EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 658

Euskal Etxeak Digitala # 658

 658 ZK.
2017 / 3 / 27 - 31

 

Nº 658
 27 - 31 / 3 / 2017

> Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean

 

> Declaración institucional del Gobierno Vasco en el 60 aniversario del Tratado de Roma

Iñigo Urkullu lehendakariak, Erromako Itunaren 60. urteurrenarekin bat egin eta Europako Ekonomia Erkidegoa sortzeko, lehenago, eta gero Europako Batasuna abian jartzeko oinarri izan ziren balioak aldarrikatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren izenean publiko egindako adierazpen instituzionalaren bidez. Gaur egun Europak dituen erronka eta arazo nagusiei aurre egiteko Europa integratuago bat aldarrikatu du. Horretarako oinarriak, nazioen aniztasuna errespetatzea, giza eskubideak defendatzea eta estatu soziala mantentzea dela adierazi du. Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak, euskal gizartearen ordezkari gisa, Europarekiko duen konpromiso historikoa aldarrikatu eta etorkizunera begira berretsi du.

Guztia irakurri

 

 

El lehendakari Iñigo Urkullu, a través de una declaración institucional realizada en nombre del Gobierno Vasco, se ha adherido a las celebraciones por el 60 aniversario del Tratado de Roma y ha reivindicado los valores que, en su momento, hicieron posible la Comunidad Económica Europea y luego la Unión Europea. Ante las amenazas que rodean al proyecto europeo ha abogado por una mayor integración para hacerlas frente. Para ello, se ha pronunciado por una Europa que respete su pluralidad, defienda los derechos humanos y mantenga el estado social. Finalmente, ha afirmado que el Gobierno Vasco, como representante de la sociedad vasca, reivindica y se reafirma en el compromiso histórico con la causa europea. 

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2020 Esparru Programa onetsi du

 

> El Gobierno Vasco aprueba el Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica 2017-2020

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2010 Esparru Programa, aurreko legealdian hasitako ekonomiaren susperraldia sendotzea helburu duena. Programaren asmoa da euskal enpresen lehiakortasuna indartzea, eta susperraldi ekonomikoak enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa lortzea, legealdi honetan langabezia-tasak %10aren azpitik murriztearren. Ekimen honek oraingo Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betetzen du, bere Gobernu Programan bildutakoa. Laugarren iraultza industrialaren alde apustu egiten du Programak, Euskadiren garapen ekonomikoaren eragile gisa.

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco ha dado luz verde al Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica 2017-2020 que tiene como objetivo consolidar la recuperación económica iniciada en la legislatura anterior. El programa busca reforzar la competitividad de las empresas vascas y lograr que esta recuperación se materialice en términos de más empleo y de mejor calidad, a fin de reducir las tasas de paro por debajo del 10% a lo largo de esta legislatura. La iniciativa da cumplimiento al compromiso adquirido por el actual Gobierno Vasco y se recoge en su Programa de Gobierno. El Programa apuesta por la cuarta revolución industrial como motor del desarrollo económico de Euskadi.
 

Ampliar noticia

 

> Korrikaren mezua munduko hainbat hiritan ere zabalduko da

 

> El mensaje de Korrika se difundirá en varias ciudades del mundo

Bi urtean behin egiten den bezala, aurten ere Korrika hasi da, eta aurtengoa 20. edizioa da. BatZUK lelopean Euskal Herri osoa zeharkatuko du euskaraz bizitzea aldarrikatzea xede duen ekimen erraldoiak, hasi da atzo Otxandion eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Hori gutxi balitz, mundu mailan ere hainbat txokotan ospatuko da Korrika. Leipzig (Alemania), Cork (Irlanda), Szeged (Hungaria), Budapest (Hungaria), Venezia (Italia), Helsinki (Finlandia)Edinburgo (Eskozia), Liverpool (Ingalaterra), Santiago (Txile), Mexiko Hiria (Mexiko), Chicago (EE.BB), Brno (Txekiar Errepublika), Bartzelona (Katalunia), Paris (Frantzia) edota La Plata (Argentina) dira ospatuko diren hirietako batzuk, besteak beste.
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Cada dos años se celebra el acontecimiento a favor del euskara más festivo, la Korrika. Este año ya ha empezado y será su 20. edición. Bajo el lema BatZUK, ha dado comienzo ayer en Otxandio y finalizará el 9 de abril en Iruñea, pasando por todos los rincones de Euskal Herria, para reivindicar el euskera. Por si todo esto fuera poco, también se celebrará en varias ciudades del mundo, entre otras, Leipzig (Alemania), Cork (Irlanda), Szeged (Hungría), Budapest (Hungría), Venecia (Italia), Helsinki (Finlandia), Edimburgo (Escocia), Liverpool (Inglaterra), Santiago (Chile), Ciudad de México (México), Chicago (EEUU), Brno (República Checa), Barcelona (Catalunya), Paris (Francia) y La Plata (Argentina).

Ampliar noticia

> Jon Rahm, mugarik gabe

 

> Jon Rahm, directo a la cima

Barrikan jaiotako Jon  Rahm golf jokalaria marka guztiak hausten ari da eta badirudi bere ibilbidea luzerako dela. Joan den astean Texasen (AEB) ospatu zen Austin Country Club golf lehiaketan mundu mailako jokalari onenarekin, Dustin Johnsonekin, aurrez aurre lehiatu zen. Bizkaitarrak 22 urte baino ez ditu eta irailean egin zuen jauzi profesionaletara. Ordutik etengabe ari da zeresana ematen eta golf jokalari onenen zerrendan 14. postuan kokatu da, hainbat adituk, besteak beste Txema Olazabalek, etorkizun oparoa ikusten diote. Hurrengo hitzordu garrantzitsua Augustako Masterrean dauka Jon Rahmek.

Guztia irakurri

 

El jugador de golf Jon Rahm, nacido en Barrika, está rompiendo todas las predicciones y parece que su ascenso en el mundo del golf no tiene fin. La semana pasada, en la competición Austin Country Club celebrada en la capital de Texas (EE.UU), puso en aprietos al mismísimo número uno Dustin Johnson. El bizkaitarra de 22 años saltó a profesionales en septiembre y desde entonces está en ascenso en el ranking de jugadores de golf. Actualmente se encuentra en el puesto 14. Muchos expertos, entre ellos Txema Olazabal, le deparan un gran futuro. Su próxima cita será el Master de Augusta.

Ampliar noticia

 

> Rodinen artelan bat aurkitu dute Biarritzen

 

> Hallan en Biarritz una escultura de Rodin

Auguste Rodin eskultorearen artelan bat aurkitu dute Biarritzen. "Je suis belle" Frantziako Kultura Ministerioak "altxor nazional" izendatutako eskultura ezagunaren lehen bertsioa da, 1880koa. Biarritzeko zahar etxe baten inbentarioan azaldu zen, eta azkenik Biarritzen bertan aurkitu dute, jabea hildakoan, altzari biltegi batean, kartoizko kutxa baten barruan. "Je suis belle" Rodinek  "La beauté" poesian (Charles Baudelaireren "Gaiztakeriaren loreak" liburuan agertzen den poema) oinarrituta eginiko eskultura famatuaren lehen bertsio bat da. Irudian Rodin eta eskulturaren azken bertsioa.

Guztia irakurri

 

Se ha descubierto en Biarritz una pequeña escultura de yeso hecha por Auguste Rodin.  Se trata de la primera versión de "Je suis belle", una de las obras más conocidas de Rodin, realizada en 1880 y declarada "tesoro nacional" por el Ministerio de Cultura francés. Se tuvo conocimiento de la escultura en el inventario de una residencia de ancianos de Biarritz y, finalmente, fue hallada dentro de una caja de cartón, en el almacén de un particular fallecido el pasado año en la localidad costera labortana. "Je suis belle" está inspirada en la poesía "La beauté", poema que aparece en el libro "Las flores del mal" de Charles Baudelaire. En la imagen Rodin y la versión final de la escultura.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici