EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 631

Euskal Etxeak Digitala # 631

 631 ZK.
2016 / 9 / 5 - 9

 

Nº 631
 5 - 9 / 9 / 2016 

> Gaztemundu 2016rako aukeratuen izenak argitaratu dituzte

 

Publicados los nombres de los elegidos para Gaztemundu 2016

Aurten urriaren 1etik 15era ospatuko den Gaztemundu programarako aukeratuak izan diren euskal etxeetako gazteen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritzak. Edizio honetako prestakuntza-gaia sukaldaritza eta euskal gastronomiako jakiak prestatzea da. Euskal etxe askotan txoko gastronomikoak eta jatetxeak daudela kontuan harturik, Gaztemundu honen bitartez berauek bultzatu nahi da. Prestakuntza-gaia aukeratzeko orduan, 2015eko urrian Gasteizen  egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarrean Gaztemundu programarako proposatu zen egutegia jarraitu da. Programan parte hartzen duten 25 gazteek formakuntza saioak Donostian kokatzen den Basque Culinary Centerren zentroan egingo dituzte. Horrez gain, gastronomiarekin lotura duten Euskal Herri osoko hainbat toki bisitatuko dituzte bertan egingo duten hamabostaldian. Irudian, Gaztemundu programaren aurreko edizio baten partehartzaileak Urkullu lehendakariarekin.
 

Guztia irakurri

 

La Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior ha publicado los nombres de los jóvenes de los centros vascos elegidos para participar en el programa Gaztemundu que se celebrará entre el 1 y 15 de octubre. El tema formativo elegido para esta ocasión gira en torno al arte culinario y la elaboración de platos de la gastronomía vasca. Dicha elección se ha basado en el calendario que se realizó en el VI Congreso Mundial de Colectividades Vascas celebrado en Gasteiz en octubre de 2015. Los 25 jóvenes que participarán en el programa recibirán la formación en el Basque Culinary Center de Donostia. Además de dicha formación realizaran varias excursiones a distintos puntos del País Vasco relacionados con la gastronomía. De este modo, se pretende que los jóvenes participantes vivan la experiencia de la gastronomía vasca más allá de la formación. En la imagen, los participantes de una anterior edición de Gaztemundu con el lehendakari Urkullu.

Ampliar noticia

 

>  Euskal Etxeetako euskara ikastaroetarako dirulaguntzen ebazpena

 

>  Subvenciones para las clases de euskara de las Euskal Etxeak

2016-2017 ikasturterako euskal etxeetako euskara ikastaroetarako dirulaguntzak bideratzeko ebazpena argitaratu du Gobernu Kontseiluak. Helburu horretarako 237.000 euro bideratuko dira HABEren bitartez. Horrela, euskara klaseak eman nahi dituzten euskal etxeek dirulaguntzak eskatzeko aukera dute. Horretarako betebeharreko baldintzak Eusko Jaurlaritzaren euskal etxeen erregistroan izen eman da egotea, HABEk ezarritako curriculuma erreferente edukitzea, astean gutxienez 3 klase ordu eskaintzea eta ikasle talde bakoitza gutxienik 6 kidetako izatea dira.  

Guztia irakurri

 

 

El Consejo de Gobierno ha aprobado la resolución que regula las subvenciones a las euskal etxeak por impartir clases de euskara. Mediante estas subvenciones, HABE repartirá 237.000 euros entre las euskal etxeak que se presenten y cumplan los requisitos exigidos. Para poder optar a dichas subvenciones, las euskal etxeak deben de estar inscritas en el registro de Eusko Jaurlaritza, deben de tener como referencia del curriculum de HABE, impartir por lo menos 3 horas de clase a la semana y que las clases sean por lo menos de 6 alumnos.

Ampliar noticia

 

> Uzturre Munduan proiektuak bi dantza tailer eskainiko ditu Argentinan

 

> El proyecto Uzturre Munduan ofrece dos talleres de danza en Argentina

2014an sortutako Uzturre Munduan proiektuaren baitan, bi dantza ikastaro eskainiko dira hurrengo egunetan Argentinan, bata Bahia Blancan eta bestea Buenos Airesen. Horretarako, Bilbo eta Portugaleteko hiruna dantzari gerturatuko dira Argentinara 20 egunetarako. FEVAk Argentinako euskal etxeetako dantzari guztiei egin die tailer hauetan parte hartzeko deialdia. Bahia Blancako saioak irailaren 10n eta 11n izango dira, Union Vasca euskal etxean, Buenos Airesekoak berriz, irailaren 17an eta 18an, Laurak Bat-en. Uzturre Munduan proiektuak euskal diaspora eta euskal gazteariaren arteko harremanak sendotzea du helburu, horretarako euskal kultura erabiltzen dutelarik. Irudian, Uzturre Munduan elkarteko dantza-tailler bat.
 

Guztia irakurri

 

 

En los próximos días, se impartirán dos talleres de danza en Argentina, uno en Bahia Blanca y el otro en Buenos Aires. El taller de Bahia Blanca será el 10 y 11 de septiembre en la euskal etxea Union Vasca, mientras que el de Buenos Aires será la semana siguiente, el 17 y 18 de septiembre en las instalaciones de Laurak Bat. Para impartir las clases tres dantzaris de Bilbao y Portugalete viajarán a Argentina por 20 días. Desde FEVA han invitado a todos los dantzaris de las euskal etxeak de Argentina a participar en dichos talleres. Estos talleres se enmarcan dentro del proyecto Uzturre Munduan que surgió el año 2014 con la intención de reforzar las relaciones entre la diáspora vasca y la juventud vasca, haciendo uso de la cultura para ello. En la imagen, un taller de danza de la asociación Uzturre Munduan.
 

Ampliar noticia

 

 

> “Gernika” filma estreinatu dute zinema aretoetan

 

>  Este fin de semana se estrena la película “Gernika”

Koldo Serra zinemagileak zuzendutako “Gernika” filma estrenatu dute ostiral honetan. 36ko gerran kokatzen da eta filmaren azken 20 minutuetan hegazkin Alemaniarrek egindako bonbardaketa agertzen da. Filmak, gerrako testuinguruan ematen den maitasun historio dramatiko bat kontatzen du. Papel horretan, protagonista nagusiak errepublikako komunikazio eta propaganda arduradun Teresa (Maria Valverde) eta Henry kazetari estatubatuarra (James D’Arcy) dira. Gernikako bonbardaketa horren landuta agertzen duen lehen filma da, horregatik pelikularen nazioartekotzea izan dute filmaren arduradun nagusiek. Hala, ingelesa da filmaren hizkuntza nagusia. Hala ere, euskaraz, gazteleraz eta alemanieraz ere mintzo dira protagonistak, kasuak horrela eskatzen duenean.
 

Guztia irakurri

 

La película dirigida por Koldo Serra se sitúa en el contexto de la guerra del 36 y en los últimos veinte minutos simula el bombardeo realizado sobre Gernika por las tropas de aviación alemanas. La película narra una historia de amor dramático en el contexto de la guerra, protagonizada por la responsable de comunicación y propagada republicana, Teresa (María Valverde), y un periodista estadounidense, Henry (James D’Arcy). “Gernika” es el primer film en el que se aborda tan en profundidad el bombardeo sufrido por la localidad vizcaína. Por ello, los responsables del film han intentado internacionalizarlo, para ello, la película ha sido grabada en inglés. Aun así, los protagonistas también se comunican en euskara, castellano y alemán.
 

Ampliar noticia

 

> Urrezko domina eskuratu zuen Rioko jokuetan Maialen Chourrautek

 

> Maialen Chourraut ha conseguido la medalla de oro en los Juegos Olímpicos de Rio

Abuztuan zehar ospatu ziren Rioko Olinpiar jokoetan euskal kirolariek lan aparta egin zuten baina denetan Maialen Chourrauten urrezko domina nabarmendu zen. Kirolari lasartearrak piraguismoko K1 Slalom saioan lortu zuen podiumeko gorengo mailara iristea. Euskal ordezkaritza olinpikoa 24 kirolariz osatua egon da, 10 diziplina desberdinetan parte hartu dutenak. Maialenen urrezko dominaz gain, bost diploma lortu dituzte bakarkako kiroletan eta beste horrenbeste taldekakoetan. Horrela, beste behin argi gelditu da euskal kirolariek gaitasuna dutela gorengo mailan lehiatzeko.
 

Guztia irakurri

 

 

En los últimos Juegos Olímpicos celebrados durante el mes de agosto en Río de Janeiro, la delegación vasca ha realizado un gran labor pero entre todos ellos, ha destacado la medalla de oro conseguida por Maialen Chourraut. La deportista de Lasarte consiguió subir a lo más alto del pódium en la modalidad K1 Slalom de piragüismo. La delegación vasca la componían 24 atletas que han participado en diez modalidades distintas. Aparte de la medalla de oro de Maialen, los deportistas vascos han conseguido cinco diplomas en modalidades individuales y otras tantos en grupo. Así, han demostrado que los deportistas vascos tienen capacidad de competir al más alto nivel.
 

Ampliar noticia