EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Viña del Mar
  4. Euskararen Nazioarteko egunean

Euskararen Nazioarteko egunean

escrito por Viña del Mar    jueves, 01 de diciembre de 2016

Euskara

 

Euskararen Nazioarteko eguna, Euskal Gobernuak eta Euskaltzaindiak 1995ean erakundetua, Abenduaren 3an ospatzen da urtero, horregatik gaude gaur hemen elkarturik gure Valparaíso - Viña del Mar-eko Eusko Etxean, hizkuntza bat, mintzaira bat ospatzeko, euskara. Baina, zer da Euskara? 

 

Euskara, bai euskal herriarentzat zein Txile herriarentzat, definizioen hizkuntza bat da. Gure nortasun euskalduna definitzen du eta baita txiletar kultura ere.

 

Gure ehun urtetik gorako erakundeko (1915-2015) estatutuetan nabarmentzen da “Euskara, gure hizkuntzari, euskal arimaren bereizgarria izateagatik, adeitasun berezi bat ematea, bere ikasketa, praktika eta hobekuntzaz arduratuz”

 

Euskal Herria Euskararen herria bezala definitzen da, hitz egiten dugun guztion batasuna. Ziurrenik gertaera honek Iparraguirre inspiratu zuen Gernikako arbolan, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatearen lema den “eman ta zabal ezazu munduan fruitua” esaldiarekin.

 

Eta hain zuzen horregatik, gure Eusko Etxea eta Txile herria, munduan zehar zabaldutako fruitu horren parte da. Horregatik gure herrialdeko hastapenetik Euskaldunak eguneroko bizitzaren parte izan ziren eta horregatik da ere euskararen presentzia kaleetan, mundu kultural, artistiko, politiko eta historikoetako pertsonaietan eta baita herrietan ere ez dela arraroa, Los Lagos eskualdeko Ustaritz herria bezala. Horregatik elkartzen gara aurten ere abenduaren 3an, gure kultura ospatzeko.

 

Lehenaldiko, uneko, eta etorkizuneko definizioen herri bat gara eta Euskara haien parte izan da, unean da eta izango da. Ez dakigu noiztik, baina segurtasunez dakiguna da honela dela eta honela izaten jarraituko duela. Gaur gure esfortzuak bertan daude, txiletar eta euskaldun bezala. Horregatik, astero elkartzen den eta gure hizkuntza mantentzen eta hedatzen duen talde bat edukitzeak arro jartzen gaitu Valparaisoko Eusko Etxea bezala, Leire Martinez de Luco Monreal irakaslearen irakaskuntzapean.

 

Gora Herri Txiletarra, Gora Euskal Herria eta Gora Euskara!

 

Viña del Mar, Txile. 2016ko Abenduaren 3a.

 

Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo