EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 619

Euskal Etxeak Digitala # 619

 619 ZK.
2016 / 4 / 25 - 29

 

Nº 619
 25 - 29 / 4 / 2016

Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentzia

 

8ª Conferencia Europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles

Iñigo Urkullu lehendakariak irekiera eman dio Bilboko Euskalduna jauregian  "Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentziari" eta han adierazi du "'Euskal Adierazpena' garapen jasangarrirako Europako politiken erreferentea izango dela". Europar Batasuneko 800 udal- eta eskualde-mailako ordezkari bildu dituen ekitaldian, Iñigo Urkullurekin batera izan dira Bilboko alkate Juan María Aburto, Suediako Växjöko alkateorde Åsa Karlsson Björkmarker, ICLEIko Europako eskualde-zuzendari Wolfgang Teubner, Bizkaiko Jasangarritasun eta Ingurumeneko foru-diputatu Elena Unzueta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi, Eskualdeetako Lantaldeko presidente Markku Markkula eta konferentzian moderatzaile-lanak egin dituen Sally Kneeshaw.


Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu ha presidido la ceremonia de apertura de la "8ª Conferencia Europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles" en el palacio Euskalduna de Bilbao, donde ha destacado "el carácter referencial de la 'Declaración Vasca' en materia de políticas europeas de desarrollo sostenible". En un encuentro de cerca de 800 representantes municipales y regionales de la Unión Europea, Iñigo Urkullu ha estado acompañado por Juan María Aburto, alcalde de Bilbao, Åsa Karlsson Björkmarker, teniente de Alcalde de Växjö, Suecia, Wolfgang Teubner Director Regional en Europa de ICLEI, Elena Unzueta, Diputada foral de Sostenibilidad y Medio Natural de Bizkaia, Ana Oregi, Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, Markku Markkula, Presidente del Comité Europeo de las Regiones y Sally Kneeshaw, moderadora de la Conferencia.
 

Ampliar noticia

 

>  Frankismo garaian eta diktaduran zehar emakume erresistente eta errepresaliatuei omenaldia

 

>  Homenaje a las mujeres resistentes y represaliadas durante el franquismo y la dictadura

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendaria frankismo garaian eta diktaduran zehar emakume erresistente eta errepresaliatuak izan zirenei egin zaien omenaldian izan dira joan den igandean, apirilaren 24an. Elgetan izan da ekitaldi hori, Intxorta Erresistentzia Eguna zela eta. Ekitaldia 12:30ean hasi da Elgetako Plazan eta bertan 40 emakumek errepresaliatuak izan zirenen familiarteko beste 40 emakumeri oroit-eskultura bana eman diete.
 

Guztia irakurri

La directora de Víctimas y Derechos Humanos, Monika Hernando, y la directora de Gogora, Aintzane Ezenarro, han asistido al homenaje a las mujeres resistentes y represaliadas durante el franquismo y la dictadura que se ha realizado el pasado domingo, 24 de abril, en Elgeta (Gipuzkoa), con ocasión del Día de la Resistencia de Intxorta. El homenaje se ha celebrado a las 12:30h en la Plaza de Elgeta y durante el mismo 40 mujeres han entregado una escultura conmemorativa a otras tantas mujeres, familiares de milicianas represaliadas.
 

Ampliar noticia

 

> ETBk "memoria kritikoari" buruzko "Oinatz Galduak" dokumental saila estreinatuko du

 

>    ETB estrena la serie "Las Huellas Perdidas" sobre la "memoria crítica"

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak "Oinatz Galduak - Las Huellas Perdidas" telesaila aurkeztu dute. Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko izenpetu duten hitzarmenak finkatutako proiektua da lan hau. Emanaldia ETB 1en eta ETB 2n izango da, lehendabizi gaztelaniaz: igandero, maiatzaren 1etik aurrera 22:30ean. Filmak Mediak ekoitzi eta Fermin Aiok zuzendutako "Oinatz Galduak" dokumental sailak, 5 ataletan bost hamarkada hauetan jazotakoa biltzen du.

Guztia irakurri

Jonan Fernandez, secretario general para la Paz y la Convivencia del Gobierno Vasco, y Maite Iturbe, directora general de EiTB, han presentado la serie "Las Huellas Perdidas - Oinatz Galduak", cuya realización se enmarca dentro del acuerdo de colaboración entre ambas instituciones para el desarrollo del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco. La serie se emitirá en los dos canales de Euskal Telebista y se estrenará primeramente en ETB 2 a partir del domingo 1 de mayo a las 22:30 horas. "Las Huellas Perdidas" producida por Filmak Media y dirigida por Fermín Aio retrata a lo largo de 5 capítulos de una hora de duración lo ocurrido durante estás cinco décadas.
 

Ampliar noticia

 

> Cristina Uriarte Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programako Gazteekin elkartu da

 

> Cristina Uriarte ha mantenido un encuentro con los jóvenes seleccionados para el programa Juventud Vasca Cooperante

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Jon Redondo, Gazteria eta Kirol zuzendaria, eta Paul Ortega, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendaria lagun zituela Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatuak izan diren 100 gazteekin egon da, haiekin solasaldia izateko. Bilera horretan gazteek helmuga dituzten herrialdeetako egoerari buruzko informazioa jaso dute, eta herrialde haietan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE) lehen harremana izan dute.

Guztia irakurri

 

 

La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, junto con el director de Juventud y Deportes, Jon Redondo, y el director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, Paul Ortega, han visitado  a los 100 jóvenes seleccionados/as por el programa Juventud Vasca Cooperante 2016 del Gobierno Vasco. Los participantes han recibido información sobre la situación de los países de destino y han tenido una primera toma de contacto con las ONG de Desarrollo con las que colaborarán.

Ampliar noticia

 

>  "In the footsteps of Basque Whalers" espedizioari buruzko hitzaldia New Yorkeko euskal etxean

 

>  Conferencia sobre la expedición "In the footsteps of Basque Whalers" en la euskal etxea de Nueva York

Bihar larunbata, apirilak 30, arratsaldeko 19:30etan, "In the footsteps of Basque Whalers" espedizioari buruzko hitzaldia izango da New Yorkeko euskal etxean. Ondoren errezepzioa egongo da pintxoak eta sagardoarekin. Ternuako hiriburuan hasiko eta bukatuko da espedizioa, St?John’sen bertan. Duela 450 urte euskal balea ehiztarien lanak utzitako aztarnak bisitatuko dituzte bidaian, Ternuan eta Labrador penintsulan. Espediziorako itsasontzi berezia erabiliko dute eta itsas ertzera ahalik eta gehien gerturatzeko aukera izango dute.  Itsas bidaian hiru antropologok (Robert Grenier, Manu Izagirre eta Latonia Hartery) azalduko dute euskal balea arrantzaleen historia.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

Mañana sábado, 30 de abril, a las 19:30 de la tarde, se ofrecerá una conferencia en torno a la expedición "In the footsteps of Basque Whalers" en la euskal etxea de Nueva York. A continuación habrá una recepción, con degustación de pinchos y sidra. La expedición empezará y terminará en la capital de Terranova, en la propia St John. Se visitarán los vestigios dejados hace 450 años por los cazadores de ballenas vascos en Terranova y la península de Labrador. En la expedición se usará un buque especial y habrá oportunidad de acercarse al máximo a la costa. En el curso de la misma tres antropólogos (Robert Grenier, Manu Izagirre y Latonia Hartery) explicarán la historia de los balleneros vascos.

Ampliar noticia