EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #654

Euskal Etxeak Digitala #654

 654 ZK.
2017 / 2 / 27 -  3 / 3

 

Nº 654
 27 / 2 - 3 / 3 / 2017

> Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Harremanetarako Aholku Batzordearen bilera

 

> Reunión del Consejo Asesor de Colectividades Vascas en el Exterior

Iñigo Urkullu lehendakaria, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak lagunduta, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da Lehendakaritzan. Bilera honetan 2016-2019 aldirako Erakunde Ekintzako Lau Urteko Plana onartu da, Aholku Batzordearen kide berrien izendapena egin da, 2016. urtean egindako ekimenak errepasatu dira eta 2017. urtean garatuko diren jardueren aurreikuspena eman da.
 

Guztia irakurri

 

El lehendakari Iñigo Urkullu, acompañado por la secretaria general de Acción Exterior, Marian Elorza, y el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, ha presidido en Lehendakaritza la reunión del Pleno del Consejo Asesor de Colectividades Vascas en el Exterior. En la reunión se ha procedido a la aprobación del Plan Cuatrienal de Acción Institucional 2016-2019, a la renovación de miembros del Consejo Asesor, se han repasado las acciones llevadas a cabo durante el año 2016 y se ha ofrecido un adelanto de las actividades a desarrollar en 2017.

Ampliar noticia

 

> Urkullu Lehendakariak "Euskadi 2020" Gobernu Programa aurkeztu du

 

> El Lehendakari Iñigo Urkullu presenta el Programa de Gobierno "Euskadi 2020"

Iñigo Urkullu lehendakariak XI. legealdirako Gobernu Programa aurkeztu du. Lehendakariak, bere gobernuko sailburuekin batera, 2020rako lan-ildo nagusien aurkezpena egin du  Lehendakaritzan. Dokumentu horretan, datozen lau urteetarako euskal gizartearekin hartutako konpromisoak jasotzen dira "Euskadi 2020" programarako. "Giza Garapen Iraunkorrean aurrera egiteko" da Gobernu Programa, azaldu du lehendakariak. Gobernu Programak 4 zutabe, 10 ardatz, herrialdeko 175 konpromiso eta 650 ekimen ditu Giza Garapen Iraunkorrean aurrera egiteko.
 

Guztia irakurri

 

El lehendakari Iñigo Urkullu ha presentado el Programa de Gobierno para la XI Legislatura. El lehendakari, acompañado por las consejeras y consejeros de su Ejecutivo, ha realizado en Lehendakaritza la presentación de las principales líneas de trabajo para 2020. Se trata de un documento en el que se recogen los compromisos adquiridos por el Gobierno con la sociedad vasca de cara a los próximos cuatro años, para la "Euskadi 2020". "Avanzar en el Desarrollo Humano Sostenible" es lo que define al Programa de Gobierno, ha explicado el lehendakari.  El Programa de Gobierno consta de 4 pilares, 10 ejes, 175 compromisos y 650 iniciativas para avanzar en el Desarrollo Humano Sostenible.
 

Ampliar noticia

 

> Onartuta Euskadiren ordezkaritza Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdearen batzarrean

 

> Aprobada la representación de Euskadi en la Asamblea de la Eurorregion Aquitania/Euskadi/Navarra

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio beren karguagatik Euskal Autonomia Erkidegoa Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea ordezkatuko duten pertsonen izendapenari. Bileran onartutakoaren arabera, Euskadiren ordezkaritza osatuko dute Iñigo Urkullu lehendakariak; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak; Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte Toledok; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak, eta Europako Gaietako zuzendari Mikel Antonek. Irudian, Euroeskualdeak hartzen duen tokia.
 

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno ha dado luz verde al nombramiento de las personas que, en razón de su cargo, van a representar a la Comunidad Autónoma Vasca en la Asamblea de la Eurorregión Aquitania/Euskadi/Navarra. De acuerdo con lo aprobado en la reunión la representación de Euskadi estará integrada por el lehendakari Iñigo Urkullu, la consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, Arantxa Tapia, la consejera de Educación, Cristina Uriarte Toledo, el consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Alfredo Retortillo, la secretaria general de Acción Exterior, Marian Elorza y el director de Asuntos Europeos, Mikel Antón. En la imagen, extensión espacial de la Eurorregión.
 

Ampliar noticia

 

> "Aviron Bayonnais" Errugbi Eskola inauguratuko du La Platako Euzko Etxeak

 

> Euzko Etxea de La Plata inaugurará la Escuela de Rugby "Aviron Bayonnais"

Euskal Herria Kontinentalean (Iparraldean) errugbia arbasotik datorren tradizioa bat da. Eta tradizio hori eskualdeko bi taldeok harro erakusten dute:  "Biarritz Olympique"k eta "Aviron Bayonnais"ek. Orain, azken club horrek eta La Platako Euzko Etxeak sinatutako akordioaren bitartez, "Aviron"ek Atlantikoa gurutzatzen du eta umeentzako eta gazteentzako errugbi-eskola irekiko du hileon Argentinako hiri horretan. Akordioaren bitartez harreman sendoa ezartzen du Euzko Etxeak Iparraldeko elkarte batekin, eta horrek garrantzi handia dauka La Platakoentzat, Euzko Etxea elkartea sortu zuten jendeen artean kopuru esanguratsu bat Iparraldekoak baitziren. Irudian, "Aviron"eko jokalari batek pilota kokatzen entsegu bat egiteko.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

En el País Vasco continental (en Iparralde) el rugby es una tradición ancestral, que se muestra con orgullo en los dos equipos de la zona: el "Biarritz Olympique" y el "Aviron Bayonnais". Ahora, mediante el acuerdo firmado entre este último club y la Euzko Etxea de La Plata, el "Aviron" cruza el Atlántico y abrirá este mes en la ciudad argentina una escuela de rugby para niños y jóvenes. El acuerdo permitirá a Euzko Etxea trabajar codo a codo con una entidad de Iparralde, algo muy importante para la gente de La Plata ya que muchos de los socios fundadores de Euzko Etxea procedían de Iparralde. En la imagen, un jugador del "Aviron" coloca la pelota para realizar un ensayo.

Ampliar noticia

 

 

> Euskal kulturarekin lotura duten lekuen ibilbidea Bartzelonan

 

> Itinerario de lugares relacionados con la cultura vasca en Barcelona

Bartzelonako euskal etxeak jarri du martxan egitasmoa, eta jendearekin elkarlanean aberastu nahi dute "Euskalona" izeneko ibilbidea. Horretarako  Twitter-eko #Euskalona traola prest dago. Gainera, mapa bat ere prestatu dute, edonork bere ekarpena egiteko moduan. Hala, Bartzelonako euskal etxeak euskal eta kataluniar kulturen arteko zubiak sendotu eta nabarmentzeko apustua berrezten du.

Guztia irakurri

Lo ha puesto en marcha la euskal etxea de Barcelona, se llama "Euskalona" y quieren enriquecerlo en colaboración con la gente. Para ello han habilitado la etiqueta de Twitter #Euskalona. Tienen  además un mapa, en el que se pueden hacer aportaciones. De este modo la euskal etxea de Barcelona renueva su apuesta de hacer visibles y reforzar los lazos entre las culturas vasca y catalana.

Ampliar noticia