EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #652

Euskal Etxeak Digitala #652

 652 ZK.
2017 / 2 / 13 - 17

 

Nº 652
 13 - 17 / 2 / 2017

> Marian Elorzak Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanen ildo nagusiak aurkeztu ditu

 

Marian Elorza presenta las líneas principales de la acción exterior del Gobierno Vasco

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorzak Euskadiren ibilbidea nazioarteko ingurumarian azaldu du Eusko Legebiltzarreko Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, besteak beste, bi datu oso esanguratsuak eman ditu: alde batetik Euskadiren BGPren heren bat kanpoan saltzen dela, eta beste aldetik munduko turismoaren % 0,25a erakartzen dugula (hau da, gure tamaianari dagokion baino 8 bider gehiago). Aurreko datuek baieztatzen dute gure ongizatea mantentzeko mundura ateratzen, eta gero eta gehiago, jarraitu behar dugula. Eta ahalegin horretan XXI. mendera egokituta dagoen euskal etxearen eredua oinarrizko bidelaguna izan behar da. Irudian Marian Elorza, Mikel Antón, Europako Gaietarako zuzendaria, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Gorka Álvarez Aranburu.  

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La secretaria general de Acción Exterior ha presentado la trayectoria de Euskadi en el entorno internacional ante la Comisión de Exteriores del Parlamento Vasco. Entre otros, la secretaria general de Acción Exterior ha proporcionado dos datos muy significativos: por un lado, que un tercio del PIB de Euskadi se vende en el exterior, por el otro que atraemos al 0,25 % del turismo mundial (es decir, 8 veces más de lo que nos corresponde por nuestro tamaño). Los datos anteriores confirman que para mantener nuestro bienestar debemos seguir saliendo al mundo, cada vez más. Y en esa tarea un modelo de euskal etxea adaptado al siglo XXI ha de ser un acompañante esencial. En la imagen Marian Elorza, Mikel Antón, director de Asuntos Europeos, y el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu.

Ampliar noticia

> Gorka Alvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berria

 

> Gorka Álvarez Aranburu, nuevo director para la Comunidad Vasca en el Exterior

Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren arduradun berria da. 32 urteko ekonomista irundar hau euskal legebiltzar-taldearen (EAJ-PNV) ekipoko kidea izan zen Madrilgo Diputauen Kongresuan. Aldi horretan Madrilgo euskal etxearen zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen baita, eta orduan, 2011. urtean hain zuzen ere, jaso zuen euskal etxe horrek Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria, Espainiako hiriburuan euskara eta euskal kultura sustatzeko egin zuten lana goraipatzeko. Gorka Álvarez Aranburu Bizkaiko Foru Aldunditik dator Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara. Irudian, Julio Elejalde (Madrilgo euskal etxea) Jose Maria Muñoa (Eusko Ikaskuntza) eta Gorka Álvarez Aranburu ENE Saria jaso zutenean 2011ean.

Guztia irakurri

 

Gorka Álvarez Aranburu es el nuevo responsable de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. Economista de 32 años y natural de Irun, formó parte del equipo del grupo parlamentario vasco (EAJ-PNV) en el Congreso de los Diputados. Durante esa etapa fue miembro de la junta directiva de la euskal etxea de Madrid y fue también entonces, en 2011, cuando este centro vasco recibió el ENE Saria de Eusko Ikaskuntza como reconocimiento a su labor de promoción del euskera y la cultura vasca en la capital de España. Gorka Álvarez Aranburu llega a la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior procedente de la Diputación Foral de Bizkaia. En la imagen, Julio Elejalde (euskal etxea de Madrid), José María Muñoa (Eusko Ikaskuntza) y Gorka Álvarez Aranburu en el momento de la entrega del ENE Saria en 2011.

Ampliar noticia

 

> Asun Garikanoren "Kaliforniakoak" libruak badu orain gaztelaniazko bertsioa: "Noticias de California"

 

> "Kaliforniakoak" de Asun Garikano tiene ya versión en castellano: "Noticias de California"

Asun Garikanok "Kaliforniakoak (1533-1848)" liburua plazaratu zuen 2013an. Liburu horretan euskaldunek Kalifornian mendeetan zehar izan duten presentzia garrantzitsua aztertzen zuen. Orain, 2017ko urtearen hasieran, lan horren gaztelaniazko bertsioa aurkeztu du: "Noticias de California (1533-1848)". "Euskal Herri ahaztu bat, ezabatu bat, ikusezina lehenengo begirakadan, dago hor egungo Kalifornian", kontatzen du liburuan. "Arkeologia-lana egin dut. Ezkutatuta zegoena kanporatzen ahalegindu naiz", esan du idazleak aurkezpenean. Asun Garikanok xehetasunez kontatzen ditu liburu honetan euskaldunek egin zuten ahalegina Kaliforniako penintsula horretan eta handik gorako dena kristautzen, kolonizatzen eta Espainiako koroiaren zerbitzuan jartzen.

Guztia irakurri

 

En 2013 Asun Garikano sacó a la calle el libro "Kaliforniakoak (1533-1848)" En esta obra se estudiaba la importante presencia de los vascos en California a través de los siglos. Ahora, al principio de 2017, ha presentado la versión en castellano de ese trabajo: "Noticias de California (1533-1848".  "En la California de hoy en día existe un País Vasco olvidado, escondido, invisible a la primera mirada", nos cuenta en su libro. En la presentación la autora dice que ha realizado "un trabajo de arqueología. Me he esforzado en sacar a la luz lo que estaba escondido", afirma. En este libro Asun Garikano cuenta con gran precisión el esfuerzo realizado por los vascos en la península de California y las tierras al norte de ella para cristianizarla, colonizarla y ponerla al servicio de la corona española.   

Ampliar noticia

 

> Bruselan Euskadi aurkituz

 

> Descubriendo Euskadi en Bruselas

Bruselan "pintxoak" saltzen txapelduna den azken 15 urteotan "Como Como" taberna da, Rue Dansaert-ko lokal bat. Eta ondorengoan datza bere arrakastaren formula: bi ordutan zenbat nahi pintxo jateko eta edariak edateko aukera ematea, inolako mugarik gabe, baita jendeari serbitzatzeko moduan ere: etengabe uhal garaitzale baten gainean. Baina "Como Como" ez da Europako hiriburuan dagoen euskal gastronomiaren gotorleku bakarra: badaude "On Egin" Rue des Deux Églises-en, Europako Batasunerako Euskadiren Ordezkaritzatik hurbil, Iparraldeko klasikoa den "Le Fils de Jule", edo horren gertuan den "El Vasco", biak Rue de Page-n, Châtelain-en, Bruselan modan  dagoen auzoan. Horrez gain Bruselako euskal etxea dago eta honek aldizka "txoko" deritzon euskal gastronomiaren topaketa antolatzen du.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El campeón de los "pintxos" en Bruselas en los últimos 15 años es "Como Como", un local de la Rue Dansaert. La fórmula de su triunfo consiste en la posibilidad de un consumo ilimitado de "pintxos" y bebidas durante dos horas, así como en el uso de la cinta transportadora sobre la que los "pintxos" se sirven sin parar al público. Pero "Como Como" no es el único enclave gastronómico vasco en la capital de Europa: están también "On Egin" en la Rue des Deux Églises, cerca de la Delegación de Euskadi para la Unión Europea, el clásico de Iparralde "Le Fils de Jule", o cerca de éste "El Vasco", situados ambos en la Rue de Page, en Châtelain, el barrio de moda en Bruselas. También está la euskal etxea de Bruselas, que periódicamente organiza un encuentro de gastronomía vasca denominado el "txoko".  

Ampliar noticia

 

 

>  Indiar eskontza handia Bilbon

 

> La gran boda india en Bilbao

Joan den ekainean gertaera harrigarri bat izan zen Bilbon: hindu jatorriko bi gazte ingelesen ezkontza. Shamik-en eta Toral-en ezkontza. Zeremoniak 4 egun iraun zuen, eta Guggenheim Bilbao Museoan eta Loizaga Jauregi-Dorrean egin zen. Festa horretara 400 gonbidatuak etorri ziren, Europatik, AEBtik, Indiatik, Keniatik eta Arabiar Emirerri Batuetatik, eta Meliá eta Domine luxu hotelek bien artean dauzkaten 356 gela erabat bete zituzten. Ezkongaiek Anton Uribe euskal errealizadoreari euron eskontzako bideoa egitea enkargatu zioten. Bideoak ipuin miresgarriez film baten trailerra ematen du eta  oso leku zoragarrietan hartuta dago... Euskal Herrikoak hain zuzen ere. Joan den astetik bideoa eskura dago Interneten.   

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El pasado mes de junio se producía en Bilbao un acontecimiento sorprendente: el enlace matrimonial de dos jóvenes ingleses de origen hindú. La boda de Shamik y Toral. La ceremonia duró 4 días y se realizó en el Museo Guggenheim Bilbao y en el Palacio Torre Loizaga. Una fiesta a la que acudieron 400 invitados provenientes de Europa, EE.UU., India, Kenia y Emiratos Árabes, que coparon las 356 habitaciones que suman entre los dos hoteles de lujo Meliá y Domine. Los novios le encargaron al realizador vasco Antón Uribe la realización de su video de boda. Un vídeo que parece el trailer de una película de cuento de hadas y que se desarrolla en unos lugares maravillosos... del País Vasco. El vídeo está disponible en Internet desde la semana pasada.

Ampliar noticia