EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #643

Euskal Etxeak Digitala #643

 643 ZK.
2016 / 12 / 28 - 02

 

Nº 643
 28 - 02 / 12/ 2016 

> Agirre lehenengo Lehendakari izan zela 80. urteurrenari amaiera emateko "Gabon" ekimena

 

>  Para finalizar los actos de conmemoración  del 80 aniversario del Lehendakari Aguirre, la acción "Gabon"

Aurten 80 urte bete dira lehenengo Eusko Jaurlaritzaren osaketatik eta Jose Antonio Agirre lehen Lehendakari gisa izendatu zutenetik. Hori dela eta, hainbat ekimen egin dira urtean zehar; bost dokumental filmatu dira, kale ekintzak edota argazki erakusketa bat egin dira besteak beste. Guztietan, lehen Eusko Jaurlaritza eta Agirrek ordezkatzen zituen baloreak gizarteratu nahi izan dira. Ekimenei amaiera emateko "Gabon" deitutakoa proposatu dute egitea. Agirre Lehendakariak erbestean zela euskal gizarteari gabonetako mezua bidaltzen zion eta ekintza hori gogora ekarri nahi da. Horretarako, euskal etxe eta euskal diasporako kideei orokorrean, euskal gizarteari bideratutako mezu bat bidaltzera animatu nahi zaio, bideo formatuan. Guztia kudeatzeko Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla helbidera bidaltzea eskatzen da.

Guztia irakurri

 

 

Este año se han cumplido 80 años desde que se constituyó el primer Gobierno Vasco y que José Antonio Agirre fue nombrado lehendakari. Por ello, se han realizado varios actos a lo largo del año, entre los que destacan los cinco documentales filmados, una acción de calle y una exposición fotográfica. Todos ellos con la intención de difundir la obra y el pensamiento de aquel primer Gobierno Vasco presidido por Agirre. Para finalizar los actos se presenta la acción "Gabon". El lehendakari Agirre, cada fin de año enviaba un mensaje a la sociedad vasca desde el lugar en el que se encontraba en el exilio. Ahora, se propone realizar, a las euskal etxeas y a la diáspora en general, lo mismo, un mensaje destinado a la sociedad vasca en formato vídeo. Para dinamizar todo ello se pide que los videos se manden a la siguiente dirección: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

Ampliar noticia

 

>  Argentinako Euskal Komunitatea lehen aldiz Durangoko Azokan

 

> La Comunidad Vasca de Argentina estará presente por primera vez en la Feria de Durango

Durangoko Azokak bere 51. edizioa ospatuko du gaurtik hasita, hilaren 6 arte. Iaz Bartzelonako Euskal Etxeak hasitako bideari jarraiki, Argentinako Euskal Komunitateak bere stand propioa izango du. Stand honen kudeatzaileak FEVA, Argentinako euskal etxeen Federazioa, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritza izango dira. Bertan ikusi ahalko diren argitalpenez gain, hainbat solasaldietan hartuko dute parte Argentinako Euskal Komunitateko kideek, horien artean nabarmentzekoa da, gaur arratsaldean ospatuko dena; "Gaurko Argentinako euskaldunak", gaur egungo Argentinako Euskal Komunitatearen egoeraz jardungo dena. 

 

Guztia irakurri

 

 

Este año se celebra la 51. edición de la Feria de Durango, que comienza hoy y se podrá visitar hasta el 6 de diciembre. Continuando con el camino abierto el año pasado por la euskal etxea de Barcelona, la Comunidad Vasca de Argentina tendrá su propio stand. Dicho stand esta gestionado por FEVA, la Federación de Euskal Etxeak de Argentina, y por la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior, del Gobierno Vasco. Además de las publicaciones que se podrán adquirir en el stand, miembros de la Comunidad Vasca de Argentina participarán en varias charlas que están programadas en los días que dure la feria. Entre ellas destaca la que se celebrará hoy, que tratará sobre la situación de los vascos de Argentina en la actualidad.

Ampliar noticia

 

> Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala aurkeztu dute

 

>  Han presentado la Declaración Institucional con motivo del Día Internacional del Euskara

Bihar, abenduak 3, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta Hizkuntza Politika gaietarako Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordeak (HAKOBA) adierazpen instituzionala aurkeztu du. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, EUDELEk eta UEMAk “Zer egin dezaket nik euskararen alde?”  jarri diote goiburu adierazpenari. Horrez gain 500 gizarte eragile gehiagok ere eman diote atxikimendua, alderdi politiko, sindikatu, unibertsitate, kirol edota kultura arlokoak besteak beste. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordeak adierazi duenez, galdera aktibo eta aktibatzailea da, "kontua ez da besteei esatea zer egin behar duten, baizik eta norberak esatea zer egin ahal duen". Nafarroan ere lehen aldiz ospatuko da eguna modu ofizialean. Euskal Herri osoan zehar hainbat ekimen antolatuko dira, baita diasporan ere.

Guztia irakurri

 

 

Mañana, 3 de diciembre, se celebrará el Día Internacional del Euskera y la Comisión de Coordinación de las Administraciones Públicas en materia de Política Lingüística (HAKOBA) ha presentado una declaración institucional.  El Gobierno Vasco, las diputaciones de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, los ayuntamientos de Bilbo, Donostia y Gasteiz, EUDEL y UEMA lo han llamado "¿Que puedo hacer yo por el euskara?". Además se han adherido a la declaración más de 500 organizaciones sociales, asi como partidos políticos, sindicatos, universidades, deportistas y personalidades del ámbito cultural. El viceconsejero de Política Lingüística Patxi Baztarrika ha declarado que es una pregunta activa y activadora, "la cuestión no es decir que tienen que hacer los demás, sino que podemos hacer cada uno". También será la primera vez que se celebre de manera oficial en Nafarroa. Además, se llevarán a cabo múltiples actividades en toda Euskal Herria y en la diáspora.

Ampliar noticia

 

>  Bavariako ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen egon da industrian elkarlana bilatzeko helburuarekin

 

>  Una delegación de Baviera visita Euskadi para profundizar en la colaboración en materia de industria

Bavariako erakundeetako eta enpresa munduko hainbat kide Euskadin egon dira azken astean, industria eta teknologia arloan martxan dauden proiektuen arteko elkarlanean sakontzeko. Lehen jardunaldia Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, eta Franz Josef Pschierer, Bavariako Ekonomia Sailburu nagusiak ireki dute. Ekimen 2014an jarri zen martxan, eta topaketa hauekin orduan hartutako konpromisoak gaur eguneko beharretara egokitu nahi dituzte.

Guztia irakurri

Varios representantes de las instituciones y empresas de Baviera han visitado Euskadi esta última semana. El objetivo de esta visita es profundizar en la colaboración en varios proyectos industriales y tecnológicos. La primera jornada estuvo presidida por Arantxa Tapia, consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, y Franz Josef Pschierer, secretario de estado del Ministerio de Economía de Baviera. Dicha colaboración surgió en el año 2014 y mediante este encuentro se pretenden actualizar los compromisos adquiridos por las dos partes hace dos años.

Ampliar noticia

 

> Ekimen ugari Erromako Euskal Astean

 

> Diversas actividades en la Semana Vasca de Roma

Euskal kultura ezagutzera emateko hainbat ekitaldiz osatutako astea antolatu dute Erromako Associazione Culturale Euskarak, Dipartamento de Lingua e Cultura Basca eta LIBE Edizioni online argitaletxeak. Ekitaldiak atzo hasi ziren, Asier Gogorza artistaren "Muga" erakusketarekin, Nuovo Cinema Pallazon dagoena ikusgai, hilaren 11arte. Gogorza berak, bihar "Instanzine" sormen tailerra gidatuko du. Atzo ere, Mariasun Landak "La falta e il desiderio" liburua aurkeztu zuen Bolognako Unibertsitatean, gaur Erromako Universita Roma Tre-n egongo da. Bestetik, abenduaren 7an Euskanta2016 egitasmoko kantak aurkeztuko dira eta Errabal taldearen dantzaldia egongo da. Hurrengo egunean Mursego musikariak kontzertua eskainiko du Hula Hoop Club-en gaueko 10etatik aurrera, eta azkenik, abenduaren 9an "Amama" filmaren emanaldia egongo da Detour zineklubean.

 

Guztia irakurri

 

 

 

 

Con el objetivo de dar a conocer la cultura vasca la Associazione Culturale Euskara, el Dipartamento de Lingua e Cultura Basca y la editorial digital LIBE han organizado varias actividades dentro de la Semana Vasca que arrancaron ayer, con la exposicion "Muga" del artista Asier Gogorza, que se puede ver en el Nuovo Cinema Pallazon hasta el 11 de diciembre. Mañana, sábado, el mismo artista Gogorza, guiara un taller de creatividad artística. Ayer también, la escritora Mariasun Landa presentó el libro "La falta e il desiderio" en la Universidad de Bologna y hoy hará lo mismo en la Universidad Tre de Roma. El 7 de diciembre se presentará el proyecto Euskanta 2016 y habrá una romería de la mano del grupo Errabal.  Al día siguiente Mursego ofrecerá un concierto en la sala Hula Hoop Club a partir de las 10 de la noche, y por ultimo, el 9 de diciembre proyectarán el film "Amama".

 

 

Ampliar noticia