EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 625

Euskal Etxeak Digitala # 625

 625 ZK.
2016 / 6 / 6 - 10

 

Nº 625
 6 - 10 / 6 / 2016 

> Lehendakariak harrera egin die Donostian Europar Batasuneko 20 herrialdetako diplomatikoei

 

>  El lehendakari  ha recibido en Donostia al cuerpo diplomático de 20 países de la Unión Europea

Urkullu lehendakariak harrera egin die Donostian Europar Batasuneko 20 herrialdetako diplomatikoei. Ekitaldian Europako 20 ordezkari horiek izan dira, Herbehereetako enbaxadore Matthijs van Bonzel jauna haien buru izanik, herrialde horri baitagokio Europar Batasuneko txandakako presidentetza. Lehendakaria kezkatuta agertu da Europar Batasunaren "gainbehera luze eta jarraitua" dela eta, bereziki azken urtean, euroaren krisialdiari errefuxiatuak pairatzen ari diren egoera "lazgarria" gehitu baitzaio. Horregatik, lehendakariaren ustez, EBk "bultzada politika berria" behar du, haren lidergoa bultzaberritzeko, era horretan "pertsonak oinarri dituen eta arima duen Europa integratu baterantz, aniztasunean elkartutako baterantz" aurrera egin dezan, guraso sortzaileek oinarri hartu zuten "Europa sozialerantz", alegia.

Guztia irakurri

 

El lehendakari Urkullu ha recibido en Donostia / San Sebastián al cuerpo diplomático de 20 países de la Unión Europea. Al encuentro han acudido los 20 representantes europeos encabezados por el Embajador de los Países Bajos, Sr. Matthijs van Bonzel, en el marco de la presidencia rotatoria de su país en la Unión Europea. El lehendakari no ha ocultado su preocupación por el "largo y sostenido declinar" al que se enfrenta la Unión Europea, especialmente en el último año, en el que a la crisis del euro se ha sumado la situación de "crudeza" que padecen las personas refugiadas. Por ello, a juicio del lehendakari, la UE necesita "un nuevo impulso político" que relance su liderazgo y que le permita caminar hacia una Europa "centrada en las personas, con alma, integrada y unida en la diversidad"; en definitiva, la "Europa social" en la que se inspiraron los padres fundadores.

Ampliar noticia

 

> "Vascos en Cuba" liburuaren aurkezpena Habanako San Gerónimo Unibertsitateko Ikastetxean

 

> Presentación del libro "Vascos en Cuba" en el Colegio Universitario San Gerónimo de La Habana

Bihar larunbata izango da Habanan "Vascos en Cuba" liburuaren aurkezpena. aurkezpena San Gerónimo Ikastetxean egingo da. San Gerónimo Habanako Unibertsitateko egoitza da. Berton egongo dira Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo Itsaso, eta Zuzendaritza horretako teknikari bat. William Douglass Nevada-Reno Unibertsitateko antropologo emeritoak egingo du aurkezpena. Hara hurbilduko dira ehun urte gorako duen Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia Habanako euskal etxearen kideak ere. 2015eko urtarrilean Habanan izan zen nazioarteko mintegiaren txostenak biltzen ditu liburu honek. Irudian, San Gerónimo Ikastetxearen ataria.

Guztia irakurri

 

 

Mañana sábado tendrá lugar en La Habana la presentación del libro "Vascos en Cuba". La presentación se hará en el Colegio de San Gerónimo, sede de la Universidad de La Habana. A la misma acudirán el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Asier Vallejo Itsaso, y un técnico de la citada Dirección. La presentación correrá a cargo de William Douglass, antropólogo emérito de la Universidad de Nevada-Reno. Estarán también presentes los miembros de la centenaria Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia, la euskal etxea de La Habana. Este libro recopila las ponencias del seminario internacional celebrado en La Habana en enero de 2015. En la imagen, entrada al Colegio de San Gerónimo.

Ampliar noticia

 

> Baionatik Erbestera: Miguel Marina euskal margolariaren lanaren gaineko erakusketaren inaugurazioa Baionako Euskal Museoan

 

> De Baiona al Exilio: Inauguración de la exposición sobre la obra del pintor vasco Miguel Marina, en el Museo Vasco de Baiona

Miguel Marina Barredoren bizitza (1915-1989) abenturazko eleberri baten parekoa da. Bilbon jaio eta hazi zen, eta, 36ko gerra hasi zenean, kapitain izendatu zuten Errepublikako armadaren infanterian. Iparraldeko frontean eman zuen gerra osoa, eta, Errepublika erori zenean, Baionara ihes egin zuen. Itsasontzi txiki batean Atlantikoa gurutzatu zuen, beste sei euskal errefuxiaturekin batera, eta hor hasten da epopeia bat, hark berak laburtzen duena gero ondorengo esaldian: "Hemendik gutxira 74 urte beteko ditut eta ez dut nire bihotzeko Euskadi berriz ikusiko; horregatik nire margolanak, lilura erraldoi baten modura, nire aberri kutunaren oroitzapenak dira". Euskaldun heroiko horren bizitza eta lana jasotak "Baionatik Erbestera: Miguel Marina euskal margolariaren lana" erakusketan. Ekainaren 14an, arratsaldeko 18:00etan Baionako Euskal Museoan.
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La vida de Miguel Marina Barredo (1915-1989) es digna de una novela de aventuras. Nace y se cría en Bilbao y cuando estalla la guerra en el 36 es nombrado capitán de infantería del ejército de la República. Hace toda la guerra en el frente del norte antes de refugiarse en Baiona tras la caída de la República. Atraviesa el Atlántico en un barco pequeño, acompañado de otros seis refugiados, y aquí comienza una epopeya que años después él mismo resume en la siguiente frase: "Dentro de poco tendré 74 años y ya jamás volveré a mi querido País Vasco; por eso mis pinturas, como un espejismo gigante, son memorias de mi querido país". La vida y obra de este vasco heroico recogidas en la exposición "De Baiona al Exilio: La obra del pintor vasco Miguel Marina". El 14 de junio a las 18:00 h en el Museo Vasco de Baiona.

Ampliar noticia

 

> "Somos Vasco-Argentinos" liburuaren aurkezpena Baionan

 

> Presentación del libro "Somos Vasco-Argentinos" en Baiona

Magdalena Mignaburu euskal ikertzaile argentinarrak eta Josu Legarreta bizkaitarrak haien liburua aurkeztuko dute, Argentinara joandako euskal emigrazioari eta bertan egin diren Euskal Batzarrei buruz. “Somos Vasco-Argentinos” du izenburua liburuak. Estreinezko aurkezpena ekainaren 15ean izango da Baionako Euskal Museoan arratsaldeko 18:00etan. Euskal emigrazioaren helmuga historiko nagusia izan da Argentina. Gaurko Argentinako euskaldunek gure diasporaren gizatalde handiena eta nagusiena osatzen jarraitzen dute. Euskal aztarna edonon dago Argentinan. Adibidez, inor gutxik daki Euskadin Argentinako polo jokalari onenen artean (argentinarrek kirol hori menderatzen dute mundu-maialan) euskal jatorriko asko daudela (Menditeguy, Alberdi, Heguy eta beste hainbat).

Guztia irakurri

Los investigadores Magdalena Mignaburu (vascoargentina) y Josu Legarreta (vasco de Bizkaia) presentan su libro sobre la emigración vasca y los Congresos Vascos en Argentina. El libro se titula “Somos Vasco-Argentinos”. La primera presentación tendrá lugar el día 15 de junio en el Museo Vasco de Baiona a las 18h00. Históricamente Argentina ha sido el principal destino de la emigración vasca y, a día de hoy, las vascas y vascos de este país continúan conformando la mayor y más importante colectividad de nuestra diáspora. La huella vasca en Argentina es omnipresente. Por ejemplo, poca gente sabe en Euskadi que algunos de los mejores jugadores argentinos de polo (los argentinos dominan este deporte a nivel mundial) proceden de familias vascas (Menditeguy, Alberdi, Heguy y otros tantos).

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

 

> Garbiñe Muguruza diasporako euskaldunak tronutik kentzen du Serena Williams eta Grand Slam-aren erregina berria bihurtzen da

 

> La vasca de la diáspora Garbiñe Muguruza destrona a Serena Williams y se convierte en la nueva reina del Grand Slam

Venezuelan jaiotako eta jatorri euskalduneko Garbiñe Muguruzak  Serena Williams hartu du mendean Parisen jokatu izan den Roland Garroseko finalea (7-5 eta 6-4), eta, horri esker, aurreneko aldiz irabazi du Grand Slam torneo bat. "Banekien aurkari gogorra nuela, eta kontzentratuta egon behar nintzela tanto guztietan. Argi neukan partidaren kontrola eraman behar nuela", esan du lur harrotuaren erregiña berriak.

Guztia irakurri

 

 

Nacida en Venezuela y con raíces vascas la tenista Garbiñe Muguruza ha doblegado a Serena Williams en la final (7-5 y 6-4) del Roland Garros celebrada en París. Gracias a este triunfo se encarama por primera vez a la cumbre de un Grand Slam. "Sabía que tenía enfrente a una gran contrincante, y que debía concentrarme en cada tanto. Tenía muy claro que debía llevar el control del partido", ha declarado la nueva reina de la tierra batida.

Ampliar noticia