EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 628

Euskal Etxeak Digitala # 628

 628 ZK.
2016 / 6 / 27 - / 7 / 1

 

Nº 628
 27 / 6 / - 1 / 7 / 2016 

> Txinako Jiangsu probintziako ordezkariek Euskal Hezkuntza Sistemaren gaineko interesa agertu diote lehendakariari

 

>  Una delegación de la provincia china de Jiangsu muestra al lehendakari su interés por el Sistema Educativo Vasco

Iñigo Urkullu lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte alboan, ongietorria eskaini dio Zhang Lei gobernadoreordea buru duen Jiangsuko (Txina) ordezkaritzari. Jiangsuk Euskadiko hezkuntza sistemarekiko azaldutako interesa da bisitaldi ofizialaren arrazoia. Ildo horretan, Txinako probintzi horrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkar ulertzeko memoranduma sinatuko dute. Memorandumaren helburua EHUren eta Jiangsuko unibertsitate garrantzitsuen arteko lankidetza indartzea da, ikasleen trukea sustatzeko eta elkarrekin ikerketa-programak gauzatzeko. Halaber, EHUk Txinako kulturari buruzko 1.400 liburu jasoko ditu dohaintzan, Jiangsu probintziarekin senidetasuna izango duen liburutegia sortzeko.
 

Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu, acompañado de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura Cristina Uriarte, ha recibido a una delegación de Jiangsu (China), encabezada por su Vicegobernador, Zhang Lei. La visita oficial se enmarca en el interés de Jiangsu por el Sistema Educativo de Euskadi. En este sentido, la provincia china firmará con el Universidad del País Vasco un memorándum de entendimiento. El Memorando pretende fortalecer la cooperación entre la UPV/EHU y universidades relevantes de Jiangsu para el intercambio de estudiantes y programas de investigación conjunta. Asimismo, constata la donación de 1.400 libros sobre la cultura china a la UPV/EHU con el objetivo de crear una biblioteca de hermandad con la Provincia de Jiangsu.
 

Ampliar noticia

 

>  Lehendakaria euskal olinpiko eta paralinpikoekin elkartu da

 

> El lehendakari recibe a deportistas vascos y vascas que competirán en los Juegos Olímpicos y Paralímpicos

Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Kiroletako zuzendari Jon Redondo Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan lehiatuko diren euskal kirolariekin bildu dira. Topaketan, lehendakariak Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten kirolariei babesa eta konfiantza adierazi die; Urkulluren esanetan, gizartearentzat erreferente eta eredu dira kirolariok, batez ere gazteen artean.  Halaber, Basque Team taldearen lana ere nabarmendu du; fundazio hori kirolariei bitartekoak emateko propio sortua da, goi-mailako lehietan parte har dezaten.

Guztia irakurri

 

El lehendakari, Iñigo Urkullu, acompañado por la consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura Cristina Uriarte, y el director de Deportes, Jon Redondo, ha recibido a las y los deportistas vascos que competirán en los Juegos Olímpicos y Paralímpicos de Río de Janeiro. Durante el encuentro, el lehendakari ha querido trasladarles su apoyo y su confianza a los deportistas que participarán en los Juegos Olímpicos, y que a juicio de Urkullu son todo un referente y modelo para la sociedad, especialmente para la juventud. También ha querido destacar la labor de Basque Team, una fundación creada expresamente para dotar de recursos a las y los deportistas para facilitar su participación en las más altas competiciones.

Ampliar noticia

 

> 2016 urteko euskal etxeetarako diru laguntzen deialdia: epea 2016eko uztailaren 23an bukatzen da, eta ez 26an

 

Convocatoria de subvenciones a los centros vascos - euskal etxeak para el año 2016: El plazo finaliza el 23 de julio de 2016, y no el 26

Jakinarazi genizuenez euskal etxeak digitalaren 627. zenbakian, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2016. urteko euskal etxeentzako diru laguntzen deialdia atera da ekainaren 23an. Hori horrela, nobedadea ondorengoa da: Bertan behera geratzen dela aurreko epea, uztailaren 26koa, eta definitiboki jartzen da epemuga modura eskaerak aurkezteko 2016ko uztailaren 23a, eta ez uztailaren 26a, euskal etxeak digitalaren 627. zenbakian agertzen zenez.

Guztia irakurri

 

Como les anunciamos en el número 627 de euskal etxeak digitala, se han convocado en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV) del 23 de junio las subvenciones para el año 2016 a los centros vascos - euskal etxeak, federaciones y confederaciones de centros vascos - euskal etxeak. La novedad es que  queda sin efecto el anterior plazo del 26 de julio y se fija definitivamente como fecha límite para la presentación de solicitudes el 23 de julio de 2016, y no el 26 de julio, como aparecía en el número 627 de euskal etxeak digitala.

Ampliar noticia

 

> Idaho gobernadoreak bat egin du Nevadakoarekin eta euskaldunen ekarpena aitortu du berak ere adierazpen ofizial batean

 

>  El gobernador de Idaho se une al de Nevada y reconoce también en una declaración oficial la aportación de los vascos

Adierazpen ofizial baten bitartez Idahoko (AEB) gobernadore C.L."Butch" Otter-ek bat egin du Brian Sandoval Nevadako (AEB) gobernadoreak egindako adierazpenarekin, eta izendatu du ekainaren 29a "euskal kulturaren eta ondarearen ohorezko eguna". Haien adierazpenetan Idaho eta Nevadako gobernadoreek euskaldunek egindako ekarpena aitortzen dute. Washington-go Smithsonian Folklife Festivalaren inguruan sortuak dira adierazpen ofizial horiek, euskal kultura baita protagonista aurtengo edizioan. Irudian "Butch" Otter, Idaho Estatuko gobernadore.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

A través de una declaración oficial, el gobernador de Idaho (EE.UU.) C.L. "Butch" Otter se ha unido a la realizada por el gobernador de Nevada (EE.UU.), Brian Sandoval, y ha declarado el  29 de junio de 2016 "día en honor a la cultura y el legado vascos". En sus declaraciones los gobernadores de Idaho y Nevada reconocen la aportación de los vascos. Estas declaraciones oficiales coinciden con la celebración del festival Smithsonian Folk Festival en Washington, donde en la edición de este año la cultura vasca es protagonista. En la imagen "Butch" Otter, gobernador del Estado de Idaho.

Ampliar noticia

 

> Agirre lehendakariak web-orri berria du

 

> El lehendakari Agirre estrena página web

Iragana eta oraina, errealitatea eta fikzioa uztartzen dira aurreneko Eusko Jaurlaritzaren sorreraren eta lehendabiziko lehendakariaren hautaketaren 80. urteurrenaren berri ematen duen atari honetan. Atariak lehendabiziko lehenkadaria izandakoaren izena darama: Jose Antonio Agirre. Web orriak Agirreren bizitzaren ikuspegi historikoaren berri emateaz gain, “Gure izaeraren ispilu – Retrato de lo que somos” proiektuaren inguruan sortuko diren albiste eta jarduera guztien informazio eguneratua emango du.

Guztia irakurri

 

El pasado y el presente, la realidad y la ficción se conjugan en este portal conmemorativo del 80 aniversario del Gobierno Vasco y de su primer lehendakari, José Antonio Agirre. Un sitio web que, además de reflejar la parte más histórica de la vida de Agirre, ofrecerá puntual información de todas las actividades sobre el proyecto “Retrato de lo que somos - Gure izaeraren ispilu”.

Ampliar noticia