EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #644

Euskal Etxeak Digitala #644

 644 ZK.
2016 / 12 / 5 - 9

 

Nº 644
 5 - 9 / 12 / 2016 

"Orain 80 urte", Agirre lehendakariaren omenez, Euskaditik mundura Kepa Junkeraren eskutik

 

"Orain 80 urte – Hoy 80 años", en homenaje al lehendakari Agirre, de Euskadi al mundo, de la mano de Kepa Junkera

Datorren asteartean, abenduak 13, Eusko Jaurlaritzaren eta lehendabiziko lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirreren 80. urteurrenaren itxiera ekitaldia egingo da Gasteizko Principal Antzokian arratsaldeko 19:30etan. "Orain 80 urte, Euskaditik mundura Kepa Junkeraren eskutik" izeneko ikuskizuna Agirre lehendakariaren eta diasporaren omenez egingo da eta musikariak asmatutako ikuskizunaz gozatzeaz gain diasporako hainbat ordezkariekin hitz egiteko aukera izango da. Horrez gain, ekitaldia mundu osoan ikusi ahal izateko, antolatzaileek zuzenean eskeiniko dute eta internet bidez jarraitzeko aukera izango da, www.lehendakariagirre web orrian sartu besterik ez dago abenduaren 13an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Rocio Basterra argentinar euskalduna protagonista duen "Orain 80 urte" dokumentalaz eta musika eta dantza ikuskizunaz gozatzeko.
 

Guztia irakurri

 

El próximo martes 13 de diciembre, a partir de las 19:30h de la tarde, comenzará el acto de clausura del 80 aniversario del Gobierno Vasco y de su primer lehendakari, José Antonio Agirre, en el Teatro Principal de Vitoria-Gasteiz. La función, titulada "Orain 80 urte, de Euskadi al mundo, de la mano de Kepa Junkera" servirá para homenajear a la diáspora vasca y, además de gozar con el espectáculo ideado por Kepa Junkera, los espectadores tendrán la oportunidad de escuchar a miembros de la diáspora vasca desde diferentes puntos del mundo. Este espectáculo podrá disfrutarse desde cualquier punto del mundo a través internet, entrando en la dirección www.lehendakariagirre.eus. El 13 de diciembre, a partir de las 19:30 horas, se comenzará con la proyección del documental "Orain 80 urte – Hoy 80 años" que protagoniza la joven vasco-argentina Rocío Basterra.
 

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak-Sabores Solidario eta Comunidad Sant'Egidio erakundeei eman die 2016ko René Cassin Saria

 

> El Gobierno Vasco concede el premio René Cassin 2016 a Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak-Sabores Solidario y Comunidad de Sant´Egidio

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Salvamento Marítimo Humanitario (SMH), Zaporeak-Sabores Solidario eta Comunidad Sant’Egidio erakundeek jaso dutela Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren 2016ko Giza Eskubideen René Cassin Saria. Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko euskal erakundea 2015ean sortu zen Egeo Itsasoko (Grezia) krisi humanitarioan laguntzeko. Zaporeak-Sabores Solidario proiektua "Intxaurrondotik Wokrora Elkartea"ren jarduera solidario-gastronomikoa da, eta bere helburua da errefuxiatuei egunero jaten ematea Chíos irlan (Grezia) diharduten taldeekin lankidetzan. Comunidad de Sant’Egidio aspaldiko hamarkadetatik ari da erlijioen arteko elkarrizketa, herrien arteko senidetzea, pobreziaren aurka justiziaz borroka egitea eta heriotza-zigorra ezeztatzea sustatzen.

Guztia irakurri

 

 

El Gobierno Vasco ha hecho pública la concesión a las organizaciones Salvamento Marítimo Humanitario (SMH); Zaporeak-Sabores Solidario; y la Comunidad de Sant´Egidio del Premio René Cassin 2016 de Derechos Humanos, que otorga la Secretaría General para la Paz y la Convivencia. La ONG vasca Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) fue creada en noviembre de 2015 ante la crisis humanitaria del Mar Egeo (Grecia). El proyecto Zaporeak-Sabores Solidario es una actividad solidario-gastronómica llevada a cabo por "Intxaurrondotik Wukrora Elkartea", que tiene como objetivo dar de comer diariamente a las personas refugiadas, en colaboración con los grupos que operan en la isla de Chíos (Grecia). La Comunidad de Sant´Egidio viene impulsando desde hace décadas el diálogo interreligioso, el hermanamiento entre los pueblos, la lucha contra la pobreza con justicia, o la abolición de la pena de muerte.
 

Ampliar noticia

 

>  Eusko Legebiltzarrak bat egin du Uruguaiko Euskal Elkarteak antolatu duen omenaldiarekin, Agirre Lehendakariari eta erbesteko euskaldunei emandako harreragatik.

 

> El Parlamento Vasco se une al acto de homenaje de la colectividad vasca uruguaya, por la acogida al lehendakari Agirre y a los vascos del exilio.

1941ean, identitate faltsuarekin eta naziek hartutako Europatik ihes eginez, Agirre Lehendakaria hartu zuten Uruguain. Ez zen ohiko bisita bat izan, aitortu zuten goiko dignatario bat bezala, askatasunaren eta giza eskubideen borrokaren aldeko ordezkari bezala, eta parte hartu zuen, ekitaldi askoen artean, hitza hartzen, Uruguaiko Parlamentuan, Ordezkarien Ganberan. Geroago, Uruguaira 1955ean egin zuen bisitan, Ariel irrati-uhinen bidez hitzaldian, Agirre lehendakariak Parlamentuari, Gobernuari eta herri uruguaitarrari eskertzeko aukera izan zuen hura ez soilik, baizik eta euskal elkarte guztia izan zuen harreragatik Uruguain, Bigarren Mundu Gerran baitan. Uruguaiko euskal elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Agirre lehendakariaren egonaldi honetako 75 urteetan betetzeagatik eta ixten ditu Ordezkarien Ganberarako Uruguaiko Parlamentuari eskerrak emateko omenaldi batekin. Irudian Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.

Guztia irakurri

 

En 1941, el lehendakari Agirre, con identidad falsa y huyendo de la Europa ocupada por los nazis fue acogido en Uruguay. No fue una visita al uso, fue reconocido como alto dignatario, exponente de la lucha por las libertades y los derechos humanos y, entre los muchos actos en los que participó, tomó la palabra en la Cámara de Representantes, el Parlamento del Uruguay. Posteriormente, en la visita que realizó a Uruguay el año 1955, en una alocución a través de las ondas de Radio Ariel, el lehendakari Agirre tuvo la oportunidad de agradecer al Parlamento, al Gobierno y al pueblo uruguayo la acogida que no sólo él, sino el conjunto de la colectividad vasca, había tenido en Uruguay en plena II Guerra Mundial. Por ello la colectividad vasca de Uruguay ha organizado varios actos con motivo de cumplirse los 75 años de esta estancia del lehendakari Agirre y los cierra con un homenaje al Parlamento del Uruguay, con el reconocimiento a la Cámara de Representantes. En la imagen Bakartxo Tejeria, presidenta del Parlamento Vasco.

Ampliar noticia

 

>  Argentinako Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkarte historikoak bereganatu du 2016ko ENE Saria

 

>  La Asociación Cultural y de Beneficencia Euskal Echea de Argentina se alza con el Premio ENE Saria 2016

Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat banatzen duen ENE Saria Argentinako Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkarte historikoari egokitu zaio aurten, euskara eta euskal kulturaren alde iaz eta orain arteko 112 urteko ibilbide luzean eginiko ekarpenaren karietara. Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea 1904an sortu zen Argentinan, eta gaur Llavallol (Buenos Aires probintzian) eta Buenos Aires hiriburuan dauzkan bi zentruetan milaka ikasle dauzkan eskola da, bere jatorria ahaztu gabe euskara, euskal kultura eta dantza ikasgai maten dituena. Irudian, Llavallol-eko "Euskal Echea"ren egoitza.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El ENE Saria que anualmente concede Eusko Ikaskuntza, la Sociedad de Estudios Vascos, con ocasión del Día Internacional del Euskera (ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna en sus siglas en lengua vasca) ha recaído este año en la institución Euskal Echea de Argentina. Fundada en 1904 y con dos sedes, en Llavallol (provincia de Buenos Aires) y la propia Buenos Aires respectivamente, la institución educativa reúne varios millares de alumnos e incluye euskera y cultura vasca entre las asignaturas que imparte. Recibirá el galardón previsiblemente este próximo mes de enero en fecha y lugar aún por determinar. En la imagen, sede de "Euskal Echea" de Llavallol.

Ampliar noticia

 

> Argentinarren eta euskaldunen arteko lotura euskararen bidez

 

> La relación de los argentinos y los vascos a través del euskera

"Argentinan Euskaraz" egitasmoa duela 25 urte sortu zen, bertako euskal etxeetan euskararen presentzia bermatu nahian. Denbora honetan egoera guztiz aldatu da. Hasieran, XX. mendean zehar, Argentinara joan ziren euskaldun askok ez zieten ondorengo belaunaldiei euskara igorri. Horrela transmisioa galduz joan zen bigarren belaunaldian, are gehiago argentinar batekin ezkonduz gero. Gero, 1990eko urtarrilean, euskarazko lehen ikastaroa antolatu zuten, premiari erantzuteko, baina oso baliabide eskasekin. Helburu nagusia euskara berriro ikasi eta presentzia bermatzea zen. Hala, Macachingo euskal etxean, hamazazpi lagun elkartu ziren euskara ikasteko. Hiru hilabetez, Euskal Herritik joandako bi irakaslerekin euskara ikasten hasi ziren. 06:00etan jaiki eta egun osoa ematen zuten euskara ikasten. Denbora joan ahala egoera asko aldatu da, onerako.

Guztia irakurri

El proyecto "Argentinan Euskaraz" fue creado hace 25 años por unos argentinos, para poder asegurar de nuevo la presencia del euskera en Argentina. La situación ha cambiado en este tiempo. Al principio muchos de los vascos que se fueron a Argentina a lo largo del siglo XX no transmitieron su idioma a las siguientes generaciones, especialmente en el caso de quienes formaban una familia allí. En en enero de 1990 estudiantes argentinos organizaron el primer cursillo para aprender euskera, con el objetivo de responder a la demanda, pese a tener muy pocos recursos. De esta forma, tenían la intención de fomentar el euskera y asegurar de nuevo su presencia. Así, la euskal etxea de Macachín acogió el primer grupo compuesto por 17 estudiantes dispuestos a aprender euskera. Durante tres meses, estudiaron el idioma junto a dos profesores que viajaron desde el País Vasco. Diariamente, se levantaban a las 06:00 horas y se pasaban todo el día aprendiendo. Con el tiempo la situación ha cambiado, a mejor.

Ampliar noticia