EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 637

Euskal Etxeak Digitala # 637

 637 ZK.
2016 / 10 / 17 - 21

 

Nº 637
 17 - 21 / 10 / 2016 

> Javier Echeverria Ezponda filosofoa Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2016 Saria

 

>  El filósofo Javier Echeverría Ezponda Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2016

Urriaren 18an, asteartez, Donostiako Miramar Jauregian eman diote Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2016 Saria Javier Echeverria Ezponda filosofoari. Javier Echeverria Ezponda (Iruñea, 1948) Zientziaren Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatera (Soziologia II Saila) atxikia, eta Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSCI) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna (egun, eszedentzian). Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko autoritate gorenak izan dira, saria ematen duten erakundeetako presidenteak, alegia Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxakoak, bai eta sari prestigiotsu hau ematen duen epaimahaian parte hartzen duten zazpi unibertsitateetako ordezkariak ere: EHU, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays de l’Adour eta Mondragon Unibertsitatea. Irudian, Javier Echeverria Ezponda.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El martes 18 de octubre en el Palacio Miramar de Donostia ha tenido lugar la ceremonia de entrega del Premio Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2016 al filósofo Javier Echeverría Ezponda. Javier Echeverria Ezponda (Pamplona, 1948) es investigador de la Fundación Vasca de Ciencia (Ikerbasque), adscrito a la Universidad del País Vasco UPV/EHU (Departamento de Sociología II) y catedrático de Universidad en excedencia del Instituto de Filosofía del CSIC. En el acto han intervenido las máximas autoridades del Gobierno Vasco y del Gobierno Foral de Navarra, los presidentes de las entidades otorgantes, Eusko Ikaskuntza y Laboral Kutxa, así como representantes de las siete Universidades que participan en el jurado que concede este prestigioso galardón: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto, UNED, Universidad de Navarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa / Universidad Pública de Navarra, Université de Pau et des Pays de l’Adour y Mondragon Unibertsitatea. En la imagen, Javier Echeverria Ezponda.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

> Euskadik beste errekor bat lortu du bere udako turismo jardueran

 

> Euskadi registra un nuevo récord en su actividad turística este verano

Historiako udarik onena izan du beste behin Euskadik. 2015a turismo establezimendu guztietan 3 milioi bisitarirekin itxi ondoren, 2016ko ekaina, uztaila eta abuztua iritsiera-errekorrak lortuz bukatu dira, (+%9,6 eta 1.155.775) eta garrantzitsuagoa dena, baita gaualdi-errekorrak ere (+%12, 2.663.310). Hazkundea, gainera, lurralde guztietan izan da. Araban, 280.664 gaualdirekin (+%4,8). Bizkaian, 920.190 gauldierekin (+%7,6) eta Gipuzkoan, 859.544 gaualdirekin (+%5,9). Bestalde, atzerritarrek gora egiten dute, berriz, gure jomugan, estatuko bisitarien gainetik. Alemania, Italia eta Erresuma Batua izan dira uda honetan jokaera hoberena izan duten merkatu atzerritarrak, 35.342 (+%20,4), 30.026 (+%14,5) eta 44.777 (+%5,4) sarrerarekin, hurrenez hurren. Estatuan, Madril, 128.438 sarrerarekin (+%25,4) eta Katalunia, 89.761 bisitarirekin (+%9,7), gehien hazi direnak ditugu. Irudian, Arabako Errioxa.

Guztia irakurri

 

Euskadi vuelve a registrar un nuevo récord en su actividad turística este verano. Después de cerrar 2015 con 3 millones de visitantes en el conjunto de establecimientos turísticos, junio, julio y agosto de 2016 han finalizado batiendo récords de entradas (+9,6%, 1.155.775) y, lo que es más importante, también de pernoctaciones (+12%, 2.663.310). Este aumento se ha dado, además, en todos los territorios. Araba, con 280.664 pernoctaciones (+4,8%). Bizkaia, con 920.190 pernoctaciones (+7,6%) y Gipuzkoa, con 859.544 pernoctaciones (+ 5,9%). Además, los extranjeros vuelven a incrementar su presencia en nuestro destino, por encima de los estatales. Alemania, Italia y Reino Unido han sido este verano los mercados extranjeros con mejor comportamiento, con 35.342 (+20,4%), 30.026 (+14,5%) y 44.777 (+5,4%) entradas, respectivamente. En el estado, Madrid, con 128.438 entradas (+25,4%) y Catalunya, con 89.761 visitantes (+9,7) son los que más han incrementado. En la imagen, la Rioja Alavesa.

Ampliar noticia

 

>  Akitania-Euskadi Euroeskualdeak elikagaien nekazaritzari, energia berriztagarriei eta itsasoko errekurtsoei buruzko proiektuak finantzatuko ditu

 

> La Eurorregión Aquitania-Euskadi financiará proyectos sobre agricultura alimentaria, energías renovables y recursos marinos

Mikel Antón Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak eta Mathieu Bergé Région Nouvelle Aquitaineko eskualde kontseilariak Akitania-Euskadi euroeskualdeak emango dituen laguntzen bigarren deialdian aukeratuak izan diren lau proiektuak aurkeztu dituzte. Oraingo honetan laguntzen guztizko kopurua 200.000 eurokoa da eta ekonomia, ikerketa eta berrikuntzara zuzendutako proiektuetarako izango da. Euroeskualdeak erabaki du, horrela, euroeskualdeetako lankidetza estrategikoak finantzatzea Akitania eta Euskadiren arteko lankidetzaren garapenerako funtsezkotzat jo izan diren sei sektore ekonomikotan; esaterako, aeronautika eta garraioan; osasuna / bio-osasunean; nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industrian; eraikuntza jasangarrian, egurrean; energia berriztagarrian eta itsasoko eta itsaertzeko baliabideetan. Irudian, Mathieu Bergé eta Mikel Antón. 

Guztia irakurri

 

 

El Director de Asuntos Europeos del Gobierno Vasco, Mikel Antón y el Consejero regional de la Région Nouvelle Aquitaine, Mathieu Bergé, han presentado los cuatros proyectos seleccionados en la convocatoria de ayudas que concederá este año la Eurorregión Aquitania-Euskadi. Las ayudas suman un total de 200.000 euros que irán dirigidos, en esta ocasión, a proyectos en las disciplinas de la economía, la investigación y la innovación. La Eurorregión ha decidido, de este modo, financiar colaboraciones estratégicas eurorregionales en 6 sectores económicos que han sido considerados clave para el desarrollo de la cooperación entre Aquitania y Euskadi, tales como: Aeronáutica y transporte; Salud / Biosalud; Agricultura e industria agroalimentaria; Construcción sostenible, madera; Energías renovables; y Recursos marinos y del litoral. En la imagen, Mathieu Bergé y Mikel Antón.
 

Ampliar noticia

> Ainhoa Arteta sopranoak debutatuko du Bolshói Antzokian, Moskun

 

>  La soprano Ainhoa Arteta debuta en el Teatro Bolshói de Moscú

Ainhoa Arteta Ibarrolaburu (Tolosa, Gipuzkoa, 1964ko irailaren 24a) operaren unibertsoan soprano ezaguna da mundu mailan. Munduko aretorik ezagunenetan abestu izan du, eta hainbat diskotan parte hartu du. Halaber, sari garrantzitsuak jaso ditu, adibidez: New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions lehiaketakoa eta Parisko Concours International de Voix d'Opera Plácido Domingo lehiaketakoa. Orain soprano gipuzkoarrak debuta egingo du Bolshói Antzokian, Anna Netrebko bere lagunarekin. Orain dela gutxi eman duen elkarrizketan batean, Ainhoa Artetak adierazi du ia hiru hamarkadako karrera izan ondoren, Bolshói-n debuta egitea "ate nagusitik irtetea bezala" dela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Ainhoa Arteta Ibarrolaburu (Tolosa, Gipuzkoa, 24 de septiembre de 1964) es una soprano conocida en el universo de la ópera a nivel mundial. Ha cantado en las salas más reconocidas del mundo y tomado parte en numerosos discos. Ha recibido asimismo prestigiosos premios: entre otros, el del Concurso de la Metropolitan Opera de Nueva York y el del Concurso Internacional de Voz de Opera Plácido Domingo de París. Ahora la soprano guipuzcoana debuta en el Teatro Bolshói junto a su amiga Anna Netrebko. En una entrevista ofrecida recientemente, Ainhoa Arteta declara que debutar en el Bolshói  tras casi tres décadas de carrera es "como salir por la puerta grande".

Ampliar noticia

> Cambridgeko Unibertsitatean ikertzaile bisitari baten egonaldia finantzatzeko laguntza

 

> Financiación de una estancia de investigador visitante en la Universidad de Cambridge

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du 2017-2018 ikasturtean Cambrige-ko Unibertsitateko Clare Hall Collegen egonaldia egingo duen ikertzaile bisitari batentzat diru-laguntza. Deialdi honek 75.150 euroko kopurua du. 75.150 euroko diru-laguntza hori hamabi hilabeteko egonaldia finantzatzeko izango da, nahiz eta izangaiek sei hilabeteko egonaldi partzialak ere aukeratu ahal izango dituzten. Deialdi honetara aurkeztu ahal izateko izangaiek egoitza Euskadin eta doktore titulua izan beharko dituzte, eta Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultateren batean onartuak izan beharko dute. Gainera, lehen egunetik lanean hasi ahal izateko adinako ingeles maila eduki beharko dute. Ikertzaile bisitariak ondorengo diziplinetan egin ahal izango du ikerketa-lana: Fisika, Biologia Zelular nahiz Molekularra eta Arteak (Humanitateak, Gizarte Zientziak eta Zientzi Juridikoak).

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno, a propuesta de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, ha aprobado  la Orden por la que se convoca una ayuda destinada a financiar una estancia como investigador o investigadora visitante en el Clare Hall College de la Universidad de Cambridge (Reino Unido), durante el curso académico 2017-2018.La duración de esta ayuda, con una dotación de 75.150 euros, será de doce meses, comenzando en el mes de octubre, si bien los candidatos y candidatas podrán optar por estancias de seis meses. Podrán acceder a esta ayuda los doctores o doctoras con residencia en Euskadi, y que hayan sido aceptados en un Departamento o Facultad de la Universidad de Cambridge. Habrán de poseer, además, un nivel de conocimiento del inglés que les capacite para desarrollar su trabajo desde el primer día. Las disciplinas en las que el investigador o investigadora visitante podrá realizar su labor investigadora son: Física, Biología Celular y Molecular y las Artes (Humanidades, Ciencias Sociales y Jurídicas).

Ampliar noticia