EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 627

Euskal Etxeak Digitala # 627

 627 ZK.
2016 / 6 / 20 - 24

 

Nº 627
 20 - 24 / 6 / 2016 

> Lehendakariaren instituzio adierazpena Erresuma Batuko erreferendumaren inguruan

 

>  Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido

Eusko Jaurlaritzak bere errespetu osoa adierazi nahi du Erresuma Batuko herritarrek hartu duten erabakiaren aurrean; gizarte heldu eta arduratsua da, eta etorkizun-proiektu berri bati ekitea erabaki du, zilegitasun osoz erabaki ere. Euskadiko eta Erresuma Batuko gizarteen arteko harremanak historikoak dira; iragan partekatua daukagu, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren esparruetan. Lotura horiek bere horretan jarraituko dute etapa berrian. Gaur Europaren aldeko apustua berretsi nahi dugu. Europaren oinarrizko ideia eta idealarekin bat egiten dugu. Euskadiren etorkizuneko proiektua Europarekin batera eraiki nahi dugu. Europarekiko duen konpromisoari eutsi egiten dio Euskadik. Bat egiten dugu Europar Batasunaren oinarrizko balioekin eta integrazioaren ereduarekin. Euskadiren etorkizuna Europaren etorkizuna da; sorreraren garaiko balioak berreskuratzen dituen Europa bat, pertsona helburu duena. Gizakietan oinarritutako Europa, anitza, solidarioa eta irekia; hori da Euskadiren etorkizuneko kokalekua. Gogoeta horrek Europaren proiektuaren egiazko birformulazioa eskatzera garamatza. Lidergo berri bat behar dugu Europan, proiektu integratzaileago baten aldeko apustu irmoa egiteko
 

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco quiere expresar el pleno respeto a la decisión del pueblo británico, una sociedad madura y responsable que ha decidido, con toda legitimidad, emprender un nuevo proyecto de futuro. Los lazos económicos, sociales y culturales que la sociedad vasca y británica han mantenido históricamente prevalecerán en el futuro. Euskadi mantiene el compromiso con Europa. Compartimos el modelo de valores e integración de la Unión Europea. El futuro de Euskadi es también el futuro de una Europa que recupere sus valores fundacionales, con la persona como centro de su misión. La Europa humana, diversa, solidaria y abierta es el marco de futuro que desea Euskadi. La apuesta por Europa demanda un nuevo liderazgo y una profunda reformulación política del proyecto europeo. Es necesario un proyecto más integrador.

Ampliar noticia

 

>  2016 urteko euskal etxeetarako diru laguntzen deialdia

 

> Convocatoria de subvenciones a los centros vascos - euskal etxeak para el año 2016

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2016. urteko euskal etxeentzako diru laguntzen deialdia atera da ekainaren 23an. Deialdirako proiektuak burututa egon behar dira 2016.urteko abenduaren 31rako. Aurreko deialdietan egin den bezela, diru-laguntza bi ataletan emango da: alde batetik ekintza, funtzionamendu eta euskal etxeen mantenua (IV.kapitulua) eta beste alde batetik azpiegitura eta hornikuntza (VII.kapitulua). Deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak 862.307 euro dira guztira, honela banatuta: a) IV. kapitulurako: 782.307 euro. b) VII. kapitulurako: 80.000 euro. Eskaerak aurkezteko epea 2016eko uztailaren 23an bukatzen da. Irudian, euskal etxeek beraien programazioetan antolatzen dituen rock saio baten aurrekoak.

Guztia irakurri

 

Se han convocado en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV) del 23 de junio las subvenciones para el año 2016 a los centros vascos - euskal etxeak, federaciones y confederaciones de centros vascos - euskal etxeak. Los proyectos de la presente convocatoria deberán estar culminados para el 31 de diciembre de 2016. Como en anteriores convocatorias, se subvencionarán, por una parte, los gastos de actividades y funcionamiento y mantenimiento de los centros vascos (Capítulo IV), y por otra parte los gastos de infraestructura y equipamiento (Capítulo VII). El importe global de los recursos económicos destinados a la presente convocatoria asciende a 862.307 euros, distribuyéndose del modo siguiente: a) Para Capítulo IV: 782.307 euros. b) Para Capítulo VII: 80.000 euros. El plazo para la presentación de solicitudes finaliza el 23 de julio de 2016. En la imagen, previo a una sesión de rock de los programas de las euskal etxeak.

Ampliar noticia

 

> Euskadiren lidergoa lankidetzaren agenda globalean

 

Liderazgo de Euskadi en la agenda global de cooperación

Eusko Jaurlaritza gidatzen ari da Europan, hiri eta eskualdeen bi europar plataformarekin batera (PLATFORMA eta CRPM), tokiko eta eskualdeetako agintaritzek 2030rako garapenaren agenda globalean (Garapen Jasangarriaren Helburuak/GJH) jokatu behar duten rolaren inguruko eztabaida. Garapenerako lankidetzari buruz Bruselan egin diren Nazioarteko Jardunaldien baitan, Eusko Jaurlaritzak finkatu egin du bere lidergoa, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan antolatutako ekitaldi batean. Ekimena Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzaren lan bateratuaren emaitza izan da, eta 80 ordezkari inguru bildu ditu, entitate hauetakoak: zenbait kontinentetako eskualdeetako eta tokiko gobernuak, lankidetzarako nazioarteko plataformak, Euskal Fondoak, Europako instituzioak, Nazio Batuen Erakundea, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE/OCDE). Konferentzia horretan, Europako Batzordeak, Nazio Batuen Erakundeak eta ELGEk Euskadiren rol estrategikoa azpimarratu dute, lankidetza-prozesu aurreratuagoei dagokienez, eta nabarmendu egin dute Euskadiko Garapenerako politiken koherentziari buruzko lana.
 

Guztia irakurri

 

En el marco de los Jornadas Internacionales de cooperación al desarrollo que se han celebrado en Bruselas, el Gobierno Vasco ha cristalizado su liderazgo en un acto organizado en la Delegación de Euskadi para la Unión Europea. La iniciativa, resultado de un trabajo conjunto de la Agencia Vasca de Cooperacion y la representación del ejecutivo vasco en Bruselas, ha congregado a 80 representantes de los gobiernos regionales y locales de distintos continentes, plataformas internacionales de cooperación, Euskal Fondoa, así como instituciones europeas, Naciones Unidas, la Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE). En dicha conferencia tanto la Comisión Europea, como las Naciones Unidas y la OCDE, han destacado el rol estratégico de Euskadi con respecto a los procesos más avanzados de cooperación, e incidiendo en la iniciativa del Gobierno Vasco con respecto a la coherencia de políticas para el Desarrollo en Euskadi.
 

Ampliar noticia

 

> Euskal kultura eta ekonomia eredua protagonista Smithsonian Folklife Festival-en. Partehartzaileak eta agenda.

 

>  El modelo cultural y económico vasco protagonista en el Smithsonian Folklife Festival. Participantes y agenda.

Berripaper honetako aurreko zenbakietan aurreratu dugunez, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Estatu Batuetan kulturaren, ekonomiaren eta enpresen arloko baterako ekimena hasiko dute hilaren bukaeran (ekainaren 29tik uztailaren 10era) Washingtonen Smithsonian Folklife Festival jaialdia egingo dutela baliatuta. Jaialdi ospetsuaren aurtengo edizioan euskal kultura da protagonista. Euskadiko kultura-, turismo- eta gastronomia-baliabideak milioi bat pertsonak bisitatzea aurreikusten da, eta haren informazio-inpaktua, gainera, 40 milioi pertsonarengana ere iritsiko da. Horregatik, eta kultura hitzordu horren erakarpena baliatuta, Euskadik kulturari lotutako prensentzia izateaz gain misio ekonomiko eta enpresariala ere garatuko du, Euskadiren ereduaren ahalmena erakusteko, Euskadi herrialde adiskidetsua dela aurkezteko eta bere kultura eta enpresa ereduari ate berriak irekitzeko euskal Estatu Batuetan. Irudian, Smithsonian Folklife Festivalean parte hartuko duten euskaldunak.

Guztia irakurri

 

Como hemos ido adelantando en números anteriores de este boletín, el Gobierno Vasco y las Diputaciones Forales van a llevar a cabo una iniciativa conjunta de carácter cultural (participantes vascos), económico y empresarial en Estados Unidos a finales de este mes en el contexto del Smithsonian Folklife Festival de Washington, que se desarrollará entre el 29 de junio y el 10 de julio. La cultura vasca es la protagonista de este año en el reconocido Festival, donde se prevé que un millón de personas visite los recursos culturales, turísticos y gastronómicos de Euskadi, con un impacto informativo que llega a 40 millones de personas. Por este motivo, y teniendo en cuenta el contexto de la atracción cultural que supone esta cita, Euskadi desarrollará además de la presencia cultural contactos económicos y empresariales con el objetivo de exponer el potencial del modelo de Euskadi, presentarse como un destino amigable y abrir nuevas puertas a la cultura y las empresas vascas en Estados Unidos. En la imagen, participantes vascos en el Smithsonian Folklife Festival.
 

Ampliar noticia

 

>  Nevadako gobernadoreak euskaldunen ekarpena aitortu du adierazpen ofizial batean

 

> El gobernador de Nevada reconoce la aportación de los vascos

Ekainak 29a euskal kulturaren eta ondarearen ohorezko egun izendatuko dute Nevadan (AEB). Modu horretan, Nevadako Gobernadore, Brian Sandovalek, iraganeko zein gaur eguneko euskaldunek Nevadako estatuaren garapenean egindako ekarpena aitortu nahi du. Horretarako, Smithsonian Folk Festibalaren inguruan sortutako giroak bultzatuta, adierazpen ofizial bat argitaratu du urteetan zehar euskaldunen ekarpenari buruzko aipamen zehatzak eginez. Irudian, adierazpena.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here and here

 

 

A través de una declaración oficial, el gobernador de Nevada (EE.UU.), Brian Sandoval, ha declarado el 29 de junio del 2016, día en honor a la cultura y legado vascos. En dicha declaración el gobernador reconoce la aportación de los vascos en el desarrollo del estado de Nevada. La declaración coincide con la celebración del festival Smithsonian Folk Festival en Washington, que tendrá como temática central la cultura vasca. En la imagen, la declaración.

Ampliar noticia