EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 632

Euskal Etxeak Digitala # 632

 632 ZK.
2016 / 9 / 12 - 16

 

Nº 632
 12 - 16 / 9 / 2016 

> Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen plana onartu du

 

>  El Gobierno Vasco aprueba el primer Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres

Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako gizonen eta emakumeen berdintasunerako lehen plana. Garrantzi handiko lan-dokumentua da, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek batera prestatu dutena eta administrazio orokorreko mahai sektorialak onartu duena. Planak 4 urteko indarraldia du. Hasteko, egoeraren diagnostikoa egiten du berdintasunaren ikuspuntutik. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten ia 7.000 pertsonen ezaugarriak aztertzen ditu. Ondoren, 6 jardun-ardatz zehazten du, eta hautemandako desberdintasuna arintzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarriko duen 26 neurri zehatz ezartzen du. Irudian Josu Erkoreka, Herri Administrazioaren eta Justiziaren sailburua, Planaren garapenaren arduraduna.

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno ha aprobado el I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y sus Organismos Autónomos que se realiza en Euskadi. Es un importante documento de trabajo, elaborado conjuntamente por el Gobierno Vasco y las centrales sindicales, que ha sido además aprobado en la Mesa Sectorial de la Administración General. El plan tiene una vigencia de 4 años. Comienza con un diagnóstico de situación desde el punto de vista de la igualdad. Analiza las características de las casi 7.000 personas que trabajan en la Administración General de Euskadi y sus Organismos Autónomos, y a continuación detemina los 6 ejes de actuación y las 26 medidas concretas que el Gobienro Vasco va a poner en marcha para paliar la situación de la desigualdad observada. En la imagen Josu Erkoreka, Consejero de Administración Pública y Justicia, responsable del desarrollo del Plan.
 

Ampliar noticia

 

>  Giza Eskubideen René Cassin Sariaren deialdia egin dute

 

> Convocado el Premio René Cassin de Derechos Humanos

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du René Cassin sariaren aurtengo deialdia egitea. Sari hori Jaurlaritzak ematen du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez. Sari horren helburua da publikoki goraipatu eta saritzea ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin gure gizartean giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak. 12.000 euroko diru-zenbatekoak eta ohorezko aipamen batek osatuko dute saria eta alor horretan nabarmentzen diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek jaso dezakete saria. Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita. Irudian Baionako legelari eta Nobel Saria René Cassin.

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno ha aprobado la convocatoria para este año del Premio René Cassin, que concede el Ejecutivo vasco a través de la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos. El objetivo de este premio es reconocer públicamente y premiar a aquellas personas o colectivos que, a través de su trayectoria personal o profesional, dan testimonio de su compromiso en la promoción, defensa y divulgación de los derechos humanos en nuestra sociedad. Podrán optar a este premio, dotado con 12.000 euros y una distinción honorífica, todas aquellas personas físicas o jurídicas, públicas o privadas que se destaquen en este ámbito. El plazo de presentación de las candidaturas es de un mes, a partir del día siguiente de la publicación de la convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco. En la imagen el jurista de Baiona y Premio Nobel René Cassin.

Ampliar noticia

 

> Emakume migratzaile eta kultura gutxituetakoek jasandako indarkeriari buruzko nazioarteko bilkuran parte hartu du Emakundek

 

> Emakunde participa en un encuentro internacional sobre violencia contra mujeres migrantes y de minorías étnicas

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak Parisen ospatu den GEMMA Europar Proiektuaren barne kokatzen den jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldi honetan Emakume migratzaile eta kultura gutxituetakoek jasandako indarkeriari buruz aritu ziren nazioarteko hainbat aditu. Europar Batasunak laguntzen duen proiektua da eta bertan Bulgaria, Finlandia, Grecia, Italia eta Euskal Herriko (Farapi eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa) erakunde eta taldeak parte hartu dute.

Guztia irakurri

 

Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer ha participado en un encuentro internacional desarrollado en París, en el marco del proyecto europeo GEMMA dirigido a dar respuesta a la violencia que sufren las mujeres migrantes y de minorías etnoculturales en Europa. El proyecto está financiado por la Unión Europea y en él participan instituciones y organizaciones de Bulgaria, Finlandia, Grecia, Italia y País Vasco (Farapi y SOS Racismo Gipuzkoa).

Ampliar noticia

> Euskal udalerriek jarduera anitz prestatu dituzte ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko

 

>  Semana Europea de la Movilidad: los municipios vascos preparan numerosas actividades para reducir el uso del vehículo privado

Orain arte, Euskal Herriko 15 udalerrik egin dute bat Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun-ohitura osasuntsuak eta ingurumenarekiko abegitsuak sustatzeko asmoz beren biztanleen artean. Europar Batasunak bere Estatu kide guztien artean sustatu duen mugikortasun jasangarriaren kanpaina irailaren 16a eta 22a bitartean egingo da. Gasteiz eta Bilboko tranbiek eta Donostialdeko Topoak Europar Batasunak aukeratu duen goiburua eramango dute: "Smart mobility, Strong economy-Mugikortasun adimentsua, ekonomia indartsua".

Guztia irakurri

Hasta el momento un total de 15 municipios del País Vasco se han adherido a la Semana Europea de la Movilidad 2016 para fomentar hábitos de movilidad saludables y respetuosos con el medio ambiente entre sus vecinos y vecinas. La campaña de movilidad sostenible promovida por la Unión Europea entre todos los países miembros se celebra del 16 al 22 de septiembre. Los tranvías de Vitoria-Gasteiz y Bilbao y el Topo de Donostialdea exhibirán el lema elegido por la Unión Europea: "Smart mobility, Strong economy-Movilidad inteligente, economía fuerte".


Ampliar noticia

 

 

> Hasten da gaur Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa

 

> Arranca hoy la 64 edición del Festival de Cine de San Sebastián

Gaur inauguratuko da Donostiako Zinemaldia 2016. Emma Suárez, Mireia Gabilondo eta Cayetana Guillén Cuervo aktoreak arituko dira Donostia Zinemaldiaren 64. edizioa inauguratuko duen gala aurkezten. Gaurko ostiraleko arratsaldean, irailak 16, izango da, 21:00etan, Kursaal auditoriumean. Inaugurazio-gala ETB1 kateak eta etb.eus Internetekoak emango dute zuzenean. Halaber, aurten bi aktore nabarmenduko dira jaialdian guztien artetik, Zinemaldiak Donostia saria emango baitie, euren ibilbidea aitortzeko: Ethan Hawke eta Sigourney Weaver. Hawkek hilaren 17an jasoko du, jaialdiaren bigarren egunean, eta Weaverrek, hilaren 21ean, “A monsters calls” aurkezten duten egunean. Bi galak eitb.eus-en ikusi ahal izango dira zuzenean.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Se inaugura hoy el Festival de Cine de Donostia / San Sebastíán 2016. Las actrices Emma Suárez, Mireia Gabilondo y Cayetana Guillén Cuervo serán las encargadas de conducir la gala inaugural de la 64 edición del Festival de Cine, que tendrá lugar la tarde de hoy viernes, 16 de septiembre, a las 21:00 horas en el Auditorio Kursaal. La gala de inauguración será retransmitida en directo por ETB1 y etb.eus. Este año brillarán con luz propia en el festival los dos actores que recibirán el Premio Donostia como homenaje del festival a sus carreras: Ethan Hawke, que lo recibirá el 17 de septiembre en la segunda jornada del Zinemaldia, y Sigourney Weaver, quien presentará “Un monstruo viene a verme” y recibirá el galardón el 21 de septiembre. Ambas galas se podrán ver en directo en eitb.eus.

Ampliar noticia