EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 640

Euskal Etxeak Digitala # 640

 640 ZK.
2016 / 11 / 7 - 11

 

Nº 640
 7 - 11 / 11 / 2016 

>  Lehendakaria izan da Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Egunean deitutako ekitaldiaren buru

 

> El Lehendakari preside el acto convocado por el Gobierno Vasco con motivo del Día de la Memoria

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak izan dira Memoriaren Eguna dela eta Bilboko Casilda parkean egin den ekitaldiaren buruan. Lehendakariak ziurtatu du "bi besoak zabaltzeko" eguna dela gaurkoa, batetik, biktimei, sufrimendu bidegabea eragin zitzaiela aitortzeko, eta, bestetik, gizarteari. Ildo horretan, bereziki gogorazi nahi izan ditu "anonimatutik" bakearen aldeko konpromisoa adierazi zuten pertsonak; izatez, bere iritziz "eredugarriak" dira biktimen errekonozimenduaren alde eta biktimen egiarako, justiziarako eta ordaina jasotzeko eskubideen alde lan egiten jarraitzeko.

Guztia irakurri

El Lehendakari, Iñigo Urkullu, acompañado por los consejeros y consejeras del Gobierno Vasco, ha presidido el acto celebrado en el parque de Doña Casilda de Bilbao con motivo del Día de la Memoria. El Lehendakari ha asegurado que es el día para abrir "los dos brazos" a las víctimas, reconociendo el sufrimiento injusto que se les causó, pero también a la sociedad. En este sentido, ha querido recordar especialmente a las personas que "desde el anonimato” expresaron su compromiso con la paz y que son, a su juicio, "un ejemplo" para seguir trabajando por el reconocimiento y los derechos de las víctimas a la verdad, la justicia y la reparación.

Ampliar noticia

 

>  Argitaratu da 2016eko dirulaguntzen esleipena kanpoan egoera larrian dauden pertsonentzat

 

Publicada la adjudicación para 2016 de ayudas a personas del exterior en situación de extrema necesidad

Argitaratu da gaurko ostiraleko EHAAn, 2016eko azaroaren 11koan, kanpoan egoera larrian dauden pertsonentzako dirulaguntzen esleipena . Dokumentu horretan jaso da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren ebazpena, 2016eko urriaren 17koa, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko. Osotara 202.000 euro esleitu dira, banatuta ondorengo familia unitateen artean: 23 Argentinan, 18 Txilen, 64 Kuban, 6 Uruguain eta 10 Venezuelan.

Guztia irakurri

Se ha publicado en el BOPV de hoy viernes 11 de noviembre de 2016 la adjudicación para 2016 de ayudas a personas del exterior en situación de extrema necesidad. El documento recoge la resolución del director para la Comunidad Vasca en el Exterior, de 27 de octubre de 2016, por la que se adjudican prestaciones económicas a Centros Vascos para atender necesidades asistenciales y situaciones de extrema necesidad de personas pertenecientes a las Colectividades Vascas en el extranjero. En total se han adjudicado 202.000 euros, distribuidos entre 23 unidades familiares en Argentina, 18 en Chile, 64 en Cuba, 6 en Uruguay, y 10 en Venezuela.

Ampliar noticia

 

> Martxan da Euskal Argentinar Aste Nazionala

 

> En marcha la Semana Nacional Vasco Argentina

Iaz Macachinen ospatu eta gero, aurten Necoechearen txanda da. Horrela, astelehenetik ari dira ospatzen Necoechean Euskal Argentinar Aste Nazionala. Ohi denez, ekitaldi nagusiak astebukaera honetan izango dira, besteak beste Kalakan taldeak emanaldia eskainiko du Paris Antzokian. Euskal Etxe bakoitzaren ordezkaritzak bere ikuskizunak eskainiko ditu sukaldaritza, dantza edota musika bezalako alorretan. Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bat bidaliko du Maria Angeles Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia buru dela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Después de que el año pasado se celebrara en Macachín, este año es el turno de Necoechea. La Semana Nacional Vasco Argentina está en marcha desde el lunes, aunque la actividad más importante esté programada para el fin de semana. Entre todas las actividades destaca la actuación del grupo Kalakan en el Teatro París y las demostraciones que cada Euskal Etxea realizara en el ámbito de la danza, la gastronomía o la música. El Gobierno Vasco ha enviado una delegación encabezada por María Angeles Elorza, Secretaria General de Acción Exterior.

Ampliar noticia

 

>   Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren astearen baitan ekitaldi ugari ari dira ospatzen

 

>  Se están celebrando varias actividades dentro de la Semana de Ciencia, la Tecnología y la Innovación

Aurtengoa Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren astea ospatzen den XVI. aldia da eta astelehenetik hasita, hilaren 20arte Euskadik zientziaren eta teknologiaren arloan dituen gaitasunak erakutsiko dira hainbat ekitaldiren bidez. Ekitaldiei hasiera Urkullu lehendakariak eman die, eta bertan adierazi duenez 2020ra arte aurrekontua urtean % 5 gehituz berretsi du Eusko Jaurlaritzak I+G arloan hartuta duen konpromisoa. Horretarako berrikuntzaren aldeko apustuan enpresa txiki eta ertain gehiago batzea nahi du, gizarte "abertsagoa, aukera handiagoak" dituena eta "oreka sozial" handiagoa duena lortzeko.

 Guztia irakurri

 

El lunes dio comienzo la XVI. edición de la Semana de Ciencia, la Tecnología y la Innovación, que se celebrará hasta el día 20 de este mes. Mediante varias actividades se darán a conocer las capacidades científico-tecnologicas de Euskadi. El lehendakari Urkullu ha sido el encargado de dar comienzo a las jornadas, en su discurso ha destacado el compromiso en I+D del Gobierno Vasco, con una subida anual del 5% en el presupuesto hasta 2020 en esta materia. Para ello, quiere incluir en la apuesta por la innovación a más empresas pequeñas y medianas, para así conseguir una sociedad "más rica y con más oportunidades" y que tenga un mayor "equilibrio social".

Ampliar noticia

 

> Etxepare Euskal Institutuak irakurletza berria zabaldu du Habanako Unibertsitatean

 

>  El instituto Etxepare ha puesto en marcha un lectorado en la Universidad de La Habana

Joseba Sarrionandia idazlea izango da Etxepare Euskal Institutua eta Habanako Unibertsitatearen arteko elkarlanetik emango den Euskara eta Euskal Kulturari buruzko irakurletzaren arduraduna. Sarrionandia azaroaren 22an hasiko da "Euskara hizkuntzaren historia" ikastaroarekin. Programa akademikoaz gain beste hainbat ekintza aurreikusi dituzte; horrela, Asier Altuna zinegileak "Amama" pelikula aurkezten egongo da edota Blas de Otero eta Jose Antonio Agirrek Kuban egindako egonaldiak landuko dira. Azkenik, unibertsitatean Euskal Biblioteka jarriko da, Kubako euskal komunitateak bildutako 2000 liburu abiapuntu dituena. Irudian, Habanako Unibertsitatea.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El escritor Joseba Sarrionandia será el responsable del lectorado de lengua y cultura vasca, que han organizado el instituto vasco Etxepare y la Universidad de La Habana. El programa dará comienzo el 22 de noviembre con la clase "Historia de la Lengua Vasca". Además de la programación académica han previsto varias actividades más; el cineasta Asier Altuna presentara su pelicula "Amama" y se analizarán las estancias de Blas de Otero y Jose Antonio Aguirre en Cuba. También se desarrollará en la universidad el proyecto de Biblioteca Vasca que parte con el fondo de 2000 libros recopilados por la comunidad vasca en Cuba. En la imagen, Universidad de La Habana.

Ampliar noticia