EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #650

Euskal Etxeak Digitala #650

 650 ZK.
2017 / 1 / 30 - 2 / 3

 

Nº 650
 30 / 1 - 3 / 2 / 2017

> Jon Rahm golf-jokalariak arrakasta historikoa lortu du San Diegon

 

> Triunfo histórico del golfista Jon Rahm en San Diego

Jon Rahm-ek historia egin du bere itzelezko garapenarekin joan den igandean San Diegoko Openean, Kalifornian. 22 urterekin eta hilabete batzuekin soilik profesional bezala, Barrikako (Bizkaia) golf-jokalariak beste euskaldun baten txanda hartzen du, Txema Olazabal hondarribitarrarena. Olazabal ere duela 10 urte txapelketa honen irabazlea izan zen. Euskal txapeldun gaztearen garaipena egundokoa izan da, anglosaxoiak erabat nabarmentzen diren kirol batean, sarrera zuzena bermatzen dio mundu mailako rankingeko jokalaririk onenen Olimpora eta garai bat markatzera datorren kirolari baten aurrean gaudela iragartzen du.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news on Jon Rahm is also available in English by clicking on here

 

Jon Rahm ha hecho historia el pasado domingo con su espectacular triunfo en el Open de San Diego, California. Con 22 años y sólo unos pocos meses como profesional, el golfista de Barrika (Bizkaia) toma el relevo de otro vasco, el hondarribitarra Txema Olazabal, ganador del torneo hace 10 años. La legendaria victoria del joven campeón vasco, en un deporte completamente dominado por los anglosajones, le garantiza la entrada directa al Olimpo de los mejores jugadores del ranking mundial y anuncia que estamos ante un deportista que llega para marcar una época.

Ampliar noticia

 

> Kolunbario bat "demokrazia eta askatasuna babesteko bizia eman zutenen memoria ohoratzeko"

 

> Un Columbario para "honrar la memoria  de quienes dieron su vida en defensa de la democracia y la libertad"

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du Elgoibarren kokatutako Duintasunaren Kolunbarioa. 27 pertsonaren gorpuak hilobiratuta daude bertan. Lehendakariak adierazi du pertsona horietako askok "demokrazia eta askatasuna babesteko bizia eman zuela".  Duintasunaren Kolunbarioa Elgoibarko Olaso hilerriaren ondoan kokatuta dago. Ekitaldi horretara familiakoak, Euskadiko elkarteak eta lurpetik atera diren eta identifikatu ezin izan diren gorpuak zeuden udalerrietako autoridadeak hurbildu dira, baita hainbat euskal erakundetako ordezkariak ere.
 

Guztia irakurri

 

El lehendakari Iñigo Urkullu ha inaugurado el Columbario de la Dignidad que acoge los restos de 27 personas. Este espacio servirá para "guardar su recuerdo, honrar su memoria y dignificar su ejemplo" ha afirmado el lehendakari tras explicar que muchas de ellas "dieron su vida en defensa de la democracia y la libertad". El Columbario de la Dignidad está situado en las inmediaciones del cementerio de Olaso de Elgoibar. Al acto han asistido familiares, asociaciones y autoridades de los municipios en los que fueron exhumados los restos que no se han podido identificar, así como representantes de diferentes instituciones vascas.
 

Ampliar noticia

 

>  Lau euskal konpainiak hartu dute parte Freiburgeko arte eszenikoen azokan

 

> Cuatro compañías vascas han participado en la feria de artes escénicas de Friburgo

Joan den astean nazioarteko arte eszenikoen azoka ospatu zen Freiburgon. Zita honetan munduko kale antzerki, dantza, antzerki eta musika alorreko 350 erakusle eta 4.000 profesionaletik gora elkartzen dira. Etxeparek Euskal Institutuak gidatuta lau euskal konpainia ere egon dira; Agerre teatroa, Dikothomia Cia, Kulunka Teatro eta Cielo Raso. Bestalde, Basque Arts postuan euskal konpainien katalogo eta kontaktuak ere egongo dira. Bide batez, Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko hainbat kultur eragile eta erakunderekin elkartuko da. 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

La semana pasada se celebró la feria internacional de artes escénicos en Friburgo. En la feria estuvieron presentes 350 expositores y más de 4.000 profesionales del teatro callejero, danza, teatro y música. Liderados por Etxepare Euskal Institutua cuatro compañías vascas también han estado presentes allí: Agerre teatroa, Dikothomia Cia, Kulunka Teatro y Cielo Raso. Además, en el stand Basque Arts los visitantes han podido recoger el catálogo y los contactos de más compañías vascas. Etxepare también ha aprovechado la estancia en Friburgo para reunirse con otras asociaciones y colectivos culturales internacionales.

Ampliar noticia

 

> Hastera doa Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia

 

> La semana que viene empieza el Festival de Cine Vasco de Cataluña

Bartzelonako euskal etxeak antolaturik, otsailak 9tik 19ra bitartean ospatuko da Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren XII. edizioa. Euskal etxetik diotenez, jaialdi honekin aurreiritziak gainditu nahi dituzte eta "euskal zinema euskaldunentzat eginikoa" den ideia alboratu, "mundu guztiarentzat baita". Urrezko Txapela irabazteko lehian 10 pelikula ariko dira, 6 dokumental eta 4 fikziozko pelikula. Horien artean Igelak, Gernika, Rockandrollers edota Gutik Zura nabarmentzen dira. Pelikula emanaldiez gain, hainbat zinegile, gidoilari eta aktorek bisitatuko dute Bartzelona eta beraiekin hitz egiteko aukera egongo da. Emanaldi guztiak Girona Zinematan izango dira eta sarrerak, jadanik eskuragarri daude interneten. Irudian, Bartzelonako hitzorduko afitxea.

Guztia irakurri

 

 

 

Entre el 9 y 19 de febrero se celebrará la XII edición del Festival de Cine Vasco de Cataluña, organizado por la euskal etxea de Barcelona. Con este evento, que ya esta muy enraizado en Barcelona, la euskal etxea pretende superar los prejuicios que pueda haber hacia el cine vasco, "que no es un cine de vascos para vascos, sino un cine universal", han declarado. 10 películas optarán para ganar la Txapela de Oro, 6 documentales y 4 obras de ficción. Entre ellas están Igelak, Gernika, Rockandrolles o Gutik Zura. Además de la proyección de las películas, varios directores, guionistas y actores visitarán Barcelona y habrá oportunidad de charlar con ellos. Todas las películas se proyectarán en los Cines Girona y las entradas ya se pueden conseguir por internet. En la imagen, cartel de la cita barcelonesa.

Ampliar noticia

 

>  Zer entzuten genuen euskaldunok duela 20 urte?

 

> ¿Qué música escuchábamos los vascos hace 20 años?

Joan den 2016ko abenduan, Euskal Irrati Telebista komunikazio-taldearen webguneak 20 urte bete zituen. Urtemuga berezia ospatzeko, duela 20 urte Euskal Herrian nola bizi ginen gogoratzeko ariketa egin du eitb.eus-ek. Zein abeslari zegoen boladan 90eko hamarkadan? Noren argazkiak eramaten zituzten gazteek karpetan? Zeintzuk ziren EiTBko "Gaztea" irratian entzuten ziren kantuak? Galdera hauei erantzuna eman nahian, 1996an, musikaren arloan gertatutako efemerideen zerrenda osatu du Gaztea irratiak, beheko estekan datorrena.

Guztia irakurri

El pasado diciembre de 2016, el sitio web de Euskal Irrati Telbista cumplió 20 años. Por ello, para celebrar ese aniversario, eitb.eus ha mirado atrás y ha recordado cuál era la música que se escuchaba hace 20 años en Euskal Herria. ¿Qué canciones estaban de moda en los 90? ¿Qué fotos ilustraban las carpetas de los jóvenes? ¿Qué canciones pinchaba la radio Gaztea? Esa emisora ha viajado en el tiempo hasta 1996, para mostrarnos todo eso, en la lista recogida en el enlace de abajo.

Ampliar noticia