EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 634

Euskal Etxeak Digitala # 634

 634 ZK.
2016 / 9 / 26 - 30

 

Nº 634
 26 - 30 / 9 / 2016 

> Bihar, larunbata, hasten da Gaztemundu programa 2016

 

>  Arranca mañana sábado el programa Gaztemundu 2016

Urriaren 1ean, larunbata, Gaztemundu 2016 programari hasiera emango zaio, eta urriaren 16rarte, igandea, luzatuko da ekimena. Ameriketako herrialde ezberdinetako (21 Argentinatik, 2 Txiletik eta 1 AEBtik) 24 gazte (13 neska eta 11 mutil) etorriko dira bi astez Euskal Herriko inguruak ezagutzera. Gaztemundu programaren 2016 urteko edizioaren prestakuntza-gaia sukaldaritza eta euskal gastronomiako jakiak prestatzea da. Gazteak Donostiako Olarainen, unibertsitateko ikasleentzako bizitokian, egongo dira, eta Basque Culinari Center gastronomiako unibertsitate famatuko klaseetara joango dira. Horretaz gain, ekintzez beteriko programa aberasgarria izango dute eta irteerak egingo dituzte Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko gastronomian ikurrak diren leku ezberdinetara.

Guztia irakurri

El sábado 1 de octubre comenzará el programa Gaztemundu 2016 y se prolongará hasta el domingo 16 de octubre. 24 jóvenes (13 chicas y 11 chicos) de distintas partes de América (21 de Argentina, 2 de Chile y 1 de los EE.UU.) vendrán a conocer el País Vasco durante estas dos semanas. El tema formativo para la edición de 2016 del programa Gaztemundu es el arte culinario y la elaboración de platos de la gastronomía vasca. Los jóvenes estarán alojados en la residencia Olarain de Donostia y acudirán a las clases que se impartirán en el Basque Culinary Center, famosa universidad gastronómica de esta ciudad. Además, tendrán una agenda muy completa con visitas a distintos lugares emblemáticos en la gastronomía de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Navarra e Iparralde. 

Ampliar noticia 

 

> Erresuma Batua izango da herrialde gonbidatua Intergune+ 2016an, Brexitaren eraginei buruzko azterketarekin

 

Reino Unido país invitado en Intergune+ 2016, con el análisis sobre los efectos del Brexit

Urriaren 4 eta 5ean BEC (Bilbao Exhibition Centrek) Intergune+, Nazioartekotzearekin Hitzordua topaketaren 2016. urteko edizioa hartuko du. Nazioartekotzea ardatz nagusi izanik, hiru zutabe izango ditu ekitaldiak: Spriren Atzerriko Sareko arduradunekin bilerak, jardunaldi eta hitzaldiak, eta erakusketa eremua. Aurten, herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da, euskal enpresentzat negozio aukerak eta Brexitaren eraginei buruzko azterketarekin, eta gainera merkatu berriei buruz (Australia, Tailandia eta Afrika) eta merkatu sendoei edo garapen bidean daudenei buruz (Iran, AEB, Alemania, Txina edota Mexiko) hitz egingo da.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Los días 4 y 5 de octubre el BEC (Bilbao Exhibition Center) acogerá la edición del año 2016 de Intergune+, la cita con la internacionalización. Las reuniones personales con los agentes de la Red Exterior de SPRI, las jornadas y conferencias, y la zona de exposición son los pilares fundamentales de este encuentro en el que la internacionalización es el eje central. En esta edición Reino Unido será el país invitado, con la presentación de las oportunidades de negocio para las empresas vascas y el análisis sobre los efectos del Brexit y, además, se debatirá sobre nuevos mercados como Australia, Tailandia y África, y sobre los ya consolidados y emergentes como Irán, Estados Unidos, Alemania, China o México.

Ampliar noticia 

 

2 milioi Ikerbasque Research Associate programa berria ezartzeko

 

> 2 millones para la implantación del programa Ikerbasque Research Associate

Gobernu Kontseiluak onartu du Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioari bi milioi euroko diru-laguntza zuzena ematea, honek bere programa berria abian jarri dezan: Ikerbasque Research Associate. Ikerbasque Fundazioak ikerketarako talentua erakartzeko egin ohi duen lana, bi programaren inguruan burutu izan da orain arte: Ikerbasque Reseach Fellow programa batetik (ikertzaile gazteei zuzendua), eta Ikerbasque Research Professor bestetik (ikertzaile kontsolidatuentzako). Research Associate programa berria, ordea, dagoeneko ezarrita dauden beste bi horien arteko zubi izango da.

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno ha autorizado la concesión de una subvención directa de dos millones de euros a la Fundación Vasca para la Ciencia, Ikerbasque, para que ésta implante el nuevo programa Ikerbasque Research Associate. La actividad de atracción y captación de talento investigador que realiza la Fundación Ikerbasque ha pivotado hasta este momento sobre dos programas: los programas Ikerbasque Reseach Fellow (para jóvenes investigadores) y Research Professor (para investigadores consolidados). El nuevo programa Research Associate de Ikerbasque se convierte en puente entre estos dos programas ya implantados.

Ampliar noticia 

 

> TOURISM 4 ALL europar proiektua aurkeztu da Gasteizen

 

>  Se presenta en Vitoria-Gasteiz TOURISM 4 ALL

Zenbait erakundek partzuergo bat osatu zuten duela urte bete baino gehiago: batetik, EHEko hiru hiriburuetako udalak (Gasteiz, Bilbo eta Donostia), Zarautz (euskal kostaldea), Goierri (Basque Highlands) eta Arabako Errioxa; bestetik, turismo inklusiboan espezializatutako Travel For All euskal agentzia eta "Instituto Gerontológico MATIA" fundazioa. Arlo publikoaren eta pribatuaren lankidetza eredugarri horri esker, eta 18 hilabetez garatu ondoren, orain, denek batera, Europar Batasunak finantzatutako proiektuaren emaitza aurkeztu dute, TOURISM 4 ALL izenekoa. Ekimenaren emaitza zehatz gisa, Europan Euskadi helmuga irisgarri gisa promozionatzeko bideoa bat landu da, bai eta liburuxka bat ere, ororentzako 6 opor-proposamen biltzen dituena (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez); erreferentziazko prestakuntza materiala ere landu da.

Guztia irakurri

Fruto de una colaboración público–privada ejemplar, y tras 18 meses de desarrollo, el Consorcio integrado por los Ayuntamientos de las 3 capitales vascas (Vitoria-Gasteiz, Bilbao y Donostia), Zarautz (Costa Vasca), Goierri (Basque Highlands) y Rioja Alavesa, junto con la Agencia vasca especializada en Turismo inclusivo Travel For All y la Fundación Instituto Gerontológico MATIA, presentan conjuntamente los resultados del Proyecto financiado por la Unión Europea titulado TOURISM 4 ALL. Como resultados concretos de esta iniciativa, se ha desarrollado un vídeo promocional de Euskadi como destino accesible a nivel europeo, un Folleto sobre Turismo Accesible con 6 propuestas de vacaciones para todos/as en Euskadi (en castellano, euskera, inglés y francés), y Material Formativo de referencia en esta materia.

Ampliar noticia 

 

> Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren 39. edizioa

 

> 39 edición del Mundial de Mus de Colectividades Vascas

Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren 39. edizioa Donostian izango da 2016an eta bertako Silken Amara Plaza hotela izango du egoitza. Hala ere, saio batzuk Donostiako Kursaal Kasinoan izango dira, baita Zarautz eta Tolosan ere.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

La 39 edición del Mundial de Mus de Colectividades Vascas tendrá como base las instalaciones del hotel Silken Amara Plaza de Donostia / San Sebastián; aunque algunas de las sesiones del campeonato tendrán lugar asimismo en el Casino Kursaal, así como en Zarautz y Tolosa.

Ampliar noticia