EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #647

Euskal Etxeak Digitala #647

 647 ZK.
2017 / 1 / 9 - 13

 

Nº 647
 9 - 13 / 1 / 2017

> Lehendakaria Erromara joan da Sant'Egidioko komunitateak errefuxiatuekin duen proiektua ezagutzeko

 

> El lehendakari viaja a Roma para conocer el proyecto de la comunidad Sant'Egidio con las personas refugiadas

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzatik Erromara bisitan joan den ordezkaritza baten buru izan da, Sant’Egidioko komunitatearekin harremanak estutzeko. Sant’Egidioko komunitatea 1968an sortutako erakunde bat da, azkeneko urteetan "korridore humanitarioak" deituriko legezko bide ziur bat garatu duena gerratik eta pobreziatik ihes egiten duten errefuxiatuei laguntzeko. Bidaia urtarrilaren 12tik 13ra bitartean izan da.  Lehendakaria buru izan duen ordezkaritza honako hauek osatu dute: Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak; Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak; eta Monika Hernando Biktima eta Giza Eskubideen zuzendariak. Erromara egin den bisita ofizialean, Marco Impagliazzo Sant’Egidioko komunitatearen presidentearekin bildu da lehendakaria. Horrez gain, "korredore humanitarioak" deituriko proiektuan hartuta dauden ikasle eta errefuxiatuen ordezkariekin biltzeko aukera izan du. Gainera, lehendakariak bilerak izan ditu Arturo Sosa Jesusen Konpainiaren nagusi orokorrarekin, eta Vatikanoko Estatu idazkariarekin, Pietro Parolin, alboko arkazkiak erakusten duen momentua. Eta bide batez, lehendakaria Erromako euskal etxeko euskal komunitateko kideekin ere bildu da.

Guztia irakurri

El lehendakari Iñigo Urkullu ha encabezado una delegación del Gobierno Vasco que ha viajado a Roma con el fin de estrechar relaciones con la Comunidad de Sant’Egidio. Se trata de una entidad fundada en 1968 que a lo largo de los últimos años ha desarrollado una vía legal y segura denominada "corredores humanitarios" para dar respuesta a las personas refugiadas que huyen de la guerra y la pobreza. El viaje se ha desarrollado a lo largo de los días 12 y 13 de enero. La delegación encabezada por el lehendakari ha estado formada por la secretaria general de Acción Exterior, Marian Elorza; el secretario general para la Paz y la Convivencia, Jonan Fernández; y la directora de Víctimas y Derechos Humanos, Monika Hernando. En la visita oficial a Roma, Iñigo Urkullu se ha reunido con el presidente de la comunidad de Sant’Egidio, Marco Impagliazzo. Además, ha tenido ocasión de mantener un encuentro con estudiantes y representantes de las personas refugiadas acogidas por la entidad en el marco del proyecto "Corredores Humanitarios". Otro punto a destacar del viaje oficial es las reuniones que ha mantenido el lehendakari con el superior general de la Compañía de Jesús, Padre Arturo Sosa, y con el secretario de Estado del Vaticano, Pietro Parolin, momento que muestra la foto. Y el lehendakari ha aprovechado asimismo para reunirse con miembros de la comunidad vasca de la euskal etxea de Roma.

Ampliar noticia

 

> Nekane Balluerka EHUren errektorea

 

> Nekane Balluerka rectora de la UPV/EHU

Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte sailburuak lagunduta, Nekane Balluerka EHUko erretorea karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da. Ekitaldia asteazkenean urtarrilaren 11ean izan da, eta eguerdiko 12:00etan hasi da, Ajuria Enea Jauregian. Bere kargu berri hartze honekin Nekane Balluerka EHUren emakumezko lehen errektore hautatua da (Arantza Mendizabal jarduneko errektorea izan zen 1985eko maiatzaren 27tik 1986ko urtarrilaren 21era arte). Ekitaldian Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarraren presidentea, Deustuko eta Mondragon unibertsitateetako errektoreak eta lehengo eta oraingo talde errektoralak ere izan dira. Lehendakariak errektore izendatzeko dekretua irakurri du eta gero Nekane Balluerkak karguaren zina egin du. Ostean, errektore izendatu berriak eta lehendakariak hitzaldi labur bana eman dute. Nekane Balluerka (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) Portaera Zientzien Metodologia jakintza arloko katedraduna eta Psikologia Fakultateko irakaslea da. Azken lau urteetan Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea izan da, eta aurretik EHUren kudeaketan hainbat ardura izan du.

Guztia irakurri

 

El lehendakari Iñigo Urkullu, acompañado de la Consejera de Educación Cristina Uriarte, ha presidido la toma de posesión de Nekane Balluerka como Rectora de la Universidad del País Vasco UPV/EHU. El acto ha dado comienzo a las 12:00h del miércoles 11 de enero en el Palacio de Ajuria Enea. Con la toma de posesión de su nuevo cargo Nekane Balluerka se convierte en la primera mujer elegida rectora (Arantza Mendizabal fue rectora en funciones entre el 25 de mayo de 1985 y el 21 de enero de 1986). Al acto han asistido la Presidenta del Parlamento Vasco Bakartxo Tejeria, los rectores de las universidades de Deusto y Mondragón y los equipos rectorales de la UPV/EHU entrante y saliente. Tras la lectura por parte del lehendakari del Decreto de nombramiento, Nekane Balluerka ha jurado su cargo. Posteriormente la nueva rectora y el lehendakari han pronunciado unas palabras. Nekane Balluerka (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) es catedrática del área de Metodología de las Ciencias del Comportamiento y profesora de la Facultad de Psicología. Durante los últimos cuatro años ha sido vicerrectora de Estudios de Postgrado y Relaciones Internacionales, y con anterioridad ha ocupado varios cargos de responsabilidad en la gestión de la UPV/EHU.

Ampliar noticia

 

>  Joseba Leizaola Eusko Legebiltzarreko presidente ohia hil da

 

> Muere el expresidente del Parlamento Vasco Joseba Leizaola

Joan den asteko ostiralean hil zen Donostian Joseba Leizaola, gaixotasun luze bat jasan ondoren, 86 urterekin. Politikari donostiarra, haur bat zela Caracasera (Venezuela) ihes egin behar izan zuen bere familiarekin, eta han hazi zen. Bertan egin zen EGIko kide eta, Euskadira itzultzean hasi zen EAJn militatzen. 1980tik 1990era parlamentari gisa jardun zuen Gasteizko Legebiltzarrean, eta 1990etik 1998ra Legebiltzar horretako lehendakari gisa. Ondoren, politika publikoa utzi zuen. Legebiltzarreko lehendakari egon zen bitartean euskal diasporarentzat horren garrantzitsua den 8/1994 legea onartu zen. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoak kanpoko euskal giza taldeekiko eta euskal etxeekiko eduki beharreko harremana zehazten da. Azpimarratzekoa da lege honek Eusko Legebiltzarrean aurkitzen ziren alderdi guztien babesa izan zuela.
 

Guztia irakurri

 

Joseba Leizaola falleció el viernes de la semana pasada, en Donostia, a la edad de 86 años, después de sufrir una larga enfermedad. Joseba Leizaola se trasladó a Caracas (Venezuela) cuando era un niño (su padre se exilió en la Guerra Civil) y pasó su juventud en Venezuela. Fue allí donde empezó a militar en EGI, para después, cuando vino a Euskadi, integrarse en el PNV. Fue parlamentario del Parlamento Vasco entre 1980 y 1990. Más tarde presidente del mismo durante 8 años, entre 1990 y 1998. Al terminar su mandato se alejó de la vida pública. Durante el tiempo que presidió la cámara de Gasteiz se aprobó la ley 8/1994, muy importante para la diáspora vasca, ya que en ella se establecen las relaciones que debe de mantener la Comunidad Autónoma Vasca con la comunidad vasca en el exterior y las euskal etxeak. Cabe destacar que dicha ley obtuvo el apoyo de todos los grupos parlamentarios presentes en el Parlamento Vasco en aquel momento.

Ampliar noticia

> Eusko Jaurlaritzak larrialdi eta ekintza humanitarioetarako dirulaguntza onartu du

 

>  El Gobierno Vasco aprueba el presupuesto para proyectos de emergencia y acción humanitaria

3,8 miloi euro bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak munduan zehar Euskal Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten dituzten 21 ekimen humanitarioetara. Proiektu hauei esker, Palestina, Sahara, Irak, Siria, Angola, Filipinak, Ekuador edota Costa Ricako herrialdeetan hainbat proiektu lagundu ahal izango dira, eta honek eragin zuzena izango du bertako biztanleen bizi baldintzetan. Herrialde horietan hondamendi eta krisi egoeratan dauden komunitateetan eragiteko helburua dago, oinarrizkoak diren bizi baldintzak bermatzeko helburuarekin. Esanguratsua da ere, gaur egun zer esan handia sortzen ari diren iheslarien gaian lan egingo dela ere.

Guztia irakurri

El Gobierno Vasco ha decidido destinar 3,8 millones de euros a 21 proyectos humanitarios, que distintas Organizaciones No Gubernamentales (ONGs) desarrollan alrededor del mundo. Los proyectos se realizan entre otros países en Palestina, Sahara, Irak, Siria, Angola, Filipinas, Ecuador o Costa Rica. El objetivo de los proyectos es responder a situaciones de catástrofe o crisis humanitaria que padecen en los países correspondientes. Gracias al trabajo realizado por las ONG vascas, las comunidades en situación de crisis consiguen un mejoramiento en las condiciones de vida más básicas. Es de destacar que entre los proyectos se abordara el tema de actualidad de los refugiados.

Ampliar noticia

 

> Gogora institutuak "Memoriak" bildumako lehenengo liburua aurkeztu du: "El siglo de Luis Ortiz Alfau"

 

> El Instituto Gogora presenta el primer libro de la colección "Memoriak": "El siglo de Luis Ortiz Alfau"

Gogora–Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak  "El siglo de Luis Ortiz Alfau" liburua aurkeztu du. Bertan gure XX. mendeko historia Euskadin kontatzen da Luis Ortiz Alfauren bizitzaren bitartez. Ander Izagirre idazle eta kazetariak idatzitako biografia honetan gerra zibila, kontzentrazio-esparruak eta frankismoa zeharkatu eta memoria historikoa berreskuratzeko borrokara iritsi arte Luis Ortiz Alfauk egindako bidea kontatzen da. Euskadiko memoria demokratikoaren puzlea osatzea da "Memoriak" bildumako lehenengo liburu honen helburua. "El siglo de Luis Ortiz Alfauren" edukia aurkeztu du Bilboko egoitzan Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarrok, eta berarekin izan dira Ander Izagirre idazlea eta kontakizunaren protagonista Luis Ortiz Alfau. Ezenarroren esanetan liburua gazteek euren herriko memoria historikoa ezagutzeko erreminta bat da.

Guztia irakurri

 

El Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos – Gogora, ha presentado el libro "El siglo de Luis Ortiz Alfau". Una publicación que narra la historia del siglo XX en Euskadi a través de la vida de Luis Ortiz Alfau. Se trata de una biografía redactada por el escritor y periodista Ander Izagirre que detalla el paso de Luis Ortiz Alfau por la guerra civil, los campos de concentración, el franquismo o la lucha por la recuperación de la memoria histórica. Este libro es el primero de la colección "Memoriak" que pretende componer un puzle de la memoria democrática de Euskadi. El contenido de este libro ha sido presentado en el Instituto Gogora, en Bilbao, por su directora, Aintzane Ezenarro que ha estado acompañada del escritor Ander Izagirre y el protagonista de la historia, Luis Ortiz Alfau. Según Ezenarro, este libro es una herramienta para que la juventud conozca la memoria histórica de su pueblo.

Ampliar noticia