EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 659

Euskal Etxeak Digitala # 659

 659 ZK.
2017 / 4 / 3 - 7

 

Nº 659
 3 - 7 / 4 / 2017

> Errefuxiatuei harrera egiteko eta laguntzeko Euskadiren konpromisoa eskaini du lehendakariak

 

> El lehendakari ofrece el compromiso de Euskadi en la acogida y asistencia de personas refugiadas

Adierazpen ofizial baten bidez, euskal instituzioen eta gizarte zibilaren izenean, errefuxiatuen krisiari aurre egin eta laguntzeko konpromisoa adierazi ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Eusko Jaurlaritzako sailburu eta Euskadiko instituzioen ordezkaritza zabal batez; alderdi politikoak, alkateak; elkarteen eta GKEen ordezkariez; gizarte zibileko kideez; eta euskal epailetzaren arduradunez inguraturik, krisi honen aurrean Europak emandako erantzun murritzaren aurrean akritiko ezin direla egon adierazi du lehendakariak, azken urtean 5.000 lagunek bizia galdu baitute Mediterraneoan. Horrela, Laguntza Sistema Osagarri bat sortzea proposatu da pertsonei harrera egiteko, lankidetza egituratu baten bitartez, non Eusko Jaurlaritza, Udalak, Foru Aldundiak eta erakunde sozialak lankidetzan arituko diren Espainiako Gobernuarekin, baita bisatu humanitarioen bidea modu adostu eta koordinatu batean bultzatzea ere, instituzio eta erakunde sozial desberdinen artean. . 

Guztia irakurri

 

 

Mediante una declaración oficial, y en nombre de las instituciones vascas y la sociedad civil, el lehendakari Iñigo Urkullu se ha comprometido a hacer frente y a ayudar en la crisis humanitaria de las personas refugiadas. Acompañado por las consejeras y consejeros del Gobierno Vasco y por una amplia representación de las instituciones de Euskadi; partidos políticos, alcaldesas y alcaldes; representantes de asociaciones y ONGs; miembros de la sociedad civil; y responsables de la judicatura vasca, ha indicado que no pueden aceptar de forma acrítica la insuficiente respuesta de la Unión Europea y ha recordado que en el último año murieron 5.000 personas en el Mediterráneo. Por ello, se propone crear un Sistema de Refuerzo Complementario para la acogida de esas personas, mediante una colaboración articulada del Gobierno Vasco, los Ayuntamientos, las Diputaciones Forales, y las entidades sociales con el Gobierno español,  así como impulsar la vía de los visados humanitarios de un modo acordado y coordinado entre diferentes instituciones y entidades sociales.

 Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak bulego bat irekiko du Londresen

 

> El Gobierno Vasco abre oficina en Londres

Eusko Jaurlaritzak bulego bat ireki berri du Londresen euskal enpresen jarduera handitzeko. Enpresa horiek automozio, aeronautika, energia eta burdinbide sektoreetakoak dira nagusiki. Bulegoa une oso garrantzitsuan ireki da, Erresuma Batuak Europako Batasunetik irtetzea erabaki duenean. Erresuma Batua euskal enpresen esportazio-jomuga garrantzitsuenetako bat da, aurreneko 5 postuetan egon delarik iragan hamar urte hauetan, eta 2016an 4. postuan kokatu da Euskadiko Autonomia Erkidegoak esportazioen jomuga diren herrialdeen rankinean. Irudian, bilera bat Eusko Jaurlaritzaren bulegoan Londonen.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El Gobierno Vasco ha abierto una oficina en Londres para intensificar la actividad de las empresas vascas. Empresas principalmente de automoción, aeronáutica, energía y ferrocarriles. La apertura de la oficina se produce en un momento especialmente relevante, ante la decisión del Reino Unido de abandonar la Unión Europea. El Reino Unido es uno de los primeros destinos de exportación de las empresas vascas estando entre los 5 primeros puestos a lo largo de los últimos diez años, y el año 2016 ha ocupado el 4º puesto en el ranking de países a los que la Comunidad Autónoma de Euskadi dirige sus exportaciones. En la imagen, reunión en la oficina del Gobierno Vasco en Londres.

Ampliar noticia

 

> Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana: Sektorea EAEko BPGd-ren %10,56 da

 

> Plan de Gastronomía y Alimentación de Euskadi: El sector representa el 10,56 % del PIB vasco

Euskadin, elikaduraren balio katea BPGd-ren %10,56 da eta 96.000 pertsonari ematen die enplegua. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak parte hartu du jardunaldi batean, non elikaduraren balio kateko eta administrazioko agente batzuk elkartu diren elkarlanean eta modu parte hartzailean lanean aritzeko eta, azkenean, Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana egiteko, zeina uda honetan aurkeztuko den. Elikadura lehentasunezko sektirea da Eusko Jaurlaritzarentzat.

Guztia irakurri

 

La cadena de valor de la alimentación representa el 10,56 % del PIB vasco y genera 96.000 empleos en Euskadi. Por eso, la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, Arantxa Tapia, ha participado en una jornada de trabajo en la que se han reunido diferentes agentes de la cadena de valor de la alimentación y de la administración, con el objetivo de iniciar un proceso participativo y colaborativo que culminará con el Plan de Gastronomía y Alimentación de Euskadi, que se presentará este verano. El Gobierno Vasco considera la alimentación como un sector prioritario.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzaren arduradunak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin izan dira

 

> Responsables del Gobierno Vasco se reúnen con la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko eta Kultura eta Hizkuntza Politikako arduradunek Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-en (RSBAP) egoitza bisitatu dute. Gero, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiriak, RSBAP-eko batzorde orokorrean hartu du parte, eta kultura elkarteek XXI. mendean izan behar duten jokabideaz hitz egin du batzordeko kideen aurrean. Era berean, gonbita egin dio erakunde historiko honi hausnarketa partekatu bat egiteko euskal kulturak gaur egungo mundu globalean izan behar duen lekuaz. Irudian Azkoitiako Insausti Jauregia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitza nagusia.

Guztia irakurri

 

Responsables de la Secretaría General de Acción Exterior y del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco han visitado la sede de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País (RSBAP). Con posterioridad el consejero de Cultura y Política Lingüística, Bingen Zupiria, ha intervenido en la asamblea general de la RSBAP, en el Palacio Insausti de Azkoitia, donde ha abordado el tema del papel de las sociedades culturales en el siglo XXI y ha invitado a esta histórica institución a participar en una reflexión colectiva sobre el lugar que le corresponde a la cultura vasca en el actual mundo global. En la imagen el Palacio Insausti de Azkoitia, sede principal de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País.

Ampliar noticia

 

> Euskanta: Erromako gaztetxoen poesia eta musika sorkuntza euskaraz

 

> Euskanta: La creación de poemas y música en euskera por niños de Roma

Erromako euskal etxeko kideek bultzatutako ekimena da Euskanta. Euskara Italian ezagutzera eramateko, haurrak sortzaile jarri dituzte. Poesia eta musika haurren kontu doa eta euskarazko itzulpena Euskal Etxeko kideek egin dituzte. Musika ordenagailu bidez egin dute haurrek. Hala, 10 kantu bildu eta diska bat argitaratu dute rock, rap edota reggae doinuak biltzen dituena. Euskal Etxeko kideekin batera Erromako hainbat musika eskoletako irakasleak aritu dira elkarlanean.

Guztia irakurri

 

Euskanta es un programa impulsado por la euskal etxea de Roma. Con la intención de dar a conocer el euskara en Italia, han convertido a los niños en creadores artísticos. La música y la poesía han ido de la mano de los niños, y la traducción de las canciones al euskara la han realizado los miembros de la euskal etxea. A través de la música hecha por ordenadores, han juntado 10 canciones de estilos diversos como el rock, rap o el reggae en un disco. Junto a los miembros de la euskal etxea también han participado profesores de varias escuelas de música de Roma.

Ampliar noticia