EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 626

Euskal Etxeak Digitala # 626

 626 ZK.
2016 / 6 / 13 - 17

 

Nº 626
 13 - 17 / 6 / 2016 

> Lehendakaria buru dela egin dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bilera
 

 

> El lehendakari preside la reunión del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak 2014ko abenduan onartu zen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planari lotuta dagoen RIS3 Euskadi, Garapen Adimentsurako Euskal Estrategiaren gaineko balantzearen eta segimenduaren berri eman du. Aurten, RIS3 Euskadi estrategiaren bigarren fasea jarri da martxan; hainbat lantalde eratu dira eta 50 trakzio-proiektu identifikatu dira. Lehendakaria buru dela bildu da kontseilua. Erakunde hori foru-aldundien, hiru euskal unibertsitateen eta berrikuntzaren arloko erakunde publikoen eta pribatuen ordezkariz osatuta dago. Irudian bileraren aurrekoa, lehendakaria erdian dagoela.
 

Guztia irakurri

 

El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación ha hecho balance y seguimiento de la Estrategia Vasca de Desarrollo Inteligente "RIS3 Euskadi" en el marco del Plan de Ciencia y Tecnología e Innovación (PCTI) aprobado en diciembre de 2014. Durante este año se ha acometido la segunda fase del RIS3 Euskadi en la que se han puesto en marcha diferentes grupos de trabajo y se han identificado 50 proyectos tractores de país. El lehendakari ha presidido el Consejo integrado por representantes del Gobierno Vasco, las diputaciones forales, las tres universidades vascas y entidades públicas y privadas ligadas a la innovación. En la imagen previo de la reunión, con el lehendakari en el centro.

Ampliar noticia

 

>  "Somos Vasco-Argentinos" liburuaren aurkezpena Bilbon eta Donostian

 

>  Presentación del libro "Somos Vasco-Argentinos" en Bilbao y Donostia

Magdalena Mignaburu euskal ikertzaile argentinarrak eta Josu Legarreta bizkaitarrak haien liburua aurkeztuko dute, Argentinara joandako euskal emigrazioari eta bertan egin diren Euskal Batzarrei buruz. “Somos Vasco-Argentinos” du izenburua liburuak. Aurkezpena ekainaren 20an izango da Bilbon, Euskal Museoan; eta ekainaren 21ean Donostiako Aquariumen. Aurkezpen biak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Euskal emigrazioaren helmuga historiko nagusia izan da Argentina. Gaurko Argentinako euskaldunek gure diasporaren gizatalde handiena eta nagusiena osatzen jarraitzen dute. Euskal aztarna edonon dago Argentinan. Irudian Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta, Magdalenak "Somos Vascos-Argentinos" liburuaren ale bat eskuetan duela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Los investigadores Magdalena Mignaburu (vascoargentina) y Josu Legarreta (vasco de Bizkaia) presentan su libro sobre la emigración vasca y los Congresos Vascos en Argentina. El libro se titula “Somos Vasco-Argentinos”. Las presentaciones tendrán lugar el día 20 de junio en el Museo Vasco de Bilbao y el 21 de junio en el Aquarium de Donostia, ambas presentaciones a las 19h00. Históricamente Argentina ha sido el principal destino de la emigración vasca y, a día de hoy, las vascas y vascos de este país continúan conformando la mayor y más importante colectividad de nuestra diáspora. La huella vasca en Argentina es omnipresente. En la imagen los autores, Magdalena Mignaburu y Josu Legarreta, con Magdalena sosteniendo en sus manos un ejemplar de "Somos Vasco-Argentinos".

Ampliar noticia

 

> Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako lau bekario berriak 

 

>  Cuatro nuevos becarios de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior

2016ko ekainaren 14ko EHAAn jakinarazi da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena, 2016ko maiatzaren 31koa, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena. Pertsona esleipendunak ondoko hauek izan dira: Intza Balenciaga Soraluce eta Xabier Etxebarria Unzurrunzaga, biok Gasteizko destinoa hartuko dute; Ioar Oteiza Goyeneche Argentinara joango da; eta Amaia Goñi Zabalegui AEBra. Bestalde, ordezkoen zerrenda ere egin da, beste zortzi pertsonekin. Irudian, euskal etxeen mapa.

Guztia irakurri

En el BOPV del 14 de junio de 2016 se ha dado a conocer la Resolución del 31 de mayo de 2016, del director para la Comunidad Vasca en el Exterior, por la que se adjudican las becas en el ámbito de las Colectividades y Centros Vascos en el exterior. Las personas adjudicatarias han sido: Intza Balenciaga Soraluce y Xabier Etxebarria Unzurrunzaga, ambos destinados en Vitoria-Gasteiz; Ioar Oteiza Goyeneche que irá a Argentina; y Amaia Goñi Zabalegui, con destino a los EE.UU. Se ha constituido asimismo una lista de suplentes, que incluye a ocho personas. En la imagen, mapa de las euskal etxeak.

Ampliar noticia

 

> Ireki da epea Excellence in Basque Studies udako ikastaroan izena emateko

 

Abierto el plazo de matriculación del curso de verano Excellence in Basque Studies

Dagoeneko ireki da epea Excellence in Basque Studies Udako ikastaroan izena emateko. Etorkizuneko irakurleak trebatzea helburu duen ikastaroa EHU eta Etxepare Euskal Institutuak antolatu dute, aurten seigarrenez, uztailak 7-8 bitartean Donostian. Ikastaro honek egungo atzerriko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurleen -irakasleen- eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu izan dira, aurreko bost urteetako bide beretik; hortik "Excellence in Basque Studies VI" izenburua. Aurtengoan, itzulpen ikasketak, identitatea, diaspora, gastronomia, kirolak eta zinema izango dira hizpide, besteak beste.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here and here

 

Se ha abierto el plazo de matriculación del curso de verano Excellence in Basque Studies. El curso, orientado a formar a los futuros lectores y lectoras de euskera y cultura vasca en el extranjero, tendrá lugar en Donostia / San Sebastián del 7 al 8 de julio, y ha sido organizado por la UPV y el Instituto Vasco Etxepare. Este curso ofrece formación a los actuales y futuros lectores -profesores- de universidades de todo el mundo, y para ello, han sido invitados una vez más ponentes expertos en diferentes ámbitos de la lengua y cultura vascas; de ahí el título "Excellence in Basque Studies VI". Esta edición tratará diversos temas como: los estudios de traducción, identidad, diáspora, gastronomía, deportes o cine.

Ampliar noticia

 

> Tandileko euskal komunitateko kide nabaria zen Isidro Legarreta hil da

 

> Ha muerto Isidro Legarreta, destacado miembro de la comunidad vasca de Tandil

Isidro Legarreta hil da. Heriotzak Argentinako euskal komunitatean giltzarria izan den gizona eraman du. 2014ean Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin zion Isidro Legarretari La Platan izandako Euskal Aste Nazionalaren baitan. Isidro Legarreta hernaniarra zen jatorriz eta Tandil aldean finkatu zen gerraostean,  Argentinara heldu zenean Fracopeko soldaduskatik eta orduko giro politikotik ihesean. Tandil-en itzelezko lana egin zuen Argentinako euskal komunitatearen alde. 21 urterekin desertatu zuen soldaduskatik, hori zela eta preso egon zen eta, gero, hiru urte Frantzian eman ondoren, erabaki zuen Argentinara bidaiatzea, bertan aurretik zegoen ahaide batek deiturik. Bere epopeia beheko estekan errekuperatzen dugu, Argentinan egin zioten elkarrizketa baten bitartez. Irudian, Isidro Legarreta 2014ean egin zioten omenaldian, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkaria eta Asier Vallejo Itsaso Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarekin.  Goian bego. Agur eta ohore Jauna!

Guztia irakurri

 

Ha fallecido Isidro Legarreta. La muerte se ha llevado a un hombre clave en la comunidad vasca de Argentina. En 2014 el Gobierno Vasco homenajeó a Isidro Legarreta en el marco de la Semana Nacional Vasca celebrada en La Plata. Isidro Legarreta era hernaniarra de origen y se afincó en Tandil durante la postguerra, cuando llegó a Argentina huyendo del servicio militar de Franco y del ambiente político de la época. En Tandil realizó una gran labor en favor de la comunidad vasca de Argentina. Con 21 años había desertado del servicio militar, y a consecuencia de ello estuvo preso; luego, tras pasar tres años en Francia, decidió viajar a Argentina respondiendo a la llamada de un pariente. Recuperamos su epopeya en el siguiente enlace, a través de una entrevista que le hicieron en Argentina. En la imagen, Isidro Legarreta en el homenaje que le realizaron en 2014, con la secretaria general de Acción Exterior Marian Elorza y el director para la Comunidad Vasca en el Exterior Asier Vallejo. Descanse en paz. Agur eta ohore Jauna!

Ampliar noticia