EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 635

Euskal Etxeak Digitala # 635

 635 ZK.
2016 / 10 / 3 - 7

 

Nº 635
 3 - 7 / 10 / 2016 

> Eusko Jaurlaritzak lehenengo Gobernuaren 80. urteurrena ospatu du

 

>  El Gobierno Vasco ha celebrado el 80 aniversario del primer Ejecutivo

Eusko Jaurlaritzak lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zeneko eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zeneko 80. urteurrena ospatu du. Ekitaldia Gernikako Juntetxean egin da joan den ostiralean, urriak 7, eta Urkullu lehendakaria izan du buru sailburuek lagunduta, bertan Exekutibo haren akordiorako eta elkarlanerako gogoa azpimarratu du, "gaur egun orduan bezain beharrezkoa dena Euskadin". Ospakizunean izan dira lehenengo Eusko Jaurlaritzako eta erbesteko Eusko Jaurlaritzako kideen senitartekoak; lehen eta bigarren Eusko Kontseilu Nagusiko kideak; lehendakari ohiak; exekutiboetako kide ohiak; Eusko Legebiltzarraren ordezkariak; egungo diputatu nagusiak eta Batzar Nagusien arduradunak; eta hiru hiriburuetako, Gernika-Lumoko, Getxoko (Agirre lehendakaria bertako alkate izan zen) eta Turtziozeko (erbestera joan aurretik Jaurlaritzak bertan egin zuen azken bilera) alkateak. Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira bertan.

 

Guztia irakurri

El Gobierno Vasco ha celebrado el pasado viernes 7 de octubre un acto de conmemoración del 80 aniversario de la constitución del primer Gobierno Vasco y de su lehendakari, Jose Antonio Agirre. El acto que ha tenido lugar en la Casa de Juntas de Gernika ha estado presidido por el lehendakari Iñigo Urkullu, que ha acudido arropado por los consejeros y consejeras, y que ha apelado al espíritu del acuerdo y la colaboración de aquel Ejecutivo, "tan necesario hoy en Euskadi como entonces". A la conmemoración han asistido también familiares de los miembros del primer Gobierno Vasco y del Gobierno Vasco en el exilio; integrantes del primer y segundo Consejo General Vasco; los ex-lehendakaris; excomponentes de los distintos ejecutivos vascos; representantes del Parlamento Vasco; los actuales diputados generales y responsables de las Juntas Generales; los alcaldes de las tres capitales vascas, así como de Gernika-Lumo, Getxo (localidad de donde fue alcalde el lehendakari Agirre) y Trucíos (lugar donde se celebró la última reunión del Gobierno antes de partir hacia el exilio). También han participado responsables de los partidos políticos que han obtenido representación parlamentaria.

Ampliar noticia

 

Industria 4.0-ren arloko startup onenak Euskadira erakartzeko nazioarteko lehenengo deialdia

 

> 1ª convocatoria internacional para atraer a Euskadi las mejores startups del ámbito de la Industria 4.0

41 herrialdetako 257 startup-ek aurkeztu dute beren hautagaitza Start UP! Basque Industry 4.0 (BIND 4.0) ekimenaren lehenengo deialdian. BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresa industrial garrantzitsuenek abian jarritako ekimen bat da, Euskadira erakartzeko bost kontinenteetako ekimen berritzaileenak. Iragarritako prozesuari jarraiki, aurrehautaketa prozesuan 52 startup hautatu ziren eta horietatik behin betikoak urriaren 31n aukeratuko dira. 52 horietatik 23 atzerrikoak dira, 6 Espainiakoak eta beste 23 EAEkoak. India, Polonia, Brasil, Frantzia eta, besteak beste, Alemania sartu dira lehenengo hautaketa prozesuan. Aukeratutako startup-ek teknologia berrietan oinarritutako konponbideak garatzen dituzte esparru hauetarako: industria, Industria 4.0, nanoteknologiak, zibersegurtasuna, BigData, errealitate birtuala, Smart energy, robotika, eta abar.

Guztia irakurri


 

257 startups de 41 países han presentado su candidatura a la primera convocatoria de la iniciativa Start UP! Basque Industry 4.0 (BIND 4.0), apuesta del Gobierno Vasco junto con las principales empresas industriales de Euskadi para atraer al País Vasco iniciativas innovadoras de los cinco continentes. Se ha llevado a cabo una primera preselección y en la misma han sido identificadas ya 52 startups de las que saldrán las definitivamente seleccionadas. Eso ocurrirá el próximo día 31 de octubre. De estas 52 startups, 23 proceden del extranjero, 6 de España y otras 23 se trata de proyectos nacidos en Euskadi. India, Polonia, Brasil, Francia o Alemania son algunos de los países que han logrado entrar en esta primera criba. Se trata de startups que desarrollan soluciones basadas en nuevas tecnologías dirigidas al ámbito industrial, Industria 4.0, nanotecnologías, ciberseguridad, BigData, realidad virtual, Smart energy, robótica, etc.

Ampliar noticia

 

>  Ondarearen Europako Jardunaldietan euskaldunen eta islandiarren arteko harremanak landuko dira

 

> En las Jornadas Europeas del Patrimonio se tratará la relación entre vascos e islandeses

Urrian zehar Bizkaiako herrialde osoan zehar ospatuko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak "Etxetik kanpo: migrazioak eta kultur ondarea" lelopaean. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta, beste hainbat elkarterekin elkarlanean 300 ekitalditik gora antolatu dituzte, hitzaldi, mahai inguru edota erakusketak besteak beste. Jardunaldiek Europako Kontseiluaren interesa piztu dute eta beraien webgunean presentzia emango diote. Sakonduko den gaietako bat euskaldunen eta islandiarren arteko harremanarena da. Horren harira, Bermeoko Arrantzaleen Museoan "Euskaldunak Islandian: balearen eta bakailaoaren arrantza" hitzaldia egongo da Xabier Armendarizen eskutik. Euskadi-Isandia Elkarteko Magnus Rafnssonek XVII. mendean euskaldunen eta Islandiako ipar-mendebaldeko Strandasyslako biztanleek izandako harremanak izango ditu mintzagai. Bestetik, Euskaltzaindiak "Euskararen aztarnak Islandian" hitzaldia eskainiko du.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Durante el mes de octubre se celebrarán las jornadas Europeas de Patrimonio en todo el territorio de Bizkaia. Bajo el lema "Etxetik kanpo: migraciones y patrimonio cultural" se realizarán  más de 300 actos, entre charlas, mesas redondas y exposiciones. En la preparación de las jornadas han participado varias organizaciones coordinadas por la Diputación Foral de Bizkaia. Las jornadas han llamado la atención del Consejo Europeo que las incluirá en su página web. Uno de los temas en que se profundizará es el de la relación entre vascos e islandeses. De ese modo, en el Arrantzaleen Museoa de Bermeo habrá una conferencia titulada "Los vascos en Islandia: la pesca de la ballena y el bacalao", de la mano de Xabier Armendariz. Además, el miembro de la asociación Euskadi-Islandia, Magnus Rafnssonek, hablara sobre la relación de los vascos con los islandeses de la zona de Strandasysla en el siglo XVII. Por ultimo, Euskaltzaindia realizará una intervención en la que expondrá qué huellas del euskara se pueden encontrar en Islandia.

Ampliar noticia

 

> Euzko Etxeak 2016ko Euskal Argentinar Astearen egitaraua adierazi du, azaroaren 7tik 13ra Necochean

 

>  Euzko Etxea da a conocer el programa de la Semana Nacional Vasca 2016, del 7 al 13 de noviembre en Necochea

Azaroaren 7tik 13ra Necochean izango da  Argentinako euskal elkarretaratze handiena: Euskal Argentinar Aste Nazionala. 2016ko hitzordua Necochean izango da. Festa iragartzeko bideoa ere egin dute antolatzaileek, Argentinako eta Euskadiko hainbat lagun partaide. Euskal Herritik talde gonbidatu gisa Kalakan eta Emon taldeak gonbidatuak izan dira. Elkarretaratzeak leku berezia eskaini nahi izan dio euskarari eta larunbat arratsaldean "Euskodromo" deitu den ekintza gauzatuko da, euskara ikasle eta irakasleak hizkuntzarekin jolastu eta mintza praktika egin dezaten. Euskodromoaz gain, egitarauak baitaratzen dituen proposamenen artean, txikiteoak, erromeriak, Sagardo Eguna, emanaldi artistikoak eta erakustaldiak daude.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here  

 

Del 7 al 13 de noviembre Necochea acogerá al mayor encuentro vasco de Argentina: La Semana Nacional Vasca de Argentina. La cita de 2016 tendrá lugar en Necochea. Los organizadores ha realizado hasta un vídeo para difundir la fiesta, con la colaboración de gente de Argentina y Euskadi. Los grupos invitados son Kalakan y Emon. El encuentro ha reservado un lugar especial al euskera y así el sábado por la tarde se llevará a cabo una actividad denominada "Euskodromo", para que profesores y alumnos de euskera jueguen con el idioma y lo practiquen. Además del Euskodromo, entre las propuestas recogidas en el programa hay txikiteo, romerías, Día de la Sidra, actuaciones de artistas y exposiciones.

Ampliar noticia

> Nevada-Renoko Unibertsitatea irakasle baten bila dabil bere Euskal Ikasketa Zentruarentzat

 

La Universidad de Nevada-Reno ofrece un puesto de profesor en su Centro de Estudios Vascos

Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentrua irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan. Zientzia politikoetan, genero ikasketetan. Epea hautagaiak aurkezteko azaroaren 1ean bukatuko da eta 2017ko abuztuaren 1ean posturatuko litzateke.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here  

El Centro de Estudios Vascos William A. Douglass de la Universidad de Nevada-Reno ha hecho pública la oferta de un puesto de "Assistant Professor" con sede en Reno. Los aspirantes al mismo han de estar en posesión de un doctorado, preferentemente en Antropología Económica o Historia Económica con enfoque en el País Vasco y sus cooperativas. O en Estudios de Género. El plazo de presentación de solicitudes concluye el 1 de noviembre, para incorporarse en fecha no posterior al 1 de agosto de 2017.

Ampliar noticia