EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 612

Euskal Etxeak Digitala # 612

 612 ZK.
2016 / 3 / 7- 11

 

Nº 612
 7 - 11 / 3 / 2016 

> Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 8ko kanpainak nesken eta mutilen artean desberdintasunak eragiten dituzten mezuen gainean ohartarazi du

 

>  La campaña del 8 de marzo del Gobierno Vasco llama la atención sobre los mensajes que reciben chicas y chicos y que reproducen la desigualdad

Aurtengo martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Horrela azaldu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Kanpainaren leloa honakoa da: "Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna". Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kanpainak martxoaren 15era iraungo du eta helburua da egunez egunekoan dauden desberdintasunak hautematea. Aurreko kanpainetan erabilitako claimari eutsi zaio, "Berdin gehiago da", berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako ideia azpimarratzeko.

Guztia irakurri

 

La campaña del 8 de Marzo, Día Internacional de las Mujeres, diseñada por Emakunde para este año fija la mirada en los mensajes sexistas que chicos y chicas reciben diariamente y que reproducen y perpetúan la desigualdad y las relaciones de poder. Así lo ha explicado el portavoz del Gobierno Vasco Josu Erkoreka. El lema de la campaña es "La desigualdad no nace, se hace. Podemos cambiarlo. Hagamos igualdad" y presenta a jóvenes que, en el caso de las chicas, reciben mensajes relacionados con la belleza, la bondad, la discreción, los cuidados y la dependencia, entre otros; y en el caso de los chicos, la agresividad, el éxito, la ambición o la negación de los sentimientos.  La campaña se difundirá hasta el próximo día 15 de marzo y pretende ofrecer algunas claves para detectar la desigualdad del día a día. Mantiene el claim "Igual es más", que se viene utilizando en anteriores campañas para remarcar la idea del beneficio de la igualdad para toda la sociedad.

Ampliar noticia

 

> Nazioarteko omenaldia Agirre lehendakariari Berlinen

 

> Homenaje internacional al lehendakari Agirre en Berlín

Jose Antonio Agirre lehenengo lehendakariaren ondarea aztertzeko egitarau kulturala eta instituzionala egingo dute datorren udazkenean, nazioarteko kongresu batekin batera, Berlinen, Renon eta New Yorken, lehendakaria Alemaniako hiriburuan izan zela 75 urte eta lehendakari izendatu zutela 80 urte beteko direnean. Berlingo euskal etxeak egindako proiektu batetik abiatutako ekimena da eta aurkeztu dute Bilbon Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Ainhoa Añorga Berlingo euskal etxeko presidenteak, eta Amaia Agirrek eta Irene Larrazak, Agirre Lehendakari Centerren eta Etxepare Euskal Institutuaren ordezkariek. Ekimen horren ekitaldi nagusiak Berlinen izango dira, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, eta  Asier Vallejok azaldu duenez, Agirre lehendakaria 1941ean Berlinen izan zela gogoratzea da helburuetako bat, bertan izan baitzen eta han itzelezko abentura bizi izan zuen halaber New Yorkera eramango zuen erbestean, eta "euskal herritarren belaunaldi batek" Europar Batasunari egin zioten ekarpena ere goraipatu nahi dute. Irudian, Irene Larraza (Etxepare Euskal Institutua), Ainhoa Añorga (Berlingo euskal etxea), Amaia Agirre (Agirre Lehendakari Center) eta Asier Vallejo (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza) egitasmoaren aurkezpen ekitaldian.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Un programa cultural e institucional, así como un congreso internacional, en Berlín, Reno y Nueva York analizarán esta primavera el legado internacional del primer lehendakari, José Antonio Agirre, coincidiendo con el 75º aniversario de su paso por la capital alemana y el 80º aniversario de su toma de posesión. La iniciativa, que surge de un proyecto de la euskal etxea de Berlín, ha sido presentada en Bilbao por el director para la Comunidad Vasca en el Exterior del Gobierno Vasco, Asier Vallejo, la presidenta de la euskal etxea berlinesa, Ainhoa Añorga, y las representantes del Agirre Lehendakari Center y del Instituto Vasco Etxepare Amaia Agirre e Irene Larraza, respectivamente. Los actos centrales del evento tendrán lugar en Berlín, del 31 de mayo al 2 de junio, y según ha explicado Asier Vallejo, el objetivo de este proyecto es poner en valor la presencia del lehendakari Agirre en 1941 en Berlín, y su fascinante aventura camino del exilio a Nueva York, así como "la aportación de una generación de vascos en la gestación" de lo que hoy es la Unión Europea. En la imagen, Irene Larraza (Instituto Vasco Etxepare), Ainhoa Añorga (euskal etxea de Berlín), Amaia Agirre (Agirre Lehendakari Center) y Asier Vallejo (Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior) en el acto de presentación del proyecto.

Ampliar noticia

> 'Mundura Begira – Mirando al mundo' ekitaldiak  Alemania, Txina, AEB, Mexiko eta Hego Afrikako ekonomikoan espezializatutako hainbat analista bilduko ditu

 

>  'Mundura Begira – Mirando al mundo' reunirá a analistas económicos especializados  de Alemania, China, Estados Unidos, México y Sudáfrica

"Mundura Begira – Mirando al mundo" ekitaldia Euskalduna Jauregian izango da martxoaren 16an, eta han bilduko dira Alemania, Txina, AEB, Mexiko eta Hego Afrikako egoera ekonomikoan espezializatutako hainbat analista. SPRIko ordezkariak Bilbon izango dira martxoaren 16, 17 eta 18an, "Mundura Begira – Mirando al mundo" jardunaldian. Euskal Nazioartekotze Batzordean (ENB) bildutako erakunde eta organismoek elkarrekin egingo duten lehen ekimena izango da Bilbokoa.

Guztia irakurri

4

La jornada "Mundura Begira – Mirando al mundo" se celebrará en el Palacio Euskalduna el próximo 16 de marzo y reunirá a analistas especializados en la situación económica de Alemania, China, Estados Unidos, México y Sudáfrica. Los delegados de la SPRI estarán presentes en Bilbao los días 16, 17 y 18 con motivo de la celebración de esta jornada "Mundura Begira – Mirando al mundo", la primera acción conjunta de las instituciones y organismos agrupados en el Consorcio Vasco de Internacionalización (CVI).
 

Ampliar noticia

 

> Legazpi-Urdanetaren Filipinetarako espedizioaren eta "itzulbide"aren  450. urteurrena

 

> 450 aniversario de la Expedición Legazpi-Urdaneta a Filipinas y del descubrimiento del "tornaviaje"

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Filipinen Bilboko Kontsulatuak datorren martxoaren 18a, DSS2016 (Donostia / San Sebastián 2016) Kultura Hiriburutzaren baitan, Legazpi-Urdanetaren Filipinetarako espedizioaren eta "itzulbide"aren aurkikuntzaren 450. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Jauregiko Jargi Aretoan izango da, Donostian, 11:00etan, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, eta Filipinetako enbaxadoreak, Carlos Salinasek, hartuko dute parte. Bertan, bestalde, Marc de Borja idazle eta diplomatiko filipindarrak bere liburu "Los Vascos en Filipinas" aurkeztuko du. 450. urteurrenak gogoarazten du bi euskaldun horiek, Urdanetak eta Legazpik, Filipinetatik Amerikara itzultzeko bidea trazatu zutenean munduko ekonomia eta planetako geopolitika aldarazi zuten betiko: zeren eta horrela, Manilako galeoien bidez, Espainietako Koroiaren inperioa urregorri eta espeziez aberastu zen.     

Ampliar noticia

La Secretaría General de Acción Exterior del Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Consulado de Filipinas en Bilbao conmemorarán el próximo 18 de marzo, en el marco de la Capitalidad Cultural Europea DSS2016 (Donostia / San Sebastián 2016), el 450 aniversario de la Expedición Legazpi-Urdaneta a Filipinas y del descubrimiento del "tornaviaje". El acto tendrá lugar a las 11:00 horas en el Salón del Trono del Palacio Foral de Gipuzkoa, en Donostia / San Sebastián, y participarán en el mismo la secretaria general de Acción Exterior del Gobierno Vasco, Marian Elorza, y el embajador de Filipinas, Carlos Salinas.  Por otra parte, durante la sesión el escritor y diplomático filipino Marc de Borja presentará su libro "Los Vascos en Filipinas". Este 450 aniversario recuerda que cuando esos dos vascos, Urdaneta y Legazpi, trazaron la ruta de vuelta desde Filipinas a América (el famoso "tornaviaje") cambiaron para siempre la economía mundial y la geopolítica del planeta: ya que de ese modo, a través de los galeones de Manila, el imperio de la Corona de las Españas se enriqueció con oro y especias. 

Ampliar noticia

 

> 1937an Erresuma Batura eraman zituzten Gerrako Euskal Umeei buruzko erakusketa, Bradford-eko Bake Museoan (Yorkshire) 

 

> Exposición sobre los Niños de la Guerra Vascos evacuados al Reino Unido en 1937, en el Museo de la Paz de Bradford (Yorkshire) 

Maiatzaren 21ean, baina orain dela ia 80 urte, SS Habana itsasontzia Santurtziko portutik Southamptonera iritsi zen ia 4.000 umerekin. SS Habana itsasontzian, 800 bidaiari hartzeko prestatuta bazegoen ere, 5 eta 14 urte bitarteko 3.861 neska-mutil eta 200 zaintzaile ontziratu ziren 1937ko maiatzaren 21ean. Southamptoneko portura iritsi zirenean, Eastleighen prestatutako behin-behineko kanpamentura eraman zituzten; eta, hurrengo hilabeteetan, Erresuma Batuan zeuden kolonietan banatu zituzten. Ume horiek bizi izan zuten epopeia Susana Sabin ikertzaileak (bere ama, Carmen Fernandez Learra, ume horietako bat zen) jaso zuen "The 'Niños Vascos' of 1937. UK" Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako liburuan. Orain Bradford-eko (Yorkshire, Erresuma Batua) Bake Museoak erakusketa eskaintzen die. Irudian, Erresuma Batura eraman zituzten ume horien talde bat.

Guztia irakurri

 

 

El 21 de mayo, pero de hace ahora casi 80 años, el buque SS Habana llegó a Southampton procedente de Santurtzi con casi 4.000 niños a bordo. Si la capacidad del SS Habana era de 800 pasajeros, el buque transportaba 3.861 niñas y niños de entre 5 y 14 años, junto a 200 cuidadores que les acompañaban. Ese fue el contingente de seres humanos que arribó el 21 de mayo al puerto inglés. De allí les trasladaron a un campamento provisional en Eastleigh y luego los distribuyeron por colonias establecidas por todo el Reino Unido. La epopeya vivida por esos niños está recogida en el libro de la investigadora Susana Sabin (su madre, Carmen Fernández Learra, era uno de esos niños), titulado "The 'Niños Vascos' of 1937. UK", y que forma parte de la Colección Urazandi del Gobierno Vasco. Ahora el Museo de la Paz de Bradford (Yorkshire, Reino Unido) les dedica una exposición. En la imagen, un grupo de esos niños evacuados al Reino Unido.

Ampliar noticia