EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #655

Euskal Etxeak Digitala #655

 655 ZK.
2017 / 3 / 6 - 10

 

Nº 655
 6 - 10/ 3 / 2017

> Buenos Aires Celebra al Pais Vasco eta Laurak bat euskal etxearen 140. urteurrena batera

 

> Buenos Aires Celebra al País Vasco y el 140 aniversario del Laurak Bat se unen

Buenos Aireseko Laurak bat munduan ireki zen lehen euskal etxea da, eta aurten 140 urte beteko ditu. Urteurren berezi hau ospatzeko ekitaldiak hurrengo astean hasiko dira, gainera, ospakizunek Buenos Aires Celebra al Pais Vasco jaialdiarekin bat egiten dute. Horrelako gertakari batek dituen ohiko jai giroko ospakizunez gain, Argentinako Senatuak Laurak Batek egindako lanari egingo dion aitortza eta omenaldia nabarmentzen da egitarautik. Bestetik, Buenos Aires Celebra jaialdian, Argentinan dauden munduko hainbat komunitatek hiriburuko kale nagusia hartzen dute eta euskal komunitatea bertan egongo da Irlanda, Japonia, Errusia, Brasil edota Txinakoarekin batera bere kultura eta izaera erakusten. Azken ospakizun hau martxoaren 18an izango da.
 

Guztia irakurri

 

Laurak bat de Buenos Aires es la euskal etxea más antigua del mundo, este año cumple 140 años. Los actos para celebrar este aniversario empezarán la semana que viene y coincidirán con el festival Buenos Aires Celebra al País Vasco. Además de las típicas actividades festivas, entre todas ellas destaca el homenaje y reconocimiento que realizará el Senado Argentino al Laurak bat. Por otro lado, Buenos Aires Celebra es un festival en el que varias de las comunidades de la ciudad salen a la calle para dar a conocer su identidad y cultura. La comunidad vasca estará presente junto a la de Irlanda, Japón, Rusia, Brasil y China, entre otras. Buenos Aires Celebra se realizará el 18 de marzo.

Ampliar noticia

 

> Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, ekimen ugari Euskal Herrian

 

> A raíz del 8 de Marzo, Día Internacional de la Mujer, diversos llamamientos por la igualdad

Mundu mailan ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, herri eragile ugarik hainbat ekimen egin dituzte Euskal Herriko txoko askotan. Data esanguratsu honetarako, Emakunde-Emakumeen Euskal Erakundeek gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen duen kanpaina jarri dute martxan. Horrela, "Berdintasuna nire baitan hasten da" leloarekin, jarrera eredugarriak dituzten pertsonen adibideak zabaldu dituzte. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak ere "guztion artean berdintasunezko gizartea eraikitzea" eskatu du.

Guztia irakurri

 

El 8 de marzo se celebra el Día Internacional de Mujer, y en  todos los rincones de Euskal Herria se han llevado a cabo diversas movilizaciones para reivindicar la igualdad.  Emakunde ha lanzado una campaña fijándose en las actitudes personales que fomentan la igualdad. De ese modo y con el lema "La igualdad también empieza en mi" la campaña muestra ejemplos de personas que han actuado a favor de la igualdad. Por otro lado, el Gobierno Vasco también ha hecho un llamamiento a "construir entre todos y todas una sociedad igualitaria".

Ampliar noticia

 

>  Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak batzarra egin du eta bertan egon da Eusko Jaurlaritza, Lehendakaria buru

 

> El Gobierno Vasco, con el lehendakari Urkullu a la cabeza, ha estado presente en la Asamblea de la Eurorregión Aquitania/Euskadi/Nafarroa

Bordelen egin dute batzarra, eta bertan 2017 urterako lan ildo nagusietaz hitz egin dute. Hiru eskualdeetako ordezkariek hiru lan eremu nabarmendu dituzte; Abiadura Handiko trenaren ezarpena, mugaz haraindiko enplegua eta garapen kultural eta linguistikoa garatzen jarraitzea.  Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Maria Angeles Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia eta Mikel Antón Europako Gaien Zuzendaria ere egon dira, besteak beste. Nabarmentzekoa da Nafarroa Euroeskualdeko kide ofizial gisa bertaratu den lehen aldia dela, Uxue Barkos Nafarroako Lehendakaria buru.
 

Guztia irakurri

 

La Asamblea se llevó a cabo en Burdeos, donde los representantes de las tres instituciones hablaron sobre los principales proyectos que tienen entre manos para el 2017. Entre las prioridades destacan la implantación de la Alta Velocidad Ferroviaria, la creación de empleo en el ámbito transfronterizo y el desarrollo cultural y lingüístico. Además del lehendakari Iñigo Urkullu, también han estado presentes en el encuentro Maria Ángeles Elorza, Secretaria General de Acción Exterior y Mikel Antón, Director de Asuntos Europeos, entre otros. Cabe destacar que es la primera reunión de la Eurorregión en la que Nafarroa asiste como miembro oficial, con su lehendakari Uxue Barkos a la cabeza. 
 

Ampliar noticia

 

> Gernikako bonbardaketako biktimei kale bat Dresden

 

> Dresde homenajea a las víctimas del bombardeo de Gernika con una calle

Dresden eta Gernika zoritxarreko gertakari batengatik daude elkar lotuta, biak, hiria suntsitu zuten bonbardaketa bana jasan zuten. Dresden, Bigarren Mundu Gerran, 1945ean, bonbardeatu zuten Aliatuek, Gernika berriz, 1937, Gerra Zibilean, nazien Condor Legioko hegazkinek. Proposamena Christiane Filius-Jehne Berdeen alderdiko zinegotziak egin du, bere esanetan hiriak urrats garrantzitsua eman du oroimenaren alde eta agerian utzi du "europar testuinguruan bakerako dagoen nahia". Hala, hemendik aurrera, Dresdeneko Theaterstrasse/Malergässchen eta Schweriner Strasse kaleen arteko zatiak Gernikastrasse izena edukiko du.

Guztia irakurri

 

 

Gernika y Dresde son dos ciudades unidas por un pasado triste, el bombardeo sufrido por ambas ciudades, pero que miran con esperanza al futuro, sin olvidar lo que pasó, para no repetirlo en el futuro. Dresde fue bombardeada en el 1945, a finales de la II. Guerra Mundial, por las tropas aliadas, Gernika la bombardearon en 1937, en plena Guerra Civil por parte de la Legión Cóndor de los nazis. Este abril se cumplirán 80 años desde que Gernika quedó sepultada por las bombas nazis. La propuesta ha sido impulsada por la concejal del partido de los Verdes Christiane Filius-Jehne y pretende profundizar en la memoria y destacar el deseo de paz en el contexto europeo. Así, a partir de ahora en Dresde, entre las calles Theaterstrasse/Malergässchen y Schweriner Strasse se encontrará la calle Gernikastrasse.

Ampliar noticia

 

 

> Kirmen Uribek hainbat klase emango ditu Washingtoneko St Louis unibertsitatean

 

> Kirmen Uribe impartirá varias clases en la universidad St Louis de Washington

Washingtoneko St Louis unibertsitatea mundu mailako prestigiotsuenetarikoa da, munduko 23. postuan dago Shangaiko rankingaren arabera. Hala, Kirme Uribe gonbidatu dute literaturari buruzko klase eta hitzaldiak ematera. Idazle ondarrutarrak bere literatur sormen prozesuaz hitz egin die bertako ikasleei, baita ere euskaraz idazteak suposatzen duenaz. Kontuan hartu behar da Uribe euskarazko idazle nazioartekoenetariko bat dela, Bilbao-New York-Bilbao lanarekin eman zuen nazioarterako jauzia. Bere azken lana Elkarrekin esnatzeko ordua nobela da.

Guztia irakurri

La universidad St Louis de Washington es una de las más prestigiosas del mundo, se encuentra en el puesto 23 según el ranking de Shangai. Dentro de unos ciclos sobre literatura han invitado a Kirmen Uribe a que exponga detalles de su proceso creativo y sobre cómo es la realidad literaria en euskara. El escritor ondarrutarra es uno de los literatos vascos más internacionales, sobre todo después de la publicación de la obra Bilbao-New York-Bilbao. Su última novela es Elkarrekin esnatzeko ordua.

Ampliar noticia