EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 624

Euskal Etxeak Digitala # 624

 624 ZK.
2016 / 5 / 30 - / 6 / 3

 

Nº 624
 30 / 5 / - / 3 / 6 / 2016 

> Lehendakaria Makina Erremintaren Biurtekoaren inaugurazio ekitaldian izan da BEC erakustazokan

 

>  El lehendakari asiste a la inauguración de la Bienal de Máquina Herramienta en el BEC

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua alboan zuela, inauguratu du Barakaldoko BEC erakustazokan egiten ari den BIEMH-Makina Erremintaren Biurtekoa, aurtengo ekitaldian atzerriko enpresa ugariren presentzia duena. Ekitaldian, Urkulluk hurrengo hilabeteetan ere Euskadik hazten eta enplegua sortzen jarraituko duen ziurtasuna azaldu du. Horretarako, lehendakariak euskal industriari "bultzada" ematea beharrezkoa dela uste du, eta kalitatea sortuko duten enplegu kualifikatuak sortzearen aldeko ahalegina eskatu du. Lehendakariaren ustez, Makina Erremintaren Biurtekoaren 29. ekitaldia "edizio aparta" da, Euskadiko industria politikaren funtsezko bi ildo nagusitan aurrerapausoak emateko balioko baitu: RISE espezializazio adimentsuko ardatzeko zutabe den fabrikazio aurreratua, eta teknologia eta enpresa digitalaren aldeko apustua, hau da, Basque Industry 4.0 estrategia. Makina erremintarena euskal ekonomiarentzat "funtsezko" industria sektorea da. Sektorearen gaitasuna mantendu eta merkatu globalean lehiakorrak izateko, erronka makina erreminta espezializatua diseinatu eta ekoiztea da, baita sektoreko enpresen artean elkarlanean aritzeko formulak ezartzea ere euren tamaina handitzeko.

Guztia irakurri

 

El lehendakari, Iñigo Urkullu, acompañado de la consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, Arantxa Tapia, ha inaugurado en el BEC de Barakaldo la 29 edición de la Bienal de Máquina Herramienta, que este año cuenta con una fuerte presencia de firmas expositoras extranjeras. El lehendakari ha mostrado su confianza en que Euskadi seguirá creciendo y creando empleo en los próximos meses. Para ello considera necesario dar "empuje" a la industria vasca y esforzarse en la creación de puestos de trabajo cualificados que generen calidad. A juicio del lehendakari, la 29 Bienal de Máquina Herramienta  es una "gran edición" ya que va a servir para avanzar en dos líneas fundamentales de la Política Industrial de Euskadi: la fabricación avanzada, eje de especialización inteligente RIS3, y la tecnología y la empresa digital, es decir, el Basque Industry 4.0. El sector de la máquina herramienta es un sector industrial "clave" para la economía vasca. Para mantener su capacidad y ser competitivo en el mercado global, el lehendakari considera que el reto está en diseñar y producir una máquina herramienta especializada, así como en establecer fórmulas de colaboración entre empresas del sector para lograr una mayor dimensión.

Ampliar noticia
 

> Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri du ETA-k 1990 eta 2011 artean mehatxatutako ertzainen eta horien senideen gaineko txostena

 

>  El Gobierno Vasco presenta el informe sobre el impacto de la amenaza de ETA sobre el colectivo de ertzainas y sus familiares entre 1990 y 2011

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du ETAk 1990 eta 2011 artean mehatxatutako ertzainek eta horien senideek jasandako sufrimendu bidegabeari buruzko txostena. Txosten hori iragana argitzeko prozesuaren barneko beste pieza bat da, iraganaren gaineko memoria kritikoan oinarritutako bizikidetza sustatzea xede duena. ETAk eraildako 15 kideetatik 11 txostenak aztertu duen aldian hil zituen. Aldi horretan bertan, Ertzaintzak 1.300 kale-borroka erasotik gora jasan zituen. Txostenak datu kuantitatiboak eta jazarpenaren ondorioz jasandako sufrimenduaren lekukotzak jaso ditu. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiak ETAk mehatxatutako ertzainen eta mehatxu horrek senideengan izandako ondorioen gaineko txostena egitea agindu zion Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuari 2015eko udaberrian.
 

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco ha presentado un informe que refleja el sufrimiento injusto que padeció el colectivo de ertzainas y sus familias a consecuencia de la amenaza de ETA entre 1990 y 2011. Un documento que constituye una pieza más dentro del proceso de clarificación del pasado y que se orienta a promover una convivencia basada en una memoria crítica del pasado. De las 15 personas asesinadas por ETA, 11 lo fueron en el periodo estudiado en el informe y en el mismo periodo la Ertzaintza fue objeto de más de 1.300 acciones de violencia callejera. El documento recoge estos datos cuantitativos así como testimonios de varias personas que relatan el sufrimiento padecido a raíz del hostigamiento y las amenazas padecidas. La Secretaría General para la Paz y la Convivencia del Gobierno Vasco encargó en la primavera de 2015 al Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe de la Universidad de Deusto la elaboración de este informe con el fin de analizar la amenaza que ETA ejerció sobre el cuerpo de la Ertzaintza y el impacto en sus familias.
 

Ampliar noticia

 

> “Meet Basque Country”, mundu osoko bidaia-agentzia handizkariak bilduko dituen Euskadiko merkaturatze turistikoaren ekitaldirik handiena

 

> “Meet Basque Country”, el mayor evento de comercialización turística de Euskadi que reúne a touroperadores de todo el mundo

Mundu osoko 21 herrialdetako (Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Mexiko, Norwegia, Polonia, Hego Korea, Espainia, Suedia, Tailandia, Herbehereak, Turkia, Erresuma Batua eta EE.BB) 55 bidaia-agentzia handizkari bildu dira Euskadin egiten den merkataritza turistikoaren ekitaldirik handienean. Eusko Jaurlaritzako Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu duen topaketak bere bigarren edizioa ospatu du, iazko estreinaldiko edizioan izandako partaidetza eta asetze-maila arrakastatsua izan ondoren. "Meet Basque Country" ekitaldiaren helburua da hainbat merkatutako bidaia-agentzia handizkariak workshop handi batean elkartzea, Euskadi eta bertako eskaintza ezagutu dezaten eta sektoreko euskal enpresekin merkataritza-harremanak ezar ditzaten. Hala, bidaia-agentzia handizkari horiek beren herrialdeetan Euskadiren berri eman ahal izango dute, interesdunek herrialdea bisitatzeko edo bertan ekitaldiak eta kongresuak egitea. Irudian, Arantxa Tapia (erdian), Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,  "Meet Basque Country" ekitaldian.

Guztia irakurri

 

Euskadi ha acogido el mayor evento de comercialización turística que ha reunido a 55 a touroperadores de 21 países del mundo: Alemania, Argentina, Australia, Austria, Bélgica, Canadá, Finlandia, Francia, Irlanda, Italia, México, Noruega, Polonia, Corea del Sur, España, Suecia, Tailandia, Países Bajos, Turquía, Reino Unido y USA. Organizado por Basquetour, la Agencia Vasca de Turismo del Gobierno Vasco, "Meet Basque Country" ha celebrado su segunda edición, tras el éxito de participación y el grado de satisfacción de los touroperadores en su edición de estreno, el año pasado. El objetivo de "Meet Basque Country" es reunir en un gran workshop a touroperadores de diferentes mercados para que conozcan el destino y su oferta y establezcan contactos comerciales con empresas vascas del sector, de manera que puedan promocionar y comercializarlos en sus respectivos países a personas que puedan estar interesadas en visitar o realizar eventos y congresos en Euskadi. En la imagen, Arantxa Tapia (en el centro), consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, en el evento "Meet Basque Country".
 

Ampliar noticia

 

> Agirre lehendakaria eztabaidagai New York-eko Columbia Unibertsitatean

 

> El lehendakari Agirre a debate en la universidad neoyorquina de Columbia

Ekainaren 9an "The international legacy of lehendakari Agirre's government" biltzarra ("Agirre lehendakariaren gobernuaren nazioarteko legatua") Berlin-en izandako saioetatik  New York-eko Columbia Unibertsitateko aretoetara helduko da Agirre Lehendakaria Center-ek antolatuta. Etxepare Institutuko Mari Jose Olaziregi izango da aurkezle, eta hizlarien artean Ibarretxe lehendakaria izango da. Aipagarria da, Agirre lehendakaria erbestean New York-en izan zenean Columbian irakasle izan zela eta bere ondoren irakasle izan zirela bertan ere Jesus de Galindez, Euskadiko ordezkaria New York-en 50eko hamarkadan, eta berriki, Juan Jose Ibarretxe bera.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El 9 de junio el congreso "The international legacy of lehendakari Agirre's government" ("El legado internacional del gobierno del lehendakari Agirre") llegará desde las sesiones celebradas en Berlín a las salas de la Universidad de Columbia, en Nueva York, de la mano del Agirre Lehendakaria Center. Mari Jose Olaziregi, del Institutuo Etxepare, será la presentadora del evento, y entre los ponentes estará el lehendakari Ibarretxe. Cabe recordar que Agirre fue profesor en Columbia durante sus años de exilio en Nueva York, y también lo fueron Jesús de Galíndez, delegado vasco en los EE.UU. en los años 50 y, más recientemente, el propio Ibarretxe.

Ampliar noticia

 

> Xabiertxo Casablancan: "La odisea de Xabiertxo, el último paquebote", Koldo Ordozgoitiren azken liburua

 

Xabiertxo en Casablanca: "La odisea de Xabiertxo, el último paquebote", el más reciente libro de Koldo Ordozgoiti

"La odisea de Xabiertxo: el último paquebote" Koldo Ordozgoiti kazetariaren azken liburua da, Ekin argitaletxean dago argitaraturik eta berrogeita hiru pertsonen epopeia kontatzen du. Euskaldunak ziran gehienak, eta zoriak Groix pakebotean bildu zituen. Groix pakebotea Bordeletik atera zen 1940ko ekainaren 12an, Frantzia errenditu baino lehen, eta bere helburua Buenos Aires-era heltzea zen. Itsasoan zirela gertatu zen Frantziaren errendizioa eta horren ondorioz bidaia zazpi hilabetera luzatu zitzaien. Casablancan (harrezgero Frantziaren agindupeko Marokon) erretenitu egon ziren luze, Ingrid Bergman-ek eta Humphrey Bogart-ek protagonizatu zuten  "Casablanca" filme famatuan kontatzen den "saguartean" harrapatuak. Groix pakebote horretan Isaka Lopez-Mendizabal eta bere familia zihoazten. Isaka Lopez-Mendizabal "Xabiertxo" pertsonaiaren sortzailea zen. Beraz, Groix pakebotearen bidai luzea euskal kulturaren ikonoa da eta Euskadiren eta Argentinaren artean intimoki esteka egiten duen lotura, istorio honen protagonisten bizipenetan. Liburuaren aurkezpena datorren asteazkenean, ekainak 8, arratsaldeko 19:00etan Tolosako udaletxean.

Guztia irakurri

 

"La odisea de Xabiertxo: el último paquebote" es el más reciente libro del periodista Koldo Ordozgoiti en la editorial Ekin y cuenta la epopeya de cuarenta y tres personas. La mayoría eran vascos y el azar los reunió en el paquebote Groix. El paquebote Groix salió de Burdeos el 12 de junio de 1940, antes de la rendición de Francia, y su objetivo era llegar a Buenos Aires. Mientras estaban en la mar se produjo la rendición de Francia y a consecuencia de ello el viaje se les prolongó durante siete meses. Estuvieron largo tiempo retenidos en Casablanca (por entonces protectorado francés de Marruecos), atrapados en la "ratonera" que cuenta la famosa película "Casablanca", protagonizada por Ingrid Bergman y Humphrey Bogart. En ese paquebote Groix iban Isaka Lopez-Mendizabal y su familia. Isaka Lopez-Mendizabal era el creador del personaje "Xabiertxo". Por lo tanto, el largo viaje del paquebote Groix es un icono de la cultura vasca y un lazo que vincula íntimamente a Euskadi y Argentina a través de las vivencias de los protagonistas de esta historia. La presentación del libro será el próximo miércoles, 8 de junio, a las 19:00 en el ayuntamiento de Tolosa.   

Ampliar noticia