre en sus fotos y la exposición "Azken batailoia" es el resultado de ese trabajo. 

Ampliar noticia