EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 618

Euskal Etxeak Digitala # 618

 618 ZK.
2016 / 4 / 18 - 22

 

Nº 618
 18 - 22 / 4 / 2016

> 1936ko "Ertzaña" omendu dute, Miguel Echaguibelen bitartez

 

Homenaje a la "Ertzaña" de 1936 en la persona de Miguel Echaguibel

Miguel Echaguibel 97 urteko arrasatearra da 1936an, Espainiako gerra zibil betean, egungo Ertzaintzaren hazia izan zen Ertzaña osatu zuten euskal gazteetarik bizi den bakarra. Miguel Echaguibelek merezitako omenaldia jaso du, eta euskal gizartearen errekonozimendua, bere sorterriko udaletxean egin den ekitaldian. Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan den omenaldian Miguelek alboan izan ditu bere senideak, eta, halaber, bertan egon dira Arrasateko alkate Maria Ubarretxena, Segurtasuneko sailburu Estefania Beltrán de Heredia, herriko zinegotziak, Segurtasun Saileko kargudunak eta Ertzaintzako buruzagiak. Irudian, Miguel Echaguibel solasaldian Urkullu lehendakariarekin, Segurtasuneko sailburuaren eta egungo Ertzaintzaren bi kideren aurrean.

Guztia irakurri

Miguel Echaguibel, un veterano arrasatearra de 97 años de edad es el último de aquellos jóvenes vascos que integraron la Ertzaña de 1936, una policía pionera, surgida en plena guerra civil, que constituye el germen de la actual Ertzaintza. Miguel Echaguibel ha recibido el merecido homenaje y reconocimiento de la sociedad vasca en un acto que ha tenido lugar en el Ayuntamiento de su localidad natal. El homenaje, en el que Miguel ha estado acompañado por sus familiares, ha sido presidido por el lehendakari, Iñigo Urkullu, acompañado por la alcaldesa de Arrasate, María Ubarretxena, la consejera de seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia, electos municipales, cargos del Departamento de Seguridad y mandos de la Ertzaintza. En la imagen Miguel Echaguibel conversa con el lehendakari Urkullu, en presencia de la consejera de seguridad y dos miembros de la actual Ertzaintza.

Ampliar noticia

 

> 1936ko Gerraren Memoria-Ibilbideak

 

> Itinerarios de la Memoria de la Guerra de 1936

Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Memoria-Eremuak eta Ibilbideak interpretatzeko sei proiektu pilotu abian jarriko ditu, memoriari, giza eskubideen balioari, askatasunari eta printzipio demokratikoei buruzko tresna pedagogikoak izan daitezen.  Gogora Institutuaren beste proiektuetako bat da Duintasunaren Kolunbarioak sortzea; identifikatu ezin izan diren pertsona desagertuen gorpuzkiak gordetzeko eremuak sortzea. Horietan, familiek hala nahi izanez gero, 1936ko gerran hildako identifikatuen gorpuzkiak ere gorde ahal izango dira.

Guztia irakurri

Gogora, Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos, va a poner en marcha seis proyectos-piloto de interpretación de Espacios e Itinerarios de la Memoria de la Guerra de 1936, con el objetivo de que éstos constituyan una herramienta pedagógica de la memoria sobre el valor de los derechos humanos, la libertad y los principios democráticos.  Otro de los proyectos del Instituto Gogora es colaborar en la creación del Columbario de la Dignidad, con el objetivo de crear lugares que permitan recoger los restos rescatados de personas desaparecidas sin identificar, y en el caso de que las familias así lo decidan, también para recoger los restos de personas identificadas que murieron durante la guerra de 1936.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzaren Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran

 

> El Gobierno Vasco defiende la singularidad de Euskadi en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales

Eusko Jaurlaritzak Rio de Janeiron (Brasil) egin den VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-bileran parte hartu du, Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak eta Eusko Jaurlaritzak Argentina-Mercosurren duen delegatu Sara Pagolak ordezkatuta. Eskualde Batuen Erakundeak zuzendutako ekimenak "Eskualde-gobernuek zer egin dezakegu eraginkorragoak izateko?" leloa hartu du. Eusko Jaurlaritzak Euskadik nazioarteari eskaintzen dio balio berezia eta bertako autogobernu-eredua defendatu ditu. Gainera, nazioarteko goi-bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak bi sari jaso ditu EBEk eta Nazio Batuen Garapenerako Programak antolatutako eskualdeen jardunbide egokien sarien lehen edizioan, "Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria" eta eskola-esparruko "Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa" ekimenengatik.

Guztia irakurri

El Gobierno Vasco ha participado en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales celebrada en Rio de Janeiro (Brasil) mediante la presencia de la directora de Relaciones Exteriores, Leyre Madariaga, y la delegada del Gobierno Vasco en Argentina-Mercosur, Sara Pagola. Este encuentro, liderado por la Organización de Regiones Unidas – ORU Fogar, ha llevado como título "Gobiernos regionales, ¿Cómo podemos ser más eficaces?". Las intervenciones del Gobierno Vasco han defendido el valor diferencial que aporta Euskadi en el ámbito internacional y su modelo de autogobierno. Además, durante esta cumbre internacional el Gobierno Vasco ha sido doblemente premiado en la I Convocatoria del Premio de Buenas Prácticas Regionales, organizado conjuntamente por la Red ORU / FOGAR y el Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo (PNUD), por el "Libro Blanco de Democracia y Participación Ciudadana para Euskadi" y por el "Protocolo de Seguimiento de Desarrollo Infantil en el ámbito escolar".

Ampliar noticia

 

> Montpelliereko euskal etxea onartu da

 

> Reconocida la euskal etxea de Montpellier

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio "Association des basques de Montpellier et sa region-euskaldunak" euskal etxea onartzeari. Erabakia hartu da joan den astearteko bileran, apirilak 19.  Montpellierekoa Frantziako lurraldean ezarritako bostgarren euskal etxea da, Parisekoarekin, Pauekoarekin, Bordelekoarekin, eta Marsellakorekin batera, eta munduan zehar sakabanatuta daudenen arteko 190. euskal etxea da. Zentro berria Euskal Etxeen Erregistroan sartuko dute eta zentro horren helburuak honako hauek izango dira, besteak beste: euskal hizkuntza eta horren erabilera sustatzea, Euskadiren ohiturak eta usadioak mantentzea eta euskal etxeen nazioarteko sare ofizialean modu aktiboak parte hartzea. Irudian, Place de la Comedie, Montpelliereko jendearen bilgunea.
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El Consejo de Gobierno ha aprobado el reconocimiento de la “Association des basques de Montpellier et sa region-euskaldunak” como Centro Vasco. La decisión se ha tomado en la reunión del pasado martes, 19 de abril. La de Montpellier es la quinta euskal etxea implantada en territorio francés, junto con las de París, Pau, Burdeos y Marsella y constituye el número 190 de los centros vascos que se encuentran repartidos por el mundo. El nuevo centro pasará a estar inscrito en el Registro de Centros Vascos-Euskal Etxeak y tendrá como objetivos la promoción de la lengua vasca y su práctica; el mantenimiento de las costumbres y tradiciones del País Vasco; y la participación activa en la red internacional oficial de euskal etxeak, entre otros. En la imagen, la Place de la Comedie, punto de encuentro de la gente Montepellier.
 

Ampliar noticia

>  Bartzelonako B>TRAVEL azokak Euskadiren turismo eskaintza hartu du

 

>  La Feria B>TRAVEL de Barcelona ha acogido la oferta turística de Euskadi

B>Travel, Bartzelonako turismo azokak Euskadiren turismo eskaintza hartu du, 100 metro karratuko stand batean eta euskal mitologiaren protagonismoarekin. Eusko Jaurlaritzako Turismoaren sailburuorde Itziar Epalza eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariaga bertan egon dira Euskadiko standaren jarduerari babesa emateko. Stand horrek bi informazio gune izan ditu, egurrezko kutxen itxuraz, eta eguzkilore, basajaun eta amilamia elementu mitologikoei buruzko grafikoekin. Erakusmahaietan Bilboko Kanpuseko turismo ikasle eta beste bi pertsona egon dira eta 3 euskal hiriburuak, kostaldea, barnealdea eta Arabako Errioxari buruzko informazioa gazteleraz, euskaraz eta katalanez eskaini ahal izan dute.

Guztia irakurri

 

 

 

 

B>Travel, la Feria de Turismo de Barcelona, ha acogido la oferta turística de Euskadi en un stand de 100 metros cuadrados, con un diseño en torno a la mitología vasca. La viceconsejera de Turismo del Gobierno Vasco, Itziar Epalza, y la directora de Basquetour, Agencia Vasca de Turismo, Arantza Madariaga, han apoyado con su presencia la actividad del stand vasco que ha contado con dos espacios informativos, con forma de “kutxas” de madera, con gráficas sobre elementos de la mitología como “eguzkilore”, “basajaun” y “amilamia”. Los mostradores han estado atendidos por estudiantes de turismo en prácticas de la Universidad de Deusto del Campus de Bilbao, y otras dos personas que han ofrecido información en castellano, euskera y catalán, sobre las 3 capitales vascas, la costa, el interior y Rioja Alavesa.

Ampliar noticia