EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 613

Euskal Etxeak Digitala # 613

 613 ZK.
2016 / 3 / 14 - 18

 

Nº 613
14 - 18 / 3 / 2016 

> Eusko Jaurlaritzaren Europari buruzko adierazpen instituzionala

 

>  Declaración institucional del Gobierno Vasco sobre Europa

Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak lagun zituela, Europari buruzko adierazpen instituzionala irakurri du. Adierazpen horretan lehendakariak esan du Euskadiren ametsa Europa izan da betidanik, Europa batua eta arimaduna; demokraziarekin, askatasunarekin eta giza eskubideekin loturiko kontuetan erreferente den Europa. Zentzu horretan gogoratu du Europako batasunerako prozesuaren hasieran, 1953. urtean, Jose Antonio Agirre lehendakariak honako hau esan zuela: "Nola ez ditugu emozioz eta itxaropenez hartuko kontinentea batzeko egiten dituzten ahalegin saiatuak? Europarekiko elkartasuna sentitzen dugu, gure arazoen irtenbidea hortxe baitago, Europan. Elkartasun horrek bizitzaren arlo guztiak hartzen ditu, nola banakoenak, hala kolektiboenak. Giza eskubideei buruzko gure kontzeptua eta Europarena bat datoz, gure kultura-ondarea bera da, bizitzaren gaineko sentimendu demokratiko berbera partekatzen dugu, eta europarrengan nabari den aurrerapen ekonomikorako eta sozialerako grina gure lurraldean zabalduta ikusi nahi genuke, askatasunaren babesean".

Guztia irakurri

El lehendakari, Iñigo Urkullu, acompañado por los consejeros del Gobierno Vasco, ha leído una declaración institucional sobre Europa. En esa declaración el lehendakari expresa que Europa ha sido siempre el sueño de Euskadi, una Europa unida y con alma, referente de democracia, libertad y derechos humanos. En tal sentido, ha recordado que en los inicios del proceso de unidad europea, el año 1953, el lehendakari José Antonio Agirre, declaraba: "¿Cómo no hemos de saludar con emoción y esperanza los intentos esforzados que se realizan en pro de la unión del Continente? Nos sentimos solidarios de Europa, porque nuestros problemas solo podrán tener solución en Europa. Esta solidaridad abarca todos los ámbitos de la vida desde el individuo al colectivo. Nuestro concepto de los derechos humanos es el suyo, nuestro acervo cultural el mismo, nuestro sentido democrático de la vida es común y el ansia de progreso económico y social que distingue a los europeos quisiéramos verla desarrollada en nuestro propio suelo al amparo de la libertad."

Ampliar noticia

 

>  Inkesta erantzun duten pertsonen ehuneko ehun interesatuak daude parte hartzeko euskal sare globalean "BGN - Basque Global Network"

 

> El cien por cien de las personas que han contestado a la encuesta están interesadas en participar en la red vasca global "BGN - Basque Global Network"

Inkesta erantzun duten pertsonen %100ak interesa erakutsi dute Eusko Jaurlaritzak Interneten sortuko duen mundu mailako sarearen parte izateko. "Basque Global Network" (BGN) deituko da sare hori eta kanpoan den euskal komunitateko kideen arteko harremanak eta euskal erakundeekikoak sustatzeko du helburua. Sare global hori abian jarri baino lehen inkesta bat "on line" egin da berripaper elektroniko honen 606. alearen bitartez. Ebaluazioaren ondorio nagusia da inkesta egin duten pertsonen ehuneko ehunak (120 pertsona) interesa duela parte hartzeko euskal sare globalean. Gehienek diote Euskadiri buruzko informazio orokorra eta ofiziala eskuratu nahi dutela sarearen bitartez (%28), eta inkesta bete duten %20ak sarearen erabiltzaileen arteko kontaktuak eta agenda partekatu nahi dituztela. Bestalde, %45ak uste du BGN, Facebook edo Linkedin moduko sare sozialetako ereduetan oinarrituta egon beharko lukeela eta %42ak aldiz Interneteko topaguneetan.  

Guztia irakurri

 

El cien por cien de las personas que han contestado a la encuesta han mostrado interés por formar parte de la red global que el Gobierno Vasco va a crear en Internet. Se trata de una red denominada "Basque Global Network" (BGN) y que tiene el objetivo de integrar en ella a los miembros de la comunidad vasca en el exterior, para fomentar las relaciones entre ellos y con las instituciones vascas. Previa a la puesta en marcha de esta red global se ha realizado una encuesta "on line" a través del número 606 de este boletín electrónico. La principal conclusión de la evaluación es que el cien por cien de esas personas que han respondido (120 personas) están interesadas en tomar parte en la red vasca global. La mayoría dice que desearía obtener información general y oficial sobre Euskadi a través de esa red (un 28%), mientras que un 20% de quienes han respondido quiere compartir contactos y agenda con los usuarios de la red.  Por otra parte, un 45% piensa que BGN debería basarse en el modelo de redes sociales como Facebook o Linkedin y un 42% en el de los foros de Internet.

Ampliar noticia

 

>  Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzako eta Euskadiren Mexikoko ordezkaritzako kideek hartu dute parte Mexiko Hirian bi nazioarteko biltzarretan

 

>  Representantes de la dirección de Relaciones Exteriores del Gobierno Vasco y la delegación de Euskadi en México participan en dos conferencias internacionales de la Ciudad de México

   Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzako eta Euskadiren Mexikoko ordezkaritzako kideek hartu dute parte Mexiko Hirian martxoaren 8tik 11ra bitartean egin diren bi nazioarteko biltzarretan. Lehen biltzarra Mexikoko gobernuko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak antolatu zuen Europar Batasunarekin elkarlanean. Honako izenburua zuen: "Latinoamerika eta Europar Batasuna: elkarrizketa eta lankidetza tokiko ikuspegitik". Europako eta Latinoamerikako tokiko gobernuetako ordezkari garrantzitsuak bildu ziren jardunaldi horietan. Bigarren hitzaldia, "Hiri-garapena finantzatzea: milurteko erronka", Mexiko Hiriak eta Giza Asentamenduetarako Nazio Batuen Programak (UN-Habitat) antolatu zuten. Biltzar hori Habitat III prestatzeko egingo direnetako bat da. Izen hori du 2016ko urriaren 17tik 20ra bitartean Quiton (Ekuador) egingo den Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen Biltzarrak. Irudian, Rafael Hueso, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzakoa, eta Ibon Mendibelzua, Euskadiren Mexikoko ordezkaria.

Guztia irakurri

Representantes de la Dirección de Relaciones Exteriores del Gobierno Vasco y la delegación de Euskadi en México han participado en dos conferencias internacionales de la Ciudad de México, del 8 al 11 de marzo. La primera conferencia fue organizada por la Secretaría de Relaciones Exteriores del Gobierno mexicano junto con la Unión Europea. Su título era: América Latina y Unión Europea: Diálogo y Cooperación desde lo Local. Estas jornadas contaron con la presencia de importantes representantes de gobiernos locales de Europa y Latinoamérica. La segunda conferencia, "Financiar el desarrollo urbano: El reto del Milenio" fue organizada por la Ciudad de México y el Programa de Naciones Unidas para los Asentamientos Humanos (ONU Habitat). Está conferencia es una de las preparatorias para Habitat III, que es como se conoce formalmente la Conferencia de Naciones Unidas para la Vivienda y el Desarrollo Urbano Sostenible, y que se celebrará en Quito, Ecuador, del 17 al 20 de octubre de 2016. En la imagen, Rafael Hueso, de la Dirección de Relaciones Exteriores del Gobierno Vasco, e Ibon Mendibelzua, delegado de Euskadi en México.

Ampliar noticia

 

> Turismo-eskaintza sendoa aurkeztu du Euskadik Berlingo ITB Ferian, lehen aldiz stand propioa paratuta

 

> Euskadi refuerza su oferta turística en la Feria ITB Berlín, a la que acude por primera vez con stand propio

Euskadik presentzia handiagoa izan du turismoaren sektoreko mundu osoko profesional nagusiak Berlinen biltzen dituen ITB Azokan. Lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak, turismoan eskumena duten erakundeekin eta Basquetour, Euskadiko Turismo Agentziarekin batera, stand propioa paratu du azoka horretan. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak inauguratu du Euskadiren standa. Donostiako alkate Eneko Goiak Alemaniako prentsaren, enpresen eta turismoaren sektoreko profesionalen aurrean DSS2016 (Donostia / San Sebastián 2016) Europako Kultur Hiriburutza aurkeztuko du. Euskadiren standean euskal helmuga turistiko nagusiak sustatu dira, tartean, hiru hiriburuak edo Arabako Errioxa. Gainera, euskal mitologiari aipamen egin zaio, aurtengo apustuaren bereizgarria hori denez; eskaintza turistikoa kondairazko herrialdea denaren magiari eta erakargarritasunari lotuta: Euskadi Basque Country. Alemaniako merkatua garrantzitsuenetako bat da euskal turismo-sektorearentzako; izan ere, Euskadira datozen turisten jatorriari erreparatuta, Alemania da laugarren turista-igorle nagusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuen atzetik. Azken bost urteetan, Euskadira iritsitako turista alemaniarren kopurua % 15 hazi da, eta Eusko Jaurlaritzak merkatu horretan hautemandako hazkunde-marjina ustiatzen jarraitzeko helburua du.

Guztia irakurri

 

Euskadi refuerza su presencia en la Feria ITB de Berlín que reúne a los principales profesionales del sector turístico de todo el mundo. Por primera vez el Gobierno Vasco, junto con las instituciones competentes en turismo y Basquetour, Agencia Vasca de Turismo, ha acudido a esta cita con un stand propio, que ha inaugurado la consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, Arantxa Tapia. El alcalde de Donostia / San Sebastián, Eneko Goia, ha presentado ante prensa, empresas y profesionales del sector en Alemania, la Capitalidad Cultural Europea DSS2016 (Donostia / San Sebastián 2016). En el stand de Euskadi destaca la oferta promocional de tops turísticos vascos, como las tres capitales o Rioja Alavesa. Además se hace un guiño a la mitología vasca, una de las apuestas de este año para ligar toda la oferta turística a la magia y atractivo de un País de leyenda: Euskadi Basque Country. El mercado alemán es preferente para el sector vasco, ya que a nivel internacional es el cuarto emisor de turistas hacia Euskadi, después de Francia, Reino Unido y Estados Unidos. Las personas que llegan a Euskadi procedentes de Alemania han crecido un 15% en los últimos cinco años, y el objetivo del Gobierno Vasco es seguir aprovechando el margen de crecimiento que todavía tiene este mercado.

Ampliar noticia

 

> Aldi baterako erakusketa Baionako Euskal Museoan: "Euskal diasporari artisten begirada"

 

Exposición temporal en el Museo Vasco de Baiona: "Miradas de los artistas sobre la diáspora vasca"

"Artisten begirada Euskal diaporaz" deituriko erakusketa, Crédit Agricole bankuak lagunduta eta Baionako  Eukal Erakustokiarekin lankidetzan egina, otsailaren 25an ireki zen eta bertan egongo da apirilaren 10a  arte. Euskal diaspora gaiaz loturiko kreazio artistiko lehiaketa baten ondorioa da  erkusketa hau. Epaimahaia arte eta ikerketa eremuetan ezagututako pertsonalitateez osatua da. Baionako Euskal Museoan egon ondoren Euskal Herriko zazpi probintzietan ibiliko da erakusketa, 2017ko hastapen arte. Irudian, erakusketaren afitxea.

Guztia irakurri

 

 

La exposición titulada  Miradas de artistas sobre la diáspora vasca realizada en colaboración con el Museo  Vasco de Baiona con el patrocinio del banco Crédit Agricole se inauguró el jueves 26 de febrero y permanecerá abierta en en el Museo Vasco de Baiona hasta el 10 de abril de 2016. Esta exposición es el resultado de un concurso de creación artística dedicado al tema de la diáspora vasca. Tras su paso por el Museo Vasco de Baiona la exposición realizará un recorrido por las siete provincias del País Vasco hasta principios del 2017. En la imagen, el cartel de la exposición.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.