EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 639

Euskal Etxeak Digitala # 639

 639 ZK.
2016 / 11 / 31 - 4

 

Nº 639
 31 - 4 / 11 / 2016 

>  Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko estandarrak aztertzen dituen nazioarteko jardunaldi batzuetan egon dira Lehendakaria eta Emakunde

 

>  El Lehendakari y Emakunde han participado en unas jornadas que analizan estándares internacionales para atender a las victimas de la violencia contra las mujeres

"Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren nazioarteko kalitate estandarrak" izeneko jardunaldiak ospatu berri dira eta bertan egon dira Emakunde zein Lehendakaria. Jardunaldi hauek Nazio Batuetako zenbait agentziek bultzatu dituzte eta bertan emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak zehaztu nahi dituzte. Lehendakariak adierazi duenez emakumeen aurkako indarkeria gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazpide larriena da. Bide batez, jardunaldi hauetan parte hartzeak indarkeriaren biktima diren emakumeei eskaintzen zaizkien arreta-zerbitzuen kalitatea hobetzen jarraitzeko aukera emango duela adierazi du. 

Guztia irakurri

 

 

Acaban de celebrarse las jornadas “Estándares internacionales de calidad en la atención a víctimas de la violencia contra las mujeres" y el Lehendakari y Emakunde han estado presente en ellas. Dichas jornadas han sido impulsadas por varias agencias de las Naciones Unidas, con el objetivo de llegar a consensuar estándares mínimos a la hora de atender a las victimas de violencia contra las mujeres a nivel mundial. Segun declaraciones del Lehendakari, la violencia contra las mujeres es la expresion más grave de la desigualdad entre hombres y mujeres. Además ha añadido, que mediante estas jornadas se mejoraran los servicios de atencion que se les ofrece a las mujeres de la victimas de la violencia.

Ampliar noticia

 

> Gobernu Kontseiluak bat egin du hiri eta herri jasangarrientzako "Euskal Adierazpena" bide orriarekin

 

> El Consejo de Gobierno se une a la hoja de ruta "Declaración Vasca" de los pueblos y ciudades sostenibles

Parisen ospatutako Klimaren Konferentzian erdietsitako akordioan oinarrituta, Bilbon 2016ko apirilaren 27an onartu zen "Euskal Adierazpena". Akordioa ia mila hiri, eskualde eta erakundek izenpetu zuten. Bertan, gure gizarteen bizi-kalitate egokia segurtatzeko aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologikoak, gure tokiko ekosistemen eta ekosistema globalen mugak, eta eskura dauden baliabide naturalak errespetatu behar direla nabarmendu zen. Orain, Gobernu Kontseiluaren txanda izan da eta bide orri honen bitartez "“Europa bizigarri eta inklusiborako udalerri produktiboak, jasangarriak eta erresilienteak” lortu nahi ditu.

 

Guztia irakurri

 

 

Basándose en el acuerdo logrado en la Conferencia sobre el Clima de Paris, el 27 de abril del 2016 casi mil ciudades, regiones e instituciones  firmaron la "Declaración Vasca" en Bilbao. En ella se destaca que los cambios para conseguir una calidad de vida digna, en el ámbito social, económico y tecnológico se darán tomando en consideración los limites de nuestros ecosistemas locales y globales, y los recursos naturales disponibles. Ahora se ha unido a la declaración el Consejo de Gobierno Vasco, que mediante esta hoja de ruta pretende conseguir “municipios productivos, sostenibles y resilientes para una Europa habitable e inclusiva".

Ampliar noticia

 

>  Eusko Jaurlaritza eta hainbat enpresa Kuban izan dira industria arloan elkarlana sustatzeko 

 

> Gobierno Vasco y varias enpresas han estado en Cuba para impulsar colaboracion en materia industrial

Astean zehar ospatu da Kuban, Habanako XXXIV. Nazioarteko Azoka-FIHAV eta bertan euskal ordezkaritza bat egon da, 32 enpresez osatuta. Beraiekin egon dira ere hiru Merkataritza Ganberetako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonaindia eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko zuzendaria. Azokan egoteaz gain, hainbat bilera izan dituzte, besteak beste Kubako Industria arduradunekin eta Euskal Etxeko ordezkariekin.

Guztia irakurri

 

 

Esta ultima semana se ha celebrado en Cuba la XXXIV Feria Internacional de La Habana, que ha reunido a 32 empresas vascas. Con ellas han acudido representas de las tres cámaras de comercio, el viceconsejero de industria del Gobierno Vasco, Javier Zarraonaindia y la directora de internacionalización Ainhoa Ondarzabal. Además de participar en la feria han mantenido reuniones con miembros del ministerio de industria y de la Euskal Etxea de Cuba.

Ampliar noticia

 

>  Bartzelonan ospatzen den EHSONA musika jaialdia martxan da

 

>  Ya esta en marcha el festival EHSONA que se celebra en Barcelona

Aurten 19. edizioa egingo du Bartzelonako Euskal Etxeak bultzatzen duen EHSONA musika jaialdiak. Urtero udazkeneko zenbait asteburutan ospatzen den jaialdi hau jadanik erreferente bihurtu da, eta urtero urtero, Euskal Herriko musika talde esanguratsuenetakoak biltzen ditu Bartzelonan. 19. edizio honetan besteak beste Izaki Gardenak, Willis Drummond, Zea Mays, Esne Beltza edota Doctor Deseo bezalako taldeak pasako dira Bartzelonako hainbat aretotako oholtzetatik, jadanik eskuragarri daude sarrerak internet bidez.

Guztia irakurri

Este año se celebrara la decimonovena edición del festival EHSONA que lo impulsa la Euskal Etxea de Barcelona. Esta cita musical que se celebra durante varias semanas de otoño se ha convertido en todo un referente, ya que reúne a los grupos más punteros del panorama musical vasco. Este año, entre otros acudirán a la capital catalana grupos como Izaki Gardenak, Willis Drummond, Zea Mays, Esne Beltza y Doctor Deseo. Las entradas están disponibles en internet.

Ampliar noticia

 

> Bukatu da Tolosako Abesbatza Lehiaketa

 

> Acaba de finalizar el Certamen Coral de Tolosa

Urteroko zita bihurtu da Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Aurten ospatzen den 48. aldia izan da eta mundu osoko hemezortzi abesbatzek hartu dute parte. Sari Nagusia Indonesiako Batavia taldeak jaso du, baina ez da izan saritutako abesbatza bakarra. Esloveniako St. Nicholas Choir Litijak jaso zuen Entzuleen Saria eta Suediako Svanholm Singers-ek bi txapel irabazi zituen. Euskal ordezkaritzari dagokionez Vocalia abesbatza nabarmendu zen, besteak beste, euskal abesti baten interpretazio onenaren saria jaso baitzuen.

 

Guztia irakurri

 

 

 

La semana pasada finalizo la 48. edición del Certamen Coral de Tolosa, ya convertida en cita imprescindible a nivel mundial. Este año participaron dieciocho coros de todo el mundo. El premio principal fue para el coro Batavia de Indonesia. St. Nicholas Choir Litjak recibio el premio del publico y el coro sueco Svanholm Singers se llevo dos txapelas. En cuanto a la representación vasca destaco el coro Vocalia que recibió el premio a la mejor interpretación de una canción vasca.

 

 

Ampliar noticia